Departamento de Cultura y Política Lingüística

Artea»Barrokoa

Herbehereetako pintura II : Rembrandt

Rembrandten bi autoerretratu. Ezkerrean, Autorretratua Paulo apostohrarekin (1661, Rijksmuseum, Amsterdam). Eskuinean, Autorretratua Saskiarekin (Rijksmuseum, Amsterdam). Rembrandtek ekarpen handiak egin zituen erretratugintzan, besteak beste, eta jenero nagusien mailara eraman zuen.<br><br>

Harmenszoon van Rijn Rembrandt (Leiden, 1606 - Amsterdam, 1669) margolari, marrazkilari eta grabatzaile holandarra artearen historiak erpan duen artista aipagarrienetakoa da. Bere obren ezaugarri garrantzitsuenak koloreen aberastasuna eta argiitzalen erabilera bikaina dira.

Leidengo unibertsitatean hasi zen ikasten, baina unibertsitateko ikasketak utzi egin zituen margolaritza ikasteko. jacob van Swanenburchekin egin zituen margolaritzako lehen ikasketak Leidenen, eta Amsterdamen osatu zituen, Pieter Lastmanekin ; italiar artearen jarraitzaile ziren bai bata eta bai bestea . 1627an jaioterrira itzuli zenean Lastmanen ikasle izandako Livenes-ekin batera jarri zen margolari independente gisa lanean,eta lantegi propioa sortu zuten. Constantin Huygensek idatzi zuenez, Livenesen dohainak sorkuntza ahalmena, monumentaltasuna eta formen edertasuna zuen, eta erretratu egilea hobea omen zen, baina Rembrandt psikologo hobea zen eta efektu biziagoak sortzeko gaitasuna zuen, eta, hortaz, historiarako hobea zen, bere pertsonaiei ematen zien bizitasunagatik ; koadro txikiagoetan maisutasun tekniko handia erakutsi zuen eta espazio mugatuagoan gauza gehiago adierazteko gaitasuna zuen.

Lehenengo urteetako koadro eta grabatuetan erlijio gaiak erabili zituen batez ere Rembrandtek ; gerora ere landu zituen gai horiek, baina hasieran dira bereziki aipagarriak gai kristauak eta Bibliakoak. Estiloaridagokionez, Lastmanen eta Caravaggioren eragin nabarmena dute hasierako obrek, eta hasieratik antzenean zitzaion argiaren lanketarekiko kezka ; argi-itzalen kontrastea eta argiaren efektu bortitzak bilatu zituen eta bizitasun handia eman zien bere pertsonaiei, Kristo Entausko erromesekin koadroan (Jacquemart-Andre museoa, Paris) esate baterako . Baina oso goiz hasi zitzaion antzematen bere estilo propioa, eta, horrela, 1630 ingururako bere bideari heldu zion : argiaren kontraste bizien eta dramatismo bortitzaren ordez argi-itzal lauso misteriotsuetan bildu zituen bere irudiak eta emozioaren interpretazioari lehentasuna ematen hasi zitzaion bere gaietan. Aldaketa hori nabarmentzen da, besteak beste, Jesusen agerraldia tettplttan (1631 ; Mauritshuis, Haga) eta Egiptoko ihesaldia (1627 ; Toursko museoa) obretan. Lehen aldian grabatu ugari ere egin zituen, eta haien bitartez lortzen hasi zen ospea, Europa osora zabaldu baitziren.

Grabatuekin zuen arrakastak bultzatuta, Amsterdamera aldatu zen Rembrandt 1631n. 1634an Saskia van Uylenburghekin ezkonclu zen, eta ikasleak hartzen hasi zelarik bere ospea areagotu egin zen. 1630ekohamarraldia baino lehenagoko zenbait koadro, marrazki eta akuaforteetan aurpegien estudio bikainak eta autoerretratuak (1626 ; Kasselgo museoa) utzi zituen, eta 1630az aurrera erretratugintza lantzen hasi zen (erretratuetan Saskia, emaztea, izan zuen, hain zuzen ere, eredu maiteena, hark eta 1642n hil zen arte). Holandako erretratugintza, talde irudiei dagokionez bereziki, eraberritu eta margolaritzako jenero nagusien mailara eraman zuen. Oro liar, xehetasun errealistez beteriko irudiak agertzen ditu erretratuetan, eta marrazki naturalista oso zainduak ; gorputz erdiko erretratuak egin zituen batez ere banakako erretratuetan alorrean, baina baditu gorputz osoko zenbait irudi aipagarri ere, adibidez Rlaerten Soohnansen erretratua eta orobat haren emaztearena (1634 ; Rothschild, Paris).

