Departamento de Cultura y Política Lingüística

Artea»Berpizkundea

Berpizkundeko pintura Frantzian

Gabriela d'Estrées eta Villarsko dukesa, Fontainebleauko eskolaren joerei jarraituz egile ezezagun batek margoturiko koadroa.<br><br>

Frantziako Berpizkundeko pinturaren ezaugarri aipagarriena erretratugintza izan zen.

Izan ere, XV mende amaieran hasi zen erretratua bere horretan lantzen, pintura jenero gisa, eta XVI. mendean aurrera egin zuen joera horrek. Erregearen eta haren senideen erretratuak egin ziren batez ere, baina noble eta pertsonaia ezagun askok ere zeinek bere erretratua eskatzen zuenez, artista asko espezializatu egin zen erretratugintzan . Azpimarratzekoa da jenero hau landu zuten margolariak frantsesak, holandarrak edo flandriarrak izan zirela gehienbat, eta ez italiarrak. Hala ere, erretratuetan ere antzematen da italiar artearen eragina, eta, alde horretatik, errealitatea zorrotz irudikatzeko joera eta lerroen fintasuna bateratu ziren.

Esan bezala, garai hartako pinturan erretratua izan zen gehien landu zen jeneroa, baina ez zen bakarra izan. Frantziako Berpizkundeko margolaritzan, erretratugileez gainera, aipagarria izan zen "alegien pintura" landu zuen artista taldea, eta horretan italiarrak izan ziren maisu, Fontainebleauko eskolan bilduak batez ere.

 

Fontainebleauko eskola

Frantziako margolaritzan Frantzisko La erregearen agintaldian hasi zen nabarnnentzen Italiako Berpizkundeko artearen eragina . Frantzisko Lak, Pavialco hondamenaren eta irainaren ondoren, Italiako eta Europako gune itzaltsuenekin lehian aritzeko gaitasuna izango zuen gorte bat osatu nahi izan zuen, mendeku gisa, eta Fontainebleauko gaztelua aukeratu zuen gorte hori osatzeko. Gorte berriaren gune nagusi izan behar zuen gaztelua apaintzera italiar artistak deiei zituen, eta, han egin ziren margolan bikainei esker, Fontainebleauk emanzion izena, hain zuzen, Frantziako Berpizkundeko margolaritzaren joera nagusia izan zenari. Eskola honetako margolariek gai mitologikoak eta alegoria ilunak irudikatu zituzten batez ere, eta estiloari dagokionez manierismoaren eragina nabarmentzen da haien lanetan. Irudi biluziak eta forma luze, bihurgunetsu elkarri lotuak ugariak dira Fontainebleauko margolarien obretan.

Fontainebleauko eskolako margolari nagusia Rosso Fiorentino (Florentzia, 1495 - Fontainebleau, 1540) izan zen. Italian Andrea del Sarroren lantegian jardun zuen, eta manierismoari jarraitu zion oro har Italian egindako lanetan. Garai hartako lan aipagarriena Gttrartzetik jaistea da. 1530ean Parisa aldatu zen, eta Frantzisko Laren margolari ofizial izendapena larru zuelarik, Fontainebleaun hasi zen lanean. Lan bikaina egin zuen han: freskoa, estukoa eta tailugintza landu zuten taldeen zuzendari izan zen, eta urte gutxian lantegi bikaina osani zuen ; horrez gainera FIcnztziskoLareagalerra ( 1533 ing.- 1540) margotu zuen, besteak beste. Galeria horretan hamabi fresko egin zituen ; irudi dotoreak dira, estukozko markoez hornituak, eta antolaketa konplexua dute.

Rosso hil ondoren Francesco Primaticciok (Bolonia, 1504 - Paris, 1570) hartu zuen Fontainebleauko lanen ardura. Niccolo dell'Abaterekin batera (1552az gero) Rosso Fiorentinok hasitako lanari jarraitu zion eta kultura artistiko herria osatu zuten, forma dotore, Berpizkundeko osagai eta antzinateko ezaugarriez hornitua. Primaticcioren lan gehienak, ordea, galclu egin dira ; rllcrdanie d Etampeserz gelan ikus daitezke haren zenbait apaingarri, estukoa eta margoa bateratuz eginak. Frantzisko Iaren galerian alegoria moralak protagonismoa zuen bezala, Primaticcioren margoetan mundu atseginzaleagoa azaltzen da, emalaunezkoen irudien bidez adierazia nagusiki.

Primaticciorekin batera lan egin zuen, esan bezala, Fontainebleauko beste nnargolari ospetsu batek, Niccolo dell'Abatek (Modena, 1509 ing. - ?, 1571). Italian lanean jardun ondoren Fontainebleaura iritsi zenean gazteluko areto aipagarrienetakoak (Ulisesen aretoa eta Dantza aretoa) ari ziren apaintzen, eta haietan jardun zen bera ere. Primaticciok harturiko bideari jarraitu zion dell'Abatek ere, baina bere lanetan erakutsi zuen askoz ere urrunago iristeko gaitasuna bazuela, adibidez paisaje margolaritzan. Herrixka eta pertsonaia finak eta antzinateko eraikinak ir2idikatu zituen, eta izaera irreal eta poetikoa eroan zien bere obrei.

