Departamento de Cultura y Política Lingüística

Geografia unibertsala»Geografia

Landareen kokalekua Lurrean: oihan tropikalak

Edozein sailkapenetako lehenengo urratsa eredua definitzea da, gako batzuen laguntzaz.<br><br>Sailkapenerako irizpide nagusiak taula honetan ageri dira:

Animalien eta landareen elkarteak badirela aitortzea, izatez, izaki bizien azterketaren azalean geratzea da. Bizi baldintza orokor beretsuak dituzten organismo guztiak kontuan hartzea eta elkarren arteko mendekotasun harremanak argitzea da helburu nagusia.

Zentzu horretan, ikerketak antolaketa biologiko konplexuago batera eramaten gaitu: biozenosi deritzon antolaketara, hain zuzen.

Biozenosiak biotopo jakin batean bizi diren landare multzoa (fitozenosia), animaliena (zoozenosia) eta mikroorganismoena (mikrobiozenosia) biltzen ditu. Biozenosiak ez dira multzo egonkor ezaugarri finkokoak, etengabeko bilakaera baitute, landare komunitateek batez ere. Erraza da, adibidez, lugorri utzitako soro bat pixkanaka nola eraldatzen den ikustea: lehenbizi sastrakadi bilakatzen da eta azkenik baso. Eraldaketa horrekin batera, hor bizi diren animalia motak ere aldatuz joaten dira.

Biozenosiaren bilakaera orokorra landarediari estu lotuta dago.Landaredia biosferaren osagaietako bat da. Biosfera lur azalaren eta eguratsaren arteko geruza mehe bat da, eta han bizi eta garatzen dira izaki bizi guztiak. Geruza mehe horretan landaredia ez da forma berekoa, eta landareen hazkuntza fisiologikoa ere ez da denetan berdina, zenbait faktoreren mende baitago, nola diren argitasuna, tenperatura eta hidratazioa. Lurraren diametroarekin eta atmosferaren garaierarekin alderatuta oso lodia ez bada ere (ehun metro baino gutxiago, asko jota ere), biosfera gai da, eguzki energia erabiliz, mineral kopuru handien fotosintesia egiteko eta zoruen bilakaeran eragin zuzena izateko. Landareak, nolanahi ere, izadiko protagonista aktiboak dira. Hain zuzen, eguratsaren, landareen eta lurraren artean hezetasun, irrada, gas eta mineralen joan-etorri sistema konplexu bat gauzatzen da, eta horietako osagairen batek aldaketaren bat izanez gero, multzo osoak izaten du askotan haren eragina.

Bestalde, landareek betebehar garrantzitsua dute gainontzeko organismo bizientzat: landare materia ekoizten dute kontsumitzaileentzat (animaliak) eta usteltzaileentzat (zenbait onddo eta bakterio). Hiru talde horien arteko truke aktiboek osatzen dute Lurreko ekosistema.Landareak oso gutxitan bizi ohi dira bakartuak. Eskuarki, mota bereko edo beste motaren bateko landareekin elkartzen dira. Eskualde bateko ingurune ezaugarriak definitzeko balio duen landare elkartea hartzen da landarediaren oinarrizko banakotzat. Komeni da ondorengo bi termino hauek mugatzea: flora eta landaredia.

Flora eremu jakin bateko landare moten multzoa da, esaterako Pirinioetako flora; landarediak, aldiz, mota horiek lurralde batean nola kokatzen diren adierazten du. Landaredia landare estalkiaren fisionomiari dagokio, eta ekosistema baten landare alderdi gisa har daiteke. Adigai ekologikoa da landaredia, eta landare mota nagusi batzuek ezaugarritzen dute.

 

Landareen sailkapena

 

Landare motak

Flora irizpideak edo sistematikoak landare banakoak izendatzeko era unibertsala ematen du (latinez). Mota da oinarrizko taxonomia unitatea. Mota generoaren barruan sartuta dago, eta era berean familiaren, ordenaren, klasearen eta taldearen barruan, elkarren segidan. Mota bereko landareek taxonomia ezaugarri berberak dituzte.

