Departamento de Cultura y Política Lingüística

Artea»Erromanikoa

Testuinguru historikoa

Ezkerrean: Iruñeko erresuma Antso Handiaren eta haren ondorengoen agintaldian (1004-1076).<br><br>Eskuinean: Nafarroako erresuma Antso VI.a Jakitunaren agintaldian (1150-1174).<br><br>

X. mendearen bukaeran sortu eta XIII. mendea arte Europako sartaldean nagusi izan zen arte adierazpenari esaten zaio erromanikoa. Hitza De Gerville frantses historialariak sortu zuen XIX. mendean, Erromako antzinako artearen bilakaera atzeratua iruditzen zitzaion arte mota hura izendatzeko. Arte erromanikoak Erromako arte klasikoaren, ekialdeko artearen eta arte karolingiarraren ekarria bildu zituen; arkitektura izan zuen ardatz nagusia, erlijiozko arkitektura batez ere. Monasterioek eta batez ere Clunyko abatetxeak finkatu eta sustatu zuten monasterio barruko bizitzarekin ongi adostuko zen arkitektura estilo hura. Eskultura eta pintura didaktikoak eta apaindurazkoak ziren, eta arkitekturaren mende zeuden gehienbat. Erromanikoa Frantzian sortu zen eta Europa kristauan barrena zabaldu zen, Erdi Aroko erromes bideetan zehar, tokian tokiko estilo bereziak sortuz.

Euskal Herrian erromanikoa Nafarroan eta Araban barrena dihoan Santiagoko bideari loturik jaio zen, Iruñeko erresuman, Antso Handiaren aginpidetik (1004-1035) Antso Azkarraren aginpidea bitartera (1194-1234). Antso Handiak sartu zuen Clunyko erreforma bere erresumako monasterioetan; hala, bultzada handia eman zion Santiagoko bideari. Iruñeko erresumako erromanikoak Frantziako eragin nabarmena du. Beraz, monasterioen ugaltzeak eta Santiagoko bidearen eraginak tankeratu zuten erromanikoa Euskal Herrian.

 

Iruñeko erresuma (I)

Iruñeko erresuma karolingiarrengandik babesteko helburuarekin sortu zen. Hasieran, Eneko Aristaren eta haren leinuaren lurralde txiki bat baizik ez zen izan, gune politikoa Iruñean zuena. Iruñeko erresumak buruzagi baskoien burujabetasun nahiari erantzun zion, eta Banu Kasitarren laguntza izan zuen hasieran.

Eneko Aritza hil ondoren, ordea, baskoi buruzagien eta Banu Kasitarren arteko harremanak eten egin ziren. Eneko Aristaren seme Gartzea Enekoitz izendatu zuten errege 852an, eta handik aurrera baskoiek etengabe izan zituzten gatazkak Kordobako omeiarren eta Banu Kasitarren aurka. 905. urtean Antso Gartzea I.a (925ean hila) egin zen Iruñeko errege; errege hark Ximeno dinastia sortu zuen, erresumaren mugak hegoalderantz zabaldu zituen eta Lizarra ingurua, Errioxa Garaia eta Aragoiko erresuma konkistatu zituen. Antso I.ak bi monasterio garrantzitsu sortu zituen Errioxan: San Martin Albeldakoa eta Santa Colonna.

Bestalde, Asturias-Leon eta Gaztelako errege eta kondeekin harremanak sendotu zituen, Abd al-Rahman III.ari aurre egitearren.

Haren seme Gartzea Santxez (905-970) izan zen hurrengo erregea, eta haren ondorenAntso Abarka (970-994), gaurko Araba, Gipuzkoa, Bizkaia eta Pirinioetako iparraldeko lurralde batzuk bere egin zituena. XI.. ende hasieran, Antso III.a Handiak (992-1035) lurralde asko bildu zituen Iruñeko erresumaren barruan; Euskal Herriko herrialde guztiak (Nafarroako Erribera izan ezik), Errioxa, Bureba, Aragoi, Sobrarbe eta Ribagorzako dukerriak. Halaber, garai hartan antolatu zen Iruñeko elizbarrutia, ordu arte Leiren zena. Politikan ez ezik kulturan ere itzal handia izan zuen Antso III.ak; klunitarren erreforma sartu zuen monasterioetan; haren garaian lortu zuten San Juan de la Peñak eta Leireko monasterioak beren ospearen gorena, eta Santiagoko bidearen Nafarroako zatia zabaldu zen. Erdi Aroko erakunde politiko nagusiak ere Antso Handiaren garaian eta haren eraginez sendotu ziren, Gortea eta gremioak, besteak beste.

Antso Handia hil ondoren, lau semeen artean banatu zituzten lurralde haiek guztiak; Gartzea Santxez III.a Naxerakoak egungo Euskal Herria jaso zuen, eta geroago garrantzi handia izango zuten bi erresuma berri sortu ziren haren alboetan: Gaztela, mendebalean, eta Aragoi, ekialdean.

1076an, Alfontso VI.aGaztelako erregea erresumako mendebaleko lurraldeez jabetu zen (Bizkaia, Bureba, Araba, Errioxa). XII. mendean, Iruñeko erresumak Antso Handiaren garaian zituen lurralde guztiak ezagutu zitzaizkion errege nafarrari, Alfontso I.a Iruñekoak eta Alfontso VII.a Gaztelakoak hitz hartu zuten bake itunean; agindu horiek ordea ez ziren bete. 1135ean Errioxa eta Bureba Iruñeko erresumatik kanpo geratu ziren, eta 1136an Aragoiko eta Gaztelako erregeek bat egin zuten Iruñeko erresuma banatzeko. Antso Jakitunaren garaian (1128-1194) hasi zen berriro Iruñeko erresuma hausten eta 1179an Bizkaiko jaurerria geratu zen kanpo. Antso Azkarraren garaian (1234n hila) aipatzen da lehenengo aldiz Nafarroako erresuma. Alfontso VIII.a Gaztelako erregea konkistaz jabetu zen Araba (Arabako Errioxak luzaroan iraun zuen, ordea, Nafarroako erresumaren barnean), Durangaldea eta Gipuzkoako lurrez (1199-1201).

Itsasorako bidea galdu zuen erresumak eta Nafarroa Behereko lurraldeak eskuratzeari eman zitzaion Nafarroako erregea, Aturri ibaiaz beheiti itsasora iristeko.

1196. urtetik aurrera hasi ziren Nafarroa Behereko aitonen semeak Nafarroako erregearen menera jartzen, mendeko gisa.

1204ean Alfontso VIII.aren osteek Lapurdi inbaditu zuten, eta, Gaskoiniako dukerriko lurretan nagusi ibili ondoren, berriz itzuli ziren Gaztelara. Alfontso VIII.a gaixotu egin zen eta Nafarroarikendutako lurralde guztiak eta Bizkaiko jaurerria itzul zitzatela agindu zuen testamentuan. Baina zuzpertu egin zen eta ez zuen hitza bete. 1212an Navas de Tolosako guduan hartu behar izan zuen parte Antso Azkarrak, Elizak behartuta. 1214ean hil zen Alfontso VIII.a eta Aragoi aldera jo zuen Antso Azkarrak, Gaztelako erresuma menderatzeko asmoz.

Ahalegin hura ustel gertatu zen ordea. Antso Azkarrak Pirinioez bestaldeko Tartas, Ostibarre eta Agramunt jaurreriak ezarri zituen bere mendean.

1202. urtean bake eta lankidetzarako hitzarmen bat sinatu zuen Joan Lur Gabea Ingalaterrako erregearekin. Jaime I.a Konkistatzailearekin sinatu zuen heredentzia hitzarmenaren arabera (Tutera, 1231ko otsailaren 2a), bi sinatzaileen arteko bat hilko balitz, besteak hartuko zituen heredentzian hildakoak utzitako lurralde guztiak, baina Antso Azkarra hil ondoren (Tutera, 1234), nafarrek ez zuten horrelakorik onartu eta Nafarroan sartu ziren Aragoiko osteen aurka borrokatu ziren. Antso Azkarrak Iruñeko auzoen arteko liskar asmo biziak baretu zituen, hiri gutun eta foru asko eman zituen, Gaztelarekiko muga indartu zuen Araba eta Gipuzkoa galduagatik eta, 1219an, ordutik aurrera Nafarroako koroaren ondorengoaren egoitza izan zen Viana jendeztatea erabaki zuen.

Teobaldo Ia. Champagne etaBrieko kondea izan zen hura hil ondoren errege.

 

Iruñeko erresuma (II)

EUSKAL HERRIKO GAINERAKO LURRALDEAKAraba Gaztela eta Nafarroako erregeen mende egon zen, konderri gisa, 1200ean Alfontso I.a Gaztelako erregeak, Gasteiz eta Trebiño konkistatu ondoren, Iruñeko erresumatik kanpo geratu zen arte. 1332. urtean Gaztelako koroak Araba osoa beretu zuen; erregeen meneko izanagatik, Arabak bere erakundeei eutsi zien.

Bizkaiko konderria Iruñeko erresumari lotua egon zen X.. endetik aurrera, Antso III.aren eta Antso IV.aren aginpidea bitartean.

1051n Gartzea Nafarroako erregeak Bizkaiko Forua eman zuen, eta 1110. urtean Bizkaia jaurerri bihurtu zen.

Gipuzkoa Iruñeko erresumako lurralde zen XI. mendean. Antso IV.a hil ondoren, Bizkaiko Jauna Arabako eta Gipuzkoako parte handienaz jabetu zen, Gaztelako erregearen izenean. Gipuzkoako alde baskoiak, ordea, Iruñeko erresumari loturik jarraitu zuen.

Alfontso I.aren garaian lotu zitzaion berriro Gipuzkoa Iruñeko koroari (1112). XII. mende hasieran kokatu ziren gaskoiak Gipuzkoako kostaldeko portuetan, Donostian nagusiki. 1199. urtean, Alfontso VIII.ak, Gaztelako erregeak, bere mende hartu zuen Gipuzkoa.

Lapurdiko bizkonderria 1033.. rtean sortu zen. Nafarroako erresumarekiko harremanak estuak izan ziren hasieran, eta 1122tik aurrera gero eta eragin handiagoa izan zuten Lapurdin Akitaniako dukeek. XII. mende bukaeran Lapurdi Akitaniako dukerriaren eta Ingalaterrako koroaren mende erori zen. Zuberoako bizkonderria 1023an sortu zen. XI. mendearen erdialdetik aurrera zuberotar bizkondeek Iruñeko erregearekiko lotura estuak izan zituzten. Nafarroa Beherea ere Iruñeko erresumaren baitan egon zen 1152an, Lapurdi eta Zuberoa bezala, Ingalaterraren mende gelditu zen arte.

 

Erromanikoaren arte sakratua

 

Erromanikoaren sorrera

XI. mendean zehar arte estilo berri bat zabaldu zen Europa osoan zehar; ordena monastikoen zabalkundeak, erromes bideetako joan-etorriek eta sistema feudala indartzeak ekarri zituzten zabalkunde horretarako baldintzak.

Arte erromanikoa, batetik bestera dituen desberdintasunak gorabehera, Europa osoa berdintzen duen lehenengo arte joeratzat hartu ohi da, antzeko ezaugarriak baititu Europa osoan zehar, Portugaldik Europa ekialdera, Britainiatik Italiara.

XII. mendean, Europa iparraldean hasirik, arte gotikoak hartu zuen Europa guztian arte erromanikoaren lekua, eta X-XII mendeetan Europa osoa elizaz, monasteriozeta kaperaz bete zuen arteak erabat galdu zuen behinola izandako ospe handia, guztiz gutxietsi zen joera hura, eta hala Europako alde askotan eraikuntza erromanikoak eraitsi eta estilo berrietarako leku bihurtu ziren.

Oso eraikuntza gutxi salbatu ziren eraislearen mailutik. Arte erromanikoaren iturburu nagusietakoa den Clunyko abatetxe zaharra, 1789-1823 urte bitartean harrobi bihurtua, izan daiteke galera horren adibiderik onena.

Erromantikoak hasi ziren, nolabait, arte erromanikoa berriro aintzat hartzen, arte gotikoaren aitzindari bezala harturik. Azkenik XX.. endean aitortu zaio arte honi berriro bere izate berezia, eta aztertu da arte joera berezi gisa.

 

Arkitektura erromanikoaren bilakaera

Arkitektura erromanikotik eli- Lehendabiziko aldiko arkitekzak eta oro har erlijio eraikunturan egitura aski soileko elizak tzak gorde dira batez ere: kate- eraikitzen dira, eskuharrizko eta dralak eta monasterio handiak zenbaitetan harlanduzko hormaz, dira, horrenbestez, arte erroma- hiru nabez osatuak; estalkia zunikoaren erakusgarri eta gordereriazkoa izan ohi dute, bi isuleku bikainenak. Arkitektura erroraldeko teilatu gisa. Kanpotik manikoaren gai berezienak, ba- horman bertan txertaturiko arku liabide erabilienak, puntu erdiko zerrendak izan ohi dituzte erlaiz- arkua eta kanoi erdiko ganga –arpean, zerrenda lonbardiarrak kuaren jarraipena– dira; horiez deitu ohi direnak eratuz. Hain gainerako gaiak, apaindurazkoak zuzen ere Lonbardian sortu zen, batez ere, era askotako eraginen dirudienez, estilo hau, eta han- ondorio ditu: erromatar inperiodik Europa osora zabaldua.. o arkitekturatik gordetzen ziren Badirudi eraikuntza horien sa- teknikak, Bizantzioren eraginak, baiak aise su hartu ohi zuelako arkitektura karolingiarrarenak, are edo, hasi zela zabaltzen eliza edo musulmanen arkitekturarenak. eraikuntza estalkia harrizko ka- Bi aldi bereizi ohi dira arte erronoi gangaz egiteko teknika, erromanikoan: erromaniko zaharra, matarren garaian ezaguna zena, lonbardiarra ere deitua, X. men- eta Siriako eta Armeniako zende osoa hartzen duena, eta bigabait elizatan erabilia, baina bitarrren erromaniko aldia, zenbait tean beharbada galdua eta Euro- lekutan XII. menderaino eta bespan ezaguna, edo erabilia behinteetan XIII.eraino iraun zuena. tzat, ez zena. Teknika berri honek sortzen zituen eraikuntza arazo berrien konponbidearen historia da, eta teknika horretan trebatzearena eta maisu bilakatzearena, neurri handi batean, arkitektura erromanikoaren bigarren aldia.

Bigarren aldi honetako eraikuntzak harlandu bikainez egiten dira. Eraikuntzen luzerako zatiak –nabe nagusia eta eliz gurutzearen besoak– kanoi gangaz edo kupula sail batez estaltzen ziren, lauki oineko aldeak ertz gangaz eta absideak oskol gangaz. Arkitektura teknika berri honek, ordea, euskarrien egitura aldatzera behartu zuen, kanoi gangari dagokionez, erromaniko zaharreko zutabeak eta eskuharrizko hormak ez baitziren gauza harrizko gangaren kargari eta hark eragiten zuen albo indarrari eusteko. Horregatik, hain zuzen, bigarren aldiko erromanikoan eraikuntzen hormak loditu egiten dira, eta kanoi ganga aldika ebakitzen duten eustarkuen indargarri, harroin sendoak jartzen zaizkio kanpotik. Nabearen estalkia kupula zerrenda denean, kupulak berak eramaten du estalkiaren karga bere euskarri diren lau harroinetara.Eraikitzeko teknika hobeto menderatu eta obra maisuak arkitektura mota horretan trebatuz joan ahala, elizak zabalduz joan ziren. Nabe bakarrekoak izan ordez, hiru nabe izan ohi zituzten elizek, eta baita bost ere inoiz; era horretara alboko nabeek gangaren kanporako indarrari hobeto eusten zioten. Zenbait elizatan, erromes elizetan batez ere, eliz zoruaz gainera, bigarren solairua, triforioa, eraiki ohi zen erromesentzat albo nabeetan, elizako nabe nagusira leihoak zituela.

