Departamento de Cultura y Política Lingüística

Euskara eta Euskal Literatura»Euskara eta Euskal Literatura

III. Aditza eta adizjokoa

 

Ezaugarri orokorrak

Eztabaida liteke, eta eztabaidatu izan da, ea aditzaren inguruko osagai horiek guztiak maila berekoak diren. Ez dirudi hala direnik.

Guk geuk ere kasu sintagmak eta posposizio sintagmak bereizi ditugu.

Eta subjektuaz, osagarriez eta adizlagunez ere aritu gara. Nolanahi ere, perpausa aditzaz eta beronen inguratzaileez osatutako egitura bat dela onartuz, aditza izango litzateke perpauseko gainerako osagaiei batasuna ematen dien elementua.

Perpausean gertaera bat, ekintza bat, egoera bat,? adierazten da.

Eta adierazten den horren muina aditzak dakar. Berau da erdi-muina.

Behin aditz bat aukeratuz gero, perpausa behar bezala eratua egongo bada, aditz horrek ezartzen dituen eskakizunak bete behar dira, agerian edo ezkutuan, baina aditz edo predikatu baten eskariak, nolabait esateko, perpausean bete behar dira.Eman dezagun, adibidez, GALDETU aditza hartzen dugula. Honek eskatzen du, duen esanahia halakoa delako, galdera egingo duen norbait eta baita, zerbait galdetzea ere. Horrenbestez, aditz honen inguratzaileen artean bi behintzat beharko ditugu aditzaren eskakizun hauek betetzeko. Ezingo dugu GALDETU aditza erabili, galdetzaile bat eta galdera bat ezarri gabe. Bi osagai beharko ditugu, bakoitzak bere lekua beteaz. Eta hirugarren bat ere bai, galderak norbaiti egiten baitzaizkio beti, norbait hori geure burua bada ere.

Horiez aparte, beste hainbat inguratzaile ere agertuko dira, aukeran.

Hortaz, aditza har dezakegu perpausaren ardatz elementu gisa.

 

Aditzen erregimena

Gorago esandakoaren arabera, aditzen sailkapena egiteko orduan erabil daitekeen irizpide nagusietako bat aditz bakoitzaren errejimena da. Aditz bakoitzaren ezaugarritzat har baitaiteke inguruanizango dituen izen sintagmak zernolakoak izango diren hautatzea eta sintagma horietako bakoitzak zernolako kasua izan behar duen erabakitzea. Honi deitzen diogu errejimena.Alde horretatik, jadanik ohikoa da euskal gramatiketan aditzak kasu gramatikalen arabera sailkatzea. Horrela, NOR motako aditzak, NOR- NORI motako aditzak, NOR-NORK motako aditzak eta NOR-NORI- NORK motako aditzak bereizi ohi dira. Izan ere, aditz batzuk, ?etorri, erori, izan, ?? NOR sailekoak dira: aditz horiek agertzen diren perpausean nor kasuan edo absolutiboan doan izen sintagma subjektua izango da. Nori kasuan edo datiboan doan sintagma ere izan daiteke perpaus horretan, baina inola ere ez, ergatiboan doanik. Horregatik, honako perpaus hauek zuzenak dira:(1) a. Idazkari berria etorri da. (NOR) b. Idazkari berria etorriko zaizue. (NOR-NORI)Baina beste hau okerra da: c. *Idazkari berria etorri du nagusiak. (NOR-NORK) d. *Idazkari berria etorri digu nagusiak. (NOR-NORI-NORK)ETORRI-k ez baitu NORK kasua duen inguratzailerik onartzen. Baina, etorri-ren ordez, ekarri aditza hartzen badugu kontuan, gauzak bestela izango dira:(2) a. Idazkari berria ekarri du nagusiak. (NOR-NORK) b. Idazkari berria ekarri digu nagusiak. (NOR-NORI-NORK)Nori sintagmaren agerpena normalean aukerakoa da. Nahiz eta badiren aditz gutxi batzuk (ekin, jarraitu, ?) sintagma hori nahi eta ez eskatzen dutenak: (3) a. Lanari ekingo diogu.. . *Lana ekin dugu.Horregatik, aditzen sailkapenerako, batez ere NOR eta NORK sintagma agertzen den ala ez hartu behar da kontuan. Honen arabera, aditzok, jokatzen direnean, laguntzaile egokia eskatuko dute: batzuek izan, edin laguntzaileak, besteek, edun, ezan. Edo, errazago ulertzeko, batzuk laguntzailea eskatuko dute eta besteek laguntzailea. Informazio hau hiztegietan eman ohi da. Hona hemen, hala ere, sail bateko eta besteko aditz zerrenda bat, ez osoa, noski: sailekotzat eman ditugun aditzik gehienek, agertzen diren perpausean nor sintagmaz gainera (edo, berdin dena, zer sintagmaz gainera) nork sintagma ere agertzea eskatzen dute:Zenbait aditzekin NOR edo ZER sintagma horren ordez, perpausa edo bestelako posposizio sintagma bat aurkituko dugu:Hortaz, egiazki nor sintagma ez den osagarriz horniturik ageri zaizkigu nor-nork motako aditz batzuk.Hauen ondoan, badira beste batzuk laguntzailea eskatu arren, nor sintagmarik inoiz izaten ez dutenak perpausean:

 

Aditzen sail aldaketa

Baina aditz asko eta askorekin gertatzen den fenomeno bat aipatu beharra dago. Izan ere, aditz bera batzuetan formako bezala agertzen ahal zaigu eta beste batzuetan, berriz, forman ikusten dugu. Adibidez: (10) a. Mirenek merke saldu omen DU etxea.. ?. Mirenen etxea merke saldu omen DA.. . Bart gizon bat hil DUTE gaizkile batzuek.. ?.Bart gizon bat hil DA gure herrian.Hemen ikusten denez, erosi eta hil aditzek bitara jokatzen dutela ematen du. Ikus dezagun zer den hemen gertatzen dena.