Ezaugarri horiek heredatu egiten dira, bilakaera izaten dute, eta, batzuetan, azpimota bat edo aldaera bat eratzen dute. Flora sailkapenak filogenia edo landareek bilakaeraren emaitza gisa dituzten elkarren antz fisikoak adierazten ditu.

Taxoien eremuak konparatuz gero, gauza batzuetan bat datozela ikusten da. Multzo horiei esker, flora lurraldeak definitzen dira, eta lurralde horiek, era berean, erreinu, eskualde, probintzia, sektore, barruti eta teseletan mailakatzen dira.

Horrela, Iberiako penintsula erreinu «holartiarraren» barruan dago eta hiru eskualdetan banatzen da: Mediterraneokoa, eurosiberiarra, eta makaronesiarra. Ozeanoaren eragin nabarmena duten Bizkaiko eta Gipuzkoako lurraldeak eskualde eurosiberiarraren barruan daude, probintzia atlantikoan eta Kantauriko-Euskal Herriko eremuan.

 

Landare funtzioak

Landare formazioa oinarrizko fisionomia banakoa da. Landare komunitateetan sailkatzen du landaredia kanpoko antz morfologikoaren arabera, eta ez izaera sintaxonomikoaren arabera. Izan ere, haztean, landare komunitateek beren osagaiak egituratzen dituzte, espazioan antolatzen dira, eta horren ondorioz aldagaiak sortzen dira, hala nola, banakoen ugaritasuna eta banaketa, geruzakako antolamendu bertikala, etab.

Landare materiaren bolumen osoak «fitomasa» osatzen du, eta lurraren mailaren gainean eta azpian dago kokatuta. Nolerebait, izaki mota bakoitzak fitomasa horri egiten dion ekarpenak bere ugaritasun erlatiboaren indize gisa balio dezake. Modu subjektibo batez izaki moten ugaritasuna (edo urritasuna) bost taldetan sailkatzen da: menderatzailea, ugaria, sarria, aldizkakoaeta urria. Sailkatzeko era hori asko erabiltzen da, baina ez da oso zehatza, ez baititu doi adierazten talde bakoitzaren mugak.

Landare baskularrak isurkaria garraiatzen duten hodiak dituztenak dira. Landare horiek sailkatzeko modu bizkor batek forma soila hartzen du aintzat: zuhaitza, zuhaixka, aihena, belar-landarea eta epifitoa.

Zuhaitzetan haren itxura, hostoen iraupena eta enborraren garrantzia hartzen dira kontuan. Landarearen adarkadura, zurtsua gehienetan, lurretik hurbil hasten denean, zuhaixka esaten zaio. Aihenak zuhaitzetara igotzen diren landare zurtsu igokariak dira. Belar-landare mota asko, urterokoak edo iraunkorrak, eta oso desberdinak daude, eta ez dute zurtoin zurtsurik izaten. Epifitoak landare bizkarroiak dira, eta beste landare batzuk erabiltzen dituzte euskarri gisa.

Biotopokako sailkapena oso erabilia da, eta esangura handia du ekologian. Sailkapen horrek aldekoa ez duten urtarora landare horiek egokitzeko duten moduaren arabera banatzen ditu landareak. Fanerofitoetan lurraz gaindi 25 zentimetrotara edo garaiago dauden ernamuinak aldaketa klimatikoen arriskuan daude etengabe (zuhaitzak, zuhaixkak, aihenak, etab.). Kamefitoen ernamuinak 25 zentimetro baino hurbilago daude lurretik; hotzetik eta haizetikbabesteko hurbildu dira lurrera, eta itxura biribil samarra dute. Hemikriptofitoen kimuak lurraren arrasean daude, eta horrela babesten dira ingurune desegokiaren kaltetik, hondar organikoa edo elurra bera harturik babespe. Azkenik, kriptofitoak (erraboilak, haziak, etab.) lurpean egoten dira urtarorik gogorrenean. Biotopoei esker, badago formazio bakoitza zenbat aldiz agertzen den portzentajeka sailkatzea.

