Departamento de Cultura y Política Lingüística

Artea»Berpizkundea

Rafael

Egunsentiko Andre Maria Rafaelen koadroa. National Gallery, Washington.<br><br>

Rafael, jaiotza izenez Rafaello Sanzio, Italiako Bigarren Bezpizkundeko margolari eta arkitekto nagusietako bat izan zen. Urbinon jaio zen, 1483an, apirilaren Ean, eta Erroman hil zen 1520. urtean, jaio zen egun eta hil berean. Rafaelen lanaren ezaugarri nagusiak formaren arintasuna eta konposizioaren erraztasuna dira, eta giza handitasunaren ideal neoplatonikoaren gauzatze plastikoa. 1508az gero Erroman bizi izan zen, eta Vatikanoko berrikuntza lanetan jardun zuen, Bramanterekin eta Michelangelorekin batera, zeinak Sistoren Kapera margotu baitzuen. Bramantek San Pedroko Basilika berreraiki behar zuen, eta Bramante hil ondoren Rafaelek bukatu zituen lan horiek. Rafaelek berak Aita Santuaren gela bat apaindu zuen (1508-1511), Stanza della Segnatttra izenekoa, eta han margotu zituen bere fresko nagusiak, Eztabaida eta Atenasko Eskola.

 

Lehen urteak

Rafaelen aita margolaria zen, "ez oso meritu handikoa", XVI. mendeko Vasari artista biografoaren arabera. Alabaina, gizon jantzia zen, eta bertatik ezagutzen zituen Urbinoko gorteko ideia artistiko aurreratuenak . Bera izan zen semearen lehen margolaritza irakaslea, eta, hil aurretik -Rafaelek hamaika urte zituen-, sartua zuen semea gorteko filosofia humanistiko eta berrizalean . Nahiz eta Perugian eta Florentzian ezagutu zituen artista nagusiak, Urbino izan zen Rafaelen ondorengo ikasketen oinarria.

Areago, hiri horren kultura biziak agertzen bide du artistaren hasiera goiztarra, zeren, hamasei urte eskas zituela, talentu handiko margolaria baitzen jadanik.

Rafaelen gaztaroko zenbait gertaera ez dago oso argi, baina gauza segurua da 1500.. rtean ez zegoela jada Urbinon. Garai horretan hasi zen Peruginorekin ikasten eta 1501 eta 1503 artean eskaera aski garrantzitsu bat egin zioten : Andre Mariaren Koroatzea margotzea Penrgialeo San Frantziskoko elizarako.

Peruginorekin margolaritza lantzeaz gainera, ondo ezagutu ahal izan zuen Rafaelek haren estilo lasai dotorea. Hala, Rafaelen lehen lan nagusian, Andre Mariaren.. zkontza-n (1504), nabarmena da Peruginoren eragina, perspektiben garrantzian, irudien eta arkitekturaren arteko harreman zainduan, eta irudien gozotasun lirikoan.

Alabaina, lehenengo margolanetakoa izan arren, lan horretan ere argi dago maisuarena ez bezalakoa zela Rafaelen sentikortasuna . Irudien kokapena arkitekturari buruz ez da hain zurruna, eta informalagoa eta biziagoa da irudien arteko harremana.

 

Florentzia

Vasarik kontazen duenez Bemardino Pinturiccchiorekin batera joan zen Rafael Sienara eta Florentziara, batez ere Michelangelo eta Leonardo Florentzian egiten ari ziren lan handiek erakarrita. Dokumentuen arabera, hiri hartan zen 1504ko udazkenerako. Baliteke lehenago ere han egon izana, baina bisitaldi honetan ezagutu zituen aurrenekoz gertutik Florentziako berrikuntza artistikoak, sendotu zituen ordurako bazituen ideiak, eta zabaldu zitzaion mundu berri eta zabalago bat. Ikusi zuen guztia beretu zuen, baina ez modu pasiboan, aitzitik, eta ohi zuen bezala, Berpizkundeko kulturaren kanonen ulerkuntza berriztatzeko helburuaz. Vasarik dioenez, aztertu omen zituen ez balearrik Leonardo, Michelangelo eta Fra Bartolomeren lanak, orobat aztertu zituen "Masaccioren gauza zaharrak", hau da, gotikotik aldendu zen naturalismoaren aitzindari harenak. Rafaelen grabatu batzuek adierazten dutenez, kontuan hartu zituen halaber Donatello eta Verrocchio eskultoreen lanale, eta Antonio Pollaiuoloren grabatuak; izan ere, gizakiaren mugimenduaren adierazpenaren ikerle ziren artista horiek guztiak.Nolanahi ere, Leonardo eta Michelangelo izan ziren Rafaelen Florentziako irakasle nagusiak. Rafaelek 1505-1507. urteen artean egin zituen lan askok, batez ere Madonnek -adibidez LLadorzna del Prato eta La BelleJardiniere izenekoek-, nabaria dute Leonardoren eragina, zeinak 1480az gero berrikuntza handiak egin baitzituen margolaritzan : konposizioan, irudien kokarnoldean, eta keinuetan, baina, batez ere, argiaren teknikan ; Rafaelek erabili zuen Leonardoren argi-ilunaren teknika, baina askoz gehiago haren sfuntato-a (hau da, marraren bitartez bereizi ordez formak eta ezaugarriak, itzal guztiz mehe eta arinak erabiltzea horretarako). Alabaina, Leonardo baino harantzago joan zen Rafael, irudi eredu berriak sortu baitzituen, zeinen hazpegiek giza sentimendu bakunak adierazten dituzten, baina perfekziora eta goreneko baretasunera eramanak.

