Departamento de Cultura y Política Lingüística

Historia Unibertsala»Aro berria

Nekazaritza XVI., XVII.. ta XVIII. mendeetan

XVI. mendearen hasierako laborariak.<br><br>

 

Aro Berrian nekazaritzak ematen zituen etekinak gainerako gizataldeek baliatzen zituzten

Aro Berrian zehar, Europako ekonomiaren oinarria nekazaritza izan zen, oro har.

Jarduera horrek ematen zituen etekinak, ordea, ez ziren berdin banatu gizarteko talde guztien artean. Europako mendebalean, lurjabeek beren jabetzako lurren %50 bakarrik lantzen zuten zuzenean, eta ekialdean ?nobleak ziren ia lur guztien jabe? are apalagoa zen portzentaia hori. Baina horrez gainera, baziren zenbait ohitura eta gertaera nekazarien jabego txikiei indar hartzen uzten ez zietenak: jabetzak beren ondorengoen artean banatzea, uzta txarren eta gerren hondamenen ondorioz zor handiak egitea, edo zergak ordaindu beharra, adibidez.

Hori dela eta, beren lurrez gainera nobleen, elizaren edo burgesen lurrak landu behar izaten zituzten nekazari gehienek, horren truke errenta bat ordainduz. Nekazaritzatik atera eta berriro nobleen, elizaren edo burgesen eskuetara itzultzen zen ondasuna zen, beraz, lurraren gaineko errenta. Biztanle kopuruak gora egiten zuenean ?XVI. eta XVIII. mendeetan adibidez? lurren eskaerak gora egiten zuen eta errentak ere garestitu egiten ziren, eta aldiz, biztanle kopuruak behera egiten bazuen, edo nabarmen gora egiten ez bazuen behintzat ?XVII. mendean, adibidez?, jaitsi egiten zen errenten prezioa. Errentaz gainera, nekazariek beste zerga batzuk ere ordaindu behar izaten zituzten, besteak beste petxak eta, elizari, hamarrenak.

Nekazaritzako ekoizpenak gora egingo bazuen, lurra ongarritu beharra zegoen.

Garai hartan animalien ongarri organikoa zen ongarri gisa erabiltzen zen bakarra.

Ongarri aski ez zegoenean lurraren emankortasuna berreskuratzeko ere lugorri uztea zen era bakarra; beraz, urtero-urtero landu gabe utzi behar zen nekazaritzarako lurren parte handi bat, hau da, ereindako lurren eremua murriztuta gelditzen zen.

Horrenbestez, nekazaritza eta abeltzaintza elkarri egokitzeko modu bat aurkitzea zen Aro Berrian Europako nekazaritzak izan zuen erronka nagusietako bat, era horretaranekazaritzaren hazkundeak ez zezan abeltzaintzarena kaltetu. Herbehereetan eta Ingalaterran bi jarduerak elkarri egokitu zizkioten XVII. mendean, eta gainerako herrialdeak baino nekazaritza aurreratuagoa eta ekonomia indartsuagoa izan zuten herri horiek.

 

XVI. mendeko nekazaritzaren bilakaera eta XVII. mendeko arazoak

XVI. MENDEAN AURRERAPEN HANDIA IZAN ZUEN NEKAZARITZAK. HALA ERE, XVII. MENDEAN BERRIROAGERTU ZIREN ARAZOAK, AURREKO AROEKIKO EZAUGARRI BEREIZGARRI BATEKIN BADA ERE: EUROPAKO IPAR-MENDEBALEKO NEKAZARITZA NAGUSITU ZEN BESTE GUZTIEN GAINETIK. INGALATERRA ETA HERBEHEREEN BILAKAERA HASI ZEN.XVI. mendean indar hartu zuen nekazaritzak, biztanle kopurua igotzearekin batera.