Hostoak dira formazioak bereizteko ezaugarri argienetako bat. Hasteko, urteroko zikloaren barruan hostoak nola dituzten ikusita, hosto erorkorrak, hosto iraunkorrak,erabat hosto erorkorrak ez direnak, kaktus formakoak, eta zukutsuak bereizten dira.

Tamaina desberdinetako motak elkarren alboan hazteak landare komunitateari egitura bertikala ematen dio. Ezaugarri hori oso garrantzitsua da basoetan, baina ez da bakarra.

Hego Ameriketako baso batzuetan hain zuzen, zuhaitz estalkia hirurogei metro garai da batzuetan, eta hiru geruza bereizten dira estalki horretan: goikoa, erdikoa eta behekoa. Beheko eta erdiko geruzek sabai itxi bat osatzen dute, ez diote, alegia, argiari sartzen uzten, eta horregatik ez dago Hego Ameriketako baso horietan zuhaixkarik.

 

Biotopo nagusia Landare formazioak Klima

Landere formazio nagusiak

 

Landare elkarteak

Oinarri-oinarrizko landare elkarteak dira, eta flora inbentarioak oinarri harturik egiten dira. Landare elkartea landare komunitate egonkor samarra da, orekan dago ingurunearekin, landare jakin batzuez eratuta egotea du ezaugarri nagusia, eta multzo horr etako elementu jakin batzuk ekologia berezi eta autonomo baten adierazle dira.

Landare komunitateen kategoria nagusiak, ondoren aztertuko direnak, eskema honetan daude adierazita:1. Oihan tropikalak.. . Hosto zabal eta iraunkorreko oihan tropikalak, edo oihan tropikal hezeak.. . Hosto erorkorreko oihan tropikalak.

1. Montzoi oihanak edo hostoak erabat galtzen ez dituztenak.

2. Sabana arboladiak eta baso lehorrak.

3. Arboladi arantzatsuak..  Mangle basoak.

2. Latitude ertain eta altuko basoak..  Subtropiko hezeetako hosto iraunkorreko basoak..  Mediterraneoko hosto iraunkorreko basoak..  Hosto erorkorreko basoak..  Koniferoen baso epelak..  Latitude altuetako eta taigako konifero basoak.3. Belar lurrak..  Belar lur tropikalak edo sabanako belar lurrak..  Latitude ertaineko belar lurrak.

1 Belardiak.

2 Estepa.

4. Basamortuko zuhaixkak.

5. Tundra.Biozenosi Integratuta, elkarrekin harremanetan, edo batera bizi diren izaki moten komunitatea da biozenosia.Biotopo Landare edo animalia mota edo komunitate jakin baten bizimodurako baldintza egokiak dituen espazioa da; alegia, edozein izaki motak hartzen duen espazioa.Fisiologia Izaki bizien funtzionamendua aztertzen duen biologiaren atala da.Taxonomia Izakien zenbaketaz eta ordenazioaz arduratzen den zientzia da.Xerofito Ur baliabide eskaseko tokietan bizitzeko gaitasuna duen landare mota.Euforbiazeo Landare dikotiledoneoak dira, belarlandareen edo landare zurtsuen familiakoak dira, eta hosto sakabanatuak izaten dituzte; horietako askok latexa dute, kautxua egiteko behar den lehengaia, alegia.

 

Oihan tropikalak

Oihan tropikalek landare eta formazio mota asko hartzen dituzte barruan: hosto iraunkorreko baso heze trinko mota anitzetatik hasi (gizakiak gutxien kutsatu duen landaredi mota, ziur aski) eta hosto erorkorreko arboladi arantzatsuetako xerofitoen estalki barreiaturaino. Azken honetan gizakiak aldaketa gehiago eragin ditu.

Klimak eragin handia izaten du baso mota horretan. Oihan tropikalak latitude ertaineko zenbait basoren antz handiagoa du, arboladi arantzatsu horiena baino. Bero tropikala da baso tropikal guztien ezaugarri komuna; landare guztiak megatermoak dira, alegia, oso tenperatura beroak behar dituzte bizitzeko. Denak eskualde tropikaletan daudelako eta latitude apaletako tenperatura errejimen antzekoak dituztelako biltzen dira baso horiek guztiak izen orokor berberean.