Eraikitzeko teknika horren ondorioz, eliz hormetan leku gehiago du ezinbestez horma i- tsuak, hutsarteak baino. Elizaren barrua, horrela, aski ilun geratzen da, leiho txiki estuz argitua.

Azken finean, eliza erromanikoa Jainkoaren presentzia gertatzen den barrutia da, barrutitasun hori azpimarratzen du, eta erlijiosotasun kontzentratu batera bultzatzen du bertaratua.

 

Eliza erromanikoa, leku sakratua

Antzinako kristauek, orobat ere Konstantino enperadorearen garaian –IV. mendean– Erromako inperioan kristau erlijioa onartu zenez geroztikoek, ez zuten leku bat bakarra beren ospakizunak eta errituak betetzeko eta otoitzerako, oso bestela baizik. Eginkizun horiek guztiak eliza eraikuntzan batuz joan ziren poliki-poliki. Zenbait ospakizun gune, hala ere, mendeetan aurrera arte –erromanikoaren hasiera arte– ez zen elizarekinbatu, haren ondoan izan ohi zen arren: bataiarria, adibidez, Pisako bataiarri famatuak erakusten duen bezala.

Elizan bi gune nagusi biltzen dira, bi eginkizun nagusi: Jainkoaren gizon egitea eta heriotza ospatzen den sakramenturako aldarea, munduaren eta Jainkoaren elkartzeko lekua dena, alde batetik, eta heriotzaren, hildakoen gunea bestetik, erlikiena alegia. Hain zuzen ere, erromatarren garaian, kristau erlijioa legezkotu zen geroztik, kristau irakaskuntza, otoitza eta mezaren ospatzea basilikan egin ohi ziren, areto publikoan, alegia.

Erlikien ohoratzea, aldiz, katakonbetan egin ohi zen, han baitzeuden hilobiraturik kristandadeko santuak. Uste handia zegoen, gainera, erlikiek, erlikia batzuek batez ere, berezko ahalmena zutela gorputzaren eta arimaren osasuna emateko.

Erromanikoak bi gune horiek bat egin zituen, elizan: eliza Jainkoaren lekua da munduan, alde batetik, eta santuen lekua bestetik: aldarea eta kripta.

Leku sakratu hori antolatu eta eraikitzeko, alde batetik eraikuntza materialaren legeak ezagutu behar dira, lehenik: harriaren pisuaren banaketa. Hain zuzen ere, arkitektura erromanikoa ez da ageriko arkitektura bakarrik, materiaren arkitektura baizik, ez da ikusteko arkitektura, artifizioa darabilena, irauteko arkitektura baizik. Harria bere kolorean uzten da –inoiz harriaren berezko koloreak baliatzen dira–; egunaren argiak eman ditzakeen efektuak baizik ez dira baliatzen, haiek ongi aztertuta hala ere.

Gainerako arte adierazpen guztiak –eskultura, pintura– arkitekturari, lekuari, mendekotzen zaizkio elizan. Eskultura elizarenegiturari atxikirik egiten da, elizaren fatxadan batez ere; eliz barruan zutabeen kapiteletan eta oinetan ageri da batez ere, kapitel eta oin horien izaera aldatu eta ezkutatu gabe beti ere. Eskultura bakandua, hormatik askea, azken erromanikoan baizik ez da ageri.

Baina, batez ere, sakratuaren artea da, adierazpen sakratuaren artea, arte erromanikoa. Izate sakratu hori, izadiaren irudikapenaren bitartez adierazi edo estali ordez, hizkuntza sinboliko batez adierazten du, kode sinboliko jakin batez. Elizaren bolumenetik bertatik hasten zen sinbolismo hori: hain zuzen ere, leku sakratuak behar duen espiritualtasuna lortu ahal izateko elizaren garaiera handitzen da lehendabizi, horrela jokatzeak eraikuntzaren arazo teknikoak larriagotu baizik egin ezin zitzakeenean, zenbat eta horma garaiago, orduan eta indar gutxiago baitu albo bultzadari eusteko. Irudizko hizkuntza sinbolikoaren bitartez, aldi berean, gauzen itxurazko izatea ez baina, gauzen barreneko misterio sakratua nahi da adierazi, erromaniko garaiko gizonarentzat munduak eta gauzek beren baitan duten egiazko izaera sakratua alegia.

 

Euskal Herriko erromanikoa

Euskal Herriari dagokionez, Clunyko abatetxeak Europako kristandadean hartu zuen itzal handiak izan zuen bere eragina: Nafarroako erregeek, Leireko monasterioaren bitartez, harreman estuak izan zituzten Clunyko monjeekin.

Beste alde batetik, Europa igarotzen zuen erromes bide nagusietako bat, azkenean beste erromes lekuetarakoak (Erroma, Jerusalem eta Lurralde Santuak) baino garrantzi handiagoa hartu zuena Compostelarakoa izan zen, Euskal Herria bere bidean nahitaezko pasabide duena. Kontuan hartzekoa da, gainera, sistema feudalaren eraginez, familia nagusietako oinorde gabe asko eta asko, oinetxetik alde egin beharrez, erromes bidera, gurutzadetara edo monasterioetara behartzen zirela, era horretara Compostelakobidea jakintza, teknika eta kultura joera ororen zabalkunderako bide zabal bihurtu zelarik.

Euskal Herriko arte erromanikoak, kokalekuagatik, monasterioen eta erromes bidearen eraginez iristen den Europako erromanikoa deitzen den horrez gainera, bereziki Kataluniako eta Aragoiko erromanikoaren eragina jaso zuen ekialdetik (Jacakoarena Zangozan eta Iruñean), eta Burgosko Silosko monasteriokoa (Armentian); arabiar arkitekturaren eragina ere sumatzen da (Nafarroak protagonismo handia izan zuen Iberiako penintsulako erreinu musulmanen atzerakadan, eta haien eragina jaso zuen), eta orobat Kantauri aldeko erresuma kristauetako artearena ere. Hain zuzen ere, eragin askoren bidegurutzean topatu zen Euskal Herria.

 

Santiagoko bidea

Santiagoren hilobira erromesaldia egiteko sortu zen bideari deritza Santiagoko bidea. 813. urtean ermitari batek erromatar behe inperioko hilobi bat aurkitu zuen Iria Flavian. Leku hartan Santiagoren gorputza zegoela lurperatuta adierazi zuen Teodomirok, Iria Flaviako gotzainak, eta Aita Santuak aurkikuntza hura egiaztatu zuen. IX. mendearen bukaeran hasi ziren Europako lehenengo erromesak hara biltzen, eta luze baino lehen Santiagoren hilobia, Erromarekin eta Jerusalemekin batera, kristautasunaren leku santu garrantzitsuena bilakatu zen.

Santiagoko bidearen bitartez kultura eta artea, arte erromanikoa, hedatu ziren, eta haiekin batera komertzio bide berriak ere zabaldu ziren. Santiagoko bideak eta bertako erromesen joan-etorriak eragin handia izan zuten Euskal Herrian, kulturari eta arteari dagokionez. Eragin hori erakusten duten monumentu aipagarriak dira, besteak beste, Orreagako monasterioa, Eunateko eliza, Garesko zubia, Lizarrako eta Zangozako elizak eta beste hainbat monumentu.

 

Bidea eta bidearen adarrak

S antiago apostoluari buruzko elezaharrak hain berandu zabaldu izanak ez die kontakizun horiei sinesgarritasun handirik ematen. Nolanahi ere, Kristau herriak, bere garai ilunenetan –Iberiako penintsula, iparraldeko zerrenda mehe bat izan ezik, osorik zegoen orduan mairuen esku–, santu garrantzizkoenen gorpu miraritsuak bere esku zeuzkala sinetsi nahiak, nonnahi aldatu zituen herri debozioaren ezaugarriak; era horretan bestalde, agerian geratu zen feudalismoko erlijioan santuen gurtza txertatu beharra.

IV. mendean jadanik, erromatar inperioan, jende asko erakartzen zuten Leku Santuek. Erromara berriz San Pedro eta San Pauloren hilobiak bisitatzera joaten ziren erromesak, batez eremusulmanek Jerusalem konkistatu ondoren (638), harako bidaia oso arriskutsua gertatzen zelako.

Garaitsu hartan, bestalde, penitentzia gisa jartzen zituzten elizgizonek erromesaldiak. Eta irlandar fraideek beste ideia bat zabaldu zuten, alegia, kristau bizimodua bera ere erromesaldia zela, betiko erbesteratze baten modura bizitu behar zena; horren ondorioz, santuen hilobietarako erromesen bidaia luzeak nolabait ere norbere buruaren ukatzea gertatzen ziren. Ez baitzen batere egonkorra egoera politikoa, urrutiko lekuetarako bidaiak oso arriskutsuak ziren, eta erromesaldia bera erabaki ezohikoa izaten zen, solemnitate beharrezkoaz bakarrik hartzen zena. Nolanahi ere, badakigu IX. mendetik aurrera erromesen bidaiak antolatu egiten zirela, bidaiko arriskuak ahalik eta txikienak izan zitezen.

Ez dago Espainiako Santiago aipatzen duen 700. urtea baino lehenagoko testurik, eta 900. urte ingurua arte ez zen gurtza finkorik sortu apostoluaren gorpua ustez agertu zen lekuan. IX. mendearen bukaera baino lehen bazen eliza bat Compostelan, baina Gilen Fierabrasek, Akitaniako kondeak (970-1029) erromesaldia egin zuen arte, ezerk ez du adierazten Santiagoko bidea Pirinioen bestaldera luzatu zenik. XI.. ende erdialdean gurtza hain zegoen finkatua, non 1076an hasia baitzen basilika berri baten eraikuntza Santiagoren ohoretan.

Garai hartarako mundu kristau osoan ezagutzen zen bidea, eta oso azkar bihurtu zen Sartaldeko kristau herriko gurtza nagusia, Sartaldean Erroman bakarrik baitzeuden santu baten gorpuaren erlikiak.

Paris, Vézélay eta Le Puy ziren bidearen gune nagusiak Frantzian. Iberiako penintsulan bi adar zituen bideak: kostaldekoa eta barrualdekoa, adar nagusia.

Bide nagusia Nafarroatik sartzen zen penintsulan eta Iruñea, Gares eta Lizarra igarotzen zituen; gero Gaztelatik jarraitzen zuen, Logroño, Burgos, Sahagun, Leon, Astorga, eta Ponferradan barrena, Galizian sartu eta Santiagora heldu arte. Beste bidea, Arlesen hasita, Montpellier, Tolosa eta Oloroe igaro eta Pirinioak gurutzatuz Somportetik eta Jacatik sartzen zen penintsulan, Garesen barrena jarraitzen zuen eta Vianan elkartzen zen adar nagusiarekin.

Bi adar nagusi horiez gainera, baziren beste adar batzuk; bi aipatuko ditugu bereziki: kostaldekoa eta barrualdekoa. Kostaldekoa IX. eta X. mendeetan erabiltzen zuten jadanik erromesek, garai haietan Nafarroa zeharkatzen zuen bidea arriskutsuagoa baitzen, mairuen erasoak zirela eta. Bide horrek Baiona, Irun, Donostia, Zumaia, Markina-Xemein,Gernika, Bilbo, Santillana, Santander, Xixon eta Coruña igarotzen zituen. Adar hori oinez egiten zuten erromesek, eta barrualdekoa, berriz, zaldiz. Tarteka-tarteka adar hori batelez egin behar izaten zuten, ibai zabalak igaro beharrez: Hendaiatik Hondarribiara, Lezotik Herrerara, Donostian Urumea ibaia, gero, Orio, Zarautz eta Zumaia eta Astigarribia. Barrualdeko adarrean erromesek ez zuten ibairik igaro behar, baina ia bide osoa aski menditsua zen. Gipuzkoan barrena zihoan eta Sandratiko tuneletik Arabako Lautadara iritsi eta adar nagusiarekin lotzen zen han. Tartean bazituen Nafarroatik Bizkaia aldera zihoazen zenbait zeharbide. Irun, Andoain, Beasain, Zalduondo, Gasteiz, La Puebla de Araganzon eta Briñas igarotzen zituen adar horrek.

Lurreko bideez gain, itsas bideak ere baziren, Ingalaterra, Holanda, Alemania eta Frantziatik abiatu eta Kantauri itsasbazterreko portuetara iristen zirenak, handik Santiagora oinez abiatzeko.

Codex Calixtinus-ek (XII. mendea) adar horiek guztiak aipatzen ditu, eta zaldunek Pirinioetatik Compostelarako bidaldia hamabi egunetan egin behar zutela ere esaten du. Erromesak hiru bekatu kanonikoengatik (apostasia, hilketa eta adulterioa) penitentzia egiteko abiatzen ziren Santiagoko bidean barrena; janzkera jakin bat erabiltzen zuten bereizgarri: tunika motza, artile lodiko kapusaia, hegal zabaleko sonbrerua, makila, larruzko zorroa, sandaliak eta maskorrak, apaingarri. Erromesen artean izaten ziren goi mailako jendeak ere, errege, noble eta apezpikuak, eta herri askotakoak izan ohi ziren: portugaldarrak, frantsesak, katalanak, greziarrak, armeniarrak, ingelesak, bulgariarrak, alemanak, italiarrak eta flandriarrak, besteak beste.Santiagora zihoazen erromesen kopurua hain handia zen, non erromesbidean elizak eraikitzea eragiteaz gainera, lehendik zeuden elizak zabaldu eta handitzea ere ekarri baitzuen. Garai hartakoak dira eliza askoko alboko nabeen gaineko triforioa edo galeria korritua, eta erlikiak gurtzeko girola. Etxe, eliza, zubi, ospitale eta aterpeak eraiki behar horrek hargin, arkitekto eta margolariak erakarri zituen Santiago bidera, eta haien langintzak eragin handia izan zuen erromesengan eta erromesen sorlekuetan.

Eragin artistikoez gainera, merkataritza bide garrantzitsua izan zen Santiago bidea, eta horrek aberastasuna eta handitzeko joera ekarri zien bide hartako herri askori; sortu ere sortu ziren batzuk, Nafarroan adibidez.

Nafarroako Antso III.a Handiaren (1004-1035) eta Leongo Alfontso V.aren (999-1028) garaian, Clunyko fraide ordenaren sarbidea izan zen Santiagoko bidea.

XI. mendean, Clunyko fraide horiek, erregeen eta apezpikuen babesean, bidearen adarrak antolatu eta hobetu zituzten, zubiak, aterpeak eta ospitaleak eraiki zituzten bide bazterretan, erromesek ostatu har zezaten. Gainera, ohituren erromatartzea ere ekarri zuten; urte gutxitan, liturgia erromanikoa nagusitu zen, eta harekin batera musika gregoriarra.

Santiagoko bideko erromesaldiak gero eta ugariago izanziren XII. mendean, XIII. mendean goraldia iritsi zuten, eta XIV.. endetik aurrera gainbeheran hasi ziren, XIX. mendean desagertu ziren arte.

Santiagoko bidea erromes bidea izateaz gainera, edo horrekin batera, komertzio bidea ere izan zen. Izan ere, XI. mendearen azken herenean, Europa kristauaren eta Espainia musulmanaren arteko merkatarien joan-etorriak asko sendotu ziren Europako leku urrunetatik Santiagoraino heltzen ziren bidaiekin.

Jacan zegoen aduanari Canfranc eta Candanchúkoak erantsi zitzaizkion, eta Iruñekoari berriz, Ostabat, Donibane Garazi eta Donazaharrekoa. Garrantzi ekonomiko handiena, erlijiosoa bezala, XI. mendean hartu zuen bideak.

Dirudienez, Antso Handiak aldatu zuen aurreneko ibilbidea, Arabako bide bazterretatik zihoana, denbora luzean ibilbide klasikoa izango zenera –Nafarroan barrena– desbideratzeko. Gartzea Santxezek bideko ospitaleak sortu eta berregin zituen (Iratxe, Naxerakoa). Antso Ramirezek Jacako eta Iruñeko katedraletako aterpeak (1084 eta 1092) bultzatu zituen, eta Conquesko Ste- Foyko abatetxeari Garitoaingo eliza eman zion, Elomenditik gertu zegoena, Santiagoko bidean.

