Departamento de Cultura y Política Lingüística

Geografia unibertsala»Geografia

Lur azaleko tenperatura

Munduan itsas mailan urtarrilean egoten diren tenperaturak (°C).<br><br>Latitudea da urtarrilean Lurreko tenperaturetan eragile nagusia, baina itsasoak, kontinenteek eta itsaslasterrek ere badute eragina tenperaturetan.<br><br>

Definitzen zaila den arren, tenperatura bi gorputzen arteko berotasun jarioa zehazten duen ezaugarria dela esan daiteke. Horrenbestez, tenperatura desberdineko bi gorputz elkar ukitzen jartzen direnean, beroenak berotasuna ematen dio hotzenari harik eta bien tenperatura berdintzen den arte. Behin bi gorputzen tenperatura berdinduz gero beren tenperaturak konstanteak dira eta bero trukea eten egiten da, bi gorputzen arteko oreka termikoa lortu baita. Tenperaturaren beraren definizioak berak adierazten du oso erlazio estua dagoela tenperaturaren eta berotasunaren artean, izan ere, gorputz bati berotasuna ematen zaionean, normalean haren tenperatura igo egiten da. Baina zenbait egoeratan posible da berotasuna eman arren tenperatura ez igotzea. Esate baterako, ura ehun gradutara iristen denean, berotasuna ematen jarraituz gero ez da tenperatura gehiago igoko, beroak isurkari egoeratik gas egoerara igaroaraziko du ura.Lur azaleko edozein puntutan, puntu horretan pilatutako berotasunak zehaztuko du tenperatura. Aldi berean, berotasun kopuru hori puntu horretan izaten diren berotasun sarrera eta irteeren emaitza izango da. Sarrera eta irteera horiek bero transmisiorako dauden mekanismoak adina modutan egin daitezke, baina irrada da horretarako mekanismo nagusia. Horrenbestez, Lurreko puntu jakin bateko tenperaturak, puntu horretako irrada balantzearen araberakoak izango dira batik bat.

Lur azaleko edozein puntutako tenperaturaren erregulatzaileak honako hauek dira: ? Latitudeak erabakitzen du atmosferaren goiko mugako irrada urteko garai desberdinetan eta horregatik da lehen mailako eragilea.

Latitudeak tenperaturen balio orokorrak eta beren errejimenak baldintzatzen ditu.? Atmosferaren gardentasunak ere badu eragina leku bateko irrada balantzean, baldintzatu egiten dituelako bai xurgatzez eta islatze lausoz izaten diren energia galerak, eta bai atmosferak Lurrak igorritako irrada infragorriari egiten dizkion atxikitzeak. Hodeiak eta lurruna dira lur azaleko tenperaturen gakoa.

? Lur azalaren izaerak osatzen du balantzea, izan ere, lur azalak islatze eta irradatze bidezko galerak baldintzatzen ditu. Gainalde mota bakoitzak eragin jakin bat du tenperaturan, honako hauek besteak beste:? Itsasoak oso modu desberdinean erabiltzen du energia kontinenteetako azalekin konparatuz eta horrek bi gainalde horiek oso portaera desberdina izatea dakar.

Egunean zehar, itsasoak Eguzki irrada asko xurgatzen du, albedoa edo gainalde batek islatutako irrada intzidentearen proportzioa oso txikia duelako; baina berotasun horrek ez du tenperatura igoarazten hainbat arrazoirengatik: batetik, uraren bero espezifikoa (gorputz bati eman behar zaion bero kopurua haren tenperatura gradu bat igotzeko), oso handia delako; bestetik, bero hori oso ur masa handian barreiatzen delako; eta azkenik, berotasun horren parte handi bat lurruntze prozesuan erabiltzen delako eta ez tenperatura igotzeko. Kontinenteetan alderantziz gertatzen da. Batetik, xurgatutako irrada gutxiagoa da, albedo handiagoa dutelako; bestetik, tenperatura gehiago igotzen da Lurraren bero espezifikoa gutxiagoa delako; eta azkenik, berotasuna ez da ia zorupean sartzen, lur azaleko zerrenda mehe batean geratzen da eta horrek areagotu egiten du berotze prozesua.