Nekazaritzarako lur berriak hartu ziren, baina ongarri aski ez zegoenez eta kalitate txarreko lurren etekina kaskarra zenez, arazoak sortu ziren mende bukaeran, Herbehereetan eta Ingalaterran izan ezik, herrialde horietan berrikuntza handiak ari baitziren egiten nekazaritzaren alorrean.

XVI. mendeko zailtasunek eragin handia izan zuten, gero, XVII. mendeko arazoetan.

Biztanle kopurua igo ez zenez, nekazaritzako gaien eta lurraren errenten prezioak merketu egin ziren. Pribilejiodunek (elizak, nobleek, burgesek), jaitsialdiarekin beren diru sarreretan beheraldirik ez izatearren, ahalegina egin zuten lurraren errentak igotzeko,lur haiek ongarritzeko ardura zuten nekazari txikien kaltetan. Horrekin batera, zergak igo ziren, garai hartako gerrak ordaintzeko, eta hori ere nekazarien kalterako izan zen. Egoera hark matxinadak eta altxamenduak eragin zituen zenbait herrialdetan, adibidez Frantzian, nekazariek ez baitzeuden zerga garestiagoak ordaintzeko prest. Matxinada horien artean bereziki aipagarria da XVI. mende amaieran eta XVII.. ende hasieran Frantzia hego-mendebalean «croquants» deituek egindakoa, Normandian 1639an izan zena, edo 1643-1645 bitartean gertatutakoa.

Mediterraneo inguruan XVI. mendean gertatu zen biztanle kopuruaren igoerak lur gehiago landu beharra ekarri zuen, eta larreak eta abeltzaintzarako lurrak gutxitu ziren.

Hala gertatu zen Espainiako, Frantziako eta Italiako eskualde askotan, batez ere Sizilian (mende amaiera arte Mediterraneo Mendebalaren aletegitzat hartu zen lurralde hura).

Nekazaritza eremu aurreratuena XVI., XVII. eta XVIII. mendeetan Europako iparmendebala izan zen, Herbehereak eta Ingalaterra batez ere.

Herbehereei dagokienez, garrantzi handia izan zuen kontinente guztiko hirigune nagusietako bat sortu izanak, laboreen eta lehengaien eskaera igoarazi baitzuen horrek.

Aipagarria da eskaeraren igoerari Holandak eman zion erantzuna: Baltiko aldetik inportatzen zituzten bai hiriek behar zituzten laboreak eta bai zenbait lehengai (kalamua, lihoa) ere. Horri esker, Herbehereetako nekazaritza hirietako eskaerari erantzuteko erabili ziren, merkatuan balio gorena zuten gaietan berezitu zen (ortuarietan adibidez) eta, orobat, hirietan kontsumitzeko eta kanpora esportatzeko esnekiak egiteko abeltzaintzaren bilakaera bilatu zuen.

Herbehereetako nekazaritzaren beste berrikuntza bat ereintza sistema berriak erabiltzea izan zen. Kasu askotan lur landuak eta larreak txandakatu ziren (sail batean laboreak ereiten ziren, adibidez, bizpahiru urtetan, gero lugorri uzten zen urtebetez, eta gero larre gisa erabiltzen zuten hiru-sei urtetan). Sistema horri «landa eta larre txandaketa» esaten zitzaion. Berrikuntza nagusia laboreak eta bazka landareak txandaka ereitea izan zen. Txandaka ereite hori oso egokia zen, bi arrazoirengatik. Batetik, bazka landareak landuz lurra emankor bihurtzen zen berriro eta ez zen lugorriaren beharrik.

Bestalde, bazka landareak abereak bazkatzeko erabiltzen ziren, eta horrela abere gehiago, eta horrenbestez, ongarri gehiago lor zezaketen.