Erromesaldiaren eraginez sortu zen Lizarrako hiria, erromesen atseden leku izan zedin (1090); garaitsu horietakoak diraGaresko herriaren lehen aipamenak, eta urte haietan sortu zen halaber Zangozako hiria, gaur egun dagoen leku berean. Pirinioetako sarbide nagusietan bi aterpe edo ospitale eraiki ziren, mundu osoan ezagunak: Somporteko Santa Kristina eta Orreagako Andre Maria. Orreagako igarobidea etengabe erabiltzen zen erromatarren garaietatik aurrera; Ibañetako gainean bazen babesleku bat, San Salbadorren ohoretan eraikia, eta gaur egun Auritzko herria dagoen lekuan eliza bat zegoen, bere ospitalearekin, 1101-1104 urteetan Erroko Antso kondeak Conquesko Sainte-Foiko abatetxeari eman ziona.

1127an beste ostatu bat eraiki zen mendiaren gailurrean, eta 1132an gaur egun dagoen lekura aldatu zen, mendigaina bera baino leku babesagora alegia.

Pirinioetako bi igarobide nagusiak, Canfranc eta Orreagakoak, Garesen elkartzen ziren, eta, handik, Lizarra, Urantzia, Logroño, Naxera, Santo Domingo de la Calzadatik barrena, iristen zen Burgosko hirira. Ipar Euskal Herrian bestalde, garrantzi handia izan zuen Ospitale-Piako elizak (XII. mendekoa da; erromanikoa izanik, berezia gertatzen da arabiar kutsua duelako); bigarren mailako bide batean zegoen, eta Arlesko bidetik zetozen erromesei Pirinioak igarotzen laguntzen zien.

 

Arkitektura elementuak eta apaingarriak

 

Bitxigintza eta esmalteak

Bitxigintzan urrea eta beste metal bikainak (zilarra, platinoa eta horien aleazioak) lantzen dira gehienbat, eta esmalteak eta harri bitxiak erabiltzen dira lanak apaintzeko. Erromanikoan, metal bikainez eta esmalte distiratsuez gainera, kobre urreztatua eta esmalte opakoak hasi ziren erabiltzen. Garai horretako erlikia ontziak, gurutzeak eta argimutilak erliebe ugariz apainduta daude, eta irudiak asko nabarmentzen dira. Euskal Herriari dagokionez Nafarroan dira erromanikoko bitxigintzako lan gehienak: Aralarko San Migel santutegiko aldarepea, adibidez, Europako erromanikoko esmalte lan aipagarrienetako bat da.

Deikazteluko Emeterio eta Zeledonio santuen elizan Iratxeko Andre Maria dago, 1844.. rte ingurua arte Iratxeko beneditarren monasterioan egon zena.

XII. mende bukaerako irudia da, eta Nafarroakoa erromanikoko eskultura aske ederrenetakoa.

Zur zilarreztatuz dago egina, zatika urre kolorea duela; aurpegia eta eskuak bakarrik ditu zilarrez estali gabeak. Erromanikoko ikonografiaren ezaugarri guztiak ditu: Ama Birjina eserita dago, aurrera begira, besoak aurrealdera luzatuta dauzkala; Haurra Amaren altzoan dago eserita, eta eskuineko eskua bedeinkazioa emateko eran jasoa du. Aipagarria da jantzien edertasuna: tolesak xehetasun handiz landuak daude, eta jantzien ertzak erronbo sare batek apainduak; apaindura horri esker bereizten dira jantzi motak. Ama Birjinak, bestalde, estalki bat du buruan, bizkarreraino luzatzen dena eta atzealdean korapilo apain bat duena. Haurraren ilea zilarrezkoada, eta kizkurrak ere xehetasun handiz landuak ditu. Jarlekua apaindurarik gabea da. Ama Birjinaren eta Haurraren koroak barrokoak dira, XVIII. mendekoak.

Artaxonako Jerusalemgo Andre Maria XIII. mende hasierako irudia da. Kobre urreztatuzko lana da, esmaltez apaindua. Ama Birjina lau hankako oinarri baten gainean dago ezarria; oinarriaren hankak okertuta daude, antzina zaldi gainean gudura eramaten ziren Ama Birjinek ohi zuten gisan. Bestalde, aulkiak hutsa du barnea, atzealdean ate bat duela; badirudi, beraz, erlikia ontzia dela. Ama Birjinaren irudia eredu erromanikoaren araberakoa da, eseria, zurruna eta hieratikoa; tunikak ez du tolesik, eta esmaltezko bi botoiz lotzen da. Jantzien ertzak esmalte urdinez apainduta daude, baita koroa ere. Haurra ere zurrun dagoeserita Amaren magalean; eskuineko eskua bedeinkazioa emateko eran du jasoa, eta ezkerrekoan liburu bat du. Haurraren jantziek eta koroak Ama Birjinarenak bezalako apaindurak dituzte.

Ama Birjinak oinetakoak ditu, Haurra, aldiz, oinutsik dago; Erdi Aroko irudien ezaugarria da hori.

Bai Amak, bai Haurrak, begirada sakona dute; begiak esmalte beltzezkoak dituzte batak zein besteak. Aipagarriak dira halaber jarlekua eta haren oinarria ere: esmalte urdin, berde, gorrixkaeta zuriak ditu, eta arabeskoz apaindurik dago. Jarlekuaren aldeetan bi apostoluren irudiak daude, eta atzealdean Kainen eta Abelen Eskaintza; irudi luzaranak dira, eta estilo gotikoaren iragarpen dirudite.

Iruñeko Eliz barrutiko museoan Galarko Espartzako pixidea, ostia gordetzeko ontzia, dago, XIII. mende hasierako lana. Kobrezkoa da, eta esmalte urdin, gorrixka eta berdez apainduta dago. Egituraz, kutxa biribila da, eta estalki koniko bat du; estalkiaren muturrean esfera bat eta gurutze lau bat ditu. Ontziaren inguruan aingeruak dauzka irudikatuta, eta aingeruek lerro zuri batzuk dituzte inguruan, lobuluak itxuratzen dituztela. Erromanikoko pixideen egituraren adibide argia da Espartzakoa.

Doneztebe-Deioko gurutzea Nafarroako zilarrezko irudi zaharrenetakoa da, Orreagakoarekin batera. Zur zilarreztatuzko lana da; Kristoren koroan, apainduragisa, kabujoiak ditu. 1200. urte inguruko lana da, baina berrikuntza ugari egin zaizkio geroztik.

Gurutzadura obala du, besoak lauak eta mutur banatan hiru lobulu.

Gurutzearen apaindura gai nagusiak landareak dira; besoetako mutur banatan bi santu daude, puntu erdiko arkuen azpian.

Gurutzearen atzealdean Bildots mistikoa dago irudikatua, bere ikurrak dituela inguruan. Azkenik, heldulekuan, bai aurrealdean bai atzealdean, Pantokratorra dago. Gurutze honetan, erromanikoa izan arren, gotikoko bi ezaugarri ikus daitezke: batetik,Jesukristoren aurpegiaren dramatismoa eta sentimendua, eta bestetik, bi oinak iltze bakar batez iltzaturik izatea.

Nafarroan badira bestalde bolizko bi kutxa, jatorriz arabiarrak: Fiterokoa eta Leireko monasteriokoa. Lehena 966.. rtekoa da, eta bigarrena 1005ekoa. Fiteroko kutxaren lau aldeak eta estalkia landare irudiz apainduta daude. Kutxa honetan aipagarriak dira irudien simetria eta xehetasuna. Estalkiaren inguruan idazkun bat dago, zeinu kubikotan idatzia.

Leireko monasterioko kutxa landare, animalia eta giza irudiz apainduta dago; giza irudiek kalifen bizimodua irudikatzen dute. Apaindura gai hauek sasandarren garaiko pertsiar artean oinarriturik daude; landare irudiak, adibidez, Kordobako meskitako bolizko estalkien oso antzekoak dira.Europako erromanikoko esmaltegintzan ospetsua da Aralarko San Migelgo aldarepea.

XIII. mende hasierako lana da, baina XVIII. mendean esmaltezko zenbait osagai gehitu zitzaizkion.

Aldarepearen erdialdean obalo handi bat dago, Ama Birjinaren eta Haurraren irudiarekin; alde banatara sei irudi daude, bi mailaditan banatuta eta erdi puntuko arkuez inguratuta.

Goiko irudiak apostoluak dira;behean, eskuinean Deikundea dago irudikatuta (Aingerua, Ama Birjina eta San Jose) eta ezkerrean Hiru Errege Magoak. Kobre urreztatuzko lana da, eta esmalteetan kolore urdina, berdea eta horia nabarmentzen dira. Irudiek ezberdinak dituzte jantziak, eta burua erliebean zizelaturik dute. Kabujoiak ere, neurri desberdinetakoak, baditu apaingarri.

 

Eskultura

Eskultura erromanikoaren helburua didaktikoa zen eta era berean apaindurazkoa. Erliebeen bitartez kristau dotrina irakatsi nahi zitzaion herri alfabetatu gabeari. Abatetxeetan ikonografia konplexuagoa zen, fraideentzat berezia. Arkitekturaren mende zegoen eskultura harriak eraikuntzan ezarri aurretik lantzen ziren, eta beraz harginek, eskultoreek eta arkitektoek elkarrekin egin behar izaten zuten lan zutabeetan, kapiteletan, eta arkiboltetan agertzen ziren eskulturak egiteko. Ateetako tinpanoetan Pantokratorra irudikatzen zuten, ebanjelarien sinboloez eta azken epaiketaren irudiz inguratua. Arkitekturaren mende ez zegoen eskultura zurezkoa eta polikromatua zen, maiz harri bitxiez eta esmalteez apaindua. Kristo gurutziltzatua eta Ama Birjina Haurrarekin irudikatzen zituzten. Eredu jakin bati jarraitzen zioten irudiak egiterakoan. Eskultura erromanikoak hieratikotasuna zuen ezaugarri nagusia eta XII. mendean izan zuen garairik beteena.

 

Andre Mariaren irudiak

Arkitekturaren mende ez dagoen eskultura erromanikoa Nafarroan ageri da batez ere, eta irudi bakan batzuk baizik ez daude gainerako herrialdeetan. Ama Birjinaren irudiek «Sedes Sapientae» ikonografiari jarraitzen diote, oro har, baina badute desberdintasunik, aurpegieran nahiz jantzietan, nola Haurra ageri den jarreran. Ama Birjina tronu baten gainean eserita agertzen da, Haurra altzoan edo belaunen gainean, erromanikoak berezkoa duen naturalismorik ezarekin eta geometrizazioarekin. Lizarrako Rocamadorko Ama Birjina da Andre Maririk aipagarriena. Orobat Uxueko Santa Mariako Andre Maria, Tuterakoa, karaitz harrizko bi piezatan landua, eta Iroiz eta Garinoaingoak. Kontuan hartu beharra dago Ama Birjinaren irudi asko geroztik berriz landuak eta margotuak izan direla,eta batzuetan Haurraren kokaera ere aldatu izan dela. Gutxi dira beraz jatorriz ziren bezala iraun duten irudiak. Nafarroako irudi batzuk zilarreztatu egin ziren, esate baterako Uxueko Santa Mariako Andre Maria eta Deikaztelun dagoen Iratxeko Andre Maria.

Iratxeko irudi hori XII. mendearen bukaerako erromanikoaren erakusgarri bikaina da, estilizatua oso, bai aurpegian, bai jantzian. Uxueko Ama Birjina Nafarroako eskulturarik garrantzitsuenetako bat da, zurezkoa, guztiz zilarreztatua, burua eta eskuak izan ezik; eserita dago, besoak zabalik eta Haurra belaunen erdian dauka eserita, eskuineko eskuaz bedeinkazioa emanez eta ezkerrean Ebanjelioak dituela.

Artaxonako basilikan dagoen Jerusalemgo Ama Birjina erromaniko berankorrekoa da. Irudiaren hieratismoak galduxea du erromaniko-erromanikoarenzurruntasuna.

Berankorra da orobat Abartzuzako elizako Andre Maria.

Iratxekoaren oso antzekoa da, baina zilarreztatu gabea; Haurra ezkerreko beso gainean du, hasieran altzoan izan bazuen ere.

Araban badira hainbat Andre Maria aipagarri. Ezagunena Estibalitzkoa da, XX. mendearen hasieran Lorenzo Fdez. de Vianak berriztatua. Aipagarriak dira Artziniegako Nuestra Señora de la Encina eta Eskibel, Sendadiano, Ibernalo eta beste hainbat lekutako Ama Birjinak ere. Bizkaian lau dira nabarmendu beharreko Ama Birjinak: Galdakaokoa, Arrati-Arteagakoa, Arrati-Arantzazukoa eta Lekeitiokoa. Galdakaokoak aldaketa asko izan ditu XII. mendetik hona, baina Bizantzioko ikonoen zurruntasun simetrikoari eutsi dio. Gipuzkoan badira bi Andre Maria erromaniko bikain-bikainak: Irungo Santa Maria edo Junkalekoa eta Itziarko Andramari. Junkalekoa tronuan eserita ageri da, Bizantzioko irudien eragina du eta Estibalizko Ama Birjinaren irudia, izen XVII. mendeko erretaularen er- bereko monasterioan (Araba). Irudi erromanikoa da, XI. mendekoa dian dago. Itziarkoa XVI. men- seguruenik.. eko erretaula platereskoaren erdian dago.

 

Kristoren irudiak Kristoren irudi e...

Kristoren irudiak Kristoren irudi erromanikoak ez dira Andre Mariak bezain ugari Euskal Herrian, baina badira hala ere irudi aipagarri batzuk.

Lizarrako San Pedro de la Ruako elizakoa da tailu erromaniko garrantzitsuena. Hasieran Lizarrako Hilobi Santuaren elizan egon zen Kristo hori; irudia aurrera begira ageri da, hieratikoa, lau iltze dituela eta oihal batez estalia. Buruan arantzazko koroa bat du, begiak itxita ditu eta ahoa erdi irekia. Torres del Rioko Hilobi Santuaren elizan bada beste Kristo gurutziltzatu bat, erromanikoa izanagatik, gotikorako joera duena. Caparrosoko elizan XIII. mendeko Kristo bat dago, erromaniko berankorsamarrekoa. Gipuzkoan badira bi Kristo aipagarri. Bata Zegamako San Martin elizakoa da, brontzez egina eta prozesioetako irudien tankerakoa, hasieran Aizkorriko Gurutze Santuaren ermitan zegoena.

Bestea, Zeraingo Andre Maria elizan dago, eta prozesioetako irudien tankerakoa da hau ere.

 

Arkitektura zibila

Lizarrako Errege Jauregia da Nafarroako arkitektura erromaniko zibileko erakusgarri bakarra; arkitekturaren aldetik eta dekorazioaren aldetik duen aberastasunak garbi erakusten du hiri jauregiek garai hartan lortua zuten goi-maila. Eraikin horrek oin plano lauki-zuzena du, eta geroztikako beste oin batzuez inguratuta dago; bi fatxada erromaniko ditu, ertzetan XVII. mendeko adreiluzko dorreak dituztela.

Jauregi horren fatxada nagusiak antzinako «Rúa de Peregrinos»era ematen du, San Pedro elizako eskaileraren parean. Fatxada horrek bi gorputz ditu, behekoaren atariak erdi puntuko arku xume handiak ditu.

XI. mendean, Santiagoko bidearen goraldiarekin batera zubi asko eraiki ziren, asko eta asko erromatarren zubien gainean. Agoitz, Esa, Irotz, Iruñea, Zangoza eta batez ere Garesko zubia dira aipagarrienak. Iratxetako garaiaIratxetako herrigunearen erdian dago, San Esteban elizatik hurbil.