 

a.

Berez NOR-NORK erakoak diren aditz guztiek NOR erako gisa joka dezakete: erosi du/erosi da; saldu du/saldu da; ekarri du/ekarri da; ikusi du/ikusi da; esan du/esan da; etab.Kasu honetan, formako adizki hori inpertsonal gisa interpretatzen da. Esan dugu aditz baten esanahia ulertuko bada aditz horrek adierazten duen ekintzan edo prozesuan parte hartzen duten argumentuak hartu behar direla kontuan. Erosi-ren kasuan, adibidez, aditz horrek zer esan nahi duen ulertuko badugu, erosketa egiten duen norbait (egile errola duen argumentua, alegia) badela pentsatu behar dugu. Izan ere, gauzak ez dira bere kasa erosten, norbaitek erosten ditu. Erosi da esaten dugunean ere, hortaz, erosketa gertatu denez, erosleren bat behar da. Baina oraingoan, erosle hori zehaztu gabe ematen dugu. Hori da inpertsonala dela esaten dugunean esan nahi duguna: eroslea nor den adierazi gabe uzten dugu.Interpretazio inpertsonal hau ez da, egia esan, aditz gisa ematen ditugun aditzekin bakarrik gertatzen. Berez aditz direnekin ere gerta daiteke interpretazio bera. Jakina, kasu honetan aditza ez da formaz aldatzen: -tik -ra pasa daiteke, baina -tik ez daukagu nora pasa. Beraz, adizkia ez da aldatzen: (11) a. Hegazkin hori egunero JOATEN DA Amsterdamera.. . Hemendik JOATEN DA Amsterdamera.Hemen adizki berak (joaten da) balio desberdina du: (11a)-n aditzaren argumentu bakarra agerian dago, ongi zehaztua: hegazkin hori. (11b)-n, ostera, aditzean parte hartzen duen subjektu hori ez da inondik ageri, orokorra da, zehaztugabea, inpertsonala.

 

b.

Baina, alderantziz, erako aditz batzuek erako gisa ere joka dezakete. Gorago aipatu dugun HIL aditza tipikoa da.

(13) Norbait hil da.diogunean ez dugu perpaus hori inpertsonal modura interpretatzen ez erreflexibo modura. Alegia, perpaus honek esan nahi duena ez da «norbait hil dute», baizik bere kasa, inork horretara ekarri gabe, hil dela.

Horrelako erako aditzei inkoatiboak deitzen zaie, egoera aldaketa bat erakusten dutelako: hiltzea bizi egoeratik hil egoerara pasatzea da. Honako honetan ere gauza bera: (14) Putzua bete da.badiogu, ez dugu esaten, nahitaez, norbaitek bete duela, bere kasa bete dela baizik. Eta inkoatiboa da hutsa zegoena bete egin baita.

Horrelako aditzak dira, adibidez, adjektiboetatik eratorritakoak (zuritu, gorritu, ?) eta baita beste zenbait ere: lotsatu, hondatu, nekatu, ? Aditz hauetako asko forman erabil daitezke, eta orduan, aditzak hartzen duen adiera aditz arazlearena da. Eta, hain zuzen, horietako zenbait aditz forman eman daitezke edo, gehituz, aditz arazle forman:(15) a. Nekatu egiten nauzu = Nekarazten nauzu.. . Lotsatu egin duzu = Lotsarazi egin duzu.Nolanahi ere, oraingoan, gorago aipatu dugun fenomenoaren alderantzizkoa gertatzen dela esan daiteke:Hau da, hain zuzen, aditz arazleetan gertatu ohi dena. Adibidez:

 

c.

Eta ohart gaitezen, azkenik, -tik -ra aldatu den aditza iragangaitz izatetik iragankor izatera pasarazi dugula. Eta, behin urrats hau emanez gero, alderantzizko urratsa ere eman dezake aditzak, alegia -tik berriro -ra pasa daiteke, eta oraingoan, gorago azaldu dugun moduan, gertatzen den interpretazioa inpertsonala izan daiteke. Hori hobeto ikusteko, pentsa dezagun hil aditzak izan ditzakeen balioez:(18) a. Oso kolore HILAK erabiltzen ditu horrek (hemen hil adjektiboa dugu).. . Gure txakurra atzo HIL zen (hil, aditza dugu eta balio inkoatiboa du).. . Gure txakurra albaitariak HIL zuen ( aldaketa egin ondoren, hil aditzak balio arazlea du: norbaitek eragin du prozesua, hiltzea).. . Aizu, zure herrian nola HILTZEN dira txerriak? (oraingoan, hil-ek inpertsonal balioa izan dezake: aldaketa gertatzen denean sarri suertatzen dena).Laburbilduz, honela irudika daiteke gerta daitezkeen aldaketak:

 

Adizki motak

Gorago esan dugu, aditza ez dela biluzik agertzen perpausean, inflexio markaz hornitua baizik. Inflexiodun adizki hauetan jokatuak eta jokatu gabeak bereiz ditzakegu. Jokatuak, berriz, trinkoak izan daitezke edo perifrastikoak:

 

a. Adizki jokatuak eta jokatu gabeak

Egia esan, adizki guztiak, inflexiodunak diren neurrian, gutxiago edo gehiago, jokaturik agertzen dira perpausean. Hala ere, badira adizki batzuk pertsona eta denbora markak beregan dituztenak (natorkizu, ekarriko dizkiozu, etab.) eta beste batzuk askoz inflexio pobreagoa dutenak. Bereziki, ez denbora ez komunztadura markarik ez dutenak (etortzea, ekarririk, etab.). Lehenbizikoak adizki jokatuak direla esaten dugu eta azkenak, berriz, adizki jokatu gabeak.

(20) a. Mesede baten eske NATORKIZU. (aditz jokatua) b. Pozik ESANGO NIOKE zerbait lotsagabe horri. (aditz jokatua) c. Nola nahi zenuen ETORTZEA, trenik ez bazen? (aditz jokatu gabea) d. AGURTU ondoren, eseri egin zen. (aditz jokatu gabea)Dena den, kontuan izan bedi badirela perpaus batzuk itxuraz aditz jokatu gabea dutenak, baina egiazki hala ez direnak:(21) a. Etorri hona! b. Zigarro bat emango?Hauetan, egiazki, ez dugu aditz jokatu gaberik, laguntzailea isilpean duten aditz jokatuak baizik: (22) a. Etor(ri) zaitez hona! Etorri [Ø] hona! b. Zigarro bat emango al didazu? Zigarro bat emango [Ø]?

 

b. Adizki trinkoak eta adizki perifrastikoak

Adizkiak dituen inflexio marka guztiak hitz bakarrean biltzen badira, adizki trinkoa dela esango dugu. Inflexio hori hitz batean baino gehiagotan banatua badator, adizki nagusi baten eta adizki laguntzaile baten artean, adibidez, adizki perifrastikoa dela esango da.

 

Adizki jokatuak

Aditzaren ezaugarri nagusia jokaturik agertzeko ahalmena da. Jokatzean, pertsona, denbora eta aspektua dira bereziki kontuan hartzen direnak.

 

1. Pertsona komunztadura

Adizkiak perpauseko zenbait osagairekin lotura berezia erakusten du: perpauseko adizkiak komunztadura izan ohi du kasu gramatikalekin, nor, nori eta nork kasuan doazen sintagmekin, alegia.

Komunztadura hau sintagma horiek zein kasutan dauden kontuan hartuz egiten da, baina baita zein pertsonatakoa den eta singularra ala plurala den. Beraz, sintagma horien kasua, pertsona eta numeroanolakoa den, halakoa izango da adizkiak erakutsiko duen mar - ka ere. Horrela, adibidez, esan diot / esan dit / esan dizkiot / esandizkit adizki desberdinak ditugu, baina beren arteko desberdintasuna jokoan sartzen diren pertsonei dagokiena da:(24) a. esan diot = NIK HARI ZERBAIT b. esan dit = HARK NIRI ZERBAIT c. esan dizkiot = NIK HARI GAUZA BATZUK d. esan dizkit = HARK NIRI GAUZA BATZUK etab.Hona hemen adizkiaren barnean aurkituko ditugun pertsona markak:Hirugarren pertsona delakoari, berez, ez dagokio marka berezirik, edo nahiago bada, Ø izango litzateke marka hori. Hala ere, itxuraz behintzat, adizkiaren hasieran, D-, Z- eta L- markak agertzen dira eta, adizkiaren barrenean ?datiboari dagokionean? -O- eta -E- ere agertuko zaizkigu.

Bestalde, pluralaren eta singularraren arteko bereizketak ere izan ohi du bere islada adizkian.

(26) PluralgileakBeraz, aditz jokatuak pertsona-komunztadura duela esan ohi dugu.

