Departamento de Cultura y Política Lingüística

Artea»Antzin Aroa

Egipto: Inperio Zaharra. Arkitektura

Unasen piramidearen kanpoaldeko xehetasuna (V dinastia). Sakarako nekropolisa.<br><br>

Egiptoko lehen bi dinastien garaian, faraoi jainkotuak aginpide zentralizatu bakar baten pean bildu zituen goiko eta beheko Egipto.Aginte zentralizatuari eta Nilo ibaiaren gainezkaldi erregularrei esker, nekazaritza soberakin ugari eskuratzen zuten eta horregatik enplegatu ahal izan zen hainbeste jende Inperio Zaharraren ezaugarri bihurtu ziren arkitektura obra ikaragarri haietan. Garai hartan asmatu zen hieroglifo idazkera, eta orduan sortu ziren Menfis eta Heliopolisko erlijio gune handiak ere. Gune horietan osatu zen sinesmen sinkretismoa erabakigarria izan zen faraoi jainkotuaren aginpidea sendotzeko.

Aginpide zentralizatu horren babesean Egiptoko zibilizazioak aurrerapen handiak egin zituen, eta funtzionario eta handizki asko aberastu zuen. Pepi II.a (K.a. 2278-2184) hil ondoan oinordekotza arazo larriak izan ziren. Oinordekotza gorabeherak eta klima aldaketak zirela-eta, aginpide zentrala desegin eta hiruzpalau erreinutan zatitu zen Inperio Zaharra. Hura izan zen Lehen Bitarteko Aroa deitu zaionaren hasiera : anai arteko gerra eta gose urteak izan ziren, eta garai hartan harrapakatu eta suntsitu ziren Inperio Zaharreko hilobigune asko.Piramideen aroa da Inperio Zaharra.

Inoiz altxatu diren hilobi monumentu handienak eraiki zituzten faraoiek, sekula sekulakotz aintzatuak eta gogoratuak izango ziren itxaropenean. Ez da ahaztu behar, hala ere, elementu gehiago hartzen zituen hileta eraikin multzo baten parte izaten zela piramidea, nahiz eta hilobia bertan egon. Hala, aipatzekoak dira : beheko tenplua, ibai ertzean ; goiko tenplua, piramidearen alboan, faraoiaren gurtzarako ; piramidera heltzeko galtzada ; biltegiak ; eta, batzuetan, faraoiaren hileta ontziarentzako hobia. IV. dinastiatik aurrera, piramide txikiago batzuk egin zituzten faraoien emazteentzat, piramide handiaren alboan. Hileta eraikin multzo handi hauen inguruan altxatzen zituzten handizkiek eta funtzionarioek ere berenmastabak, faraoi jainkotuagandik hurbil hilobiratuak izan zitezen.

Ezagutzen den lehen hileta eraikin multzo piramideduna Horus Netjerikhet edo Djoser faraoiarena da (K.a. 2668-2649).

Imhotep arkitekto handiak eraiki zuen, eta azken hori da, hain zuzen ere, errege eta gobernariak kenduta, bere izen propioz gogoratzen den historiako lehen gizakia.

Imhotepen obra naturaz gaindiko zerbait iruditu bide zitzaien bere garaikideei. Aurrez ez zen Egipton harrizko eraikuntza aipagarririk, baina arkitektura, ordu arte batik bat pezo eta zurezkoa zena, harrizkoa bilakatu zen handik aurrera. Imhotep santutzat gurtu zuten hil ondoren, eta medikuntzaren jainko zen Asklepiorekin parekatu zuten greziarrek.

Sakarako piramide harmailaduna mastaba handi baten gisara diseinatu zen lehenbizi . Hau da, garaiera gutxiko egitara karratu bat, goiko aldetik putzu erako sarrera bat zuena. Hasierako mastaba hari solairu gehiago erantsi zitzaizkion gainean, harik eta behin betiko piramide harmailadun forma eman zitzaion arte. Kare-harriz eraikitako sei harmailaz dago osatua piramidea.

Oinean 109 x 125 metro da luze-zabalean, eta 60 metroko garaiera du. Kanpoko sarbide batetik sartzen da piramide barruan lurpean dagoen granito gorrizko hilobi ganbarara . Haren gaindi, korridore sail bat dago, eta horietako batean faraoia irudikatzen da "sed" izeneko festan lasterka. Aipatu festa horren xedea faraoiaren indarrak berritzea izaten zen, bere gaztetasunari betierekotz eutsi ziezaion. Hileta eraikin multzoaren inguruan 10 metro altuko harresi bat zegoen, garai hartako jauregi fat.\:acfa erara bere sartu-irtenez apaindua, 11. dinastia garaiko zenbait erliebetan egiten zen bezala. Harresiaren barrutik korridore bat zegoen, itsatsitako zutabe sortakatuz inguratua, eta piramide harmailadunaren aldameneko patio guztiz zabal batera irekitzen zena.

