Departamento de Cultura y Política Lingüística

Gizarte jakintza»Gizarte gaiak

Dirua eta diru politika

 

Dirua zer den

Dirua eguneroko zerbait izan arren, jende askok ez luke erraz asmatuko definitzen: billeteak, txartelak, txekeak? Autore batzuek diotenez, dirua trukeetan ordaintzeko normalean onartzen den edozein gauza da. Gainera, dirua ez da trukerako bakarrik, bestela ere erabiltzen da eta. Kontu unitate eta balio gordailu ere izan daiteke. Kontu unitate izanik, truke guztien balioak adierazten dira haren bidez; balio gordailua denez, dirua duenak aberastasuna du, eta trukerako ahalmena. Horrelako eginkizunak betetzeko, diruak nolabaiteko egonkortasuna behar du, eta erraz identifikatzeko modukoa izan.

Beraz, diruaren funtzioak hirutan labur daitezke:Diru mota hauek daude: ? Salgai dirua: berezko balioa izanik, bat dator merkatuko balioarekin. Esate baterako, urrezko eraztun baten berezko balioa urreak gramoetan balio duena litzateke (salgai dirua), eta kasu honetan, bitxi denda batean salduz gero izango lukeen balio bera litzateke.

? Diru fiduziarioa: berezko balio oso eskasa duten salgaiena da (metal merke baten zatia, papertxo bat), baina jendearengan uste ona duen erakunde batek (Banku zentralak) behar bezala bermaturik eta kontrolpean jaulkirik.? Banku dirua: banku, aurrezki kutxa, baserritarren kutxa eta kreditu kooperatibetako gordailuak dira. Ez ikusi ez ukitu ezin den arren, ordaintzeko modu normaltzat onartzen den unetik, esan dezakegu dirua dela, hertsiki hartuta ere. Espainiako diru eskaintzaren ia % 90 da.? Diru beltza: berez, ez da dirua, baina kontzeptua ohikoa da jendearen artean.

Inon erregistratzen ez den dirua da eta, beraz, jendaurrean ageri ez dena. Sorburua askotarikoa du: hasi zeinahi merkatarik ematen duen fakturatik, non benetan ordaindu dena baino diru gutxiago ageri den, diru beltza zuzenean ekoizten duten jardueretaraino, hala nola droga eta legez kontrako armen salmenta. Legez kontrako jarduerok dirua garbitu behar dute ondorenean.

Modurik arruntena zerga paradisu batera eramatea da, hau da, legediak inguruan baino zerga gutxiago ordaintzea ahalbidetzen duen estatu batera. Halako tokian, dirua transferituko duen elkarte bat eratzen da beste estatu batzuetara bideratzeko, industria edo finantza inbertsioa bailitzan.? Kuasi dirua. ondasun likidoak dira, baina ez bete-betean ?dirua?, zeren, ordaintzeko baliagarri izango badira, eraldatu egin behar baitira. Hala ere, erraz eraldatzen dira eta baliorik galdu gabe. Kuasi dirua diru sortzaileek administratzen dute: bankuek eta Altxor Publikoak. Gogora dezagun ?Altxorra? aginte publikoko erakunde bat dela eta zergak bildu eta aurrekontuzko gastuak ordaintzeko aginduak egiten dituela. Kuasi diru horietarikoak dira zein gordailuak zein eperako bonuak, bankuen eta Altxorraren eskuetan beti ere. Gordailuak, dakigunez, bezeroek kreditu erakundeetan sartzen dituzten finantza aktiboak dira, bertan gorde eta interesak irabazteko. Eperako bonuak eta obligazioak berdintsuak dira, baina bonuekepe laburragoa izaten dute (ikus Balore Merkatua).

 

Diruaren eskaria

Keynes-en aburuz, hiru arrazoi daude dirua eskatzeko: ? Transakzio gisa eskatzea (truke bide bezala). Dirua transakzio ekonomikoak egiteko eskatzen da, erosteko ahalmena ematen duenez. Errentaren araberakoa da, zeren eta zenbat eta errenta handiagoa, hainbat eta gehiago dira agente ekonomikoek parte hartzen duten transakzioak.