Adizki guztiak biltzen dituzten koadroetan, pertsona desberdinei dagozkien markak zutabeak osatuz ematen ditugu. Hortaz, adizki egokia osatzeko, zutabe bakoitzetik behar dugun pertsona marka egokia hartzea aski izango dugu.Adizki alokutiboak Adizkian, perpauseko kasu sintagmen arabera jasotzen diren pertsona marka hauezaz gainera, beste pertsona marka berezi bat ere jaso liteke. Perpaus batean agertzen diren kasu sintagma horiei dagozkien komunztadura markei beste bat eransten zaie batzuetan euskaraz. Adibidez, har dezagun, betiko adibidea: (27) a. Aitak amari gona gorria ekarri DIO.. . Aitak amari gona gorria ekarri ZIOK / ZION.Ekarri dio adizkian zer nolako informazioa biltzen den argi dago: HARK-HARI-HURA.Ekarri ziok/zion adizkian, berriz, beste honako hau da ematen zaiguna: HARK-HARI-HURA + HIREKIN ARI NAUK/NAUN.Adizki alokutiboak komunztadura marka ohikoez gainera hiztunak bere aurrean duen solaskideari dagokion marka berezi bat dutenak dira. Solaskidea emakumezkoa den edo gizonezkoa den, marka desberdina agertuko da. Orohar, -K edo -A- izango da gizonezkoarekin ari garela aditzera ematekoa eta -N edo -NA-, emakumezkoarekin ari garenean.Adizki guztiek ez dituzte forma alokutiboak. Izan ere, egiazko komunztadura marken artean jadanik 2. pertsonako marka badator (hi, zu edo zuek-i dagokiona) orduan ezin da beste 2. pertsonako markarik (alokutiboarena ere ez, noski) erantsi. Horrela, hi etorri haiz ez da forma alokutiboa, hi absolutiboak bere komunztadura marka jadanik ezarria baitio adizkiari. Baina ni etorri naun forma alokutiboa da, adizkiak nor sintagmari dagokion markaz gainera ?hasierako N?z gainera, alegia- solaskideari dagokiona ere bai baitu: -N.Beste azken ohar bat: forma alokutiboak ez dira nolanahi erabiltzen ahal. Arau nagusi bezala, honako hau emango dugu:

 

2. Denbora

Baina adizkiak aldatu egiten dira aldiaren arabera ere. Hots: iraganeko zerbaiti erreferentzia egin nahi diogunean aditzak marka batzuk izango ditu, orainaldiari erreferentzia egin nahi diogunean agertuko direnak ez bezalakoak. Adibidez: (31) a. esan diot = nik hari zerbait GAUR b. esan nion = nik hari zerbait ATZO Hortaz, adizki jokatuan denborari buruzko informazioa jasotzen da. Hau ere nolabaiteko komunztadura izango litzateke. Alegia, atzo eta gaur aditzondoek adizkia modu jakin batean joatea eskatzen dute. Horregatik dira txarrak honako hauek: (32) a. *Lehengo urtean berandu iritsi naiz herriko jaietara.. . *Gaur goizean ez nuen bizarra moztu.Aditzondo bakoitzak bere eskakizunak ezartzen dizkio adizkiari.

Perpaus horiek, zuzen emanda, honela geldituko lirateke: (33) a. Lehengo urtean berandu iritsi nintzen herriko jaietara.. . Gaur goizean ez dut bizarra moztu.

 

3. Aspektua

Horrezaz gainera, adizkian aspektuari buruzko informazioa ere jasotzen da: etorri naiz eta etortzen naiz ez dira gauza bera. Ez eta ere, etorri naiz eta etorriko naiz.Adibide gisa eman ditugun adizki hauetako batek (etorri naiz-ek, hain zuzen) dagoeneko burutua den ekintza edo gertakizun bati egiten dio erreferentzia. Etorri naiz esaten badut, etortze hori jadanik amaitua da. Etortzen naiz esaten badut, ordea, maiztasunez gertatzen den zerbaitez ari naiz, etortzea ez da zerbait burutua, behin eta berriz gertatzen den zerbait baizik. Nator esango banu, berriz, ez nintzateke ariko, ez, burutua den zerbaitez, ez, maiztasunez gertatzen den zerbaitez, momentu jakin batean gertatzen den zerbait puntualaz baizik. Etorriko naiz esatean, berriz, gertakizun den zerbaiti egiten diot erreferentzia, geroko zerbaitez ari naiz.Honako hauek dira aspektuari dagokionez bereizi beharreko ezaugarriak:[±PERFEKTUA] Alegia, aditzak adierazten duen ekintza hiztunak burututzat ematen duen ala ez hartzen da kontuan. Ea hitzegiten ari gar en momentuan edo gogoan dugun beste momentu batean, ekintza hori amaitutzat ematen den ala ez. Amaitutzat jotzen bada, adizkia [+PERF] nahiz [+BURUTUA] dela esango dugu. Hori adierazteko, euskaraz partizipioa dugu ?hemen gisa aipatuko dugu? zenbaitetan izan lagun duela:(35) EtorrI naiz, etorrI nintzen, ? LagunDU diot, lagunDU nion, ?Denak adizki [+PERF] ditugu, bukatutzat ematen den gertaera bat aurkezten baitigute.[±GEROKO] Aspektuaren aldetik gogoan hartu behar den beste ezaugarria da [±GEROKO] edo, nahiago bada, [±GERTAKIZUN]. Honek esan nahi du ekintza etorkizunean burutzeko moduan ikusten dela. Guk hemen gisa aipatuko dugu, formari dagokionez:(36) EtorrIKO naiz, joanGO dira, lagunDUKO genion, etab.denak [+GEROKO] formak ditugu aspektuaren aldetik: etorkizunera bidaltzen gaituzte.Eta zer adierazten du -ek? Honek ere aspektua adierazten digu. Baina oraingoan, [-PERF] eta [-GEROKO] ezaugarriak izango ditugu.Beraz, eta nolabait laburbilduz, honela bil litezke adizkiak aspektuaren arabera:[±PUNTUKARI] Adizki trinkoak (nator, nabil, dakargu, genekien, etab.) [-PERF] eta [-GEROKO] dira. Baina horietan beste ezaugarri bat bereiz daiteke aspektuari dagokiona: puntukaritasuna. Honek esan nahi du aditzaren ekintza edo gertaera momentu jakin batean gertatzen ari dela.