Iratxetako parrokiak biltegi gisa erabiltzen zuen. Eraikin txikia da, harrizkoa, oinplanoa laukizuzena du eta teilatua bi isurkikoa.

Bi solairu ditu, eta bi solairuen artean harrizko eskailera bat dago (jatorrizko eskailera zurezkoa zen). Zutabeek inposta gisako bat dute goialdean, eta handik ateratzen dira arkuak, puntu erdikoak, dobelatuak eta giltzarririk gabeak; bi arku ditu alde estuetan eta hiru alde zabaletan, neurriz antzekoak denak. Barrualdean beste bi zutabe ditu, estalkiaren euskarri direnak. Biasteriko abade-dorreaDorre horrek bi garai desberdineko estilo bana du. Lehenengoa, trantsiziozko erromanikoari dagokio eta XII. mendearen bukaeratik XIII. mendearen hasiera bitartekoa da. Estilo horretakoak dira goialdeko alde bakoitzean dituen leiho pareak, eta baita ekialdeko hormako leihoetako arkuen artean dagoen Salbatzailearen erliebea ere. Beste zatia XIII. mendetik XIV. mendea bitartekoa da. Garesko zubiaXI. mendearen lehenengo erdian eraiki zuten Arga ibaiaren gainean. Antso Handiaren emazte Erregina Handiaren aginduz, Santiagora zihoazen erromesek pasabide bat izan zezaten.

110 metro da luze eta 4 metro zabal; puntu erdiko sei arku biribil ditu, handiena 20 metrokoa, 17 metroko bi, eta besteak 12,5, 11 eta 6 metrokoak dira, txikiena erdi estalia dagoela. Zutabeen zama arintzeko arku txiki batzuk egin zituzten, ur-goraldietan uraren isurbide ere badirenak; arku txiki horiek 4 edo 5 metro dira garai erdialdean eta 2 edo 3 metro alboetan. Zubibular hiruki formakoak ditu arku txikien oinarritik behera. Galtzadak malda handia du bi alboetan, Erdi Aroko zubiek ohi duten bezala.

Albo bakoitzean dorre bana zuen eta zubiaren erdian dorretxobat zegoen, BirjinaperaPuyko Ama ren ka- zuena.

 

Erromes bideetan (I)

 

Leireko San Salbador monasterioa

Leireko monasterioa Leireko mendizerrako gain batean dago eta Nafarroako erromaniko goiztarrari dagokio. 848. urtekoak dira monasterioari buruzko lehenengo aipamen idatziak. Monasterioak ezagutu zuen sasoi oparoaren hasiera Antso III. Handia Nafarroako erregearen garaia (1004-1035) izan zen. XII. menderako herri ugari zeuden Leireko monasterioaren mende, Nafarroakoak eta baita Zaragoza eta Huescakoak ere. Leireko monasterioa zistertarren mende geratu zen XII. mendean eta etengabeko gainbehera izan zuen XVI.. endea arte. Mende horretan eraiki zen monasterio berria. XVII.. ende bukaeran monasterioko komunitatea jendez ondo hornitua bazegoen ere, baliabide ekonomiko gutxi zuen eta 1835ean ateak itxi behar izan zituen.

1867an monumentu nazional izendatu zuten eliza eta monasterioa.

1940 aldera monasterioa berriro zabaltzeko ahaleginak egin ziren eta fraide beneditar talde bat bertan jarri zen bizitzen.

Monasterioko elizaren jatorria oso zaharra da. Atal zaharrenak lehen erromaniko edo karolingiar garaiko elizaren zimentarriak dira (gaur egungo habearte gotikoaren azpian daude). Jatorrizko eraikuntza musulmanek suntsitu zuten X. mendean. XI. mendean zehar oparotasun handia izan zuen monasterioak eta atal berriak eraiki ziren. Elizaren kripta eta burualdea 1057. urtekoak dira. Aipagarri dira, halaber, XII.. endeko lau atari, Nafarroako erregeen hilobia, Numilo eta Alodia santuen kaperak eta 1005.. rteko bolizko kutxak.

Burualdea bi zatitan banatua dago: kripta eta goialdeko eliza.

Kripta da atalik aipagarriena,kanpoaldean harri gorrikaraz egindako hiru abside ditu goialdeko eliza ere etenik gabe estaltzen dutenak. Barrualdean harrigarria da nola zutabe gutxi batzuek eusten dioten harri multzo handi horri. Absideko hiru danbor erdiek eta lau habeartek osatzen dute barrualdea; habearteak lau ataletan banatuta daude, erdiko habeartea ordea bi ataletan banatua dago. Bi zutabek eta kapitel handiei eusten dieten zortzi habe dira kanoi erdiko gangen euskarriak. Kapitelek erromaniko hasierako dekorazio sinplea dute: bolutak, erraboilak eta hostoak.

Goialdeko elizak kriptaren egitura bera du, baina badu desberdintasunik, goiko eraikin honek hiru abside eta hiru habearte baititu.

Absideetan badira puntu erdiko arkua duten leihoak, apaingarririk gabeak. Lau pilare handik eusten diete habearteei, pilare horiek zutabe erdiak dituzte lau aldetara eta zutabe horien kapiteletan puntu erdiko arku tolestuak daude. Kapitelak bi motakoak dira: handiak kriptakoen antzekoak dira eta txikiak bolutak, errosetak, erraboilak dituzte apaingarri. Horiexek dira gune horretako apaingarri bakarrak.

Hegoaldeko horma erromanikoa beste garai batekoa da. Horma horretako ateak hiru arku ditu, alboetan hiru zutabe dituela, landareen irudiz apaindutako kapiteldunak.

Ate hori da Nafarroako erregeen hilobi kaperarako sarbidea.

Kapera horretan XII. mendearen bukaerako Ama Birjina erromaniko bat dago, gaur egun kapitel baten gainean kokatua, Leireko antzinako klaustroan zegoena, eta, ustez, irudirik zaharrenetako bat dena Europako erromanikoan.Mendebaleko ataria elizako atari nagusia da eta Porta Speciosa esaten diote. XII. mende hasierakoa da. Hiru zutabe pare ditu, haien gainean lau arkibolta tailuz apainduak, arkibolten azpian tinpano bat, eta gainean friso bat tailuz betea. Tailu multzo horretan hiru garai desberdin somatzen dira. Zaharrenak tinpanoko tailuak dira: Salbatzailea, Andre Maria, San Joan eta beste apostolu batzuen irudiak ditu.

Zutabeak eta arkiboltak geroztikoak dira. Zutabeetako kapitelak Erromesaldiaren estiloa dute, eta haietariko batzuetan nabarmena da Esteban maisuaren eta bere jarraitzaileen estiloa. Arkiboltetan erromanikoaren iruditeria osoa ageri da: landareak, loreak, txoriak, sugeak, arrainak, buruak, gizon-emakumeak… Goialdeko frisoko tailuak, azkenik,beste garai batekoak dira.

Pantokrator bat, San Pedro, beste apostolu batzuk, San Numilo eta Santa Alodiaren martiri heriotzaren kontakizuna, herio-dantza, Jesus txalupa gainean dira, besteak beste, han ageri diren irudiak.

Bi zati erromaniko desberdin dituen arren, burualdea eta Porta Speciosa, Leireko monasterioa osotasun bat da. Leire ez da arte bisigodoaren edo mozarabearen bilakaeratik sortutako jarraipen hutsa, aitzitik pentsamolde berri baten sorrera gorpuzten du, harriak lantzeko, antolatzeko eta eraikitzeko era eta xede berri baten adierazgarri.

Eraikitzeko modu berri horrek ongi bereizten du zer den funtsezkoa eta zer bigarren mailakoa.

Leirek erromanikoaren ezaugarri guztiak biltzen ditu.

 

Aralarko San Migel In Excelsis santutegia

Aralar mendietan, hego-ekialdean, 1.230 metroko garaieran dago Aralarko San Migel In Excelsis santutegia. VIII-XI. mendeetan hasi ziren eraikitzen, eta XII. mendean berritu zuten. Hasieran arte karolingiarrean inspiratutako erromaniko aurreko eraikin handia izan zen. Habearte bakarreko hasierako eraikinetik oso gutxi geratzen da, baina erdiko absideak argi erakusten du jatorri hori. Eraikin horrek beste berrikuntza batzuk izan zituen gaur daukan egoerara iritsi arte.

Alboko absideak gehitu zitzaizkion, eraikina bana arkurik gabeko kanoi gangaz estali zuten eta absidearen aurreko kupula kontserbatu zuten, poligonala zuen eta kontrahormarik gabeakanpoaldean. 1143an, Gartzea Ramirez erregea (1134-1150) bertan zela, San Migeleko behin betiko lana sagaratu zen. Hormarteak luzatu zituzten, azken atalak taku-inpostaz apaindu, gangetan bana arkuak jarri eta pilareak birmoldatu zituzten, gurutze tankerako tipologia harturik.

Elizaren oinetan nartex bat eraikitzea izan zen lanik bitxiena, bakarra baita Nafarroako erromanikoan.

San Migeleko kaperaren barrualdea geroztik egin zuten.

Kaperako eta erdiko atariko dekorazioak Esteban maisuaren ukitua du.

Santutegi hori Santiagoko bidetikbazter dagoela ematen badu ere, ez da horrela. XI. mendean kristautasuna zabaltzeko aitzindarigune bat zen, baina XI. mendean gainbeheran zetorren, eta orduantxe erabaki zuten Nafarroako erregeek monasterioa berriz eraikitzea, hain zuzen ere Santiagoko bideko mugarri garrantzitsu bat izan zitekeela uste zutelako; Nafarroako erregeek, beraz, Jerusalengo San Joango ordena militarrari eman zioten santutegia babesteko eta zaintzekoardura.. arkoaren kin erroberez, leSan Migel Ara- santutegia erai- maniko bat da henagotik bazegoentenplu bateko aztarnen gainean 1074 inguruan eraikia. Aralarko santutegiak zenbait eliza katalan eta frantsesen tankera bera du aurrealdeko absidearen behealdean, baina X. mendean abside horien eta gangen goialdeak eraberritu egin zituzten. Bi zatien arteko aldea nabamena da tankeran eta erabilitako harri motan, batez ere kapera nagusiko hiru leiho ferra itxurakoetan, XI. mendeko eraberrikuntzaz geroztik leiho goratu bihurtuko baitziren, ganga ere aldi berean aldatu zutela.

XII. mendeko eraberritzearen ondoren eliza hori hiru habearteko basilika bihurtu zen, bakoitzak bere abside semizirkularrak zituela; absideen gainak estalki biribilez estali ziren eta habearteak bana arkuzko kanoizko gangez, arkuei eusten dieten pilareak gurutze tankerakoak direla.

Gaur egun dagoen elizak ez du gurutzadurarik, baina erdialdeko habeartean bi arkuren bidez trapezio itxurako gune bat sortu da, goragune nabarmena duen eta kanpotik ikusten ez den ganga batez estalia, eta gurutzadura gisako bat osatzen duena presbiterioa baino aurreraxeago.

Barrualdeak ez du apaindurarik, esmaltezko erretaula izan ezik.

Erretaula hori Europako esmaltezko lanik garrantzitsuenetako bat da. Orainik aspaldi ez dela lapurtu egin zuten eta geroztik zati bat besterik ez da berreskuratu.

1,14 metro da garai erdialdean eta 2 metro zabal. Erretaulan ageri diren hogeita bat irudiak horma konketan edo puntu erdiko arkuetan sartuta daude, esmalte lauez eginak, atzean metal landuzko xaflak dituztela.

Irudien buruak erliebean landuta daude, esmaltatu gabe. Erretaularen erdian Jesus Haurra dago, Ama Birjinaren belaunetan eserita, alboetan Alfa eta Omegaren zeinuak dituela. Ezkerreko aldean hiru errege magoak ageri dira, eta goian apostoluak; behealdean, bereiz, azpiko arkuen kupulak eta dorreak ditu.

Ezin da ziur jakin erretaula hori noizkoa den, baina adituek uste dute Gartzea Ramirezen agintaldian egina dela, 1136 inguruan.

 

Erromes bideetan (II)

 

Uxueko Santa Maria santutegia

Uxueko herria islamdarren inborrak neurriz antzekoak dituebasioaren aurrekoa da. Krisla, eta presbiterio zabalak. Hatauek konkistatu ondoren hiri bearteak, atariak eta gainerako gotortu bihurtu zen. Antso Rami- eraikuntzak gerozrez Aragoiko erregea Nafarroako tikakoak dira.. rrege izendatu zutenean pribilejioak eman zizkien Uxueko biztanleei, haien laguntza eskertzeko, eta eliza bat eraikiarazi zuen, Ama Birjinaren ohorez, erromaniko aurreko elizaren gainean.

Uxueko eliza Nafarroako Erdi Aroko arkitektura erakusgarririk bikainenetako bat da. 1089. urte inguruan lanak hasiak zeuden baina absideak eta aurreko atalak baizik ez zituzten eraiki; lanak handik mende batera jarraitu zituzten. Hiru habearte eta hiru abside zituen eliza erromanikoa Karlos II.a Gaiztoa Nafarroako erregeak (1349-1387) suntsitu zuen habearte bakarreko eliza gotikoa eraikitzeko, baina absideak gorde egin ziren. Eraikuntza aldi desberdin horien ondorioz habearte eta gurutzadura bakarreko eliza bat sortu zen, hiru abside dituena, erdikoa zabalagoa besteak baino. Eliza honen eta Leireko elizaren sorrerak badute antzik, habearte gotikoak burualde erromaniko bat baitu bietan.

Eliza erromanikotik burualdea, dorreko zimenduak eta barruko eskulturak gorde dira. Burualdeak hiru abside ditu, hiru danborrak neurriz antzekoak dituela, eta presbiterio zabalak. Habearteak, atariak eta gainerako eraikuntzak geroztikakoak dira.Kanpoaldetik begiratuta, harrigarria gertatzen da nola burualdea gazteluko geroztikako eraikuntza baten barruan dagoen, bi gune horien artean pasabide zabal estali bat duela.

Danborrek prisma tankerako kontrahormak dituzte atalka ezarriak, eta horizontalean bi gorputzetan banatuta daude, lauki itxurako inposta batek lotzen dituela.

Danbor bakoitzaren ardatzean dagoen leihoak inposta hori du euskarri. Leiho horiek puntu erdiko arkibolta bat dute, irudiz hornitutako kapiteldun bi zutaberen gainean. Burualde horrek erlaitz bat du alderik-alde.

Barrualdeko erdiko absideko arkuteria garaia da oso, arkuak itxiak direlarik, leihoarekin bat egiten duen erdiko arkua izan ezik. Arku horietako kapitel batzuek hiru maila dituzte, etahorixe da hain zuzen ere Uxueko bereizgarritasun bat. Apaindurak, oro har, geometrikoak eta landare irudiak dira, giza irudiren bat ere baden arren. Absidioloek soka itxurako inposta bat dute arkuteriaren ordez. Absidiolo horietako kapitelak jatorrizkoak dira eta Uxuek berezkoak dituen eta arestian aipatu ditugun hiru maila horiek dituzte, beheko mailan giza irudiak edo animalia irudiak ageri direlarik.

Uxueko Ama Birjinaren irudia erromanikoa da, geroztik estalia izan bada ere. Uxueko burualdea eta eskultura Erromesaldiko erromanikoari dagozkio.

Atariaren buruan tinpano bat dago, neurri desberdineko bi zatitan banatua. Behealdea da txikiena, eta azken afaria irudikatzen du, Jesukristoren irudia buru du eta Jesukristok Joanen burua du bulargainean. Goiko zatian Epifaniaren irudia ageri da.

 

Iratxeko monasterioa

Nafarroako monasterio zaharrenetako bat da. Lizarrako hiritik hiru kilometrora dago, Aiegiko udalerrian. Ez dirudi garrantzi handia izan zuenik XI. mende erdia arte. Santiagoko bidearen ertzean eraiki zen eta ospitale bat eratxiki zitzaion 1054. urtean.