 

Erromako azken urteak

Julio II.a Aita Santuak deitu zuen Rafael Erromara, Bramanteren aholkuz ; izan ere, Bramantek, bera ere Urbinokoa izanik, Aita Santuen gortera eraman nahi zuen bere herkidea. Garai hartan Rafael ez zen Erroman ezaguna, baina berehala egin zen ospetsu, hainbeste non "margolarien printze" deitu baitzuten.

Rafaelek Erroman igaro zituen bere bizitzako azken hamabi urteak. Lan asko egin zuen urte haietan, eta maisu lanak bata bestearen atzetik egin zituen. Ezerk ez zuen beldurtzen ; agindu guztiak onartzen zituen, zein baino zein zailagoa, eta beti lortzenzuen bere helburua. Vatikanoko jauregiko Stanza della Segnatura aretoen apainketa izan zuen lan nagusia, Julioren Aita Santutzeren garaiko ideologia eta kultura islatzen dituena, eta Erromatar Elizak historian izan duen eginkizuna ohoratzen. Areto horiek Julio II.aren bizileku eta lantoki izan behar ziren -Staraza della Segnatura izenekoan Aita Santuaren liburutegi pribatua zegoen- , eta Rafaelen eskuetan utzi zuen Stanzako freskoen eskema filosofikoaren interpretazioa . Erromatar Elizaren aginpidearen justifikazioa zen gaia, filosofia neoplatonikoaren bidez egina.

Fresko hauetan garrantzitsuenak Eztabaida eta Atenasko Eskola dira, bigarrena bereziki. Lehenean Jainkoaren eta bere igarleen ikuskizun zerutiarra ageri da, iraganeko eta orainaldiko Erromatar Elizaren ordezkari talde baten gainean ; ikonografiaren bidez elizaren eta egiaren garaipena parekatzen ditu. Atenasko Eskola denbora luzean hartu da Rafaelen maisu lan gisa, eta Bigarren Berpizkundeko espiritu klasikoaren gauzatze betegintzat. Jakintza sekularraren alegoria konplexu bat da, arkitekturazko inguru moderno batean Platon -eskuak gorantz, Ideiak seinalatuz- eta Aristoteles -enpirismoa adierazteko, esku ahurra beherantz zabalik- iraganeko eta garai hartakofilosofoez inguratuak ageri direna ; pentsamolde platonikoaren jarraipen historikoa ilustratzen du beraz fresko honek.

Vatikanoko lanak ez ziren eten Julio hil zenean (1513), eta hurrengo Aita Santu Leon X.arekin jarraitu zuten. Lan handia bazen ere -azkeneko partea ia osorik Rafaelen laguntzaileek egin zuten-, bestelako lanak ere egin zituen Rafaelek ; Stanzako lanetan ari zela egin zuen hain zuzen ere, arkitekturako bere lehen lana, S. Eligio degli Orefici elizaren diseinua. 1513an berriz, Agostini Chigi bankariak bere hilobi kapera eraikitzea eskatu zion, Santa Maria del Popolo elizan ; 1514an Leon X.ak Rafael hautatu zuen Bramanterekin batera San Pedroko basilikan lan egin zezan ; eta Bramante hil zenean (1515), Rafaelek hartu zuen lanen zuzendaritza. Era berean, Bramanteren ondorengo izan zen Vatikanoko loggia edo galerien apainketan. Badirudi apainketa lirikoaren bakuntasunak orekatu egiten duela Michelangeloren Sistoren Kaperaren handitasun beldurgarria.

Egin zituen lan askoren sakontasun filosofikoa zela-eta, hiri osoan zabaldu zen Rafaelen humanista eta neoplatoniko ospea.

Izan ere, adiskide asko zituen letra gizon eta artista -Castiglione, Bembo kardinalea, Pietro Arentino idazle satirikoa etab.-.

1519an Ludovico Ariosto Italiako poetaepikoaren I sttpositi komediarako agertokiak diseinatu zituen. Rafael bera gizon eruditoa zen, eta ondo ezagutzen zuen antzinate klasikoa . 1515ean Leon Aita Santuak latin idazkun baliotsuak zituzten marmolen ikuskatzea agindu zion ; bi urte geroago, hiriko antzinako gauzakien arduradun izendatu zuten, eta, hala, Erromako mapa arkeologiko bat egin zuen.

Alabaina, lan horiekin batera, Bigarren Berpizkundea baino harantzago zihoazen diseinuak ari zen Rafael sortzen, adierazpide berriak bilatzen zituztenak. Erromako Villa Madama-rako egin zuen diseinua, adibidez, arkitekturaren ikusmolde berri baten adierazpen da, eta italiar arkitekturaren ondorengo garapenerako erabakiorra izan zen. Era berean, bere azken margolanak, Itxuraldaketa (1571n agindua), sentikortasun berri bat adierazten du, aurrekoa baino askoz ere nahasiagoa. Zenbaiten iritziz, barrokoa da lan horren konposizioa.

Ostiral santu batez hil zen Rafael, bere hogeita hamazazpigarren urtebetzean. Bizitzako azken urteean ospe izugarria izan zuen, mitikoa ia, eta Aita Santuaren gorteak osorik deitore egin zion. Vatikanoan egin zizkioten hiletak, bere Ittiuraldaketa ipini zuten hilkutxaren buruan, eta Panteoian hilobiratu zuten gorpua.