 

4. Modua: [± AHALA]

Aspektuaz eta denboraz gainera, bada beste bereizgarri bat ere adizkietan gertatzen dena: modua. Denboraren aldetik, iragana etaoraina bereizten ahal ditugun bezala, eta aspektuaren aldetik, burutua eta burutua ez dena alde batetik, baina baita gertakizun dena eta ez dena eta puntukaria dena edo ohiturazkoa eta abar , badira beste aditz bereizgarri batzuk gramatikalariek MODU kontzeptupean ezarri ohi dituztenak eta ahala eta ahala ez dena bereizteko bidea ematen digutenak, edo agintera dena eta ez dena. Horrela, dator eta datorke-ren artean dagoen diferentzia [-ahala]/[+ahala] gisakoa dela esan dezakegu:Ohar bat, dena den: [± AHALA] delako ezaugarriak ez du nahi eta ez «ahalera» edo «potentziala» adierazten. Ahalera balio hau egiazki adizki perifrastikoetan bakarrik gertatzen da: etor gaitezen / etor gaitezke. Gainerakoetan, potentziala baino gehiago «zerbait gertatu izana edo gertatzea posible dela» adieraziko luke. Adibidez, egia da eta egia dateke bi gauza desberdin dira, baina bigarrena, nolabait parafraseatu beharko bagenu, honela egingo genuke: «badaiteke egia izatea». Gaur hori honela esaten dugu: «egia izango da».

Eta dator eta betor-en artean ere moduzko diferentzia nabari daiteke:

 

5. Adizki trinkoak

Adizki trinkoetan, goian esan dugun bezala, hitz bakarrean biltzen da aditzak bildu ohi duen informazioa. Honako hauek dira adizki trinkoetan biltzen diren markak: a. Aspektuari dagokionez, ez daramate aspektu marka berezirik.

Formalki, hortaz, aspektua ez dute markatzen. Baina esanahiari dagokionez, adizki trinkoek puntukaritasuna markatzen dutela esan ohi dugu. Hori argi ikusten da dator eta etortzen da adizkiak konparatuz gero. Horien artean dagoen diferentzia bakarra aspektuari dagokiona izango litzateke: biak dira burutu gabeak, baina bata puntukaria eta bestea ez. Eta denborari, pertsonari eta moduari dagokionez, berdin-berdinak dira, ez dute inongo kontrakotasunik. Non datza, hortaz, diferentzia? Puntukari izatean edo ez izatean:b. Denborari dagokionez, oposizio argia ikusten da, adibidez, dator eta zetorren adizkien artean. Bi forma horiek, hain zuzen, denboraren arabera bereizten dira.Baina bi adizki horien ondoan, formalki iraganeko zetorren horren oso antzekoa den beste adizki bat ere bada: -letor (baletor baldintzazkoetan ageri den bera: baletor = ba-letor. Hots: -letor adizkiari baldintzaren marka erantsiz lortzen duguna). Forma hau, berez, ez da ez, orainaldia, ez, iragana, ametsen munduko zerbait baizik, alegiazkoa, balizkoa, alegia. Hortaz, hor dugu, nolabait denborari dagokion oposizioa:c. Gorago esan dugun bezala, moduari dagokion oposizioa ere bada. Izan ere, DATOR / ZETORREN / baLETOR hirukote horren kontra beste hirukote hau ere badugu: DATORKE / ZE- TORKEEN / LETORKE.Hirukote berri honen eta aurrekoaren artean dagoen oposizioa moduzkoa da. Formalki, -(te)ke da adizki batzuetan agertzen den marka. Hots: adizki batzuek marka hori dute eta beste batzuek ez dute:Eta zein da marka hori duten adizkien eta ez dutenen arteko diferentzia? Dator eta datorke-ren arteko oposizioa ziurra den gertaera baten (norbait dator) eta agian gertatuko den edo gertatzea balitekeen gertaera baten (norbait datorke) artekoa izango litzateke.

Ahaltasuna eta gerokotasuna ere adierazten dute -(te)ke-dun adizkiek.

Horregatik, ñabardura guztiak kontuan hartuz, esan daiteke adizki hauen artean [-AHAL] / [+AHAL] oposizioa dela. Hortaz, goiko koadroa osatu beharra dago, sei adizkiei leku egiteko:Adizki trinkoen joko guztia funtsean koadro honetan bil daiteke.

Beraz, sei zulo izango ditugu, bakoitza [±orain], [±iragan] eta [±ahala] tasunen zehaztapenen arabera defini daitekeelarik. Tasun horiez gainera, jakina, adizki bakoitzak dagokion aditzaren oina eramango du (-TOR-, -KAR- -KI-, -RAMA-, -BIL-? etab.) eta pertsona komunztadurari dagozkion markak.

 

6. Adizki trinkoen eta laguntzaileen forma kanonikoa

Forma kanonikoa diogunean ohiko forma, osagai desberdinek erakutsi ohi duten hurrenkera esan nahi da. Hau da, funtsean, adizki horien osagaiek erakusten duten segida:

 

Aditz paradigmak

Ohar bat egin behar da, nolanahi ere. Jarri dugun eskema arauzkoa (45)-ekoa bada ere, horrek ez du esan nahi euskaldun guztiek, leku eta garai guztietakoek forma horiek denak erabiltzen dituztenik.

