Departamento de Cultura y Política Lingüística

Artea»Barrokoa

Ingalaterrako pintura : Hogarth, Reynolds, Gainsborough

Hogarten Marriage d la Mode saileko koadroa (1745). National Gallery, Londres.<br><br>

Van Dick flandriar margolariak (1599-1641), Ingalaterrako Karlos Laren margolari izan bazen ere (1632), ez zuen eskolarik sortu. Era berean, ez zegoen Ingalaterran paisajista talde aipagarririk, nahiz eta bilduma batzuetan -Errege Etxekoan, batez ere-, baziren flandriar eta holandar maisuen lan garrantzitsuak. Willian Hogharth (1697-1764), eta batez ere, Joshua Reynolds (1723-1792), margolaritza estilo orijinal bat lantzen hasi ziren, erretratuan oinarriturik -nolabait ere Van Dick gogoratuz-, eta orobat paisajean ; bestalde, ezin ahaztu dira Hogarthen generoko eszenak, holandar pinturaren ildotik eginak. Haien jarraitzaile izan zen Gainsborough. Margolari hauen lana laster sendotu zen Londresko goi mailako gizartearen babesari esker, eta hala, artista hauek bizi izan zuten denboraren lekukotasuna utzi zuten, erretratuetan batez ere, beren koadroetan.

 

William Hogarth

Londresen jaio zen, 1697an. Ez zuen familian artistarik ; aita eskola-maisua zuen.

Urregin baten lantegian hasi zen margolaritza lantzen, plateretan-eta grabatuak eginez.

Bere kontura lanean hasirik, liburuak apaintzen jardun zen 1720-1730 urteetan. Bere trebakuntza osatzeko, sir James Thornhill-en akademiara joan zen Hogarth. Baina grabatua oso ondo menderatzen zuelarik, huraxe izan zuen bizitzako aldi askotan, pintura baino areago, diru iturri nagusia.

Erretratuak egiteaz gainera, generoko pinturaren bitartez eguneroko bizimodua islatzea izan zen Hogarthen obraren helburu nagusia. Izan ere, eszenak eta ohiturazko koadroak antzerki jokaleku bateanbezala aurkezten zituen, antzerkiko eszenografia batean txertaturik baleude bezala ; pertsonaiak berak antzezpen lanetan dihardutela dirudi, hainbeste non nahastu egiten baitira benetako antzezpena irudikatzen duten lanak -Eskaleen Operaren eszenak, VI. (1728 ; Tate Gallery, Londres)-, eta Londresko eguneroko bizimoduko pasarteak -Rakes Progress (1735 ; sir John Soane museoa, Londres)-. Satira moralizatzailea ageri da halaber Hogarthen koadro askotan ; horietan famatuena seguraski Mariage d la Mode saila da, zenbaitentzat Hogarthen maisulana, zeinean modako bikote baten bizimodu xahutzaile, zentzugabea, deskribatzen den, xehetasun handiz eta ñabardura harrigarriz (1743 ; National Gallery, Londres).Hogarthen antzearen beste alderdia, erretratugintza, Van Dicketik abiaturiko tradizio ingeleseko eskemaren eta eskola horren XVIII. mendeko erretratuaren ereduaren arteko lotura gertatu zen. Horren adibide ederrenetako bat Thonras Coranr kapitainaren erretratua da (1740 ; Founding Hospital, Londres). Erretratuaren alorrean ere lan guztiz orijinalak egin zituen ; aipagarrienak The Sbrznrp Girl (1759 ing. ; National Gallery, Londres), eta buru sail ospetsua, rl/argolariarera zerbitzariak (1758 ing. ; Tate Gallery, Londres) bide dira.

 

Joshua Reynolds

Joshua Reynolds (1723-1792) erretratu egilea izan zen batez ere. Historikoki, ingeles margolari nagusitzat jo izan da beti, eta errespetuzko lekura igoarazi zuen Ingalaterran . 2.000 erretratu eta koadro historiko baino gehiago margotu zuen, eta bere garaiko pertsona garrantzizko gehienak marraztu zituen, besteak beste Dr. Johnson, Siddons andrea eta Edmund Burke.

Plympton St. Maurice-ko hirian jaio zen, familia aberats batean. Hamazazpi urterekin Londresa joatea erabaki zuen, margolaritza lantzera, eta Thomas Hudson erretratugilearekin jardun zen hiru urtez. Jaioterrira itzulirik, sei urte egin zituen han, eta laster izan zituen bezero asko erretratatzeko.

Erretratu lanekin batera, dena den, paisajea ere landu zuen.

1749an lord Edgcumb-en etxean Keppel komodoroa ezagutu zuen, eta Europa osoan zehar bidaiatu zen harekin batera ; Erroman, Michelangelo aztertu zuen batez ere, Florentzian bereziki Masaccioren lanaz arduratu zen, Correggio ezagutu zuen Parman, eta Venezian berriz, eta huraxe izan zuen seguruenik eragin nagusia, Tiziano.1752an Ingalaterrara itzulirik, Londresen hartu zuen behin betiko bizilekua, bere arrebarekin batera. Han bere aretoa sortu zuen, eta goi mailako gizarte giroan sartu zen.

Berehala iritsi zitzaion arrakasta, eta ordu arteko preziorik gorenak iritsi zituzten Reynoldsen erretratuek. Berrogeita bost urterekin, Royal Academy sortu berriaren lehendakaritza eskaini zioten ; 1769an zaldun egin zuten ; 1773an, Oxforden, doctor honoris causa; 1784an Ramsayren lekua hartu zuen erregearen lehen margolari gisa, eta abar.

