Departamento de Cultura y Política Lingüística

Artea»Barrokoa

Margolaritza barrokoaren hasiera

Oracio Gentileschi Erromako eskola barrokoaren aitzindariaren Familia Santua atsedeten Egiptoko ihesaldian. Louvre museoa, Paris.<br><br>

 

Erromako eskola : Gentileschi aita-alabak

Orazio Gentileschik Orazio Lomi zuen benetako izena (Pisa, 1562-Londres, 1639).

Bera da Caravaggioren eraginpeko italiar margolari nagusia, haren estiloa interpretatzen hobekien asmatu zuena.

Gentileschi bere anaiorde Aurelio Lomirekin abiatu zen margolaritzan. 1570 inguruan Erromara joan zen, eta han, Agostino Tassi paisaje margolariarekin batera, freskoak margotu zituen Santa Maria Maggiore, San Giovanni Laterano eta San Nicola in Carcere elizetan, 1590-1600 urteetan, Tassiren paisajeetako irudiak eginez.

XVII. mendeko lehen urteetan ezagutu zuen Caravaggioren lana, zeina urte haietan Erroman baitzen. Gentileschik garai hartan egin zituen margolanetan -Dabid eta Goliat, National Gallery of Ireland, Dublin, 1610 ing. ; Santa Zezilia eta aizzgeraa, Galleria Corsini, Erroma, 1610 ing.)-, Caravaggioren keinu dramatiko ezohikoak eta konposizio monumentala ageri dira, haren errealismoa eta haren pertsonaien ereduak, eta orobat argi-ilunak. Pixkana-pixkana Caravaggioren estilotik aldencluz joan zen ordea ; Toscanako lirismoaren aldera egin zuen, kolore arinagoak erabiliz eta, hein batean, hasierako manierismora itzuliz.

1621-23 urteetan Genoan egon zen, eta han margotu zuen bere maisulana, Deikundea (1623 ; Galleria Sabauda, Turin), Caravaggioren eraginaren gutxitzea argi erakusten duena . Konposizioaren egitura jarrera dramatikoetan oinarritzen da oraindik ere -aingerua eta Andre Mariarenak-, eta eszena oso hurbiletik dago ikusia, idealizaziorik gabe, Caravaggioren modura. Giroa, hala ere, aurreko lanetakoa baino soilagoa eta lirikoagoa da, koloreak arinak dira, eta argi-ilunik ez dago.

Frantzian denboraldi bat egin ondoren, 1616an Ingalaterrara joan zen Gentileschi, Karlos I.a erregeak gonbidaturik ; hil zen arte geratu zen han, gorteko margolari lanetan, eta pixkana-pixkana orijinaltasuna eta interesa galduz joan zen bere margokera. Gentileschiren azkeneko lan handietako bat sabaiko margolan sail bat da, Erreginaren Etxerako egina, Greenwich-en, 1635 ondoren margotua seguraski (Marlborough Housen, Londresen, gaur). Hori baino garrantzitsuagoa da seguraski AJoises uretatik salbatua (Prado Museoa, Madril), 1633an Espainiako Filipe Il.arentzat margotua. Etzez kanpoko eszena da, eta Van Dick-en eta artistaren beraren arteko arazoak planteatzen ditu (garai hartan Londresen zegoen Van Dick). Izan ere, Gentileschiren obra honek banokotik ez du ezer, areago baita manierismoaren ondokoa : forma bizien mugimendua ez cla garrantzitsua, eta argiaren gorabeheren joko fin baten bitartez adierazten da gorputzen gotortasuna eta gauzen kualitatea . Burgesia herriaren margolaritza zen, eta Poussin baten klasikotasun intelektualetik bezain urrun zegoen Caravaggiorenazken lanen naturalismo bortitzetik ; ez dago horren kidekorik, ez bada XVII. mende erdialdeko Holandan, Utrechteko eskolan.

Frantziako eta Ingalaterrako egonaldiei esker, Gentileschik ezagutarazi zuen Caravaggio, hori bai, haren bertsio biguinago bat eginez.