Eta hauxe da emaitza: egunean zehar, itsasoak bero asko xurgatzen duen arren, bere tenperatura apala gordetzen duela, eta tenperatura hori oso apala dela lur azaleko tenperaturaren ondoan.

Gauean ere tenperaturen portaera guztiz desberdina da. Itsasoa xurgatzaile ona denez, igortze koefiziente altua du eta, beraz,irrada ugari igortzen du atmosferara.

Hala ere, tenperatura gutxi jaisten da, irrada horren parte handi bat azal inguruko aire geruzetan dagoen lurrun ugariari agutxita geratzen baita. Kontinenteetan, bestalde, irradatze tasa ez da hain altua, baina lur azala bizkorrago eta gehiago hozten da: batetik, berotasuna azaleko geruza estu batean pilatuta geratu denez, irrada moduan berehala ihes egingo duelako atmosferara, eta bestetik, kontinenteko aireak oso lurrun gutxi duenez, ezingo diolako irradari eutsi.

Horrenbestez, tenperaturaren muturretako balioak gutxiagotzen dituenez eta zabaltasun termikoa, hau da, maximo eta minimoen arteko aldea gutxitzen duenez, itsasoak erregulatzaile termiko baten papera betetzen du.

? Elurtutako eta izoztutako azalek eragin handia dute tenperaturetan. Egunez, eguzki irradaren parterik handiena espaziora itzultzen da elurraren albedo izugarria dela eta. Gauean, airea, oso hotza denez eta oso lurrun gutxi duenez, ez da gauza irradei eusteko eta Lurrak igorritako irradak atmosferara joaten dira. Horregatik, eremu mota hauetan, tenperaturak oso apalak izaten dira.

? Basoek eta hedaduraz landare eremuek ere tenperaturak hoztu eta erregulatu egiten dituzte. Egunez, basoak xurgatzen duen irrada oso handia da, baina hala ere, tenperatura ez da asko igotzen: batetik, adaburuek irradari oztopo egien diotelako, eta, beraz, ez dira itzalean dagoen lurreraino iristen; eta bestetik, berotasun hori landareen lurruntze eta izerditzerako erabiltzen delako. Gauean, lur azalak igortzen dituen irradak, beheko aire geruzetan dagoen lurrunari agutxita geratzen da.

? Atmosferako eta itsasoko haizeek eta ur lasterrek ere eragina dute tenperaturetan, euren joan-etorrietan garraiatzen duten aireak eta urak berotasuna ematen baitiete igarotzen dituzten lekuei.

? Itsas mailari buruzko altuerak ere eragina du tenperaturetan: zenbat eta handiagoa altuera, orduan eta hotzagoa tenperatura.

? Eta azkenik, topografia. Leku baten kokaleku topografikoaren araberakoa izango da bertan erortzen den eguzki irraden kopurua; esate baterako, funtsezkoa da leku menditsuetako alderdi egutera eta laiotzaren arteko aldea. Bestalde, aire zirkulazioari oztopo egiten dionez, neurri handi batean, topografiak airearen mugimendu bertikalak eragiten ditu, eta aldaketa termiko adiabatikoak sortzen ditu, hau da, berotasunik gehitu edo gutxitu gabe gertatzen den aire mugimendu bertikal batek eragiten dituen tenperatura aldaketak. Horrek ondorio garrantzitsuak izan ohi ditu gertatzen den lekuan.Adibiderik adierazgarriena Föhen efektua deitua da. Fenomeno hori aire masa batek mendikate handi samar bat elkarzutik igarotzen duen bakoitzean gertatzen da.

Mendikatea igaro ondoren eta haizebeko (haizearen norabidearen aurkako) mendi hegalera iristen denean, aire masa haizalde edo haizearen aldeko mendi hegala igarotzen hasitakoan baino beroago eta lehorrago dago, aire masak haizaldea gainditzen duenean asetze prozesua jasaten duelako normalean.