Nafarroako koroari esker handitu zen Iratxeko monasterioaren ospea. XIV. mendean Nafarroan geratzen zen monasterio beneditar bakarra zen eta ordezkaritza zuten bertako abateek Nafarroako erresumako gorteetan.

Garai hartan berrogei eliza eta monasterio txiki zituen bere mende Iratxeko monasterio handiak.

Inprimeria bat egokitu zuten bertan XVI. mendean eta Valladolideko San Benitoren kongregazioari lotu zitzaion 1522.. rtean, Nafarroa Garaia Gaztelako koroaren mendean geratu ondoan. Unibertsitate bihurtu zuten hamabi urte geroago (1534). 1833. urtera arte iraun zuen bertako unibertsitateak eta lau urte geroago alde egin zuten betiko bertako fraideek. Bigarren gerra karlistan erietxe izan zen eta Eskolapioen ordenaren ardurapean dago gaur egun. Ez da ezagutzen Iratxeko monasterioa eraiki zen data zehatza, baina lehen etxea IX-X. mendeetakoa dela esan daiteke. Monasterioaren parterik handiena eta ostatua XI. mendearen bigarren erdialdean eraiki ziren. Aipagarri dira eliza (XII. mendean eraikitzen hasia eta, estilo gotikoaren moldeen arabera amaitua), XVI.mendeko klaustro platereskoa eta areto nagusia, XVIII. mendeko aurrealde barrokoa.

Iratxeko monasterioa hainbat gunetan banatua dago, eta gune bakoitzaren eraikuntzak badu zerikusia monasterioaren bilakaera historikoarekin. XI. eta XII. mendeetan monasterio horrek goraldi bat izan zuen, eta horren lekuko da XII. mende erdialdeko eliza erromanikoa. XIII. mendean, berriz, monasterioa gainbeheran hasi zen. XVI. eta XVII.. endea berpizkunde garaiak izan ziren, eta horren lekuko dira XVI. mendeko klaustro plateresraztenkoa, eta XVII. mendean ikastetxe ohia unibertsitate bihurtu izana.

Eliza eraikitzeko lanak XII.. endearen erdi aldera hasi ziren, garai hartakoak dira hiru abside dituen burualdea eta gurutzadura erromanikoa; habearteak eta gurutzadurako estalkiak, bestalde, ez ziren XIII. mende arte bukatu, eta zistertar estilokoak dira.

Elizak hiru habearteko oina du.

Habearte bakoitzak hiru atal ditu eta erdiko habeartea alboetakoak baino bi aldiz zabalagoa da.

Gurutzadurako besoak habearteak bezain luzeak dira, burualdeak hiru abside ditu eta erdian presbiterioa du. Bi ate ditu, bata iparraldean eta bestea sartaldean.

Burualdekoabsideei kontrahormek eta zutabeek eusten diete. Abside bakoitzaren gainean hiru gingiletako arkuak daude mentsula txikien gainean ezarriak. Absideetako leihoak bi zutaberen gaineko puntu erdiko arkuak dira. Erdiko absidea garaiagoa da. Gurutzaduraren gainean zinborrio oktogonala dago. Lau aldetan kuboak ditu itsatsita, bi mailatan ezarriak.

Linternari eta kuboei kontrahormek eta zutabeek eusten diete.

Iparraldeko atariari San Pedroataria deritza; lau arkibolta ditu, haien azpian lau pare zutabe batetik eta hiru zutabe elkartu bestetik. Zutabe horiek friso bana dute albo bakoitzean, kapitelen ordez. Friso horietan hainbat irudi ageri dira: ehizako gertaldiak, borrokak, San Martinen historia… zentauroen kapitela esaten zaiona da aipagarriena. Sartaldeko ataria nartex baten azpian dago. Lau arkibolta ditu, eta azpian kapitelak, landareen irudiz apainduak. Arku baten giltzarrian krismoi bat dago, bakartua, eta haren azpian, krismoiari eutsiko balio bezala, Jainkoaren eskua dago irudikatua, hatzak bedeinkatzeko keinua eginez dituela.

Horren tailu nabarmenak eta tailua bakartzeak argi adierazten du sarrera hori harginek eman zioten garrantzia. Barrualdean gurutze itxurako pilareak daude, lau aldetan zutabe erdiak dituztela elkartuak, gurutzeria gangari eusten dioten doi bat puntadunak diren arkuen euskarri.

Absideak esfera laurdenez estalita daude; gurutzadurak ganga semiesferiko bat du, XVI.. endekoa. Aipagarriak dira zaldunen arteko borroka bat eta Epifania irudikatzen duten garaipen arkuko kapitelak.

 

Erromes bideetan (III)

 

Eunateko Andre Mariaren eliza

Andre Mariari opaturiko basilika erromanikoa da Eunatekoa.

Muruzabalgo udalerrian dago, soro artean, Santiagoko bidean. Eliza txiki oktogonala da, ederra oso. Dokumentazio zehatzik ez badago ere, XII. mendeko bigarren erdian eraiki omen zen. Eta tradizioak dioenez Tenpleko Ordenako zaldunek eraiki zuten. Oinplanta oktogonala du. Sortaldean burualde bat du, zirkuluerdia osatzen duena.

Arkuteria oktogonal batek inguratzen du eliza osoa, eta horma batek inguratzen du arkuteria, lau metroko tartea dagoela arkuteriaren eta hormen artean. Puntu erdiko bost arkuk osatzen dute kanpoaldeko galeria. Bost aldetan pilare lauki-zuzenek eusten diete arku horiei eta gainontzeko hiru aldeetan zutabe bikoitzek eusten diete, gainean kapitel bikoitz landuak dituztela. Hamalau kapiteletako tailuak garbiak dira, ez oso sakonak, eta irudi anitzekoak: maskarak, hosto elkarri lotuak, lehoiak, giza irudiak… Oktogonoaren alde bakoitza zutabe garaiek osatzen dute, goian landare itxurako kapitelak dituztela harburu lauez egindako koroa batek eusten dion hegaleraino. Harburu horien gainean kanpai horma xalo bat dago, geroztik eraikia. Oktogono horren hormek deskargako arku puntadunak dituzte zutabe bikoitzen gainean. Deskargako arku batzuetan puntu erdiko leihoak daude. Leiho horietako alboetako zutabeetako kapitelek landareenirudiak dituzte. Inposta alakatu batek zeharkatzen ditu horma guztiak angeluetako zutabeen ondoko zutabeetako molduren parean. Oktogonoaren ekialdean abside bat dago; kanpoaldean bost alde zuzen ditu irregular samarrak, tarteka hegalari eusten dioten zutabeekin, gainean dituen harburuak giza buruak irudikatzen dituztela.

Absidearen alde bakoitzean leiho bat dago, oktogonoko hormetako leihoen tankera berekoa.

Bost leiho horietatik bi itsuak dira. Atari nagusiak puntu erdiko arkiboltak ditu zutabe bikoitzen gainean ezarriak. Hiru arkibolta landu ditu, horien artean kanpokoa da nabarmenena, bertan irudikatuta dauden giza eta animalia irudiengatik. Beste bi arkiboltetan loreak daude irudikatuta.

Lau kapitel ditu, horietatik bi simetrikoak, horietako batek bestearen kopia berri samar bat dirudielarik. Jatorrizko kapitel horrek buru bat irudikatzen du, bizarra bi espiral handitan zabaltzen zaiola eta espiral bakoitzak kapitelaren alde bat betetzen duela. Sartaldeko atea txikia da eta arkibolta xume bat besterik ez du apaingarri. Elizaren barrualdean, oktogonoarentzak bi zutabe ditu bata bestearen gainean; azpikoa horma guztiak zeharkatzen dituen inposta alakatu bateraino iristen da, eta gainekoa, leihoetako kapitelen garaieraraino. Zutabe motzetako bi kapitel bereziki aipagarriak dira, abside-arkutik gertu daude: batean musikajoleak eta dantzariak ageri dira, eta bestean adarra jotzen ari diren pertsonaiak.

Gangako atal karratuko nerbioak elkarren gainean jarritako zutabeen gainean daude, eta gangaren erdian biltzen dira giltzarri moduko bat eratuz. Bi ateen ondoan, oktogonoko leihoak daude, haietako bi itsuak; gangan argizulo oktogonal eta hexagonalak daude eta ate txiki bat, teilatura igotzeko eskailera kiribil batera ematen duena. Oktogonoaren sortaldeko aldea besteak baino zertxobait handiagoa da eta absidera ematen du, gangako eta hormetako elementu berberak dituela, neurri txikiagoan ordea. Eunateko eliza harri gorrikarazko blokez dago eraikia eta aipagarriak dira harginek harri horietan egin zituzten markak.

Haien artean bada bat deigarria oso eta ugariena gainera: gurutze bat irudikatzen du, eta gurutzearen beso luzean arku bat edo bi ditu. Eunateko eliza, bestalde, leku estrategiko batean dago, handik oso gertu elkartzen baitira Santiagoko Bideko bi adar frantsesak.

 

Torres del Rioko Hilobi Santuaren eliza

JERUSALEMGO IZEN BEREKO ELIZA GOGORARAZTEN DUEN HONETAN, ESKULTURA LANAK NAFARROAKO ESKULTURA ERROMANIKO SINKRETIKOAREN ADIERAZGARRI DIRA, ARABIAR ETA BIZANTZIAR ESKULTURAREN ERAGIN AGERIA BAITUTETorres del Rio Urantzia eta Vianaren erdi bidean dago, Santiagoko bidean, eta Hilobi Santuaren eliza herriaren behealdean dago. Nafarroako erromanikoaren eraikin garrantzitsuenetako bat da, XII. mendekoa. Adituak ez datoz bat eliza horren jatorria zehazterakoan. Batzuek diote Hilobi Santuaren Ordenako tenplarioek eraiki zutela, eta beste batzuek, berriz, Iratxeko monasterioaren eraginez sortu zela 1160-1170 bitartean, izan ere garai hartan Torres del Rio Iratxeko monasterioari oso lotua baitzegoen.

Beraz, elizaren jatorriari buruz oso datu gutxi badago ere, gauza ziurra da XI. mendean bazela monasterio bat leku honetan.

Tradizioak Tenpleko zaldunekin lotu izan du betidanik, eta orobat ere hilobiekin zerikusia duten eginkizunekin erremate gisa duen hilen linternagatik; bestalde, gauza jakina da antzina bazela hilerri bat elizaren aldamendean, lehen eliza gehienetan gertatu ohi zen bezala.

Elizari Hilobi Santuaren izena emateak ekarri zuen Jerusalemgo basilika gogoraraziko zuen eraikitzeko era, nahiz Torres del Riokoa ez den zirkularra hura bezala, poligonala baizik, garai hartan zaldun tenplarioek eraiki zituztenen antzekoa. Eliza horrek badu berezitasun bat, oinplano oktogonala alegia, oktogonoaren aldea eraikuntza osoaren modulu bihurtzen duena, eta eraikinari proportzio handia ematen diona.

Erdiko oinplanoak luzerako ardatz bat du, abside erdizirkular txiki batek eta aurrez aurre duen dorre erdizirkularrak osatua. Elizako sarrera hegoaldean dago, eta hautsi egiten du eraikin osoaren goranzko norabidea.

Antolamendu hori bera du aurretiko bistak; bi gorputz ditu gero eta txikiagoak, dama itxurako inposta batez banatuak. Zutabeerraldoiek indartzen dituzte oktogonoaren ertzak. Gainean kupula goratu bat du, eta kupularen barrualdeko nerbioek, elkar gurutzaturik, izar bat eratzen dute, arkitektura islamiarraren eraginez.

Izar tankerako nerbio horiekin batera, badira beste nerbio batzuk zeharkakoak, besteekin gurutzatzen direnak, eta zutabeetakokapiteletan sortzen direnak.

Nerbio horiek guztiek gune bat uzten dute erdian, ganga faltsu bat osatuz. Kupula hasten den lekuan, nerbioek bat egiten duten guneen artean, puntu erdiko leihoak daude, harriz landutako sareteez itxiak. Nerbioak apostoluen eta beste irudi batzuen margoz apainduta daude. Kupula gainean linterna dago, oktogonala hura ere. Kapiteletako eskulturak oso aberatsak dira, Nafarroako eskultura erromaniko sinkretikoaren adierazgarri, arabiar eta bizantziar eskulturaren eragin nabarmena baitute. Barrualdeko ordenamendu bera du kanpoaldeak ere. Aipagarria da Kristo Gurutziltzatuaren tailua, XIII. mendean egina. Tailu hori erromanikoaren eta gotikoaren arteko nahasketa bat da, zurruntasuna du lehenengotik eta naturalismoaren ezaugarriren bat bigarrenetik. Hilobi Santuareneliza honek proportzioetan du ezaugarri nabarmenena, zeharo orekatuak baititu oinplanoa eta aurretiko bista. Oktogono handiaren zabalera, beraz, eraikinaren bi gorputzen garaiera osoa bezalakoa da, kupula hasten den lekuraino.

Torres de Rioko eliza obra koherentea da, bai barrenaldetik bai kanpoaldetik. Apaingarrien soiltasunaren ideia sortzeko koherentzia du, baina elizan sartzerakoan, gora begiratu eta kupula ikusgarria ikustean, hautsi egiten da ideia hori, bere nerbio markatuekin ikuslea bere baitan hartzen eta babesten duela baitirudi.Goranzko dimentsioa du, barrutik kupula oparo horrek burutzen duena, hurbil eta urrun dagoela aldi berean. Tenplu biribil eta poligonal guztietan bezala, Torres del Rion ere ihes puntu bakarra bertikala dela sentitzen da, eta puntu horretantxe dago kupula, nerbio eta espazio hutsen bidez zeru osorik giltzatua eta egituratua bihurtua. Bertikal horretan oktogono bat ageri da marraztua, eta gauza jakina da zer sinbolismoa duen zortzi zenbakiak, bataioko urei eta birsortzeari lotua baitago, heriotzaren eta berpiztearen ondorengo bizitza berriari.

 

Erromes bideetan (IV)

 

Artaizko San Martin eliza

Eliza hau XII. mendearen bukaeran edo XII. mendearen hasieran eraiki zuten. XVI. mendean eraberritu zuten eta orain dela hamarraldi batzuk berriro zaharberritu zuten. Lau ataleko habearte bakarra du, abside erdizirkular batekin. Absideak sakristia eta kapera ditu atxikiak iparraldean. Era desberdineko gangek estaltzen dituzte elizako gune desberdinak. Habeartearen gainean dorre bat dago, erromaniko estiloko oinplanta laukizuzena duena, baina ziur aski geroztik eraikia. Ataria du eliza horrek zatirik garrantzitsuena, bertan irudikatuta dauden tailuen kalitateagatik eta sinbologiagatik.

Ataria hegoaldean du. Gorputz aurreratu bat du atari osoa nabarmentzeko.

Fuste laua duten hiru zutabe parek eusten diete arkiboltei.

Arkibolten ondoan bi tailu handi daude eta haien gainean dagoen frisoak hegalari eusten dio. Zutabeetako sei kapiteletan landare, animalia etagizonen irudiak daude: hostoak, fruituak, zurtoinak; lehoiak, arranoak, harpiak; gizonak animaliei aurre egiten ageri dira, ugariak dira giza buruak ere. Kapitelen gainean dagoen moldura gisako inposta jarraiki batek ataria horizontalean erdibitzen du. Kapitel horien estiloak Santiagoko bidean barrena zabaldu zen Jacako estiloa gogorarazten du. Inposten gainean puntu erdiko hiru arkibolta apaindu daude. Lehoi buru bat eta aurpegi txiki harrigarri bat irudikatzen dituzten bi harkantoik eusten diote tinpanoari.

Kristoren irudia du tinpano horrek erdian, alboan bi zirkulu txiki dituela. Lauki ertz bakoitzean tailu handi eder bat dago,bi lehoi irudikatzen dituena. Teilatuko hegala zazpi harburuk eta sei metopek osatzen dute. Harburuetan gizon-emakumeen irudiak ageri dira; metopetan, berriz, Kristoren irudiak. Eliza barruan bataiarri bat dago, arkuz egindako zerrenda batez inguratua.