Fontainebleauko eskolaren estiloan eragina izan zuten orobat Frantziako gortean bizi izan ziren beste artista italiar batzuek, adibidez Benvenuto Cellinik, Vignolak eta Serliok. Baina Fontainebleauko estiloa zabaltzen berebiziko garrantzia izan zuten grabatzaileek, Fanrlizzi. Mignon, BoS vin eta Milanek esaterako. Izan ere, margolaritzan ez ezik, artearen gainerako alorretan ere arrakasta handia izan zuen ikonografia eta apaingarri errepertorioa osatu zuten, Rosso Fiorentinoren eta Primaticcioren lanetan oinarriturik.

 

Erretratugileak

Berpizkundean gizakiarekiko arreta nagusitu ahala, zabalduz joan zen erretretatugintzarako zaletasuna, eta jenero horretan Jean eta Francois Clouet aita-semeak izan ziren maisu nagusiak.

Jean Clouet (Brusela, 1485 ing.- Paris, 1540 ing.) miniaturagile eta gargolari lanetan aritu zen, haina erretratugintzak eman zion ospea ; Frantzisko Lak gorteko margolari izendatu zuen 1523an. Pastel margoez egindako erretratu txikiekin (Chantillyko kondearen museoko 125 marrazkiak, 1536 eta 1540 bitartean gorte frantseseko hainbat pertsonaiari egindako en-etraRtak hain zuzen) Frantzian arrakasta handia lortu zuen genero bat sortu zuen, baina azpimarratzekoak dira, halaber, olio pintura erabiliz egindako erretratuak (Fr-aut7rsko La, Louvre). Bere erretratu aipagarrienetakoa GuillaumeBndk humanistarena da (1535 ing., Metropolitan P-Iuseurn, Ne\v York). Oro har, lerro zehatzeko irudiak dira Jean Clouetenak, hiru tonutan egindakoak batez ere, eta flandriar artisten eragina eta Fontainebleauko artista manieristak gogorazten dituzten zenbait ñabardura ageri dira haren lanetan. Fisionomia azterketa bikainak egin ziaten. Gorputz erdiko erretratuak egiten ziaten gehienbat ; argi erregularrak argituak dira, eta eskuak aurrealdean agertzen dira gehienetan.

Francois Clouet (Tours, 1510 - Paris, 1572), janet deitua, margolari eta marrazkilaria izan zen. Aita hil ondoren gorteko margolari izendatu zuten eta ospe handia lortu zuen, erretratuekin ez ezik, koadro historiko eta mitologikoekin ere. Gorteko margolari zelarik Frantzisko Laren hileta mozorroa eta Enrike Ilarena egin zinten beste zenbait lanen artean. Historiari eta mitologiari buruzko lanak Fontainebleauko eskolaren estilo manieristarijarraituz egin zituen (Diana bainuan, Dama bat bainuan, etab.). Marrazkigintzari dagokionez, arkatzez egindako hiru tonu leuneko irudiak dira nabarmentzekoak ; aitaren irakaspenak adierazi ziaten marrazki horietan, eta arreta berezia eskaini zion xehetasun dotoreen eta ezaugarri psikologikoen adierazpenari. Baina aitak baino pintura konplexu eta aberatsagoa landu zuen Francoisek, besteak beste a--- italiar, tlandriar eta alemaniarraren eragina nabarnnentzen cluena ; bestalde, hark baino teknika landuagoa zuen eta fisionomiaren azterketa baztertu gabe, arreta hancliagoz lanclu zituen xehetasunak. Lan aipagarriak dian, besteak beste, PierreQutberen erretratua (1562 ; Louvie) eta Alarrtjerrngo mariskala (1528 ing.), ladame dEtarnpes (1545 ing.), Austriako Isabel (1571 ing. ; Louvre), jantziekiko eta izakerarekiko kezka agertzen cluena, eta D/ediciko Katalinarentzat dominetan eta otoitz liburuetan egindako miniaturazko erretratu sail bat. Bestalde, erretratatutako pertsonaia zutik agertzen den erretraat mota asmaau zuen ; aipagarriak dira aclibidez Henrike Ma (Uffizi) eta I~arlosLl.a (Kunsthistorisches Nfuseum, Viena) erretratuak, Francois Cloueten garaian ospea lortu zuen orobat Corneille Lyongoak. Haren bizitzari buruzko herri askorik ez dagoen arren, ftandriarra zen seguru aski, eta 1551n erregearen gortean ari zen margolari gisa lanean.

Bere lanak zehatz-mehatz zeintzuk direnezagutzea ere zaila da, baina oro llar gorputz erdiko erretratuak egin ziaten ; ez zituen eskuak irudikatzen eta arreta bereziz landu zituen aurpegiak. Aipagarriak dittt Cleiuent Alarot (Louvre) eta Damak (Conde eta Louvre museoetan), zeinetan nabarmentzen baita xehetasunekiko kezka eta baliabide urritasuna ; ezaugarri horiei: direla-eta, flandriar margolaritzarekin loaz izan da bere obra.