? Zuhurtziazko eskaria. Gerora izan daitezkeen ustekabeei aurre egiteko dirua da. Esate baterako, pertsona batek aukera dezake bere errentak bonuetan eduki eta errentagarritasuna lortzea. Horrelako aktiboengatik zenbat eta interes handiagoa ordaintzen den, hainbat eta garestiagoa izango da eskudirua mantentzea.

? Espekulatzeko eskaria (balio gordailua izateko). Une jakin batean dirua dutenek nahigo dute diru saldoak eduki ezen ez finantza aktiboak eskuratu, aurreikusten badute gerora interesek gora egingo dutela.

 

Diru eskaintza

Agenteek eta, horien artean, oroz gaien, banku komertzialek, sortzeko prest dauden dirua. Eskaintzaren eta agenteen diru eskariaren elkarrekiko eraginaren bidez, ekonomian dagoen guztizko dirua sortzen da (D1, D2, D3?.).

Hertsiki, hau da:Ageriko gordailuak bankuek eratzen dituzte, eta horregatik, ?banku diru? izenaz ezagutzen dira. Kontu korrontearen itxura dute, eta titularrek berehala eduki ahal dituzte erabiltzeko moduan.

Agertu den finantza berrikuntza batek ematen dituen finantza aktiboak hain dira likidoak non ordaintzeko erabili ahal diren. Horregatik, diru agintariek arian-arian diru eskaintzaren kontzeptua zabaldu dute.Aurrezki gordailuak aurrezki libretak dira. Nahiz eta txeke taloitegirik eduki ez, ia kontu korrontearen erabilgarritasun bera dute, titularrak dirua egun osoan lortu ahal du diru kutxazain automatikoetatik, edo ordainketak egin kargu txartela erabiliz (caja-card txartelaz esate baterako).Eperako gordailuak eperako inposizioak dira. Eperako gordailuen kasuan, gordailua jartzen duenak konpromisoa hartzen du hitzarturiko epea amaitu arte dirua ez ateratzeko.Kutxa bonuak: enpresek ematen dituzten tituluak. Hauen bidez hitzarturiko mailegua epeetan itzuliko dutela agintzen dute enpresek.

Altxorraren zor agiriak: altxorrak, zor agiri hauen bidez, onartzen du beharturik dagoela diru kopuru jakin bat epemuga jakin batean eta interes zehatz batekin ordaintzera.

Jendearen Eskuetako Aktibo Likidoek (JAL) Espainiar Estatuan D4 izena dute.

Espainiako Bankuak agregatu erantsi bat ere erabili du, JAL2, Jendearen Eskuetako Aktibo Likidoei jendearen eskuetan jarritako enpresen zor agiriak gehituz lortua.

Enpresen zor agiriak: Normalean, enpresa handiek enkanteen bidez merkaturiko ordainagiriak, epe laburrean mugaeguneratzen direnak. Bestela esanda, pertsona batek diru kopuru jakin bat ematen dio enpresa bati zor agiri baten truke; horren bidez enpresak agintzen dio dagokion epemugan diru hori eta interesak itzuliko dizkiola.

Diru Oinarria (DO) eta Diru Eskaintza (DE) oso erlazionaturik daude. Diru oinarria jendearen eskudiruak, bankuen kutxetako eskudiruak, eta banku pribatuek Banku Zentralean dituzten gordailuek osatzen dute.Desberdintasuna honetan datza: diru oinarria diru eskaintzaren sostengua da.

Banku zentralen diru politikak diru oinarriari eragiten dio, eta ondoren diru eskaintzari ere bai.

 

Diru politika

Diru politikaren xedea da, ekonomiaren guztizko gastuari eraginez, jarduera ekonomikoari eragitea. Ekonomiaren guztizko gastuak zerikusia du ekonomian dabilen diru kopuruarekin eta unitate ekonomikoek maileguak lortzeko dituzten zailtasunekin.

Esan nahi baita diru politikak diruaren sorrera kontrolatzeko neurriak erabakitzen dituela.

Agintari ekonomikoek guztizko gastua txikiagoa izatea nahi badute, diru politikaren helmuga maileguen kostua igotzea eta kredituak lortzeko bidea zailtzea izango da.