 

Hosto iraunkorreko oihan tropikalak

Urtaro lehorra laburra eta indar gutxikoa duten klimetan, edo bestela batere urtaro lehorrik ez dutenetan eratzen dira baso hauek, klima mota horretakoak baitituzte lur egokienak. Hego Ameriketan, Amazonasen arroan, eta Ozeano Bareko itsasertzean zehar Kolonbian eta Ekuadorren daude kokatuak; iparralderantz, berriz, Erdiko Ameriketako ekialdeko itsasertzean zehar, Cancer tropikora heldu arte hedatzen dira.

Afrika ekuatorialean eta Madagaskarko ekialdeko itsasertzean ere antzeko basoak daude. Indiako eta Zeilango mendebalean eta Malakako penintsulan ere badira, hegoalderantz Indonesiako uharteetaraino hedatzen direla, eta ekialderantz Ginea Berriraino eta Fidji uharteetaraino.

Oro har, oihan tropikal hauek lau osagai nagusi dituzte: zuhaitzak, igokariak, epifitoak eta, argitasuna egokia duten lekuetan, belar-landare garaiak ere bai. Oro har, zuhaitzak bi edo hiru geruzetan lerrokatzen dira, eta geruza bakoitzak bere mota jakin eta bereziak izaten ditu. Geruza garaiena zuhaitz sakabanatuz eratua egoten da eta oso nekez izaten da estalki jarraitua. Bigarren geruza adaburu jarraiez osatutako masa izaten da eskuarki. Hala beraz, hirugarren geruzako zuhaitzak itzalean hazten dira, eta enbor meheak eta adaburu txiki eta zapalak izaten dituzte. Kontuan hartu beharra dago behereneko geruzako zuhaitzak goreneko geruzara heltzeko aukeraren zain dauden aldaxka gazteak direla, eta badirela orobat argitasunezko eta hezetasunezko egoera berezi horietara moldatu diren zuhaitz helduak ere.

Oihan tropikalek ez dute latitude ertainetako urtaro ziklo bereizgarririk. Loratzea, fruituak ematea eta hostoak galtzea eta hosto berriak sortzea urteko edozein garaitan egiten dute. Zuhaitz gehienek urte osoan zehar galtzen eta berritzen dituzte hostoak; era horretan, banaka harturik, zuhaitz hori hosto iraunkorrekoa da. Beste mota batzuetakoek denbora tarte labur batean berritzen dituzte hostoak, eta, horrenbestez, zuhaitz biluzi batzuk ere aurkitzen dira tarteka, oihan hori, multzoan harturik, hosto iraunkorrekoa izan arren.

Oihan tropikaleko zuhaitzak higrofitoak dira (ingurune hezeetara moldatutakoak, hezetasun handia behar dutenak), enborrak meharrak, azala fina, hostoak zabalak eta sustraiak ondo finkatuta izaten dituzte, eta zuhaitz horietako askok oso gogorra eta oso gotorra izaten dute zura.

Oihan tropikaleko igokari zurtsu askori aihena deritze. Zuhaitzen kanpoaldeko euskarrietara heltzen dira basoaren goialdeko argitasunera iristeko. Igokariak adaburuetara igotzen dira eta zuhaitzez zuhaitz adarkatzen dira oparo, eta halako moduan lotzen dituzte elkarri, non zuhaitz horietako bat orpotik ebakiko balitz, ia segurutzat jo baitaiteke zutik geratuko litzatekeela.

Epifito batzuek ez dute inongo ondorio kaltegarririk sorrarazten ostalarietan, nahiz eta zuhaitz azalaren barruko materia organikoaz elikatzen diren. Normalean,hazkuntza forma bereziak izaten dituzte euri ura harrapatzeko, beren sustraiak ez baitira zuhaitz ostalariaren barne ehunetaraino heltzen. Epifitoen kopurua eta aniztasuna handiak dira eta, hain zuzen ere, landare horiexek dira oihan tropikalak oihan epeletatik bereizten dituen elementuetako bat. Epifito garrantzitsuenak bromeliak eta orkideak dira.