Ezaugarri psikologikoen azterketa zorrotza, errealisrnoa eta teknika maisutasun handia (aberastasun handiko testurak eta argi efektu bikainak) dira koadro horien ezaugarri nagusiak. Aipagarriak dira erretratu ofizial "aristokratikoak" eta baita bere autoerretratuak eta emazteari egindakoak ere : Autoerretratua (1634 ; Berlingo museoa), Saskra irribarretsu (Dresde),_joannesElison eta lar), Bockemolle ( 1634 ; Boston, Fine Arts museoa), Ekialdeko gizona (Rijksmuseum, Amsterdam), Afaria Trip (1639 ; Rijksmuseum, Amsterdam). Talde irudietan berrikuntza handiak egin zituen, adibidez Nicolaes Tulp medikuaren anatomia ikasgaia koadroan (1632) ; ordu arteko Holandako erretratugintzan ohi ez bezala, pertsonaia guztiak ekintza herari lotuak agertzen dira koadro horretan. 1630eko hamarraldian utzi zuen agerian Rembrandtek nolako trebetasuna zuen argia-itzalekin jokatzeko, eta nolako sentsualtasunaz adieraz zitzakeen testurak. Gai erlijiosoko eta mitologikoko koadroetan nabarmena izan zen barrokismorako joera, naturalismoa eta emozioaadierazteko gaitasuna, humanismoa eta poesia lotzeko gaitasuna ; joera horren erakusgarri dira Familia saratua, Gurutzetik jaistea (Municheko pinakoteka), Rembrandtek berak aitortu zuen bezala, Krrstoren nekaldia gaiari buruzko bost oihal (1633-1639 ; Municheko pinakoteka), Ganimedeserz babiketa (1635 ; Dresde), Diana eta Akteora (1635 ; Redako gaztelua, Westfalia) eta Danae (1636, Ermitage, Leningrado).

Garai hartan, azpimarratzekoak dira, azkenik, Amsterdam inguruko parajeetako paisajeak, kutsu fantastikokoak, argi efektu bikainekikoak, adibidez Harrizko zubiaren rktrspegia (Rijksmuseum).

1640. urte inguruan erabateko aldaketa gertatu zen har Rembrandten bizitzan eta baita haren margolaritzan ere. Batetik, 1642an emaztea eta lau seme-alabetatik hiru hil zitzaizkion, eta, bestetik, bere ospea itzaltzen hasi zen, ezin izan baitzion aurre egin Holandako pinturan gauzatzen ari zen aldaketari ; garai hartako gizarteak arrandia formala eta komenientzia eskatzen zituen, eta Rembrandt aldiz gero eta gehiago murgildu zen izpiritualtasunean, eta gero eta obra barnekoiagoak egin zituen. Horrenbestez, ospeak behera egin zuen, esan bezala, eta lan gutxiago, erretratu ofizial gutxiago batez ere, agintzen zioten, haina bere ospearen gainbehera hasi zenetik aurreragokoa da bere heldutasun beteko garaia eta ordukoak ditu bere obra garrantzizkoenak, besteak beste, Gaueko errondo deitua (1642), benetako izenburua FrnnsBanningb Cocq eta lhillem unn Rtrpterrburcb tenientearen konparuia duena eta, orain gutxi arte hesterik uste izan zen arren, egunez jazotako gertaera bat azaltzen duena ; AristotelesHomeraren buruarekin ( 1653 ; Metropolitan Museum, New York), Ematrs (1648 ; Louvre, Paris), Familia Santua (Louvre, Paris) etab. Pintura jasoagoa eta konplexuagoa landu zuen, askeagoa, nabardura askoko kromatismo harrigarria ageri dute bere koadroek, kolore epelak eta urre kolorea direla nagusi, eta efektu magikoez hornituak dira. Bibliako gaietan arrandia eta maitasuna islatzen hasi zen, eta kutsu barnerakoia eta mistikoa hartu zuten bere obrek.

Erretratuetan ere ezaugarri tragikoak islatu zituen, eta ezaugarri fisikoak eta janzkerarenak erretratatutako pertsonaiaren ezaugarriak eta izakera aditzera emateko moduan landu zituen ; azken urteetan giza irudia izan zuen azken urteetako kezka nagusia.

Hainbat Autoerretratu egin zituen, bereziki aipagarriak Washingtonen, Amsterdamen (1661) eta Kolonian (1665 inb 1668) daudenak . Azterketa psikologikoa da, halaber NicolaesBrzrpaing(1652),,janSix(1654 ; Six fundazioa, Amsterdam), Enrakunzea Inrrosarekirr (Metropolitan museoa, New York) koadroen berezitasun nagusia. Talde irudi bikainak egin zituen, konposizio landua eta harmonia handia clutenak ; giro naturalista eta egiazkoa eman zien (Anrster •dantgo sindrku oihalgileok, 1662 ; Rijksmuseum, Amsterdam) . Baina koadroez gainera oso aintzat hartzekoak dira 1640-1650 hamarraldi inguruko grabatuak ere, batez ere Hiru zuhaitz (1643), Hiru gurutzeak (1653), etab.

Laburbilduz, Rembrandt izan zen bere garaiko artista nagusietako bat, jenero asko landu eta guztietan berezitasunak erakutsi zituena ; teknika bikaina zuen eta irudi figuratiboetarako hainbat isuritatik edan zuen (bere garaiko artista holandarrak, flandriarrak, XVI. mendekoak, eta Italiako Berpizkundeko margolariak). Gaztaroan indar dramatiko handiko obrak egin zituen baina gerora emozioari eta misterioari eroan zion lehentasuna ; errealitatea adierazteko gero eta jarrera barnekoiagoa hartu zuen, bere garaiko gustuak agintzen zuenetik aldenduz bazen ere, errealitatearen eta gertaeren atzealdea, alderdirik sakonena aztertzeko ahalegina egin zuen.