Aitzitik, guztizko gastuak gora egitea nahi badute, hartuko dituzten neurriek maileguak merkatzea eta kredituak lortzeko modua erraztea izango dute helburu. Horrelako diru politika hedakorra izango da.

1999ko urtarrilaren 1az geroztik, Banku Zentralen Europako Sistemak (BZES) du euroaren esparruan Europako politika ekonomikoa erabakitzeko eta burutzeko eskumena, Batasuneko gobernuek eskua sartu gabe, Europako Batasunaren Itunak hala baitu ezarririk. Beraz, diru politika bakarra dago (diru kopuruaren kontrola, interes tasak?) euroaren estatu guztientzat. Estatu bakoitzaren banku zentrala desagertu ez den arren, sukurtsal baten antzekoa da gaur egun.

1999ko urtarrilaren 1etik aurrera euroa da bankuen arteko eragiketetan erabiltzen dena, hau da, finantza merkatu handietan.

Hala eta guztiz ere, 2001eko urtarrilaren 1a arte euroa ez da gure etxeetako dirua izango. Orduan, txanponak estatuetako banku zentralek jaulkiko dituzte eta billeteak Europako Banku Zentralak (EBZ).

Banku Zentralen Europako Sistemak (BZES) Europako Banku Zentrala (EBZ) eta Europako Batasuneko estatuetako banku zentralak biltzen ditu bere baitan. Banku Zentralen Europako Sistemak Europako Batasunaren Itunari eta BZESaren eta EBZren estatutuei jarraiki dihardu.

Banku Zentralen Europako Sistemaren helburu nagusia prezioen egonkortasunari atxikitzea da. Horretarako, diru politikaren tresnez baliatu, merkatu irekiko eragiketetan jardun, etengabe erraztasunak eskaini eta kreditu erakundeei kutxa koefizienteari eusteko eskatzen die.

? Merkatu irekiko eragiketak: eginkizun garrantzitsua dute Banku Zentralen Europako Sisteman. Sistemak xede jakin batzuekin erabiltzen ditu, haien bidez interes tasak kontrolatzea lortu nahi baitu, merkatuaren likidezia egoera gestionatzea eta diru politikaren norabidea markatzea.

Merkatu irekiko eragiketak zer diren argitzeko, esan dezagun diru agintariek egiten dituzten finantza aktiboen salerosketakdirela, diru edo banku politikaren baliabideak izan daitezen; horrela, finantza erakundeei beren jarduerak egiteko behar besteko likidezia ematen diete. Diru gutxiago egotea nahi badute, aktiboak merkatu irekian salduko dira horrela sistemari likidezia kentzen baitzaio. Alderantziz, banku zentral batek beste bankuetatik nahiz partikularrengandik aktiboak eskuratu eta haien truke dirua ematen badu, likideziaren gorakada gertatzen da.

? Etengabeko erraztasunak: Banku Zentralen Europako Sistemak eskaintzen dituen krediturako etengabeko erraztasunek helburu hauek dituzte: egun berean likidezia ematea eta absorbitzea, diru politikaren norabide orokorra markatzea eta merkatuko egun bereko interes tasak kontrolatzea.

? Kutxa koefizienteak: Banku Zentralen Europako Sistemaren kutxa koefizientea Euroren esparruko kreditu erakundeei aplikatzen zaie. Koefiziente horren xede nagusia merkatuko interes tasak egonkortzea da eta likideziaren maila kontrolatzea.

Bankuek erreserbetan eduki behar duten gordailuen partea da legezko kutxa koefizientea.

Diru agintariek ezarzen dute, eta bankuek bete egin behar dute. Agintariek ekonomian dabilen diru kopurua gutxitu nahi badute, kutxa koefizientea igoko dute, bankuek maileguak emateko diru gutxiago edukita, banku dirua sortzeko ahalmena txikitzearren, horrela sistemaren likidezia ere txikiagoa izango baita. Aldiz, diru eskaintzea handitzea nahi badute, bankuen kutxa koefizienteak jaitsarazi behar dituzte.

 

Espainiako finantza sistema

Espainiako Bankuak (banku zentrala) osatzen du, eta gaur egun Europako Banku Zentralaren sukurtsala da.

