Departamento de Cultura y Política Lingüística

Artea»Berpizkundea

Manierismoa

Michelangelo Buonarrotiren Studio di Figura Virile, manierismoan ohi zen bezala helize formako irudi bihurritua edo serpentinata agertzen duen marrazkia.

Manierismo hitza Berpizkundearen goren unearen eta barrokoaren hasieraren bitartean, 1520-1630 bitartean gutxi gorabehera, Italian lehenbizi eta Europan gero, egin zen artearen adierazpenetako batzuk izendatzeko erabiltzen da batez ere. Manierismoan forma eta adierazpidea azpimarratzen dira ideiaren edo adierazi nahi denaren gainetik .

Barrokoko artistentzat gainbehera etorritako arte molde bat zen manierismoa, batere orijinaltasunik gabea. Iritzi hori zabaldu zen eta hori izan da mendeetan nagusi, harik eta kritika modernoak arte estilo horretako obrei duten balioa aitortu dien. Obra ezezagunak dira asko, eta arbuiatuak ere bai batzuk.

 

Manierismoaren jatorria eta definizioa

Vasarik bi modutara erabiltzen zuen "maniera" hitza, inoiz ez era gaitzesgarrian : batetik, bere garaiko artearen estiloari burla hitz egiteko, adibidez, "manera modernoa" erabiliko zuen ; hestetik, obra baten ezaugarri bereziez ari zelarik, hala nola harmoniaz, neurriez, fantasiaz edo dotoretasunaz, "bella maniena" erabiliko zuen.

Italiako Berpizkunde beteko artista handien eta batez ere Michelangeloren perfektotasun idealaren ondoren, XV. mendearen bukaeran jadanik XVI. mendeko artisten gainbehera etorri zelako ideia zabaldu zen.

Ideia hori gero Giovanni Pietro Bellori-k bereganatu zuen 1672an, Berpizkundeko pintore handienen obrak (Rafael, Michelangelo) haien erara (martienen-ra) baina orijinaltasunik gahe antzeratzen zituztenak izendatzeko . Hala bada, manierista hitza XVII.. endearen erdialdean hasi zen erabiltzen gaitzespen zentzuarekin artista imitatzaile eta zaharkitu horiek izendatzeko. Azkenik, 1792an, Luigi Lanzi-k manierismo hitza asmatu zuen. Azterketa zorrotz bat ere egin zuen, eta higikunde horretako artistek batere orijinaltasunik ez zutela ondorioztatu zuen, haien estiloa Berpizkundeko maisu handiek ezarritako formulen antzeratze eta errepikatze hutsean oinarritzen zelakoan.

Halaber, manierismoaren muga kronologikoak finkatu zituen, Karlos V.ak Erroma harrapakatu zuen urtearen (1527) eta Carracheren etorreraren artean.

XIX. mende osoan ganantzi historikorik gabeko estilotzat hartu zen manierismoa.

Garai hartako artistei buruzko lehenengo azterketak ez ziren Xii. mendearen hasiera arte egin. W. Friedlander-ek ideal l lasikoarekin haustearen eta Berpizkundearen estetikaren kontrako matxinada baten adierazpide gisa interpretatzen zituen lehen manierismoaren ezaugarriak (irrealismo espaziala, irudien proportzioen luzapena, zutitasuna).

Beraz, estilo antlldasilco bat izan zen ; Rosso, Pontormo eta Parmigiano izan ziraren lehenengo artistak. W. Friedlander-ek Michelangeloren azkeneko obrak (Kapera Sistinoa) hartu zituen estilo horretako jatorri eta oinarritzat . Haren ustez, lehen manierismo horri antzeratze aldi bat jarraitu zitzaion, eta XVI.. endearen bukaeran beste erreakzio bat, manierismoaren aurkakoa itxuraz, baina Berpizkunde garbiaren antzekoa, egia esateko.

Beste ikertzaile batzuek hiru aldi bereizten dituzte manierismoaren banoan, horietako bat joera klasikokoa,

 

Manierismoa eta Kontraerreforma

Trentoko kontzilioan sortu ziren arau berriak indarrean jartzearekin batera aro beni bat hasi zen Elizaren eta artearen arteko harremanetan . Elizarentzat egiten ziren artelan guztiak teologoen kontrolpean zeuden. Artistak gai biblikoen intetpretatzio kanonikoari lotu behar zitzaizkion nahi eta nahi ez, kanonetik desbideratzeak Inkisizioaren ikerketa ekar baitzezakeen. Erlijio gaietan dehekatu egin ziren biluziak, eta ordu arte beti biluzik irudikatu ziren irudiak ere (Adan eta Eba, adibidez) "garbitasun ohialez° estali ziren.

Hala, 1559an, Paulo IV.ak Daniel da VolterrariMichelangelok Azken Jttdizioart askatasun osoz margotu zituen biluziak estaltzeko agindu zion. Alabaina, Kontraerreformak ez zuen artearen aurka egin nahi, artea heresiaren aurkako arroatzat erabili baizik, eta, hortaz, kontrolpean eduki zuen.

Kontraerreformaren lehenengo aldiarekin batera gertatu zen arren, ez zen manierismoa Kontraerreformako ideiak zabaltzeko estilo egokiena, elite intelektualei begira egindako artea baitzen, eta Elizak heste moduko arte bat behar zuen, erlijio gaien ikuspegi herrikoiarekin adosago egongo zena : barrokoa.