Aipagarriak dira orobat ArtaizkoSan Martin elizan zeuden pintura batzuk, gaur egun Nafarroako museoan erakusgai daudenak.

Pintura horiek ziur asko miniatura batean inspiratuak dira eta eszena bakarra osatzen dute, Jainkoaren bildotsaren gurtza ardatz hartuta, San Joanen Apokalipsiaren arabera.

 

San Martin Unxeko eliza

San Martin parrokiak habearte bakarra du, abside erdizirkularra eta burualdean presbiterio zuzena. Habearteak lau atal ditu.

Burualdea eta azpian duen kripta dira zaharrenak, eta bete-betean dagozkio estilo erromanikoari.

Korua, iparraldeko habeartea eta ataria geroztik erantsi zitzaizkion. Atal erromanikoa 1156an sagaratu zuten. Harroinek eta zutabe erdi elkartuek egituratzen dute eliza. Zutabeek zirkularra dute oinarria, lauak fusteak eta apainduak kapitelak. Zutabeek inposta bat dute gainean, puntadun edo puntu erdiko kanoi ganga astunen euskarri direnak.

Absidea esfera laurden batek estaltzen du eta esfera horren kurba bi gorputzetan egituratuta dago, bakoitzak dentikuluz hornitutako xake itxurako inpostak dituela, eta tartean puntu erdiko hiru leiho. Arkibolta lodiak zutabe txiki bikoitzen gainean ezarrita daude. Zutabe horietako kapitelak era askotako irudiz apainduta daude: landareak eta piztia itxurako irudiak. Lurzoruaren gainbeherak burualdearen azpian kripta bat eraiki beharra ekarri zuen. Kripta hori trinkoa da oso; elizaren oinplanoari egokituta dago, baina hiru habearte ditu, bakoitza lau ataletan banatua.

Atal horiek puntu erdiko bana arkuen bidez daude egituratuta, eta ganga erztunak dituzte; arkuak zein gangak hamabi zutaberen gainean daude. Zutabe gaineko kapitel handiak hostoz apainduta daude, haietariko bitan bi giza buru handi bizardun eta animalia buru bat ageridirela. Burualdetik kriptara jaisteko eskailera kiribil bat dago.

Kanpoaldean, harlanduzko horma sendoak ditu. Aipagarria da absideko zirkulu erdia, kriptako eta burualdeko bi mailak biltzen dituena. Beheko mailan gezileiho ilara bat du, eta goikoan puntu erdiko leiho ilara bat zutabe txikiekin. Prisma tankerako bular hormek indartzen dituzte hormak.

Kanpoaldea soila da, apaindurarik gabea, hegalean izan ezik, hango harburuetan mustro itxurako buruak eta giza irudiak ageri baitira. Atari nagusiak puntu erdiko arku bat osatzen du, landare irudiz apaindutako hiru arkibolta dituela. Arku horiei eusten dieten zutabeetako kapitelak eta moldurak ere irudiz apainduta daude.

 

Tulebrasko Karitateko Andre Mariaren monasterioa

Zistertar estiloan eraikitako monasterio hau Queiles ibaiaren ertzean dago, Cascante eta Monteagudo herrien artean. Iberiako penintsulako moja komentu hau Tuteran bizi izan zen zistertar moja talde batek sortu zuen. Izan ere, Gartzea Ramirez errege nafarrak eta Escale- Dieuko abateak elkar harturik Frantziako Lumen-Dei monasteriotik Tuterara mojak bidaltzeko erabakia hartu zuten 1147an, baina 1157. urtean zistertar moja talde horrek Tulebrasen finkatu zuen bere egoitza, Antso VI.a Jakintsuaren eraginez, eta orduzgero monasterio horrek bizirik iraun du gaur arte. Hasieran monasterio xumea izan bazen ere, berehala izan zuen goraldia, eta haren mendeko monasterio berriak sortu zituzten inguruko erresumetan. Ez da jatorrizko monasterioaren osagai asko gorde; eliza da aipagarriena baina albo kapera batetik ikus daiteke gaur egun. XIII. mendearen hasieran eraikitako eliza da, txikia eta xumea. Habearte bakarra du, bost ataletan banatua. Elizako atalak harroin handiek banatzen dituzte, eta harroin horiek zutabe erdi elkartuak dituzte, eliz guzutzerako bana-arkuan izan ezik, hango harroinak osoak baitira.

Absidea erdizirkularra da, eta puntu erdiko hiru leiho ditu, arku bikoizdunak, kanpoaldean kapitel apainduekiko zutabe txikien gainean daudela. Ganga XVI.. endekoa du. Kanpoaldeko ataletan, berriz, orain dela gutxi eraberritutako iparraldeko atea da aipagarriena. Puntu erdiko hiru arkibolta xume ditu iparraldeko ate horrek, landare itxurako kapitelak dituzten zutabeen gainean.

Harrizko aldarea XIII. mendekoa da, zistertar estilokoa. Landare itxurako kapitelak dituzten bost zutabe txikik eusten diote aldareari.

 

Oibarreko San Pedro eliza

O ibarreko udalerria Nafarroako erdi-mendebalean dago.

Erromatarren garaiko aztarna ugari atzeman dira Oibarren. Nafarroako lehen erregeak gotortu zuen Oibar, eta kronikariek diotenaren arabera, 882. urtean Gartzea erregea hil zuten bertan musulmanek.

San Pedro eliza 1146an eraiki zuten, baina XVI.. endearen lehen erdialdean hiru absideko burualde erromanikoa bota eta Berpizkundeko abside bat jarri zuten haren ordez; huraxe da gaur egun atal erromanikoa estaltzen duena. Kanpoaldean, erdiko habearteari eta iparraldeko alboko habearteari dagozkien hormen zati bat besterik ez da gorde jatorrizko eraikuntza erromanikotik. Elizak hiru habearte ditu, eraikin erromanikoek ohi dituztenak baino handiagoak. Erdiko habearteak kanoi ganga erdizirkular bat du eta alboetako habearteek zirkulu laurdeneko kanoi ganga, gangaren lerroari elkartutako bana arkuen gainean. Erdiko habeartea alboetakoa baino zabalagoa eta garaiagoa da. Gurutze itxurako pilareek banatzen dituzte habearteak; habearte horiek zutabe elkartuak dituzte, oinarria Jacako estilokoa eta apaindurak Uxuekoak bezalakoak dituztenak.

Kapiteletako apaindurak dira Oibarreko San Pedro elizari ospea eman diotenak. Altuerliebean landuak dira eta multzotan bana daitezke. Aipagarrienak hegazti itxurakoak dira; animaliak ere nahiko ugariak dira eta badira buruak eta giza irudi txikiak ere. Gainerakoak landare irudiak dira. Bi sarrera ditu elizak: bata, lehen eraikuntza aldikoa, eta bestea, XVI. mendekoa.

Sarrera zaharrena (itxita egoten da gehienetan) Ebanjelioaren aldean dago, habeartearen hirugarren zatian, eta puntu erdiko arkuko ataurre erromanikoa du. Ataurreko arkiboltek xakeapaingarriak dituzte, eta pilare laukituak dituzte euskarri. Beste sarrera Epistolaren aldean dago, bigarren zatian. Honen ataurrea estilo platereskokoa da, eta zutabeak korintotarrak ditu. Sarrera hori da nagusia, eta kanoi ganga batek babestua da. Sarrerarenalboan kanpandorrea dago, Erdi Arokoa jatorrian, baina zenbait berrikuntza izan dituena.

Elizaren barrualdean erretaula nagusia nabarmentzen da, XVII.. endearen lehen erdialdean egina estilo erromanistan.

 

Burgo frankoak (I)

 

Iruñeko katedral erromanikoa

Iruñeko katedralak estilo asko ditu bere baitan, estilo bakoitza eraikuntza aldi bati dagokiola, eta gotikoa izanik estilo nagusia.

Gaur egun katedrala dagoen tokian beste katedral bat egon zen, erromaniko estilokoa.

1100. urtetik 1127. urtea bitartean eraiki zen, Alfontso Borrokalaria Aragoi eta Nafarroako errege zen garaian. 1390. urtean ia habearte osoa erori egin zen, eta burualdea, fatxada, hegoaldean atxikiak zeuzkan eraikinak eta klaustroa gelditu ziren zutik, baina geroztik gotiko estiloko beste eraikin batzuk eraiki zituzten horien ordez.

Eraikuntza erromanikotik klaustroaren zati bateko kanpoko hormak besterik ez dira geratzen, jangelako sarbideak eta klaustroa kanpoaldetik hersten duten beste horma batzuk. Baina katedral zaharreko aztarna erromaniko garrantzitsuenak Nafarroako museoan daude.

Nafarroako museoan dauden tailu erromanikoak bi harginenak dira: Esteban maisuarenak eta Iruñeko katedral zaharreko klaustroko maisuarenak. Esteban maisuak egindakoak bi harkantoi, bi irudi eta kapitel batzuk dira; kapitel horiek, ustez, katedral zaharreko fatxadakoak dira. Harkantoi bakoitzean lehoi bat ageri da, bata gizon bat jaten ari da eta besteak inskripzio bat du alboan. Irudietako bat zapatari bat da eta bestea eserita dagoen norbait, a- tzean zutabe txiki bat duela. Baina tailurik bikainena kapitela da: bi txori simetriko ageri dira mokoaz hankei hozka. Atzean duten hostotza txorien gainetik zabaltzen da eta kapiteleko kiribilak eratzen ditu. Tailu horiek guztiak 1100. urte ingurukoak dira, garai hartan eman baitzion Pedro de Roda apezpikuak katedral berria eraikitzeko lanen ardura «Santiagoko eraikuntzako lanetan maisu izandako» Estebani.

Katedraleko klaustroko zazpi kapitel bikoitzak 1150 ingurukoak dira. Ez dakigu ezer kapitel horien egileaz. Erlijiozko gertaldien deskribapenak ageri dira zehaztasun handiz landutako kapitel horietan.

 

Iruñeko San Saturnino edo San Zernin eliza

S an Saturnino eliza, lehen San Zernin izena zuena, 1276. urtetik 1297. urtea bitartean eraiki zen frankoen auzo zaharrean, aurreko eliza erromanikoa 1276ko Nafarreriako gerran zeharo hondatu baitzen. Handik gutxira eliza gotikoa eraikitzen hasi ziren, eta habeartea 1297. urterako amaitua zen. XV. mendean kalostrapea eraiki zen, baina 1758an hura eraitsi eta Bideko Andre Mariaren kapera egin zen. Kaperako petxinetan San Saturnino, San Fermin, Xabierko Frantzisko santua eta Honesto santuaren erliebeak daude, 1766an Francisco de Ontañónek eginak.

San Zernineko aztarna erromanikoak eliza gotikoa eraikitzeko eran ageri dira, aurreko eliza erromanikoaren aztarnei, materialei eta itxurari jarraitu nahia adierazten baitu. Burualdea eta absidea, adibidez, erdi oktogonalak dira, eta eliza erromanikoan zirkularrak izango ziren seguraski, aurrealdea gainerako aldeak halako bi delarik zabal.

Erdiko habearen bi aldeetara oin poligonaleko kaperak daude, eta alboko muturretan oin koadroko beste bi. Elizaren habeartea zabala da (15,5 m) eta garaia (25 m gangaren giltzarria arte). Habeartea sei parteko bi gangek estaltzen dute; ezin esan daiteke habeartea zeharo gotikoa denik, bai ordea estalkia, eta estalkiko leihoak. Habeartearen atzealdean eta zutabeen gainean korua dago, eliza eraiki zen garaikoa, eta koruaren azpian, Epistolaren aldean, Santo Kristoren kapera, 1918ko erretaula neogotikoarekin.

Erretaula guztiak berriak dira: nagusia 1907. urtekoa da, eta alboetakoak 1916koak. Sarrerako bi ate ditu, bata XVIII.. endean zaharberritua; bestea, berriz,XIII. mendeko frantses eraginpeko estilo gotikoko ate eder bat da. XVI.. endean berregindako ataurrea du, eta bertan Martín Cruzaten hilobia ikus daiteke.

 

Zangozako Andre Mariaren eliza

Antso Ramirez erregeak jauregi bat eraikiarazi zuen zubiaren ondoan, eta toki hartan eraiki zuen Andre Mariaren eliza.

Garai hartan franko asko bizi zen Zangozan. 1131. urtean Alfontso I.a Borrokalariak Jerusalemgo Ospitaleko San Joango Zaldunen Ordenaren esku utzi zuen Andre Mariaren eliza. Erromesaldiak franko asko erakarriak zituen ordurako Zangozara, eta jende biltze hark hiria gotortu beharra ekarri zuen. Erromesaldiaren eragina nabarmena izan zen Andre Mariaren eliza eraikitzerakoan.

Eraikuntzaren lehenengo aldian, 1131 inguruan, burualdea eraiki zen, eta nabarmena da Jacako estiloaren eragina.

XII. mendetik, XIII. mendea bitartean eraiki ziren trantseptua, gurutzadura, habearteetako bi atalak eta hegoaldeko atari bikaina. XIII. mendetik XIV.. endea bitartean dorre oktogonala eraiki zen. Kanpoaldean, hiru abside ditu, bertikalki kontrahormek zatituak eta horizontalki erdiko absidea bi inpostek zatitzen dutela, eta albokoak inposta batek. Leihoak lehenengo inpostan daude. Soilak dira eta landare itxurako kapiteldun zutabe bikoitza dute, erdiko leihoan izan ezik, irudidunak baitira eta puntu erdiko moldura biribil lodi bati eusten baitiote.

Burualde osoaren gainean harburuz egindako koroa bat dago, baina harburu horietatik lau baizik ez dira jatorrizkoak. Hegoaldeko atariak oso ikonografia aberatsa du eta tailu eta sinbologia erromanikoaren adierazgarri bikaina da. Badu berezitasun bat,behealdeko elementuak besteak baino modernoagoak izatea alegia, eraikuntza aldi bakoitzeko tailuak pilatu baitira hor, baina ez dute nahasketarik sortzen, aitzitik ikusgarritasun berezia ematen diote atari guztiari. Bi kontrahormek osatzen dute irtenune batean dagoen ate zabalaren markoa. Atearen inguruan bi atal bereizten dira, behekoa eta goikoa. Beheko atalean ataria, arkiboltak eta lauki ertzak edo angeluaren ertzeko aldeak daude; goikoan, berriz, apostoluen irudiz apaindutako arkuteria bikoitza dago. Zutabeek hiru zutabe estatua pare dituzte euskarri; ezkerrekoan Maria Magdalenaren, Andre Mariaren eta Maria, Santiago eta Joanen amaren irudiak ageri dira. Eskuinean, San Pedro, San Pablo eta Judas Iskariote bere burua urkatzen. Irudi horiek Leodegarius zeritzan maisu batek egin zituen, eta maisu horrenak dira orobat estatuen gainean dauden kapitel bikainak.

Hiru arkibolta ditu, baina bost arku osatzen dituztela dirudi, arkibolten arteko tarteak ere landutabaitaude. Barruko arkiboltak apostoluen eta profeten irudiak ditu. Bigarren arkiboltan lanbideak daude irudikatuta, eta hirugarrenean hainbat giza irudi: akrobatak, musikajoleak, gerlariak, emakume bat narrastiei bularra ematen… Arkibolten arteko tarteetan era askotako apaindurak ageri dira. Baliteke tailu horiek guztiak ere Leodegarius maisuarenak izatea. Arkibolten azpian tinpano zabal hiruki formako bat dago, bi ataletan banatua.

Beheko atalaren erdian Andre Maria dago Haurra besoetan duela, eta haren alboan apostoluak daude arku txiki batzuen azpian. Goiko atalak Kristoren irudi handia du erdian, inguruan lau aingeru dituela tronpeta jotzen.