Espainiako Bankua 1991 arte Espainiako finantza sistemaren erakunde nagusia zen. Ekonomiako Ministerioaren menpean ziharduela, normalean ez zuen partikularrekin edo enpresa pribatuekin lan egiten. Hauek ziren haren funtziorik behinenak: ? Erabilera legaleko billeteak jaulkitzea eta txanponak merkatura ateratzea.

? Kanpoan egiten ziren eragiketa ekonomikoak zentralizatzea eta kontrolatzea.

? Bankuen bankua izatea, haien erreserbak zainduz, kredituak emanez eta gordailuak jasoz.

? Estatuaren bankua izatea, Estatuaren kontuari eutsiz, kredituak emanez eta titulu publikoak jaulkiz.? Banku sistema eta finantza erakundeak gainbegiratzea, bankuen funtzionamendu baldintzak ezartzea, finantza sistema ikuskatzea eta bitartekarien jarduera baldintzak arautzea.

? Diru politika egitea. 1995eko Autonomia Legearen ondorioz, erabateko autonomia zuen diru politika aurrera eramateko.

Banku pribatuek bezeroen gordailuen bidez lortzen dituzte bere finantza baliabideak.

Gordailuen parte bat eguneroko beharrei erantzuteko erabiliko dute, eta gainontzekoa sektore pribatua nahiz publikoa finantzatzera bideratuko. Horrela, sektore pribatuaren kasuan, maileguez eta balore higigarriez (akzioak, obligazioak; ikus Balore merkatua) baliatuko dira, eta sektore publikoari dagokionez, Altxorraren zor agiriak (epe laburreko errenta finkoa) eta zor publikoa (epe luzekoa) erosiko dituzte.

 

Inflazioa

Ondasun eta zerbitzuen prezioek modu orokorrean eta etengabe gora egitea da inflazioa.

Hortaz, ez da une bateko igoera edo produktu batzuena, gora egiteko joera orokorra baizik.

Inflazioa kontrolatzea da gaur egungo diru politiken helmugarik nagusietariko bat.

Batez ere diru politikaren bidez borrokatu izan da inflazioaren aurka.

Eskuarki, kontsumoko Prezioen Indizea (KPI) da inflazioaren neurgarria. KPI hirietako familiek normalean erosten dituzten ondasun eta zerbitzuen (erosketa saskiaren) prezioak neurtzeko tresna moduko bat da.

Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) famili aurrekontuen gainean egindako inkesta batean oinarriturik, kontsumoko ondasunik garrantzitsuenak aukeratzen dira eta bakoitzak eragindako gastuak gastu orokorrari nola eragiten dion neurtzen da.

Horrela, KPIk kontsumitzaile arruntaren eredu izan daitekeen baten erosketa saskia islatu behar du. Hona hemen saski horretako gai nagusiak: jakiak, edariak, tabakoa, garraioa, komunikazioak, alokairuak, jantziak, oinetakoak eta beste ondasun eta zerbitzu batzuk.

Kontsumoko Prezioen Indizea inflazioaren adierazlerik ezagunena eta garrantzitsuena da. Agente ekonomikoei eragiten die zuzen-zuzenean, horixe baita etxebizitzen alokairuen prezio gehikuntzak erabakitzeko eta soldaten negoziaziorako erreferentzia.

 

Inflazio mota

Inflazioaren gaineko teoria konbentzionalek koiunturako gertaeratzat jotzendute inflazioa, eta kausa bakarra proposatzen dute azaltzeko.

? Eskari inflazioa. Eskari agregatuak ekoizpenaren gainetik hazten denean eragiten du. Horren arabera, eskariaren hazkundeak diru eskariaren emendioan du iturburu.

Merkatuko diruaren kopurua hazten denean batera ekoizpenaren hazkundea gertatzen ez bada, ondasunen prezioen gorakada gertatuko da, zeren eta erosleek, diru gehiago daukatela, prest egongo baitira gehiago ordaintzeko; horrenbestez, eskariak eskaintza gaindituko duenez, prezioei igoaraziko die.