Artemisa Gentileschi, Orazioren alaba (Erroma, 1593-Napoli, 1652), bere garaiko margolari eta pertsonaia nagusietako bat izan zen.

Greziako garaiez geroztik, ez dago emakume artista ezagunik. Horrek ez du esan nahi halakorik ez zenik ; baina gogoratu beharra dago azken gotikoraino anonirnoak izaten zirela artistak, eta, hortaz, oso zailak dira identifikatzen emakumeek egindako lanak. 1550 inguruan hasi zen emakume artista nabarmentzen, baina XIX. mendearen erdialdea arte, beretzat "egokiak" ziren gaiak lantzera mugaturffc zegoen-erretratuak, jeneroko eszena, izadi hilak-, beste gai narratiboagoen orclez. Arau horretan izan ziren salbuespen gehientsuak artisten familiako kide ziren emakume italiarrak dira, XVII. mendean zehar gailendu zirenak.

Artemisa Gentileschik aitarekin ikasi zuen, eta 1619an Susana bat margotu zuen harekin batera. Aitarengandik hartu zuen Caravaggiorenganako zaletasuna : biziki maite zituen argitasun gogorrak eta egoera psikologikoen tentsioa. 1614-1620 urteetan Florentziar egon zen : han, naturalismoa eman zuen ezagutzera, eta bildumazale askorentzat lan egin zuen arrakastaz, Medicitarrentzat hesteak beste. Holofertzesetz lepo-moztea (Uffizi Galeria) da Artemisaren lan ezagunenetako bat ; izan ere, sarritan landu zuen Juditen gaia, ankerkeria bitxi batez gainera, argi-ilunen bidez indar harrigarria lortuz.

Erroman egon ondoren (1622-1626 inguruan), Napolin hartu zuen bizilekua, betiko.

Egin zuen halere bidaia bat Londresa, aitarengana, 1638-1640 urteetan ; erretratu asko egin zuen han, eta berehala gainditu zuenaitaren ospea. Napolin egin zituen lanetan Riberaren eragina antzematen zaio, eta margolanak Caravaggismoaren (San Joanen.. aiotza, Prado) eta joera akademiko baten bitartekoak dira (Deikundea, 1630, Napoli, Capodimonte ; Ester eta Asuero, Metropolitan Museum, New York).

 

Boloniako eskola : Carraccitarrak eta haien jarraitzaileak

Caravaggiorengandik zetorren joerarekin batera, hura bezala guztiz eraginkorra izango baitzen XVII. mendeko italiar eta oro liar europar margolaritzan, Boloniako eskola aipatu behar da, Carracci familiak eta haien jarraitzaileek osatua.

Margolaritzaren munduan XVI. mendean gertatu zen aldaketa ulertzeko, Akademien sorrera aipatu behar da aurren-aurrenik.

Berpizkundeko maisu handiek behin eta berriz azpimarratu zuten margolaritza "adimenaren" gauza dela, "buruak margotzen du, ez eskuak" (Michelangelo). Izan ere, margolaritza "arte liberal" zeritzanen mailara jaso nahi zen (musika eta poesiaren mailara), ez eskulanen mailan utzi, "arte mekanikoa" balitz bezala, Erdi Aroan egiten zen moduan. Ikuspuntu berrizale horretatik, ikasketa sistema modernoagoa gertatzen ziren Akademiak, lantegietako ohiko formazio praktikoaren aurrez aurre. Hala, Accadenria degli Incannnrnatl zeritzana izan zen era horretako guneen eredu. Hiru artista gaztek sortu zuten, 1585 inguruan : Agostino eta Annibale Carracci anaiak eta haien lehengusua, Ludovico Carracci. Laster bihurtuko zen Boloniako gune nagusietako bat, oro liar arte guztietara eta zientzietara ere zabaldua. 1619an itxi zen, Ludovico hil zenean ; bizitza laburra baina eragin erabakiorra izan zuen.Annibale Carracci da, dudarik gabe, familiako margolari nagusia (Bolonia, 1560- 1609). Esan den bezala, Agostino eta Ludovicorekin batera Accaddmia degli Incannninatrren sortzailea izan zen, eta mende erdia arte lotura estua izan zuen harekin . Anaia eta lehengusuarekin batera, horma pinturako sail bat egin zuen Fava (1584 ing.), Magnani (1588-1591 ing.) eta Sampieri (1593-1594 ing.) jauregietan, Bolonian ospe handia eman ziotenak. Aldi berean, aldare eta mitologiako koadro ugari margotu zuen Annibalek bakarka ; aipagarriak dira Pieta (Parorako Galeria), Andre _Maria Haurra eta santuekin (Louvre Museoa), Venus eta Adonis (Prado Museoa), Irenus eta satiroa (Uffizi Museoa), etab.