Kontraerreforma zabaltzean Goi Berpizkundeko artean izandako askatasuna galdu zuten manieristek; askatasun irrikaren etamunduari buruzko irudi berri baten ezarpenaren artean banatuta aurkitzen ziren.

Kontraesan horrek eragin hanclia izan zuen maisu manieristen nortasunean. Garai hartako artista askok bizimodu bitxia zeramaten, bakartuak bizi ziren, eta psikopatiak jotakorik ere bazen : Parmigiano tristura handi batek hartua bizi izan zen bere bizitzaren azkeneko urteetan, bere burua batere zainclu gabe ; Pontornnok depresio hancliak izaten zituen ; Rossok bere buruaz beste egin zuen ; Tasso erotuta hil zen ; Gresok ez zuen argia sartzerik nahi bere etxean ; eta Tintoretto bakarrik eta zapuzturik bizi izan zen azkeneko urteetan.

 

Manierismoaren aldiak

Manierismoaren lehenengo aldia Florentzian gauzatu zen 1520-1530 urteetan. Berpizkundeko klasizismoaren aurkako erreakzioa izan zen, Pontormo eta Rossoren gidaritzapean. Dureroren estetika moldea beretu zuten, non espazioak galdua zuen Italiako Berpizkundeko pinnrran izandako lehentasuna.

XVI. mendearen erdialdera manierismoak beste bultzada handi bat izan zuen eta goren unera iritsi zen, halako eran ezen Berpizkundeko pintore batzuk ere -Tiziano, esate baterako- estilo berrira egokitu ziren. Manierismoaren goren une horretako artista nagusiak Bronzino eta Vasari izan ziren. Bigarren manierismo hori ez zen jada klasikotasunaren kontrako erreakzioa ; neurri batean bereganatuak zituen klasizismoa etaakademizismoa, eta Michelangeloren artearen oinordekotzat zeukan bere burua. Aurreko aldikoa baino askoz moderatuagoa da hau beraz, eta Europako gorte guztietara zabaldu zen Tizianoren erretratuen bidez.

Manierismoaren azkenaldiko pintore nagusiak Tintoretto eta Greco dira. Pintore horien estilo manieristak ez du zerikusirik nazioarteko manierismoarekin, Tintorettok ez baitzuen lanik egin atzerriko gorteetan Tizianok bezala, eta Veneziako erlijio kofradiak ziren baren bezero nagusiak. Haren pintura lanak irudimen handikoak dira, eta Berpizkundeko naturalismoaren oinordeko badira ere, irrealtasun eta espiritualtasun sentipena sortzen dute, gizatiarraren eta sakratuaren arteko sintesi betegin gisa.

Greco izan zen manierismoaren azken artista handia. Toledon egin zuen lanik gehiena, baina Veneziako eskola manieristakoa da ikasketaz eta estiloz. Arrakastarik ez izateak argi erakusten du agortua zegoela ordurako manierismoak proposatzen zuen gizatiarraren eta sakratuaren arteko sintesi hura. Iritsia zen barrokoaren erlijio artearen ordua, Trentoko erreformak proposatutako moldeen araberakoa, eta gai erlijiosoei buruzko ikuspegi herrikoi batetik askoz hurbilagoa.

 

Arte manieristaren ezaugarri orokorrak

Arte manierista oso zabala da, eta, ikusi dugun bezala, arte joera asko, ia mende oso batean zehar gertatuak, hartzen ditu bere baitan. Hala ere badira joera guztietan agertzen diren ezaugarri orokor batzuk.Arte diziplina guztietarik pinturan izan zuen zabalkunderik handiena, eta ezaugarri hauek ditu : irudiak elkarren ondoan eta planoak elkarren gainean jartzea bezalako konbentzio espazialak hartzera behartzen duen dekorazio mota baten nagusitasuna ; talde harnnoniarik eza, ez konposizoan ez koloreetan ; irudien luzapena ; konposizio angelutsuak ; marrazkiaren, kolorearen eta formaren abstrakzioa, edota, inoiz, hirurak batera ; helize forma bereziak (serperttirtata), ikuspegi desberdinetatik eta kontrako erritmoz azalarazten baitu irudia ; eta, azkenik, Zehetasunen edertasuna eta perfekzioa, manierismoaren zehaztasunerako eta miniaturarako zaletasunaren seinale. Azkeneko ezaugarri hori orobat islatzen da urregintzan eta metalgintzan, manierismoaren berezitasun nagusietakoa baita.

Arkitekturan kontuan hartu behar dira errealitate praktikoak, estiloen bila hasi aurretik . Nolanahi ere, arkitektura manieristaren oinarrizko ezaugarriak Michelangeloren obretan aurkitzen dira eta bi hauek dira : erlijio arkitekturaren laikotzea, batetik, eta erromatarren arkitekturatik hartutako motibo klasikoen erabilera antiklasikoa, hestetik . Arkitektura manieristak, dotoretasun handiko zibilizazio baten oinordekoa bera, eskailerak, landetxeak-eta landu zituen gehienbat . Landetxeen kanpoaldean, arkitekto manieristek lorategi oparoak diseinatu zituzten, iturri, estatua, harkaizpe artifizial eta guzti.

Eskulturan, pinturan bezala, Michelangeloren azkeneko obrek (Pieta Rondanini) eman zuten figura se)pentinatarert eredu perfektoa, Berpizkundeko naturalismoaren aur/cakoa erabat.