Ez eta gutxiagorik ere.

Bestalde, eskema batzuetan hutsuneak aurkituko ditugu. Bere garaian Euskaltzaindiak hala eman zituen paradigmak. Adibidez, gorago eman dugun dakarke / zekarkeen / lekarke hirukotea ez da ageri Euskaltzaindiak emandako aditz batuaren zerrendetan. Dena den, eskema orokorraren arabera, ez da batere zaila dakarke, lekarke, dakike eta antzekoak sortzea.Lehenbizi, adizki trinkoen eskemak emango ditugu eta ondoren adizki laguntzaile gisa erabiltzen ditugunenak. Baina beti ere gogoan izan aditz desberdin guztiei funtsean eskema bera aplikatzen zaiela. Aldatzen den bakarra aditzaren erroa da: nolako aditza halako erroa. Horrenbestez, esan daiteke euskaraz adizjoko bakarra dugula, gure hizkuntzan ez ditugula, latinez bezala, adibidez, adizjoko desberdinak. Adizki horien forma kanonikoa (46)-an eman duguna izango da.

 

Adizki trinkoak

 

ADITZAK

 

EGON

(NOR jokoa)Alegiazkoetan ba- erantsi zaio adizkiari. Adizkia, berez, ba- gabea da, baina forma horiek gaur egun baldintzazkoetan bakarrik erabiltzen direnez, argi beharrez, ba- eta guzti ematen ditugu.(NOR-NORI jokoa)

 

ETORRI

(NOR jokoa)(NOR-NORI jokoa)

 

IBILI

(NOR jokoa)(NOR- NORI jokoa)

 

JOAN

(NOR jokoa)(NOR-NORI jokoa)

 

ADITZAK

 

EKARRI

(NOR-NORK jokoa)-tza- hautatuko da NOR plurala denean. Bestalde, azken n-ren aurrean -R gertatzen denean, e bat tartekatuko da.<br><br>(NOR-NORI-NORK jokoa)

 

EDUKI

(NOR-NORK jokoa)

 

ERABILI

(NOR-NORK jokoa)

 

ERAMAN

(NOR-NORK jokoa)(*) NOR 3. pertsonakoa denean, iraganeko adizkiak honako eskema honen araberakoak dira:(NORK-NOR jokoa. NOR = 3. pertsona)

 

ERION

(NOR-NORI jokoa. NOR = 3. pertsona)

 

EROAN

(NOR-NORK jokoa. NOR = 3. pertsona)

 

ETZAN

NOR jokoa

 

JARDUN

(NOR-NORK jokoa. NOR= 3. pertsona)

 

*IO (?esan?)

(NOR-NORK jokoa. NOR= 3. pertsona)Ezkerrean, Pablo Zamarriparen El baskuence facilitado. Gramática Bizkaina (1909) liburuaren azala.<br><br>Eskuinean, Soloetaren Le petit basque: Cours élémentaire de Grammaire basque (Lima, 1913) liburua (KOLDO MITXELENA Kulturunea).<br><br>(NOR-NORI-NORK jokoa. NOR = 3. pertsona)

 

IRAUN

(NOR-NORK jokoa. NOR = 3. pertsona singularra)

 

IRITZI

(NOR-NORI-NORK jokoa. NOR = 3. persona)

 

IRUDI

(NOR-NORK jokoa. NOR = 3. persona)

 

JAKIN

(NOR-NORK jokoa. NOR = 3. persona)

 

Adizki perifrastikoak

 

1. Osaera

Adizki perifrastikoak adizki nagusi batez eta laguntzaile batez osatuak direla esan dugu.

Adizki nagusiak honako forma hauetako bat hartu behar du, aspektuaz hiztunak egiten duen aukeraren arabera.Adizki laguntzaileak, berriz, aditz laguntzaileen forma trinkoak besterik ez dira. Hots: IZAN, EDUN, *EDIN eta *EZAN aditzen forma trinkoak.

IZAN-ek eta EDUN-ek aditz laguntzaile gisa ez ezik aditz nagusi gisa ere lan egiten dute:(49) a. Berandu etorri NAIZ (aditz laguntzailea da hemen IZAN).. . Gu euskaldunak GARA (hemen, IZAN aditz beregaina da, nagusia).(50) a. Lanak nekez egin DITUT (EDUN laguntzailea da).. . Bi seme-alaba DITUT (hemen EDUN aditz beregaina da).Baina *EDIN eta *EZAN beti aditz laguntzaileak dira, ez dute ber e- gain izateko gaitasunik:Hortaz, funtsean, adizki perifrastikoak bi osagai elkartuz osatzen dira: adizki nagusia eta adizki laguntzailea. Eskema bidez:(53) ADIZKI PERIFRASTIKOAAditz laguntzaile egokiaren hautapena aditz nagusiaren arabera egiten da. Aditz batzuk, badakigu, NORK-dunak dira eta besteak, gabeak. Horren arabera, batzuek EDUN eta *EZAN hautatu behar dute eta besteek IZAN eta *EDIN. Adibidez:Horrenbestez, adizki nagusiak lau aukera besterik ez ditu funtsean.