Faktore horiek guztiak, tenperaturek lur azalean duten nolakotasunean islatzen dira eta espazio eta denbora aldaketa handiak eragiten dituzte haietan. Eguzki irrada Lurreko leku desberdinetara iristeko erritmoak baldintzatzen dituenez, latitudea funtsezkoa da aldaketa horien sorreran. Erritmo horiek Lurreko tenperaturak dauzkan oinarrizko bi zikloetan laburbiltzen dira: urteko zikloa eta eguneko zikloa. Urteko zikloari dagokionez, eguzki irradak lur azalean duen eragina zikloka nola aritzen den islatzen du. Eguneko zikloak, bestalde, Lurreko leku guztietangertatzen den egunaren eta gauaren arteko alternantzia islatzen du. Anplitude termikoa gertatzeko beste faktore erabakigarri bat kontinentaltasuna da eta horregatik, balio maximoak Europa eta Asiaren arteko eta Ameriketako kontinenteen barrualdean izaten dira, latitude garaiak eta kontinentaltasun nabarmena diren tokietan, alegia. Bestalde, aldaketarik gutxienak ekuatore inguruko zerrendan izaten dira. Inguru honetan, latitude apalaz gainera, lur azal ondoko airea lurrun ugariz hornitzen duten itsaso zabal eta baso sail ikaragarriz estalitako kontinenteak dira.

Tenperatura errejimenek ere islatzen dute ekintza bikoitz hori, eta tenperatura gradienteen irudikatze grafiko gisa kurbak agertzen dira. Kurba horiek leunagoak dira latitude gutxi eta ertainetan, eta nabarmenagoak latitude handietan. Hala eta guztiz ere, bi latitudeetan errejimen mota berbera dute: maximo bakarra (udako solstizioa), minimo bakarra (neguko solstizioa) eta tarteko bi urtaro, ekinozioetan. Latitudea izaten da beraz eragile nagusia, eta gainaldeakez du ozeanoetako maximoak eta minimoak kontinenteetakoak baino zertxobait beranduago izatea baizik eragiten, itsasoaren inertzia termikoaren eraginez.

Tropiko arteko latitudeetako errejimenek ekinozioen inguruan izaten dituzte maximoak eta solstizioen inguruan minimoak.

Horrek argi eta garbi erakusten du eguzki irradak zer eragin duen latitude horietan.

Urteko ziklo hori eguneko zikloaren gainetik dago, hau da, egunaren eta gauaren arteko txandakatzearen eta horren ondorioz lur azalean gertatzen den irrada balantzearen gainetik. Ekinozio bateko baldintzetan, eguzki irrada goizeko 6etan hasten da, eguerdiko 12etan iristen da baliorik handienera eta arratsaldeko 6etan amaitzen da, eguzkia ezkutatzen denean. Lurreko irradatzea etengabea den arren, goizeko 6etatik aurrera areagotzen hasten da, momentu horretan eguzki irradaren berotasuna pilatzen hasten baita. Balio handienera arratsaldeko 6etan iristen da eta momentu horretan hasi eta gau osoan zehar beherakaegiten du goizeko 6etan berriro gutxienekora iritsi arte. Tenperaturaren zikloak bi prozesuak islatzen ditu eta gauean zehar etengabeko beherakada jasaten du. Beherakada hori egunsentiaren ondoren etengo da, xurgatzen den eguzki irrada lur azalaren irradatzea baino handiagoa izaten hasten den unean hain zuzen. Une horretatik aurrera tenperatura igotzen hasten da arratsaldeko ordubiak edo hirurak arte, momentu horretan lur azalaren irradatzea xurgatzen den eguzki irrada baino handiagoa izaten hasten baita berriz ere. Eta arratsaldeko 6etatik aurrera, eguzki irradarik ez dagoenean, hozteko prozesua bizkortu egiten da.

Hala ere, ziklo hori beste faktore batzuen eraginez aldatu egin daiteke, esate baterako, tenperatura desberdina duten aire masa bat iristen delako edo itsasoaren eraginez.

Baina eraginik nabarmenena hodeiena da, izan ere, atmosferaren eta lurraren arteko irrada balantzea guztiz aldatzen duenez, eguneko zabaltasun termikoa izugarri murrizten du eta batzuetan tenperaturaren zikloa ere zeharo nahas dezake.