? Kostu inflazioa. Kostu inflazioa dagoela esaten da, baldin eta, funtsean, ekoizpen faktoreen gorakadak eragindakoa bada, alegia, soldatek, interes tasek, zergek, energiaren prezioek, lehengaiek... ekarri badute.

Faktoreen prezioak gora egiten duenean, enpresariek prezioak igotzen dituzte, ordu arteko mozkinen muntari eusteagatik.

Horren ondorioz, langileek erosteko ahalmena galduko dutenez, soldata igoerak eskatuko dituzte. Ekoizten diren ondasunak bitartekoak badira, enpresen kostuak emendatuko dira berriro ere, eta, horrela, ekonomia goranzko prozesu kateatu batean abiatuko da.

? Azalpen monetarista. Ikuspegi honen arabera, inflazioak eragile jakin bat du beti: merkatuan dabilen dirua ekoizpenaren bolumenari buruz ez ohiko lastertasunaz gehitzeak. Azalpen hori aldezten dutenek konponbide bakarra ikusten dute inflazioari aurre egiteko: diru eskaintzak astiro eta eten gabe irautea.Inflazioaren teoria estrukturalak.

Inflazioa ekoizpen sistema kapitalistaren faktore iraunkor eta berezko batzuen elkarketak eragiten duela erakusten ahalegintzen dira teoria hauek.

? Egitura ekonomikoari datxezkion faktoreetan oinarrituriko azalpena.

Gaur egungo inflazioa, merkatu ekonomietan ekoizpena eta kontsumoa antolatzeko moduaren berezko gorabeherakeragiten dute. Hortik abiatuta, inflazioaren kausatzat jotzen dira ekoizpen sistemaren zurruntasuna, zirkulazioan dabilen diruaren soberazko gehikuntza, enpresak prezioen gainean gero eta gehiago lortzen ari diren monopolioa (mozkinak handitzeko noski), sektoreen arteko ekoizpen desberdintasunak etab.

? Faktore soziokulturaletan oinarrituriko azalpena. Ekonomia kapitalistetako jarduera ekonomikoak berak halako jokabideak eta jarrerak eragiten ditu. Kontsumismoak, gizartearen ohiko jokabidea denez, prezioen gorakada dakar edo, bestela esanda, ekoizpena gastuari begira antolatzeak sortzen du inflazioa, ez baitago gastuaren eta premiaren arteko uztardurarik.

Gero eta mozkin gehiago lortzea da ekoizpenaren pizgarri bakarra; horrela, ekoizpen faktoreen jabeen asmoek, gero eta errenta handiagoak eskuratzera daroaten horiek, saihestezinezko tirabira eta gatazka sortzen dute agente ekonomikoen artean.

Inflazioak kalte batzuk egiten dizkio ekonomiari. Batetik, diruak erosteko ahalmena galtzen du. Jakina, arazo larria da hori pertsona talde batzuentzat, adibidez, pentsiodunentzat, ez dutelako langileen aukera bertsua beren diru sarrerak eguneratzeko, edo aurreztaileentzat, haien interes tasek behera egiten dutelako:Bestalde, inflazioak ziurgabetasun handia sortzen du, ezen arrisku handia baita epe luzeko eta ertaineko eragiketak egitea.

Deflazioa, aldiz, prezioen jaitsiera orokorra da.

Politika deflazionistaren ardatza, esparru liberal batean, eskaria txikitzeko neurriak hartzea da, prezioetan dagoen tentsioa baretu beharrez.

Hona hemen neurri horietariko batzuk: ? Gastu publikoa murriztea ? Presio fiskala handitzea, etxeetako ekonomietan dauden errenta erabilgarriak gutxitzeagatik.

? Kreditua garestitzea, hau da, interes tasak igotzea, diruaren kopuruak gora egin ez dezan.

? Soldaten eta mozkinen hazkundea murriztea.

Estagflazioa hitza erabiltzen da inflazioa, jarduera ekonomikoaren beherakada eta langabezia tasa handia batera gertatzen diren egoera izendatzeko. Estagflazioak gaur egungo kapitalismoaren egiturak islatzen ditu, baita politika ekonomiko klasikoek ekonomia erregulatzeko nolako zailtasunak dituzten ere.