Santuak eta infernura kondenatuak ageri dira erdialde horren inguruan, eta azpian San Migel ageri da arimak balantzan pisatzen; ondoan ditu kondenatuak, biluzik eta mustroz inguratuak.

Arkuaren alboetara dauden bi aldeak edo enjutak tailuz beteak daude. Tailu horiek egile eta jatorri desberdinekoak dira eta gune horietan sartuta daude era horretara atariari aberastasun handiko itxura nahasia ematen diotela. Ezkerreko lauki ertzeko goiko ilaran mustroak eta narrastiak ageri dira. Bigarren ilaran sugeak eta apoak dauzkan emakume baten irudia dago, gero elkarri lotutako apaindurak eta zaldun gerlari bat, lo dagoen gizon bat zapaltzen.

Azpian, Adan eta Eba paradisutik bota zituztenean, Kain eta Abel borrokan eta arrano baten zati bat ageri dira. Eskuineko lauki ertzeko goiko ilaran irudi bat dago bakartua eta lau harpia.

Beheko ilaran emakumezko burua duen lauhankako bat eta herensuge bati ezpata sartzen ari zaion gizon bat ageri dira. Lehoi hegaldun bat dute ondoan. Kontrahormak ere landuta daude. Eskuinekoan Kristoren irudia ageri da bere jarraitzaile batzuekin, eta beheraxeago emakume talde bat.

Ezkerrekoan animalia irudiak daude; horietan aipagarriena atzaparretan gizon bat duen lehoi bat. Landare irudiak dituen moldura batek zatitzen du orain arte deskribatutako guztia fatxadako bigarren gorputzetik. Bi galeriek osatzen dute gorputz hori. Zutabe bikoitzek banatzen duten arkuz eginak daude, eta arku bakoitzaren azpian apostolu bat ageri da. Goiko galeriak eten bat du erdialdean eta Pantokrator bat dauka han, metalezko koroa duena. Galeria horietako irudiak San Juan de la Peñako maisuarenak dira. Atariaren gainaldean harburu multzo bat dago, bi gizon besarkatuta irudikatzen dituen erdikoa delarik aipagarriena. Atariaren gainean XII. mendean gurutzaduraren gainean eraiki zen dorrea dago. Oina karratua du eta oinaren gainean hiru gorputz oktogonal.

Barrualdean aipagarria da hiru absideko burualdea. Burualdeko kapitelek tailu bikainak dituzte; aipagarriena Egiptoko Ihesaldia irudikatzen duena da, Jacako eragina sumatzen zaiona.

Gurutzaduraren gainean kupula handi bat dago, arku puntadunen gainean. Erdiko zutabeetan sortzen dira eraikinaren egitura barrutik hersten duten zortzi nerbioak.

 

Burgo frankoak (II)

 

Tuterako katedrala

Tuterako katedrala erromanikoaren eta gotikoaren arteko trantsizio aldian eraiki zen eta hasieran kolejiata izan zen. Andre Maria Zuriaren elizatik gertu eraiki zuten. Tuterako meskita nagusiaren ondoan zegoen eliza hori mozarabiarra zen eta huraxe izan zen kristauek Tutera konkistatu ondoren beste elizen gainean eskumena izan zuen lehenengo eliza.

Katedrala XII. mendearen bukaeratik XIII. mendearen hasiera bitartean eraiki zuten, IX.. endeko meskitaren orubearen gainean, hispaniar-langedoctar eskolako arkitektura zistertarraren ereduari jarraiki. Arestian aipatu dugun meskita hori Musa II.ak, Tuterako jaunak eta Banu- Kasitarren buruzagiak, eraikiarazi zuen, eta X. mendean eraberritu egin zuten Tuybitarren gidaritzapean, eta mezkita haren elementu batzuk baliatu zituzten katedral berria eraikitzeko. Katedrala eraikitzeko lanak 1168 inguruan hasi ziren, Antso Jakituna errege zela, urte hartan Forton priorrak meskita zaharraren ondoan zeuden etxe batzuk erosi baitzituen eraikuntza berrirako baliatzeko.

1188an lanak nahiko aurreratuta zeuden, eta eliza erabilgarria zen jadanik. Eraikuntzaren lehenengo garaiari dagozkio burualdea eta gurutzadura. Gero inguruko hormak eta fatxada nagusiko Azken Judizioko ataria eraiki zituzten.

Tarragonako Ramón de Rocalerti apezpikuak 1204an sagaratu zuen aldare harria. Garai hartako dokumentuen arabera, XIII. mendeko bigarren erdian eraikitze lanek aurrera jarraitzen zuten; Domingo Perez zen lanen maisua 1262an eta 1263an. Katedralaren eraikuntzan harginen marka batzuk gorde dira.Oinplanoak lau ataleko hiru habearte ditu, habearte nagusia da zabalena eta atal laukizuzenak ditu; alboko habearteek, berriz, karratuak dituzte atalak.

Gurutzadurak bost atal ditu, eta erdiko atala karratua du. Burualdeak abside erdizirkular sakon bat du erdian, alboetan kapera bi dituela, bata erdizirkularra etabestea karratua. Habearteetako zein gurutzadurako estalki gisa mahatsondo hostoz eta mahats mordoz apaindutako giltzarrietan elkartzen diren hirusta itxurako nerbioekiko gurutze eiteko gangak ditu. Ertzetan moldura borobilak dituzten bana arku puntadunek banatzen dituzte gangak.

Abside nagusiak gurutze eiteko ganga du; erdiko kaperak ganga erztunaz eta esfera laurdenaz estalita daude, eta ertzetako kaperak oin karratura egokitutako gurutze eiteko gangez. Habearteen aurretiko bistan arkuteria puntadunak ageri dira, diamante puntakoak ditu kanpoaldeko arkiboltak eta gurutze itxurako pilare handien gainean daude, aurrealdeetan eta ukondoetan zutabeak erantsi zaizkielarik; zutabe horiek bikoitzak dira gurutzadurako pilareen aurrekaldean, eta gainontzeko aldeak habearteak zatitzen dituzten arkuetan tolestuta baizik ez daude.

Euskarri horiek Languedoc-eko ereduari jarraitzen diote. Gurutzaduraren besoetako hormek eta alboetako habearteek pilare elkartuak dituzte, atalak banatzeko balio duten zutabe soil bat eta ukondo itxurako zutabe bi dituztela aurrealdean. Habearte nagusiko arkuteriaren gainean, eta habearte nagusiaren eta albokoen arteko garaiera desberdinaz baliatuz, leiho bikoitz puntadunak daude, goian begi bat dutenak, alboetan zutabe txikiak dituztela; zutabe horiek hirukoitzak dira gurutzaduraren besoetakodaude batez ere. Elizako zatirik zaharrenean, burualdeko kaperetan eta gurutzadurako aurreko horman, kapiteletako apaindurak landare itxurakoak dira, eta habearteetako beheko kapitelek ere halakoxeak dituzte apaindurak.

Erdiko habearteko goiko kapiteletakoertzeko hormetan, eta soilak, berriz, absidearen ertzetako kaperetako arkuetan. Kapera nagusian leihoak puntu erdikoak dira, ukondo itxurako zutabe txiki bikoitzak dituztela; absidean, berriz, moriskoen garaiko saretak gorde dira. Puntu erdikoak dira orobat gainontzeko kaperetako burualdeko leihoak eta alboetako hormetakoak.

Leihoen ugaritasunak argitasun handia ematen dio katedralari, batez ere erdiko habeartean eta gurutzaduran.

Tuterako katedralak, zisterreko moldearen arabera egina dagoenez, oso apaindura gutxi du, eta dituen horiek kapiteletanapaindurak ordea gotikoagoak dira. Kanpoaldeko hormak harlanduzkoak dira; hormen goialdean modiloi biribilduak ditu eta alboetan landare itxurako apaindurak, gehienak mezkita zaharraren garaikoak.

Katedralak hiru atari ditu: gurutzaduraren besoetan ate bana eta fatxada nagusian bestea. Atari zaharrena hegoaldekoa da, Andre Mariarena esaten zaiona.

Sarrerako arkua puntu erdikoa da eta hiru arkibolta ditu, apainduraz beteak: irudi geometrikoak barrukoan eta kanpokoan, eta landare irudiak eta erronboak erdikoan. Arkiboltak zutabeengainean daude, eta zutabe horietako kapitelek Bibiliako gertakizun batzuk kontatzen dituzte irudien bidez. Ez du tinpanorik. Iparraldeko ataria ere erromanikoa da. Zertxobait puntaduna da eta hiru arkibolta ditu, landare irudiz apainduak. Albo bakoitzean hiru zutabe ditu eta zutabeetako kapiteletan Bibliako gertakizunen irudiak ageri dira. Apaindurarikgabeko tinpano bat du. Fatxada nagusiko Azken Judizioko ataria beste biak baino berankorragoa da. Zertxobait puntaduna da hau ere eta zortzi arkibolta ditu beste hainbeste zutabe txikien gainean.

XII. mende bukaerakoa edo XIII.aren hasierakoa da. Arkiboltetan eta kapiteletan dituen eskulturei esker atari hori da Nafarroako arte erromanikoaren erakusgarri bikainetako bat. Arkiboltetako giltzarrietan hainbat irudi ditu, ezkerrean berrogeita hamabi dobela ditu dohatsuen eta berpiztuen irudiekin; eskuinean, berriz, berrogeita hamairu dobela ditu kondenatuen eta beren bekatuen irudiekin. Barrualdeko arkibolta aingeru bikoteekin apainduta dago. Kapitel guztietan Bibliako gertakizunak daude irudikatuta.

Tinpanoa apaindu gabe du. Atari horretako iruditeria honek guztiak, azken batean, Gizadiaren historia irudikatzen du.na du eliza mozarabiar haren antolamenduari jarraiki. Estalki gisa kanoi erdi puntaduneko ganga bat du, bana arku lauki-zuzenen gainean; arku horiek erdi zutabeak dituzte euskarri. Zutabe horietako kapiteletan, hosto eta landare irudiz apaindutako bitan izan ezik, Kristoren bizitzako gertaldiak daude irudikatuta.

Badira aingeru baten eta gizonezko batzuen irudiak dituzten bi kapitel oso hondatuak ere.

Landare irudiz apaindutako kapiteletako batek zerikusi handia du katedraleko kapitel zaharrenekin, eta Kristoren bizitzako gertaldiak irudikatzen dituztenak katedraleko klaustrokoen oso antzekoak dira eitez eta itxuraz.

Baliteke kapitel horiek landu zituzten maisuak Tuterako katedraleko klaustrokoak berak izatea.

Ataria puntu erdikoa da eta hiru arkibolta ditu, barrukoa pentagonala, bigarrena erdizirkularra, biak lauak, eta hirugarrena ere erdizirkularra, baina xake itxurako apaindurekin eta kanpoaldean arku bat duena.batzuek estaltzen baitituzte behekoak.

Bi gorputz horien oinplanoa karratua da eta arkuteria bana dute aurrealdean. Dorre gainak erlaitz bat du, burualdekoak bezalako irudiak dituen harburu batekin. Fatxada nagusian atari erromaniko bat dago, alboko atariak bezalaxe zerikusi handia duena katedraleko lanekin.

Puntu erdikoa da eta lau arkibolta ditu, beste hainbat zutabeen gainean, irudi aberatsez apainduak. Barruko arkiboltan apostoluak ageri dira eta erdian Deikundea. Bigarren arkiboltan txori gorputza eta emakume burua duen harpia multzo bat dago. Hirugarrenak orein irudiak ditu, eta laugarrenak, barrurantz bildutako hostoak. Atari osoa inguratzen duen kanpoko arkua irudi geometrikoz eta fantasiazko piztiez apainduta dago. Kapiteletako apaindurak ere oso aberatsak dira, batzuek Kristoren tentazioak irudikatzen dituzte eta besteek landareen irudiak dituzte.

Atariaren gainean tinpano bat dago; bi giza irudi ditu alboan, bata belauniko eta bestea eskuetan kutxa bat duela. Tinpanoak bi mentsula irudiztatu ditu. Atariaren gainean erlaitz bat dago lanbideak irudikatzen dituzten modiloien gainean.

 

Tuterako Madalenako parrokia

Tutera Madalenako parrokia eliza kristaua zen jadanik musulmanek Tuteran agintzen zuten garaian. 1119an kristauek Tutera konkistatu zutenean, Alfontso I.a Borrokalariak Iruñeko katedralari eta bertako Gillermo apezpikuari eman zion eliza hori, apezpiku horrek erregeari hainbat hiri konkistatzeko emana zion laguntzaren esker onez.

Gero, Gartzia apezpikuak Tarazonako apezpikuari eman zion,eta honek Madalenako elizaren truke Argetaseko parrokia eman zion Gartzia apezpikuari.

1235ean Tuterako priorrak eskuratu zuen. Badirudi eliza mozarabiar bat zegoela orube hartan eta haren gainean eraiki zela eliza erromaniko hori, XII. mende erditik aurrera.

Elizak habearte bakarra du, irregularra eta ardatza okertuxea duena, eta zazpi ataletan banatua dago. Oinplanoa lauki-zuzeArkiboltei eusten zieten zutabeak desagertu egin dira, eta harroinak eta kapitelak baizik ez dira geratzen, baina oso hondatuta daude. Kanpoaldean elizak bi material nahasten ditu, garai erromanikoko harlandua eta Berpizkundearen eta Barrokoaren garaiko adreilua. Erromanikoaren garaikoak dira burualde zuzena, harburu apainduak dituen erlaitzduna, begi handi bat, gaur egun itxia dagoena, eta albo bateko leiho puntaduna. Dorre erromanikotik goiko bi gorputzak bakarrik ikus daitezke, beste eraikin

 

Burgo frankoak (III)

 

Lizarra

San Pedro Ruakoa 1174. urteko dokumentu batean aipatzen da lehenengo aldiz San Pedro eliza. Oina irregulara du: zabalera desberdineko hiru habearte ditu, hiru ataletan banatuta, eta burualdean hiruabside, erdikoak hiru absidiolo dituela. Gauzarik aipagarrienak, ataurrea eta kalostrapea ditu.

Rua kalean hasten den harrizko mailadi luze piko baten buruan dago ataurrea. XIII. mendearen hasierakoa da. Zortzi arkibolta ditu, inbutu itxura ematen eta sakontasun efektu berezia sortzen dutenak. Arkibolten giltzarrietan landuta, Jainkoaren eskua, zirkunferentziak, izarra, krismoia eta abar agertzen dira, eliza erromanikoetan ohi den bezala.

Arkiboltei eusten dieten kapitelak landare itxuran daude landuta; arkiboltei eusten dien lehenengo arkua hamar lobulu edo arku txikiz osatuta dago, eta lau habe txikiz osaturiko ate zangoek eusten diote arku gingilanitz horri. Ateko irudietan grifoak eta harpiak, zentauro bat eta sirena bat ikusten dira.

Eliz barruan burualdea da aipagarriena, erdiko abisdeak batabestearen gainean dituen bi arku sailengatik batez ere. Goiko arkuak (leihoak) puntu erdikoak dira, arkiboltak dituzte, eta landare itxuran landutako kapitelak.

Behekoak (absidioloen sarrera) arku zorrotzak dira, eta kapitel deigarriak dituzte: gizonak lauhankakoen gainean, zaldunen arteko gudua, etab. Bataiarri bat ere gorde da, oina giza irudiz landuta duena.

Kalostrapean, bi alde besterik ez dira gorde, beste biak 1521ean suntsitu baitzituzten. Alde bakoitzak bederatzina arku ditu; puntu erdiko arkuak dira guztiak, eta zutabe bikoitzak dituzte, harri bakar batean egindako kapitel bikoitzarekin. Kapiteletako irudiek ebanjelioko pasarteak eta beste zenbait gertaera ezagun deskribatzen dituzte. Hegoaldekoetan: Jesukristoren Nekaldia (Hobiratzea eta Berpizkundea), Errugabeen zikloa, Jesusen Jaiotza, San Lorentzoren bizitza, San Andresen bizitza, Santiagorena eta San Pedroena. Testamentu Berriko pasarteen eta santuenbizitzen artean bada kapitel berezi bat, gizakien eta mustroen (horietako bat hiru burukoa) arteko borroka deskribatzen dena.