Rafaelen garbitasun formala, Correggioren grazia, eta Tiziano eta Veronesen kolorea antzeman daitezke obra horietan : hori delaeta, eklektizismoa egotzi izan zaio margolari honi, haina era berean gauza argia da bere estilo propioa ere baduela. Bestalde, alor grafikoa ere landu zuen Annibalek (Agostinorekin batera karikatura modernoaren sortzailetzat hartua da), eta egin zituen halaber gai herrikoielco lanak : Harategia (Oxford, Christ Church), guztiz umoretsua, eta, seguraski, aipamen pertsonalez betea, eta rllangiafagiolr ("Babarrun jalea"), Erromalo Borghese galeriakoa.

1594an, Odoardo Farnese kardinaleak deituta, Annibale eta Agostino Erromara joan ziren, haren jauregia, Erromako dotoreena, apaintzera. Annibalek egin zuen lanik handiena, bi partez osatua : estudio txiki bat, il Cnnterrno deitua, eta Galeria handia . Bigarren horretan, gangan eta hormetan, maitasunaren kontzeptu neoplatonikoan oinarriturik, egitarau ikonografiko konplexu baten araberako freskoak margotu zituen, izateko hiru moduei dagozkien hiru maitasun klaseen inguruan :kontenplaziozko maitasuna, maitasun aktiboa eta haragikoitasunezkoa. Maisulana da, Berpizkunde Beteko maisuen sintesi moduko bat baita fresko hauetako hizkera formala. Farnese galeria XVII. mendeko margolaritzaren oinarrizko eredua gertatu zen.

1603-1604 urteetan amaitu ziren Galeriaren apainketa lanak ; urte gutxiren buruan gaixotu eta hil zen Annibale. Azken aldi horretakoak dira beste margolan garrantzitsu batzuk : Herrera kaperako freskoak (Prado eta Bartzelonako Museoa), Hiru Marien Negarra ( National Gallery, Londres), eta etorkizunerako garrantzitsuena izan zena, Erromako Aldonbrandiniko jauregiko margolanak ; azken horiek paisaje klasizistaren abiapuntu izan ziren, eta barrokoko joera bati, Poussin, Claude de Lorrain eta abarrenari, zabaldu zion bidea, gure menderaino ere (Cezanne) iritsiko zena.

Carraccitarrekin batera, Guido Reni da (Bolonia, 1475-1642) Boloniako Eskolako margolari nagusia. Margolari familia batean jaio zen, eta Erroman eta Bolonian jardun zen lanean. Carracci familiaren lanak, Rafaelen freskoak eta antzinako Greziako eskulturak izan zituen inspirazio iturri nagusiak .

Hasierako urteetan, agindu garrantzitsuak bete zituen Paul V.a aita santuarentzat eta Borghese kardinalearentzat, eta eliz fresko asko egin zuen, haientzat eta baita hesterentzat ere. Lan horien artean Aurora freskoa da famatuenetako bat (1613-14), Borghese lorategietako etxekoa (Palazzo Rospigliosi gaur). Bere lan mitologiko eta erlijiozkoetan, estilo berezi bat moldatu zuen Renik, barrokoaren handitasuna neurritasun klasikoarekin uztartuz. Azken urteetako obretan kolore arinagoak eta leunagoak erabili zituen Renik, eta pintzelkada guztiz librea.