Departamento de Cultura y Política Lingüística

Artea»Berpizkundea

Lehen Berpizkundea : arkitektura

Brunelleschik Florentzian eraikitako Santo Spirito elizaren bi ikuspegi. Ezkerrean elizaren barnealdeko ikuspegia ; eskuarean eliza kanpotik ikusita.<br><br>

1436an Eugenio IV aita santuak Florentzialco Santa Maria dei Fiore katedraleko kupula sagaratu zuen. Florentzialco arkitektura lan garrantzitsuenetako bat izan zen kupula hori, argi ikusi baitzen arkitekturan gainditua zegoela jadanik estilo gotilcoa.Arnolfo di Cambiok hasi zituen katedralaren eraikuntza lanak, 1296an, baina Trecentoan, Giotto, Andrea Pisano eta Francesco Talentirelcin, hasi zen elizaren bikaintasuna nabarmentzen.

Eliza bukatzeko kupula eraiki behar zen, eta horixe izan zen lanik neketsu eta garestiena . 1418an lehiaketa bat antolatu zen kupulako lanen zuzendaria izendatzeko. Lehen ere lehiakide izandako Ghiberti eta Brunelleschiri eman zizkieten zuzendaritza lanak, baina Ghibertik berehala lana utzi zuelarik, 1452an Brunelleschi zen obren "inventore e gobernatore" bakarra. Hortaz, esan daiteke arkitektura berria gizon bakar baten ekimenez sortu zela, Brunelleschiren ekimenez alegia.

 

Brunelleschi

Brunelleschi (1377-1446) Florentzian jaio eta hil zen. Ghibertik gainditu zuelarik Santa Maria dei Fiorieko Bataiategiko ateak egiteko lehiaketan, Erromara joan omen zen, bere adiskide Donatellorekin. Antzin Aroko monumentuak aztertu zituzten han ; badirudi Brunelleschi izan zela eraikuntzen neurketa zehatzak egiten lehena. Brunelleschik aurkitu zuen perspektiba zientifikoa, Erromako eraikinak paperean adierazteko metodo sepe baten beharrak bultzatuta seguru asko.

Santa Maria dei Fioreko kupula du lehen lan ezaguna. Lan horretan eraikuntza teknikak izan ziren ezaugarri goraipatuenak.

Izan ere, kupularen handitasunak arazo izugarriak sortzen zituen ; hala, ordu arte ezagutzen ez ziren prozedurak eta teknikak erabili behar izan zelarik, kupula hau da Erdi Aroaz gerolco lehen arkitektura lana, ez bakarrik ingeniaritzako balentria, baita estilokoa ere. Brunelleschiren lotpen nagusia kupula bi sektore berezitan baizik eraikitzea izan zen, bi sektore horiek trebeziaz uztartuz, halako eran non elkarri eusten zioten . Era horretan arinagoa zen egitura osoa, eta artistak aurreko eraikuntza sistemak behar zuen zurezko egitura konplexu eta zaila baztertu ahal izan zuen. Bestalde, tresna berriak ere behar ziren lan berri hartarako, eta haiek ere asmatu zituen Brunelleschik : adibide baterako, materialak kupularen mailaraino aldapen bidez igoarazi arren, igogailu modukoak asmatu zituen ; gauza guztietan ageri da beraz egilearen izaera ausarta eta analitikoa. Prozedura horiek guztiek, berri-berriak baitziren, erabateko bereizketa sortzen dute Brunelleschiren eta gotikoko harriaren arkitektoen artean. Santa Nlaria dei Fioreko kupula berehala bihurtu zen arkitelcttua berriaren ikur, eta Italia osorako eredu izan ziren Ilaren forma nabarmen eta ederrak. Alabaina, eta - katedral hau garrantzi handikoa izanik ere, Brunelleschiren beraren beste eraikin batzuek definitu zuten zehaztasunez estilo berria .

Errugabeen Ospitalea (1419-1444), da estilo berriaren agerkari nagusietako bat.

Ospitale honetan Brunelleschik erabili zuen tipologia eraikin mota hauen eredu bihurtuko zen : patio zentral handi bat, lau aldeetan gelak zituena. Patiora aurrez aurre begiratuz ikusten da ondoena ordena berria : harrizko korintotar zutabeetan eta kapiteletan egitura erritmiko bat sumatzen da, arkitrabearen molduren horizontaltasunak azpimarratua, eta hornien kare zuriari kontrajartzen zaiona.

