Departamento de Cultura y Política Lingüística

Artea»Barrokoa

Espainiako pintura I : Velazquez

Filipe IVa en erretratua, Velazquez errege haren margolari izan zen garaiko koadroa. Prado museoa, Madril.<br><br>

 

Sevillako garaia

Diego de Silva Velazquez Sevillan jaio zen 1599ko ekainaren 6an. Hamabi urterekin, pinturarako dohain berezia zuela ikusirik, gurasoek Francisco Pacheco margolariarengana bidali zuten, pintura ikasketak harekin egin zitzan. Pacheco, pintore izateaz gainera, irakasle, humanista eta artearen teorilari bikaina zen, eta haren inguruan biltzen ziren Sevillako poetak eta pintoreak . Diego Velazquez berehala nabarmendu zen Pachecoren ikasleen artean ; 1617an pintoreen bazkunean onartu zuten,eta 1618an Pachecoren alaba Duanarekin ezkondu zen.

Lehen garai hartan Velazquezek eguneroko bizitzako gertaerak irudikatu zituen, izadi hilak batez ere, objektu soilenak aztertzeko aukera ematen baitzion. Materiaren tasuna adieraztea zen haren helburua, buztinaren disdiraren, beiraren gardentasunaren eta metalaren islaren bitartez. Batez ere, itzalen eta argiaren arteko kontrastea nabarmendu zuen, gauzen tankera harrigarriro adieraziz, irudikatze hutsa baino harago. Gizakiak adierazgarritasun handiz irudikatu zituen, eta bolumenak iradokitzeko eran egurrezko eskultura polikromoko Sevillako eskola handiaren eragina izan zuen -Herrerarena bereziki-, eta baita Caravaggioren tenebrismoarena eta naturalismoarena ere, indar handia izan baitzuen garai hartan Sevillako pintore gazteen artean : Seurllako rrrketaria, Atsoa ar •rcrrttzakfi •rjitzen., Gizonak mahaian, jeroninra de la Fuente mojaren erretratua, Gongoraren erretratua.

Erlijiozko pinturak garrantzi handia zuen garai hartako pinturan, baina, gauza bitxia, Velazquezen koadro batzuetan erlijioa zeharka baizik ez da agertzen, eguneroko gertakari soil batean : Ernauseko erromesak, Kristo Martaren eta Mariaren etxean. Garai hartakoak ditu baita ere : Sortzez Garbia, Erregeak jainkoa gurtzen, San joan Patnrosen.

 

Velazquez gortean

Pachecoren bitartekotzari esker, eta Olivares konde-duke ahalguztidunaren babesean, Filipe Maren gortean sartu zen Velazquez . 1622an erregea zaldiz erretratatzeko eskaera egin zioten, eta arrakasta handia izan zuen San Felipe el Real elizan koadro hura jendaurrean erakutsi zutenean.

1623ko urrian Velazquezek gortean hartu zuen egoitza, "erregearen margolari" izendatu baitzuten-erregearen erretratugile ofiziala beraz-. Era askotara egin zuen erregearen erretratua -zaldiz, zutik, gorputz erdiz, gerra jantzian, gorteko jantzian- eta baita haren familiarena ere ; erretratu horien bitartez aise ikusten da erregearen beraren eta haren familiaren bilakaera. Geroztik, hornidurazko eta administrazioko hainbat kargu eman zizkioten, erregearen jauregiak margolanez hornitzea, besteak beste, eta zeregin horietan gogotik jardun behar izan bazuen ere, haiei esker orobat izan zuenmargolaritzan bere gogara aritzeko astia eta askatasuna. Erromara joan baino lehenago egin zuen Mozkorrak edo Bakoren garaipena, koadro ospetsua.

 

Italiako bidaiak

Rubensek Italiara joateko aholkua eman zion, eta Erregeren baimena eskuratu ondoren, Italiara abiatu zen Velazquez 1629an.

Venezia, Ferrara, Bolonia eta Erroma ezagutu zituen, eta Erroman bizi izan zen urte betez. Han ezagutu zituen pinturaren maisulan handiak, eta Barberini kardenalari esker Vatikanon lan egin zuen. Ordukoakditu, besteak heste, Villa Mediciko lorategiko bi ikuspegiak -nahiz aditu batzuek Velazquezek Italian egin zuen bigarren egonaldikoak direla esaten duten-, eta Jakob Joserenn tunika hartzen. Erromatik Napolira joan zen, han Ribera espainiar pintore ospetsua ezagutu zuen, eta Hungariako erregina Maria Filipe IV.aren arrebaren erretratua egin zuen. 1631n itzuli zen Madrila.

1649an Italiara abiatu zen bigarrenez, erregearen aginduz gauza zaharrak eta margolanak erostera. Goi mailako pertsona gisa hartu zuten bai Erroman eta bai Napolin.

Erroman hain zuzen margotu zuen bere erretraturikbikainetako eta ospetsuenetako bat : Inozentzio X.a Aita Saratua, kolore gorrien arteko harmonia bete-betekoa, garai hartan bertan aho batez goraipatua izan zena.

1651n Madrila itzuli zen.