Piramideen bilakaerako hurrengo urratsa IV. dinastiako lehen faraoia izan zen Snofruren (2575-2551 K.a.) erregealdian egin zen.

Faraoi honen garaian hiru piramide handi eraiki ziren eta, itxura batean behintzat, ez dirudi herrialdeko ekonomiari eta giza baliabideei gehiegi erasan zitzaienik. Hiru piramide horietan ikusten da piramide harmailadunetik benetako piramidera arteko bilakaera (tartean erronboide formakotik pasa zen). Meidumeko piramidea, lehenengoa, Huni faraoiak, Snofruren aitak, eraikitako piramide harmailadun bat zen hasieran, gero harmailak berdindu bazitzaizkion ere, 92 metro altuko benetako piramide baten itxura eman zitzaion arte. Gaur egun, piramide horren barne egitura baizik ez dago zutik, kanpoko estalkia berehalaxe erori baitzen. Ondoren beste piramide baten eraikuntzari ekin zion Snofruk Dahsurren . Malda pikoa emanez hasi ziren zenotafio berria eraikitzen : 54° 31', baina erdialdera heldu zirenean pitzatu batzuk agertu ziren eta Meidumekoa bezala eroriko zitzaien beldurrez, malda apaltzea erabaki zuten. Hala, 43° 21'ko malda eman zioten handik gora, eta horregatik geratu zitzaion erronboide itxura bitxi hori. Nahiz eta piramide hark 102 metroko garaiera izan, Snofruk Piramide Gorria deitu zitzaion hirugarren piramide bat eraikitzeko agindu zuen, eta hantxe hilobiratu zuten.

Gizako piramide multzoa da, edonola ere, denetan ikusgarriena eta ezagunena, hantxe iritsi baitzuten perfekzioa Inperio Zaharreko arkitektoek. Khufu edo Keopsen (K.a. 2589-2566) piramidea da, segur aski, historia guztian harriz eraikitako monumenturik handiena. Aldera dakiokeen bakarra Txinako Harresi Handia da, askoz geroagoko obra, bestalde.

Piramidearen oina karratu ia perfektu bat da, 230 metroko aldea duena (440 egiptoar besabete). Zorua berriz ia erabat horizontala da, gehieneko desnibela 0,0021 m besterik ez baita. Oineko karratuaren aldeak lau puntu kardinalekiko guztiz perpendikularrak dira. Eraikinak 146,59 metroko garaiera zuen amaitu zutenean (280 besabete), baina gaur egun ez da 138,75era baizik heltzen. Kare-harrizko 2.300.000 bloke handiz egina dago, milimetro erdi eskaseko igeltsozko geruza tartean dutela. Blokeen batez besteko garaiera 0,69 metrokoa da, eta pisua 2,5 tonakoa, baina badira 1,5 m altu direnak eta 15 tonako pisua dutenak ere.Eraikin eskerga honen guztizko bolumena 2.600.000 ni'-koa da eta 6.000.000 tona pisatzen du, gutxi gorabehera. Piramide arruntek baino barrualde konplexuagoa du, 3 hilobi ganbara baititu, maila desberdinetan.

Hirugarren hilobira 8,46 ni alnt den korridore batetik heltzen da : Galeria Handia esaten zaio.

Herodotok egotzi zion tirano fama beltza gorabehera, lurralde aberatsa eta baketsua utzi zuen Khufu faraoiak heriotzak eraman zuenean. Hala, haren ondorengoek baliabide ugari izan zuten eskura piramide gehiago eraikitzeko.

Khaefire edo Kefrenen piramidea (K.a.

2558-2532) Klwfurena baino zertxobait txikiagoa da : 215,25 metroko aldeak ditu eta 143,50 metroko garaiera. Hortaz, triangelu sakratuaren proportzio doiak ditu : 3-4-5, garaiera = 4 dela. Egoera onean daude oraindik Kefrenen beheko tenplua eta piramidera heltzeko galtzada. Tenpluaren ondoan esfingea dago, harkaitzean landutako estatua bat, lehoi gorputza eta giza burua dinrena : 57 metroko luzera du eta 20 metroko garaiera. Khufuren garaikoa da esfingea, eta beraz, Khaefreren tenplua baino antzinagokoa .