San Lorerzzoko elizan (1422an hasia, Antonio Manettik 1470ean bukatua), errepikatu egin zuen Brunelleschik, zenbait gauza aldatuz, ospitaleko zutabediaren konposizio eskema. Hauxe izan zuen lehen aukera eraikin bat osorik bere erara egiteko. Medici familiak, Florentzialco banku eta merkataritza munduko aberatsenak, sakristia bat (aldi berean, Medicitarren hilobi kapera ere izango zena) eraikitzea eskatu zion, San Lorenzo eliza erromanikoari eransteko.

Salcristia horretarako egin zituen planoak hainbeste gustatu zitzaizkien Medicitarrei, non berehala eskatu baitzioten bigarren proiektu bat, eliza osoarena. San Lorenzorekin eliza mota berri bat sortu zuen, eliza gotikoekin zerikusirik batere ez zuena. Kristau basilika hartu zuen ereclu, nahiz eta oina, T formakoa, azpian zegoen zenobioak emana zetorren. Hortaz, oina baino interesgarriagoa da aurretikako bista. Izan ere, eliza honen ezaugarri nagusiak simetria eta erregulartasuna dira. Atal karratuek osatzen clute eraikina : lau atal Handik eratzen dituzte santutegia, gurutzadura eta transeptuko besoak ; beste lau konbinatzen dira erdiko habeartea sortzeko ; heste batzuek eratzen dituzte alboko habearteak eta transeptuaren ondoko kaperak. Laburbilduz, espazio kubiko idealen gisara antolatu zuen Bnrnelleschik San Lorenzo, non espazio handienak oinarrizko banakoaren multiplo soilak izango ziren. Beraz, sistema iraultzailea zen, errotik abandonatu baitzuen, banakako osagaiak eta erabat definituak erabiliz, gotikoko arkitektoen pentsamoldea.

San Lorenzoko lanak amaitu ondoren, 1428 inguruan, Sctrzto Spiritoko elrza proiektatu zuen Brunelleschik, nahiz eta lanak 1444 arte ez ziren hasi, eta bera hil ondoren amaitu ziren. Zenbait gauzatan San Lorenzoren antzekoa bada ere, bai oinean, bai aurretiko bistan, espazio, egitura eta apaingarriei dagokienez bere ezaugarri propioak ditu Santo Spiritok. Santo Spiritoren oina gurutze latinokoa da ; alabaina, alboko habearteek eta kaperek eraikina osorik inguratzen dutenez gero, halako zentraltasun bat sortzen da gurutzedurako kupularen inguruan, eta, hori dela-eta, Berpizkundean hain gogoko zen oin zentralaren aitzindari gertatzen da eliza hau. Goratasunean 2 :1 eta 1 :1 proportzio soiletan oinarritzen da egitura (erdiko habeartearen goratasuna zabalera bider hi cla ; alboko habearteen parteek, beren aldetik, berdina dute zabalera eta luzera, eta abar) ; aldi berean, gainalde lau eta estatikoa hazterturik, bista dinamiko eta oparoagoa eskaintzen da, habeen bitartez lortua bereziki.

Vasarik Bizitzak obran dio Brunelleschiren eraikin asko bera hil ondoren amaitu behar izan zirela ; batzuk modu bitxi samarrean amaitu zituzten ondorengo arkitektoek, maisuaren ospea gutXiagotu nahian.

Horietako bat da Pcizzi kapera. Santa Croceko elizako kapitulu areto eta Pazzi familiaren kapera izan zena. Brunelleschik barnealdea egin zuen, baina ataria Giuliano da Maianoren lana bide da (1460).