 

Velazquezen betetasun aldia

Madrila itzulirik, eta Italian ffcusitakoaren eraginez, Velazquezek bere estiloa findu zuen. Pinturaren hainbat alderdi landu zuen,kolore grisak, arreak, berdeak oso modu harmoniko eta bere-berean konbinaturik : erlijioa-Kr •istogtuzrtzeara (bi koadro), Ama Birjinaren koroatzea-, mitologia -Vulkanoren_ola, Ylarte- eta Velazquez eginiko irudi biluzi bakarra, Venus rspiltran ; erregearen eta haren familiaren erretratu sail bat Retiro jauregirako -Filipe IILa, Filipe IVa eta BaltasarKarlospriitze oinordekoa zaldiz erretratatuak, Rubensen eragina zuen estiloan pintatuak, Guadarrama mendiak atzean zituztela, paisajea eta erretratua bikain konbinatuz- . Bredako errendizioa da bere koadro nagusietako bat (1634-35) ; espainiarrek holandarrak Bredako hirian garaitu izana dakar gogora, eta maisulan bat da ez bakarrik Velazquezen lanean, baizik eta garai hartako margolaritza osoan, bai antolamenduari, eta bai erretratuak eta paisajea elkartzeari dagokionez, garaileak etsai garaitu adoretsuari eginiko omenaldi gisa.

Erregearen eta bere familiaren erretratuez gainera, Velazquezek erretratu ofizialak ere egin zituen -Olruares konde-dukea, Alodenako dukea, Benauenteko kondea-, baita ere bere inguruko jendearen erretratuak -juana Pacheco, haren ; emaztea lYlontafies, eskultorea, Andrea haizemailearekin-, animaliak ere bai -Zaldi zuria, Oreinaren burua-, eta baita butoien eta pertsonaia bitxien erretratuak ere : Don Jttan de Austria bufoia, Pablo de Valladolid bufoia, Sebastrñn de Alorra bttfora. Aldi hartan Velazquezen lana inoiz baino oparoagoa izan zen, eta, garai hartako margolari askok ohi zuenez, lankide talderik edo lantegi antolaturik ez bazuen ere, izan zuen laguntzaile bikain bat: Juan Martinez del Mazo, bere suhia hain zuzen ere.

 

Azken urteak

1659an erregeak Done Jakueko zaldun izendatu zuen, margolari bati lehen aldiz ematen zitzaion dohaina hain zuzen.

1660ko udan hil zen, sukar bortitz batek jota. Handik astebetera hil zen Velazquezen emaztea ere.

Velazquezen azken aldiko lanak ez ziren oso ugariak izan, baina bai gaietan eta bai estiloan berrizaleak izan ziren ; erregea berriz ezkondu baitzen, geroztikako erretratu gehienetan haren emazte gaztea eta haren umeak agertzen ziren. Velazquezek izaki ahulak eta hits sainarrak bailiran erretratatu zituen pertsona haiek, beren jantzi dotoreen barruan ezin mugiturik hezala, pertsonen, jantzien eta inguruko altzarien eta apaingarrien koloreen artean harmonia jakin bat antolaturik : jantzien arrosa hitsak eta gris urre kolorezkoak errezelen gorriminarekin lotu zituen, eta kontsolen eta ispiluen urre kolore motelduekin orobat, hala mundu itxi bat irudikatu zuen, iradokia adierazia bainoago, pertsonak, objektuak eta haien islak bat eginik agertzen zituena ; sail horretakoak ditu, besteak beste : Alariana erregina, Alargnrita-Afaria infanta arrosaz, Filipe infantea...

Badira bi koadro Velazquezen lan eta ibilbide osoa bere baitan biltzen dutenak : Aleninak eta Iruleak. Meninak koadroak (1656) erregearen familiaren eguneroko bizitza irudikatzen du talde erretratu baten bidez : infanta edo errege-erreginaren alaba txikia erdian, eta haren inguruan ohorezko damak, ipotxak, Velazquez bera koadroa pintatzen, eta atzean, ispiluan islatarik, errege-erreginak. Koadro horrek berrikuntza handia elcarri zuen pinturara, familia baten erretratu soil bat baino askoz gehiago baitzen : espazioa irudikatzeko bilaketa harrigarri bat. Koadro horren antolamenduak gela horren barruan dagoelako irudipena sortzen dio ikusleari, koadroko pertsonaiak ikuslearen atzean dagoen norbaiti begira baitaude, atzealdeko ispiluan ageri diren errege-erreginei, alegia, eta haiexek ikusten ari diren gauza bera ikusten baitu ikusleak ere. Argi zuzena eta argi islatua ezin konta ahalako ñabardurez dago pintatua, eta argiaren mugimendua eta argiak formetan eta koloreetan sortzen dituen efektu askotarikoak gailentzen zaizkie erretratuei berei . Iruleak koadroan Diana jainkosarengandik ihesi zebilen Ariadna irule trebearen mitoa tapiz-ola batera aldatu zuen Velazquezek, eta aurrealdean lantegi horretako iruleak irudikatu zituen, errealitatea eta irudimena, iragan mitikoa eta orainaldia nahasturik Velazquezek eragin handia izan zuen geroztikako pintore eta joera askorengan.

Hasteko, haren ondoren indarra hartu zuen Madrileko eskolako pintoreengan (Carreño, Claudio Coello), baita Goyarengan ere, eta liluraturik utzi zituen Manet, Ivlonet, Whistler eta beste pintore inpresionista batzuk, aitzindaritzat hartu ere baitzuten. Velazquezen koadro gehienak Madrileko el Prado museoan daude -50 bat koadro, horien artean Velazquezen maisulan guztiak-, orobat daude haren koadroak Londresko National Gallery museoan eta Vienako Kunsthistorisches Museum-en.