Belar-landareak nekez hazten dira oihaneko zoru ilunean. Oihan tropikal trinkoan lehia gogorra izaten da argitasuna, sustraientzat tokia, eta lurreko hezetasuna nork bereganatuko; adibidez, erabat osatzen ez diren landare batzuek argi ultramorea erabiltzera moldatutako hosto distiratsuak dituzte, goiko estalkian zehar iragazten baita, izan ere, argi ultramore hori.

Belar erraldoiak eta pentze mardulak toki libreetan hazten dira, horietan zuhaitz gutxi izaten baita, aldizkako uholdeen eraginez, beharbada. Bananen familiako era askotako basa landareak izan ohi dira oro har toki libre horietan.

Oihan tropikalaren forma, urte osoko hazkuntza, eta hostotzaren trinkotasuna klima tropikal bero eta hezearen ondorio dira. Landare epifito, bizkarroi eta beste inon bizi ezin diren belar-landare askorentzat ingurune berezia eta egokia da oihana.

 

Hosto erorkorreko oihan tropikalak

Oihan hauek ur gutxiegiko eta gehiegiko urtaroak txandatzen diren tokietan sortzen dira. Urtaro ziklo hori hainbat oihan tropikaletan gertatzen da. Ingurune horietanzenbat eta euri gutxiago egin, honelakoxeak izaten dira hurrenez-hurren oihan motak: Amazoniako oihanak, sabanako arboladiak, eta oihan arantzadunak.Amazoniako oihanak Indiako, Asiako hego-ekialdeko eta Australiako klimari dagozkio.

Afrika, Madagaskar, Indonesia, Hego Ameriketako eta Erdiko Ameriketako oihan tropikalen ertzetan ere badira. Landaredia ez da oihan tropikaletakoa bezain oparoa; bakanago egoten da, eta ez dago geruzaka hain banatua. Oihan hauetako zuhaitz askok, tekak esaterako, urtaro lehorrean aldatzen dituzte beren hostoak, eta jausitako hosto kopurua lehortearen araberakoa izaten da. Bestalde, zuhaitz batzuek urtaro lehorrean ere izaten dituzte hostoak.Gainera, urtaro lehorra loratze garaia izaten da eskuarki. Montzoi oihana ez da erabat hosto erorkorrekoen sailean sartzen, hostoen galerak ez baitu urtaro aktibo baten eta inaktibo baten arteko muga markatzen.

Hori dela eta, batzuetan oihan hosto erabat erorkorra ez dena esaten zaio.

Hosto erabat erorkorra ez duten basoetako zuhaitzak ez dira oso garaiak, azala lodia dute eta adaburua, biribila eta zabala.

Baliteke basoa elkar ukitzen duten adaburuz osatua egotea, baina baita goi aldeko estalkia jarraipenik gabea izatea ere.

Bigarren kasu horretan, guztiz garatu gabeko landarez osatutako geruza apalago eta trinkoago bat egoten da. Zuhaitzen hostoak zabalak izaten dira normalean, eta, batez ere urtaro euritsuan izaten duten eginkizuna dela eta, nolabaiteko egokitze xerofitoa izan ohi dute. Igokariak ez dira oihan tropikal hezeetan bezain ugariak, txikiagoak izaten dira, eta gehiago dira zurtsu belarlandare baino.

Sabanako arboladiak urtaro lehorra luzeagoa duten eta urteko euri kopurua montzoi oihanean baino txikiagoa den eskualdeetan hazten dira. Brasilgo goi ordokiaren parte handi bat, Afrikaren ekialdeko eta erdialdeko eremu zabalak, Indiaren erdialdearen parte handi bat eta Karibe itsasoaren ertzak hartzen ditu.

Sabanako arboladiari baso lehorra ere esaten zaio, batzuk besteak baino sarriagoak izaten dira; hala beraz, badira parke itxurako baso irekiak, eta belardi sarri samarrak, besteak beste. Dena den, oso-oso sarria denean ere, ikusi, ikusten da beti ehun metro baino gutxiagora, baina oso bestela gertatzen da oihan hezeetan, han oso mugatua baita ikuspena. Zuhaitzak 10 edo 18 metro dira garai, lodia dute azalaeta aterki itxurakoak, berriz, adaburuak.