Laguntzaileak, berriz, gainerako adizki trinkoek dituzten forma guztiak izango ditu. Adizki nagusiaren lau forma horiek adizki laguntzaileak aurkez ditzakeen gainerako forma guztiekin konbinatuz lortuko ditugu teorian posible diren adizki guztiak. Teorian diogu, zeren forma guztiak, gorago esana dugun bezala, ez baitituzte euskaldun guztiek erabiltzen. Hemen ere euskalki batetik bestera aldea dago.

Ondoko koadroetan jasotzen da aditz laguntzailearen aditz jokoa.

Adizki nagusiak eta laguntzaileak behar bezala konbinatuz, berez, hogeita lau forma aterako zaizkigu. ETORRI aditza eredu harturik, hona hemen forma guztien koadroa:

 

Aditz laguntzailea

Adizki perifrastikoak osatzeko adizki nagusia, bere aspektu markekin, eta adizki laguntzailea behar ditugu, hots: (53)-ko eskema jarraitu behar dugu. Ondoren datozenak, hain zuzen, horretarako behar ditugun adizki laguntzaileak ditugu. Gogoan izan, dena den, adizki laguntzaile hauek, azken batean, IZAN, *EDIN, EDUN eta *EZAN aditzen jokoa besterik ez direla, hauek baitira euskarak erabiltzen dituen aditz laguntzaileak.

 

IZAN

(NOR jokoa)(NOR-NORI jokoa)

 

*EDIN

(NOR jokoa)(NOR-NORI jokoa)

 

*EDUN

(NOR-NORK jokoa)* NOR 3. pertsonakoa denean, iraganeko eta alegiazko adizkiek honako paradigma hauek osatzen dituzte:(NORK-NOR jokoa. NOR = 3. pertsona)Parentesi artean ezarri den (z) hori -it- pluralgilearekin batera agertuko da, ondoren -KE edo -TE badarama. Hots: nituen, baditu, ? baina nituzke, balituzte, etab., ez *nituke, *balitute.(NOR-NORI-NORK jokoa)

 

*EZAN

(NOR-NORK jokoa)* NOR 3. pertsonakoa denean, iraganeko eta alegiazko adizkiek honako paradigma hauek osatzen dituzte:(NORK-NOR jokoa. NOR = 3. pertsona)Parentesi artean ematen ditugu (e) eta (it). Honek esan nahi du bietakoren bat hautatu behar dela adizki egokia osatzeko: nor bakarra denean, e eta nor plurala denean, it. Adibidez, zezan, baleza, etab. baina zitzan, balitza, etab.(NOR-NORI-NORK jokoa)

 

Adizki alokutiboak

 

1. Aditz laguntzailea

Adizki alokutiboen berezitasuna da komunztadurari esker ager daitezkeen NOR, NORI eta NORK markez gainera beste marka bat agertzea, perpauseko sintagmei dagokiena barik solaskideari dagokiona, alegia.

Bestalde, NOR, NORI eta NORK marka horietakoren bat bigarren pertsonakoa bada (HI, ZU edo ZUEK), orduan ez da adizki alokutiborik, adizki arrunta baizik.

Bestalde, hitzegiterakoan, behin erregistro bat hautatu denean erregistro horri eutsi beharra dago. Alegia, bigarren pertsona HIKA tratatzea erabaki badugu, adizki arruntetan, hala dagokionean HI-ri dagozkion adizkiak hautatu beharko ditugu: hik ekarri DUK, hiri esan DINAGU... Eta komunztadura marken artean bigarren pertsonakorik ez denean, orduan erabiliko ditugu alokutiboak. Adibidez, (57) Hi berandu etorri HAIZ, baina oraindik BADIAGU astia zerbait egiteko.

Etorri haiz adizki arrunta da, ez alokutiboa, HI-ri, NOR sintagma den aldetik, komunztadura marka baitagokio adizkian. Baina hikako erregistroan ari naizenez gero, BADIAGU astia esan behar dut eta ez, BADUT astia. Hortaz, hikako erregistroa hautatuz gero, adizkiak alokutiboa izan behar du, kontrako arrazoirik ez bada. Kontrako arrazoi bat, goian esan dugun bezala, da adizkiak bigarren pertsonako komunztadura markaren bat izatea. Beste kontrako arrazoia, berriz, mendeko perpaus bateko aditza izatea litzateke, zeren mendeko perpausetan ezin baita forma alokutiborik erabili.

Hona hemen, hortaz, adizki laguntzaile egokiak lortzeko erabil ditzakegun eskemak. Nola eratzen diren ikusteko, on litzateke adizki arrunten eskemekin alderatzea. Nolanahi ere, beharrezko da zenbait ohar egitea:1. Koadro hauetan ez dira biltzen Euskaltzaindiak onartutako adizki guztiak. Erabilienak bakarrik bildu ditugu.2. Bestalde, adizki arrunten koadroekin konparatuz gero, berehala ohartuko gara zenbait «zulo» hutsik daudela, ez gutxi erabiltzen direlako, baizik ezin erabil daitezkeelako. Adibidez, alegiazko ez-ahalaren zuloa (banu, balitz, etab.) hutsik dago forma horiek ezin erabil daitezkeelako alokutiboan, forma hauek baldintzazko perpausetan erabiltzen baitira eta baldintzazkoak perpaus mendekoak baititugu. Arrazoi beragatik, *EDIN eta *EZAN laguntzaileen orainaldi ez-ahalezkoan ere (-dadi-, -dezasailekoetan, alegia) ez dugu alokutiborik aurkituko. Hauek ere mendekoetan erabiltzen baitira beti: dezala, gaitezen, etab.3. Adizki bat osatzeko, zutabe bakoitzetik ?goitik beherako lerro batez berezi ditugu zutabeok? dagokion elementua aukeratu behar da. Baina kontuan izan ezin dela nor, nori eta nork zutabeetan 1. eta 2. pertsonako markarik errepikatu. Alegia, nor zutabean 1. pertsonako marka hautatu bada, gainerakoetan (norirenean eta nork-enean) ezin dugu berriro 1. pertsonako markarik hautatu. Alegia, ezin dut ni-niri, edo ni-guk bezalakorik sortu. Hau alokutibo ez diren adizkietan ere betetzen da.4. Hala ere, zenbait koadrotan, nork-entzat adibidez, bi zutabe eskaintzen dira. Honek esan nahi du marka horiek batzuetan puntu batean kokatzen direla eta beste batzuetan beste batean.