Gizako piramideetan berriena Menkaure edo Mizerinosena (K.a. 2532-2504) da.

Beste bien aldean txikia ematen du, 105 metroko aldea eta 66ko garaiera baizik ez baitu. Egiptoar triangelu angelu-zuzenaren proportzioak errespetatzen ditu : h=5, b=4.

Piramidearen tamaina txikiagoa bada ere, inguruko tenpluak handiagoak eta aberatsagoak dira proportzioan. Beste hiru piramide txiki ere eraiki zituzten Menkaureren piramidearen ondoan, faraoiaren emazteen hilobitarako. Piramideen inguruko eraikinetan egindako lan horien guztien ondorioz, eraikuntza lanak pixka bat arrazionaldu egin ziren eta, hala, V. dinastiatik aurrera, kare-harrizko bloke txiki eta irregularrez eraiki ziren piramideak. Kanpoko geruza baizik ez zen egiten kararri landuz ; alabaina geruza horrek, eraikin guztiz trinkoarenitxura ematen zion. Teknika berri horri esker askoz lehenago amaitu zituzten eraikinak, baina behin kanpoko blokeak kenduz gero -Erdi Aroko harginek guztiz gogoko zituzten-, berehalaxe hondatu ziren.

V. eta VI. dinastiako faraoiek metodo berria erabiliz eraiki zituzten Abusir eta Sakarako p iramideak. l a denak sartzen dira triangelu sakratuaren proportzio doietan, eta aurrekoak baino txikiagoak dira. V. dinastiako azkeneko erregea izan zen Unasen (K.a. 2375-2345) piramidetik aurrera, zeina Sakaran baitago, sarkofagoa zegoen ganbaran piramideetako testuak idatzi ziren, ezagutzen diren erlijio testu antzinakoenak.

Ganbararen sabaia ere apaintzen zen : izar txuriak irudikatzen zinizten atze urdin ilunaren gainean.

Hileta eraikin multzoak ez ezik, V. dinastiako faraoiek Ra jainkoari eskainitako tenpluak ere eraiki zituzten. Eguzkiari eskainitako tenplu hauek atari bat zuten aurrean, eta berorretatik piramideetakoen antzeko aldapa bat igotzen zen tenpluraino.

Eguzki ontzi bat irudikatzen zuen adreiluzko patio karratu bat izaten zen tenplua bera, eta patioaren barruan obelisko bat egoten zen idulki baten gainean ezarria.

Gizarte maila alaiko pertsonak, zerbitzatu zuten faraoiaren zenotafioaren ondoan eraikitako rnastabetan hobiratzen ziren. Era horretan, Ra beraren kide bihurtzen ziren, jainko harekin identifikatzen baitzen faraoia hil ondoan.

Mastabaren bilakaera piramidearenaren beretsua izan zen. Hasieran adreiluzkoak ziren, baina III. dinastiaz geroztik kararrizkoak eraiki ziren. Hilobi ganbara lurpean egoten zen, eta han ezartzen ziren jauregi fatxada eran apaindutako harrizko sarkofago angelu-zuzena eta hileta horniak. Mastabaren goialdeko putzu erako zulo batetik zuen sarbidea, zeina zaborrez eta hareaz betetzen baitzen gero. Mastabaren gainegituran serdab zelakoa, non zenduaren estatua bat ezartzen baitzen, eta gurtzarako kapera egoten ziren ; azken horretan zegoenmastabako irudimenezko sarrera edo ate faltsua. Bi gela horiek erliebez apaindu ziren V. dinastiatik aurrera. V. eta VI. dinastien garaian, aberastasun handiz apaindutako mastaba handiak eraiki zituzten handizkiek. Aipagarriak dira Ti-rena, Ptahotepena, Akhethetep-ena eta Mererlikarena.

Mastaba hauen gainegitura konplexuagoa izaten zen, pasabide eta gela gehiago izaten baitzuten : atartea, patio pilareduna, zenduaren janarientzako gordetegia eta korridore sail bat. Inork ez daki ziur Inperio Zaharraren garaian errege familiakoak ez ziren pertsonen gorpuak baltsamatzen ziren ala ez, baina badirudi momia bihurtzeko tratamendua, artean oso bakuna bazen ere, faraoiari eta haren ahaide hurbilenekoei baizik ez zitzaiela egiten.