Brunelleschi, Masaccio eta Donatello hezala, Berpizkunde hasierako egile handienetako bat izan zen, eta orobat izan zen Quaturoeentoa hain ongi definitzen duen kultura humanista eta unibertsalaren lehen bultzatzaileetako bat. Eraikin erlijiosoak eta zibilak egin zituen (aipaturiko ospitaleaz gainera, alderdi Guelfoaren jauregia, Bradi- Busini eta Pitti jauregiak), eta eskultorea, ingeniaria eta asmalaria ere izan zen ; bizikiarduratu zen rnatematikez eta ikusmenaren legeez, eta perspektibaren metodoa formulatu zuen ; formulazio horiek galdu egin dira ordea. Horren guztiaren ondorioz, proportzioek eta giza eskalak araututako arkitektura bat sortu zuen ; edertasuna parteen arteko eta osotasunarekiko erlazio harmoniotsutik sortzea zen beti ere arkitektura honen helburu nagusia.

 

Michelozzo

Brunelleschiren arkitektura izan zen eraginkorrena XV. mendeko Toscanako eraikuntzan. Alabaina, bestelako gauzak ere egin zituzten ondorengo belaunaldiek, gertuago zeudenak zenbaitetan gotikoaren malgutasunetik erromatar trinkotasunetik baino.

Brunelleschiren ondorengo belaunaldikoa izan zen Michelozzo di Bartolomeo (1396-1472), Michelozzo izenaz ezagutua, hura hezala Florentzian hil eta jaioa. Gaztetan urregintzan eta dominagintzan aritu zen, eta Ghiberti eta Donatello eskultoreen lankide izan zen. Ghibertirekin batera egin zuen San Mateo Florentziako Or San Michelle elizan. 1427an hasi zen Donatellorekin eslculturagintzan, eta hainbat hilobi eraiki zuten biok batera. Era berean, lankide izan ziren Pratoko katedralekoparlpitiran (1428an diseinatua).

Nolanahi ere, arkitekto hezala da Michelozzo ospetsua. Alediciko Cosimoren babespean egin zuen lan, eta 1433an hura erbesteratu zutenean harekin joan zen Veneziara . Cosimo Florentziara itzuli zenean (1434), orduan hasi zen Michelozzo arkitektura lan garrantzitsuak egiten. 1436an hasi zen berregiten Florentziako San Marco monasterioa. Monasteriorako egin zuen liburutegi dotorea XV. mendean Italiaosoan eraiki ziren liburutegien eredu hihurtu zen. 1444-1445 urteetan Santissima Annunziatako eliza multzoaren berreraikuntza lanen zuzendari izan zen, Florentzian herriz ere. Era berean, Brunelleschi hil zenean (1446), aldi batez haren ordezkoa izan zen Florentziako katedralaren arkitekto gisa.

Michelozzok hainbat berrikuntza egin zuen Florentziako palazzo edo jauregien egituran. Jauregi horietan esanguratsuena dledici jnaregia da (1444), Florentziako Via Largan eraikia (geroago, XVII. mendean, handitu egin zuen Ricccarcli familiak). Erdi Aroko Florentzian ohikoa zen oina errespetatuz -hau da, patio arkupedun bat, zenbait aretoz edo gelez inguratua-, eta eraikin mota hauen itluiaren zorroztasuna hautsi gahe, 1\lichelozzolc aldaketa garrantzitsuak egin zituen diseinuan, eta aldaketa horiek paradigmatikoak izan ziren Berpizkunde osoan. Aurreneko aldaketa fatxadan habe oro ezabatzea izan zen, nahiz eta Brunelleschilc erabili zituen, hori bai, ez oso nabarmen, alderdi Guelfoaren jauregian. Bestalde, maila horizontalak bihurtu ziren egituraren ardatz ; maila horiei buru emanez erlaitz irten bat ipini zuen, eraikin erromatarren modura. Goiko erlaitzaren nabarmentasuna orekatzeko, behetik gora, gero eta Nikiagoak dira solairuak; orobat murrizten da fatxadako harri biribilduen erliebea : beheko mailan erliebea handia da, eta oso nabarmena ehundura ; solairu nagusian harriak berdurak dira, nahiz eta erliebea junturetan nabarmentzen den, eta, goiko solairuan, harriak lauak dira eta itxurazko loturarik gabe elkartuak.

Erliebea murrizte hori, leiho bikiak (leiho veneziarrak), eta banaketa horizontalen nagusitasuna, hiru horiek izan ziren Italiako Berpizkundeko jauregietako hastapen tipologiko eta formal aipagarrienak.