Hostoak txikiak izaten dira eta itzal apur bat egiten dute. Ez dira landare mota asko horrelako basoak osatzen dituztenak: akaziak, mimosak, eta lekaleen familiako beste batzuk.

Lurra belarrez estalita egoten da; zenbait aihen eta epifito ere izaten dira. Neguan zuhaitzek ez dute hostorik izaten, eta zuhaizti elkarte osoa iharturik egoten da.

Toki batzuetan basoak belardiari uztenedo dio lekua, gehienetan gizakiak eragindako suak zuhaitz kimu berriak hondatzen baititu. Beste toki batzuetan, sute handihandiak izaten diren lekuetan, ez da suari ondo eusten dioten zuhaitzik baizik.

Arboladi arantzatsuak dira oihan tropikaletako landare formazio xerofitoenak, estepako klimen inguruko sabanako ertz lehorretan eratzen baitira. Arboladi horiek Brasilgo ipar-ekialdean, Karibeko uharte apaletan, Afrikaren hego-mendebalean, Indiako ipar-ekialdearen erdi aldean eta Australiaren mendebalean eta erdialdean daude.

Lur ondo drenatuetan eta hareatsuetan edo sabana motako eremu hezeenetako lur buztintsuetan ere izaten dira. Arboladi arantzatsu horietako zuhaitz asko lekaleen familiakoak dira. Zuhaitz horiek arantzatsuak izaten dira eta xerofitoen ezaugarriak izan ohi dituzte: hosto txikiak eta sustrai sakonak. Zuhaitz mota jakin batzuek ura gordetzen dute beren enbor lodi edo puztuetan; adibidez, baobab Afrikako zuhaitz bat da, enborra lodia du, sustraiak luzeak, eta haren ehunak gai dira ura gordetzeko.

Kaktusa eta gainerako landare zukutsuak Mendebaleko Hemisferioko baso arantzatsuetan sakabanatuta egoten dira, eta euforbia erraldoia, berriz, Ekialdeko Hemisferioan.

 

Mangle basoak

Mangle basoa da kostalde tropikalean dagoen landaredi mota garrantzizkoena eta bereziena. Mangleak ezaugarri guztiz bereziak ditu. Ezaugarri horiei esker gai da itsasaldien eraginpeko gatz giroan bizi izateko.

Zuhaitz mota horrek ondo eusten dio gatzaren eraginari, hostotza larruaren tankerakoa edo mamitsua izaten dute, eta hostoen gainazala distiratsua izaten da, gehiegi izerditzetik babesten dituena. Sustrai sistemak lurraren gainean (eta uraren gainean) ezarritako zutiko sail baten antza du. Sustrai sistema horrek arnasketa poroak ere baditu, eta baita kono erako adar batzuk ere, zainzuriak jaiotzen diren gisara, lokatzetan sartuak. Aireko sustrai horiek eramaten dute oxigenoa lurpeko sustrai sistemara. Haziakartean zuhaitzari itsatsita daudela ernetzen dira batzuetan, eta sustraiak lokatzetan sarrarazten dituzte, beheraka. Itsasaldia igotzen denean, hazteko toki egokiago batera eramaten ditu askotan urak haziak.

Egokitze berezi horien ondorioz, mangleak itsasaldien eraginpeko zoru lohitsu edo hareatsuetan bizi daitezke; areago, itsasoko ur gazia behar dute garatuko badira.

Mangle basoak Asiako hegoaldeko eta ekialdeko kostaldeetan, Australiako iparraldean, eta Melanesiako uharteetan hazten dira. Erdiko Ameriketan eta Hego Ameriketako kostan ere badira. Eskuarki, manglea itsasertz lehorretan hazten da, tropikoetatik edo subtropikoetatik hurbil, ura beroa den tokietan, baina ez itsasoko ur laster hotzen eragina duten kontinenteetako kostaldeetan.