Ingalaterran ere kontinentean gertatu ziren prozesuen antzeko gertaerak izan ziren XVI. mendean. Nekazaritza eta abeltzaintza biak egiteko aukera izan zuten «nekazaritza-abeltzaintza txandaketa» («up and down husbandry») sistemari esker. Txandaketa horretan lurra ereiten zuten batzuetan eta abereak bazkatzeko larre gisa erabiltzen zuten beste batzuetan. Lurra larre gisa erabiltzen zenean, galdutako tasunak hartzen zituen berriro lurrak, eta abereek sortzen zuten simaurra nekazaritzan erabil zitekeen, era horretara ongarri ezaren arazoari irtenbidea ematen zitzaiola.

Sistema horrek beste arrazoi bategatik ere izan zuen garrantzia, ordea; Europako lurralde gehienetan erabiltzen zen hesirik gabeko sailen sistemaren, «openfield» deituaren, kontra zegoen. «Openfield» delakoa erabiltzen zen eremuetan, nekazariek finkatzen zuten nekazaritzako lanen egutegia; haiek esaten zuten lurraren zein parte utzi behar zen landu gabe eta zein parte landu behar zen. Era berean, lanak taldean egin behar zirela ere esaten zuen. Ikusten denez, hesirik gabeko sailen sistemak lotura estua zuen talde jarduerarekin eta erakundeekin.

Nekazariek, gainera, bazuten komunitatearen larreak eta basoak erabiltzeko eskubidea, eta horrela bere jabegoetatik ateratzen zuten etekina osatzeko aukera zuten. Nekazaritza-abeltzaintza txandaketa ezin bateratuzkoa zen openfieldarekin, txandaketak lur sailak hesitzea eskatzen baitzuen, eta horrela ezin baitzuen nekazaritza lanen erritmoa eta egutegia komunitateak finkatu. Horrenbestez, txandaketa sistemak ordu arte erabili ziren komunitate sistemei kontra egiten zien.

Erregeak sailak hesitzearen kontra agertu ziren, arrazoi politikoak zirela-eta nekazari komunitate tradiziozkoei lagundu nahi baitzieten.

Nekazari handiak eta lurjabeak itxituren alde zeuden. XVI. mendean nekazaritzakogaien prezioak eta Ingalaterrako ehungintzaren artile eskaera igo izanak lurraren gaineko jabego eskubidea finkatu zuen: sail bat itxi eta txandakako ustiakuntza egiten hasten zenean, sail horrek ematen zituzten nekazaritza eta abeltzaintza gaiak prezio onean sal zitezkeen, edo bestela, sailak errenta garestien truke aloka zitezkeen.

Horrela nekazaritza egitura bitxi bat eratu zen, jabego handietan oinarritua. Lurjabeek ez zituzten beren sail handiak zuzenean lantzen, maizterrak hartzen zituzten errenta baten truke beren lurrak ustiatzeko, hau da soldatapeko eskulanaz baliatzen ziren.

XVII. mendearen bigarren erdian nekazaritzarako erabilitako lurrak larre gisa erabiltzen hasi ziren, edo bazka landareak eta lekadunak landatu ziren, laboreekin batera.

 

Bigarren zorra ekialdean

INGALATERRAKO ETA HOLANDAKO NEKAZARITZAREN TXANPONAK BAZUEN BESTE AURPEGI BAT: EUROPAKO EKIALDEKO NEKAZARITZAREN ATZERAPENA, ETA ATZERAPEN HORREN ONDORIOAK, GAUR EGUN ERE NABARMEN DIRENAK.Ekialdeko lurraldeetako nekazaritzaren ezaugarri nagusia «bigarren zorra» deritzona izan zen. Horrela ziharduten nekazariek ez zuten mugitzeko askatasunik. Ezin zuten jaunaren lurra utzi haren baimenik gabe eta nahitaez egin behar zuen lana harentzat.

Bigarren zorra estatuaren ahultasunaren ondorioz ezarri ahal izan zen; nobleek indar handia zuten, eta bere interesen alde erabili zituzten lekuan lekuko monarkiak.