Reynoldsen azken urteak ordea ez ziren oso zoriontsuak izan ; ezkerreko begia galdurik, alde batera utzi behar izan zuen margolaritza jarduera. 1792an hil zen, jende ororen miresmena zuelarik ordurako.

Reynoldsen lehen aldi artistikoa, 1753 eta 1768 artekoa, perfekzioaren bilaketaren aldia da, miresten zituen artisten eraginak eta erreferentziak aplikatzen saiatu baitzen, italiarrenak bereziki, baina baita Van Dick eta Rembrandtenak ere. Hala, garai honetakoak dira Mrs. Hoare eta semea (Wallace Collection, Londres), Lady Elizabeth Hamilton (1758 ; Washingtongo National Gallery), Lady Ba»zfylde eta Mrs Braddyll-en erretratu ederrak (Wallace Collection, Londres), etab. Baina, dudarik gabe, Nelly OBrieraen erretratua da (1761 ; Wallace Collection, Londres), konposiziogatik bereziki, lehen aldi honetako maisulana. Bestalde, Keppelkomodoaren erretratu sail bat ere egin zuen ; bereziki garrantzitsuak dira 1753-1754 urteetan eginak, Londresa itzuli ondorengoak, alegia. Horietako batek, zeinean ageri baita Keppel zutik (gaur egun, Greenwich National Maritime Museum-en), eraman zuen ingeles margolaritzaren gorenera.

Reynoldsen teknikak aurrera egin zuen, eta, bigarren aldian, askatasun handiagoa lortu zuen, eta pasta aplikatzeko eta kolorea kokatzeko modu trebeagoa erakutsi zuen. Aski mantso lan egiten zuen ; aurpegiak amaitu ondoren, maniki bat harturik eredutzat, lantegiko laguntzaile batek osatzen zuen oihala, eta beste bat arduratzen zen paisajeaz. Azkenik, Reynoldsek berak ematen zituen argiak, distirak eta azken ukituak . Irudien gorpuztasun nabarmenagoa, modelatu sendoagoa eta lirismo sakonagoa dute bigarren aldi honetako erretratuek, halaLord Heathfield, Gibraltarko gobernari (1787 ; National Gallery, Londres) erretratuak, bere jaka gorri ikusgarriarekin, edota Lady Jarle Halliday (1779, The National Trust, Waddesdon Manor) irudia, erromantizismoaren aitzindari den zeru ekaiztsu eta paisaje beldurgarri bat ageri duena.

Reynolds izan zen, dudarik gabe, XVIII.. endeko ingeles eskolako lehen pintorea, bere lanenagatik baino areago, bere ospe eta autoritateagatik, kultura zabalagatik eta harremanengatik. Nolabait ere, "instituzionalizatu" egin zuen ingeles margolaritza, eta eredu bat eman zien XIX. mendeko margolariei .

 

Thomas Gainsborough

Reynolsen inguruan mugitzen ziren artisten aurrez aurre, Thomas Gainsboroughek (1727-1788) badu halako intimismo eta hunkigarritasun bat higikunde erromantikoaren aitzindari bihurtzen dutena.

Oihal saltzaile baten semea zen, eta hamairu urte zituela Londresa bidali zuen aitak ; han urregile baten lantegian sartu zen, eta harekin hasi zen marrazkia lantzen. Gravelot grabatzailearekin aritu zen gero ; rococo estiloko artista zen, eta Gainsborough gaztearen obretan antzeman daiteke haren arrastoa. Hemezortzi urte zituela hasi zen margolaritzan buru-belarri lanean, erretratista eta paisajegile moduan.

Gainsborough-en lanean bi alor dira aipagarriak : batetik, erretratuak, eta, bestetik, paisajeak. Lehen urteetako koadroetan ingeles tradizioarekiko atxikimendua sumatzen da ; marrazi aski bakunean oinarrituak dira, eta XVII. mende bukaerako margolari ingelesen injenuitatea gogorarazten dute.

Erretratuaren eta paisajearen generoak bateratzen saiatu zen, irudiak gertaleku irekietan kokatuz (Mi- eta Mrs Arzdretus 1750 ing., National Gallery, Londres). 1750etik aurrera ordea, biziki hobetu zuen teknika, eta eskema orijinalagoak landu zituen.

Paisajista flandriar eta holandarren miresle zelarik, Hobbema eta Wijnants-ena batez ere, Gainsborough-ek, bere adiskide Thicknessen laguntzaz, Van Dick eta Rubensen magia aurkitu zuen, Wiltongo gazteluko bildumetan ; aurkikuntza hura guztiz erabakigarria gertatu zitzaion. Orduan egin zituen bere erretratu famatuenak : MaryHowe kondesa, Margolariaren alaba, Goizekopasioa (1785 ; National Gallery, Londres), eta, batez ere, Urdinezko nuttila (1770 ing., Huntington Art Gallery, San Marino, Kalifornia).

Paisajeei dagokienez, paisajismo erromantikoaren aitzindari bihurtu zuen Rubensen ereduen erabilerak -hala ageri da adibidez Merkatuko orga lanean (1785 ; Tate Gallery, Londres)-.

Bizitzako azken urteetan, beste genero bat lantzen hasi zen Gainsborough : itsas pintura . Inspirazio iturri berriak bilatu zituen horretarako: Murillo, Watteau, Gaspard Dughet . 1772tik aurrera, iloba, Gainsborough Dupont, izan zuen ikasle, ezagutzen zaion bakarra, orobat Gainsborough-en estilo bereko erretratuak egin zituen artista bakarra izan zena ; Gainsboroughen paisajeak, aitzitik, guztiz eraginkorrak gertatu ziren hura hil ondoren.