Hori da, adibidez, 3. pertsonako nork-en markekin gertatzen dena: lehen pertsonako markak (-T eta -GU) azken muturrean, alokutiboaren markaren ondoren kokatzen diren bitartean, 3.. ertsonakoak (-ø eta -TE) alokutiboaren aurretik doaz:

 

IZAN

(NOR jokoa)(NOR-NORI jokoa)

 

EDIN

(NOR jokoa) aldia oraina iragana alegiazkoa(NOR-NORI jokoa)

 

EDUN

(NOR-NORK jokoa) aldia oraina iragana alegiazkoa(NOR-NORK jokoa. NOR = 3. pertsona)(NOR-NORI-NORK jokoa)

 

*EZAN

(NOR-NORK jokoa) aldia oraina iragana alegiazkoa(NOR-NORK jokoa. NOR = 3.pertsona)(NOR-NORI-NORK jokoa)

 

Adizki trinkoak

 

EGON

(NOR jokoa)(NOR-NORI jokoa)

 

ETORRI

(NOR jokoa)(NOR-NORI jokoa)

 

IBILI

(NOR jokoa)(NOR-NORI jokoa)

 

JOAN

(NOR jokoan)(NOR-NORI jokoa)

 

EDUKI

(NOR-NORK jokoa) aldia oraina iragana alegiazkoa*(NOR-NORK jokoa. NOR = 3.pertsona)

 

EKARRI

(NOR-NORK jokoan)(NOR-NORK jokoa. NOR = 3.pertsona)(NOR-NORI-NORK jokoa. NOR = 3. pertsona)

 

ERAMAN

(NOR-NORK jokoa)* (NOR-NORK jokoa. NOR = 3. pertsona)(NOR-NORI-NORK jokoa. NOR = 3. pertsona)

 

ERABILI

(NOR-NORK jokoa)* (NOR-NORKjokoa. NOR = 3. pertsona)(NOR-NORI-NORKjokoa. NOR = 3. pertsona)

 

JAKIN

(NOR-NORK jokoa. NOR = 3. pertsona)

 

IHARDUN

(NORK bakarrik)

 

IRAUN

(NORK bakarrik)

 

IRUDI

(NORK bakarrik)

 

* IO

(NORK-NORK jokoa. NOR = 3. pertsona)

 

Adizki jokatu gabeak

Adizki jokatu gabeak ere ager daitezke perpausean. Pertsona eta denbora markarik ez dute izaten. Aditzaren jokoa batez ere bi kategoria hauen inguruan gertatzen denez, eta horiek ez direnez inondik ageri, horregatik deitzen ditugu adizki jokatu gabeak.

Adizki jokatu gabeek erakusten duten forma adizki perifrastikoetako adizki nagusi deitu dugunak erakusten duena bera izan ohi da. Hots: aditz oina (etor, ekar, lagun, ?), partizipioa (etorri, ekarri, lagundu, ?), aditz izena (etortze-, ekartze-, laguntze-, ?) eta etorkizuneko forma (etorriko, ekarriko, lagunduko, ?).

Adizki hauek normalki ez dira perpaus lokabeetan agertzen. Eta agertzen direnean, normalki, ez dira adizki jokatu gabeak izaten egiazki, laguntzailea ezabatu diegun adizki jokatuak baizik. Hori da, adibidez, zenbaitetan, egunkarietako izenburuetan eta, agertzen direnen kasua: (59) Poliziak bi tona kokaina atzeman (= Poliziak bi tona kokaina atzeman ditu).Agintera ere, egiazki laguntzailea ezabatua duen adizki jokatua izan ohi da:(60) Isildu, mesedez! (= Isil(du) zaitez, mesedez!).Edo zenbait galderatan:(61) Sua emango? (= Sua emango (al) zenidake?).Perpaus txertatuetan dute adizki jokatuek beren leku tipikoa, baina adizki jokatu gabeek, txertaturik dauden perpausean dagokien zeregin gramatikalaren arabera, kasu marka edo posposizio berezia hartuko dute:(62) a. Mendira joatea atsegin dut.. . Buruz behera ibiltzen ikasi dut.. . Gezurrak esanaz dabil alde guztietan.. . Ni baino handiagoa izanagatik, ez pentsa irabaziko didazula.. . Zai nago ogia nork eskatuko.. tab.