Horretan zerikusia izan zuen XVI. mendean mendebaleko merkatuetarako labore esportazioa sendotu izanak ere. Hain mesedegarri zitzaien egoera batez baliatu nahian, jaunek gero lur gehiago eskuratu zituzten eta lan errentak igo egin ziren. Sistema hori Baltiko inguruan erabili zen batez ere. Poloniar lurjabe aberatsek Dantzigeraino (gaur egun Gdansk) eramaten zituzten beren mendekoek ekoizturiko laboreak, ontziz, eta holandarrei saltzen zizkieten han. Esportazio horien truke, mendebaleko manufakturak eta luxuzko gauzakiak eskuratzen zituzten jaunek, beren herrietako industriaren kaltetan.

Sistema horrek XVII. mendean iritsi zuen goia; bigarren zorra finkatu zen, eta nekazarien nahitaezko lanaren errentak gora egin zuen. Polonian, esaterako, astean sei eguneko lan zerbitzuak eskatzen zitzaizkien nekazariei. Baina jarrera horrek ondorio kaltegarriak ekarri zituen ordea, ez nekazarientzat soilik, baizik eta baita jaunentzat ere.

Nekazarien gaineko presioa hain gogorra zen, ezen nekazari kopurua jaitsi egin baitzen; gainera, bigarren zorraren sistemakberrikuntza eta aurrerapen teknikoak sartzea eragotzi zuen, eta ezin izan zen ekialdeko nekazaritzaren ekoizpen maila igo.

 

XVIII. mendeko hazkundea

XVIII. MENDEAN NEKAZARITZAK HAZKUNDE HANDIA IZAN ZUEN EUROPA GUZTIAN.XVIII. mendean zehar, aurreko atalean esan bezala, gora egin zuen biztanle kopuruak eta XVI. mendean bezala, nekazaritzarako lur gehiago hartzea ekarri zuen gertaera horrek. Kontinenteko eremu askotan nekazaritzarako lurrak irabazi ziren, basoak eta larreak soilduz, eta mende amaieran XVI.. endearen azken hamarraldietako arazo berberak hasi ziren agertzen (errendimendu kaskarrak), adibidez Gaztelan, 1760-1770 bitartean. Dena dela, berrikuntza handia egin zen garai hartan, eta eskualde jakin batzuetan lur berriak lantzea ez ezik, beste neurri batzuk ere hartu ziren nekazaritzak gora egin zezan, adibidez, lugorria bertan behera utzi eta landa eta larrea txandakatzen edo tarteka bazka landareak ereiten hasi ziren.

Lugorria bertan behera uzteko lekariak (ilarrak, baba txikiak) eta bazka landareak (hirusta) ereiten hasi ziren. Alemania iparraldeko zenbait eskualdetan landa eta larre gisa erabili ziren lurrak, txandaka, eta XVIII. mendearen amaieran laboreak eta bazka landareak txandaka ereiten hasi ziren.

Ingalaterrari dagokionez, aurrera jarraitu zuen aurreko garaietan izan zen hazkundeak.

Ereintzak txandakatzen jarraitu zuten, eta hobetu ere egin zen sistema hori, Tull, Townshed, Coke eta haien mailako beste agronomo batzuen lanari esker. Horrez gainera, itxiturak egiten jarraitu zuten eta XVIII.. ende amaieran Ingalaterrako nekazari gizartea lurjabe handiez, maizterrez (hauek lantzen zuten lur guztien %85) eta soldatapeko nekazari talde handi batez (lurren gainerako %15 baino ezin zuten landu) osatua zen. Europako ekialdean sendotu egin zen jaun egitura, baina halere, izan ziren aldaketa batzu-batzuk. Lanaren nahitaezko errentak are gehiago ez igotzearren, nekazaritzaren hondamena ekarriko baitzukeen horrek, soldatapeko eskulana hasi ziren erabiltzen jaunak.