Mendebalekoetan: apaindurak (txirikordak, arabeskoak, hosto mamitsuak), grifoak, harpiak, hegaztiak, lauoindunak. Adituen arabera, maisu berak eginak dira guztiak.

San Migel Goiaingeruaren eliza Izen bereko auzoan dago, Ega ibaiaz bestaldean. XII. mendearen bukaeran eraiki zuten. Geroago, konponketa lanak eta aldaketak egin dira hainbat ataletan.

Hiru habearte ditu, lau ataletan banatuta. Burualdean hiru abside ditu, erdikoa handiagoa.

Ataurrea ikusgarria du, erromanikoaren azken aldiko bikainenetako bat. Hura egin zuen maisuak ondo ezagutu behar zuen Zangoza, Tutera eta Silosko obra.

Guztiz aberatsa da, eskulturez josita. Tinpanoa puntu erdiko bost arkiboltez inguratuta dago, eta ataurrearen albo banatan ere zenbait eskultura dago. Arkiboltetako bakoitzak eskultura bat du dobela bakoitzeko. Irudiak: aingeruak, aitalehenak, igarleak, agureak… Tinpanoan Pantokratorra dago, eskuan, ohiko liburuaren ordez, krismoia daukana.

Pantokratorraren inguruko mandorlak latinezko idatzi bat du: «Dakusazun irudia ez daJainkoa ez gizona, Jainkoa eta gizona baizik» dio gutxi gorabehera.

Arkitrabeei eusten dieten zutabeetako kapiteletan Jesusen bizitza dago irudikatuta: Deikundea, Ikustaldia, Jaiotza, Jaiotzaren Berri ematea, Epifania, Tenpluko Aurkezpena, Egiptora Ihesa, Herodes (haren soldaduetako baten ezkutuan Nafarroako kateak ageri dira), eta Haur Errugabeen heriotza. Esan bezala, ataurrearen albo banatan, eskultura sail bat dago, bi mailatan banatuta: behekoan, ezkerraldean, San Migel Goiangerua deabruarekin borrokan, eta eskuinaldean, Berpizkundea (hilobia hutsik, aingeruak hilobian eserita, eta hura ikustera joandako hiru Mariak) daude irudikatuta.

Goialdeko mailan, berriz, zortzi apostolu daude, lau alde banatan.

Apostolu horiek zutabeak dira, eta jarrera hieratikoa dute, funtzio horri egokitua. Ez dago esaterik ataurre osoa egile berak egina den; izan ere, apostolu saila beste esku batek egina dela ematen du.

San Joan Hiriaren erdigunean dago, Foru enparantzan. XII. mendearen bukaeran eraiki zen, Antso Jakitunaren orube batean. Erregeak berak eman zion pribilejioagatik, biztanle gune berri bat –San Joan– eratu zen elizaren inguruan.

Sortzetik beretik lotura estua izan zuen Iratxeko monasterio beneditarrarekin. Elizaren oina, harroin batzuk eta hiru ataurreetako bat izan ezik, gainerakoan asko aldatu da: XIV.. endean gotiko bihurtu zen, eta XVI. eta XVIII.ean berrikuntzak egin ziren.

Lau ataletan banatutako hiru habearte ditu, eta erdikoa aldamenetako biak baino zabalagoa.

Burualdean abside bakarra du, poligonala, baina eliza egin zenean hiru bide ziren.

Ataurreak erromanikoaren azken aldiko ezaugarriak ditu: hiru arkiboltez osaturiko puntu erdiko arkua, landare itxuran landutako kapitelak dituzten hiru zutabek eutsiak. Barneko arkuaren giltzarrian landuta krismoia dago.

Santa Maria Jus del Castillo Eliza hau XI. mendearen bukaeran eraiki zen, juduen sinagoga izandako orube batean, Gartzea Osatzaileak Iruñeko katedralari opari eman ziona.Elizak habearte bakarra du, luzea eta lauki zuzen itxurakoa, hiru ataletan banatuta. Oinaldeko atala beste biak baino zabalagoa da. Burualdean abside erdi biribila du. Habearteko hiru atalak gurutze gangez estalita daude, eta kapera nagusia kanoi ganga erdi batez. Kapitelek eta mentsulek dituzten irudien artean aipagarriak dira gizon bizardun bat, gizona jaten ari den animalia buru bat, palma hostorri bilduak, eta abar. Gurutze gangetako giltzarriek ere irudiak dituzte.

Hilobi Santua Lizarrako Curtidores kalean, Rua kalearen mutur batean, dago Hilobi Santuaren eliza. Dokumentu batean aipatzen denez, Hilobi Santuko ordenaren egoitza izan zen 1123. urtean. Egitura konplexua du, eraikialdi bat baino gehiago izan baititu. Elizaren itxura orokorraz esan daiteke burualde hirukoitza duela –antolamenduagatik erromanikoaren azken aldikoa–, hiru habearte –zistertarrak altxaeran, eta geroagoko beste atal batzuk, XIV. mendekoak –gotikoak– eta XVI.ekoak. Eliza honen eraikuntza baina, ez zen sekula bukatu.

Gaur egun hau baino eliza zaharrago baten –XII. mendekoa– eta hura ordezkatzeko eraikitzen hasi ziren beste handiago honen aztarnak ikusten dira, biak nahastuta, eta hortik elizaren egitura heterogeneoa. Geratzen diren aztarna horien artean arku eta euskarri sendo batzuk dira aipagarrienak.

Elizaren altxaerari dagokionez, Ebanjelioaren aldeko habeartea –erdiko habeartearizati bat hartuta– baino ez zen osorik burutu. Ebanjelioko alde hori, beraz, itxi eta elizkizunetarako prestatu zen.

San Pedro Lizarrakoa Hiriaren izen bereko auzoan dago San Pedro Lizarrako eliza.

Atalik zaharrenak 1200. urte ingurukoak ditu, eta XVII. mendekoak berrienak. Habeharte bakarra du, lau atal ezberdinetan banatuta, eta burualde pentagonala.

Presbiterioaren ondoko bi atalak, hormak eta guzti, dira lehen eraikuntzatik gorde dituen bakarrak.

Erregeen Jauregia Zertarako egin zuten zehazki ezagutzen ez bada ere, deitura hori gorde du jauregiak gaur egun arte. Izan ere, izenak salatzen duen bezala, Lizarra erregeren bizitoki izan zen sarritan, 1135.urtetik aurrera. XVII. mendean bigarren estaia erantsi zitzaion.

XIX.ean auzitegi eta espetxe izan zen. Bere azken urteetan Lizarran bizi izan zen Ramiro Maeztu margolari handiaren obraren erakustoki da gaur egun. Garrantzi handiko eraikuntza da Lizarrako Erregeen Jauregi hau, arkitektura zibilaren urriagatik, duen tamainagatik, eta bi kapiteletako eskultura lan bikainagatik.

Rua kalera ematen duen fatxada du ikusgarriena. Alboetan, bata bestearen gainean, bi zutabe maila ditu, aipaturiko kapitel ikusgarri horiek dituztenak. Beheko solairua zutabe gotorretan bermatzen diren puntu erdiko lau arkuz osatuta dago. Alderik alde zeharkatzen duen inpostaren gainean, bigarren solairuan, lau leiho daude, launa arku txiki dituztenak. Horren guztiaren gainean erlaitza dago, habeburu sail batek eutsita. Aipagarriak dira, esan bezala, albo zutabeetako kapitelak. Behealdeko batek, ezkerrekoak, Errolanen eta Ferragut erraldoiaren arteko gudua deskribatzen du: Ferraguten lantzak Errolanen ezkutu gurutzeduna jo eta lantza puskatzen den bitartean, zaldun kristauarenak etsaiaren zilborra –agerian duen atal bakarra– zauritzen du. Goialdeko beste zubate batek, eskuinekoak, zekenen zigorra irudikatzen du: hiru deabru pertz handi baten inguruan, gizon bat buruz behera bertzan sartu nahiz. Beste bi gizon zain daude, biluzik, lepotik zintzilik duten poltsari eutsiz. Eta albo batean, astoa harpa jotzen, beste lauhankadun baten zuzendaritzapean.

 

Araba

 

Estibalizko Andre Mariaren santutegia

Gasteiztik 8 km-ra, Argandoña ondoko muino batean aurkitzen da. 1074ko dokumentu batean monasterio bat aipatzen da.

1138tik aurrera Clunyko beneditarrek gobernatu zuten. XVI.. endean monasterioa izateari utzi eta parrokia soil bihurtu zen. XIX.. endean utzirik zegoen eta XX.eneko hasieran Diputazioak eta Gasteizko Udalak errestaurazio lan sakonak egin zituzten.

Eliza honek gurutze latino motako oinplanoa du. Osagaiak: elizgurutze zabala, hiru kapera asimetriko burualdean eta hiru zatiko nabe bakarra. Kapera nagusian, kanoi gangaz estalitako zati laukizuzena eta absidea bereizten dira. Absidea erdizirkularra da, inposta batetik abiatzen den labe gangaz estalia; altuera handiagoan, disko txikitako bi ilaraz eratua den beste inposta batek eliza osoa inguratzen du.

Elizgurutzeko erdialdea ojiba ganga bikain batez estalia da; ganga hori osatzen duten gotiko aurreko arku gurutzatuek guztiz zistertarrak diren mentsula luzexkak dituzte euskarri; eustarkuak zorrotzak eta bikoitzak dira eta haien gainean paramentu laua azaltzen da. Elizgurutzeko Epistola aldeko besoa guztiz eraberriturik dago eta kaperan XIII. mendeko bataiarria aurkitzen da egun. Ebanjelio aldeko besoa ojiba gangaz estalia da; alde horretako kaperak labe gangaz estalitako abside erdizirkularra du. Nabea harlosazko hormen gainean dago eta haren hiru zatiak kanoi zorrotzeko gangaz estaltzen dira, gangaren arku banatzaileak -zorrotzak eta bikoitzak- landare dekorazioaz hornituriko pilastretan bermatzen direla.

Estibalizko fatxada nagusia hegoaldekoa da, XII. mende amaierako arte erromanikoaren obra nagusietariko bat. Lau zutabe ditu, bina alde bakoitzean, eta arkuan lau arkibolta; kanpoko bifusteetan lau petaloko loreek errombo sare bat moldatzen dute eta barnealdekoetan zumitz itxurako lau ertz lotuek eratzen dute sarea. Kapiteletako bi korintiar modukoak dira eta beste biek hosto kurbatuak dituzte kiribil moduan. Ate zangoetako dekorazioan, zenbait giza irudi erroleoen bidez lotzen dira, batean Kristo eta bestean San Joan Bataiatzailea agertzen direla. Arkiboltetan molde desberdineko dekorazioa: molorrika orriak, kiribilak, landare obaloak, perlatxoak, orburuak… Atearen gaineanteilatu txiki batdago, hainbat itxuratako harbururekin.

Teilatu horren gainean, hiru arkiboltako leihoa agertzen da, xake-sareko dekorazioa duen kanpoko arkibolta batez inguratua.

Espadaña berria da.

Elizako kapitelak hiru maisuren obra dira. Lehena burualdeko lau kapitelen egilea da; gaiak Jatorrizko Bekatua, Paradisutik egoztea, Bekatuak eta Deikundea dira, etahaien modelatua bakuna eta eskematikoa.

Beste maisu batek mendebaleko kapitelak burutu zituen; landare osagaiak, buruak, animaliak eta txoriak erabiltzeko moduan, agerikoa da arabiarren eta antzinatasun klasikoaren eragina.

Elizgurutzearen ebanjelio aldeko besoan agertzen da hirugarren maisuaren lana: mentsuletan ezarritako pertsona irudiak.

 

San Prudentzio basilika

Gasteiz ondoko Armentia herrigunean aurkitzen da. Antzinako erromatar herri baten gainean (Suisacio, antza) eraikia da Armentia; tradizioaren arabera San Prudentzio, Arabako patroiaren sorlekua zen hau. IX. mendean apezpiku egoitza zen.

1135ean bertako kolejiata aipatzen da. Garaitsu hartan hasi bide zen gaurko eliza eraikitzen, baina gehienbat Rodrigo de Cascante, Calahorrako apezpikuaren garaian (1146-1190) eraiki zuten.

Ezinbesteko pasalekua izan zen Arabako Santiago bidean. 1773an berrikuntza lan handiak egin zituzten: fatxada kendu, atrio berri bat eraiki eta eraikuntza osoa, absidea izan ezik, horma berri batez inguratu zuten.

Araban, Estibalizekin batera, gurutze latino motako oinplanoa duten bi elizetako bat da. Presbiterio zabala eta abside erdizirkularra du; presbiterioak kanoi ganga zorrotza du, eta absideak labe ganga. Hiru zatiko nabea du, oso berritua egun eta ertzganga modernoa duena. Elizgurutze alderako arku torala bikoitza eta zorrotza da, bolez dekoratua.

Gurutzadurako besoek kanoi ganga zorrotza jarraia dute; Epistola aldeko besoa luzeagoa da eta komentu alderako ate bat zuen, gerora horma baten bidez moztu zutena. Elizgurutzearengaineko zinborrioa guztiz interesgarria da: lau eustarkuren gainean eraikia da, ojiba-ganga eder batez estaltzen da eta honen abiagunean ebanjelarien irudi antropomorfoak agertzen dira.

Elizgurutzean bi ganga mota -ojiba eta kanoi gangak- elkarrekin erabiltze hau hainbat aldiz azaltzen da XII. mende amaierako elizetan. Bestalde, abiagunean eskulturak ezartzeak -Biasteriko Santa Maria, Santo Domingo de la Calzada eta Tuterako abat elizan bezalatsu- Languedoc-eko zisterrarekin erlazionatzen du.

XVIII. mendeko sakristiaren horma zuzenen erdian, abside erromaniko ederra ageri da, zerbait irtena den podium zabal baten gainean. Atxikitako zutabe-erdi bik hiru ataletan banatzen dute absidea, atalok lehio banadutela. Leihoak puntu erdiko arku bikoitzekoak dira, hau da, arkibolta bikoitzekoak eta erdiko hutsune mehea dutenak. Leihoen oinetan eta abside inguru osoan, txartel antzeko sei ilara aldizkatuak dauzkan moldura ikus daiteke.

Lau isurkiko dorre karratu batek estaltzen du antzinako zinborrioa.

Lau dorretxo zituen eta beren pisuarekin ojiba gangarengeometrizaziorako joera dira maisu honen ezaugarriak. Absideko kapiteletan ageri da obra hori: mustroak, landareak, deabru eta gizaki buruak, borroka eszena, Daniel lehoien artean, arranoa… Bigarren Maisua (XIII. mendeko hasiera).- Santiago bideko obren estiloa jarraitzen du gurutzadurako zortzi kapiteletan (grifoak, zaldunak, zentauruak…) eta gaur atarian den Bildotsaren tinpanoan. Agian harenak edo haren ikasle batenak dira harburuak, elizgurutzeko ebanjelariak,kontrahorma eginkizuna zuten, Iratxeko monasterioan bezala.

Hegoaldeko arkupe zabalak XVIII. mendeko bost arku ditu eta bi sarrera -agian antzinako egiturari jarraituz. Antzinako elizan beste zenbait tokitan zeuden garrantzizko piezak ezarri zituzten arkupe honetan.

Eskultura multzo bikaina da Armentiakoa, hiru maisu desberdinek burutua.

Lehen Maisua (XII. mendeko hirugarren herena).- Arkaismoa, irudikatze molde bakuna etaKonstantino edo Santiagoren erliebeak, atariko Deikundearen estatua-zutabeak eta koruko pilarearen kapitelak.

Hirugarren Maisua (XIII.. endeko hasiera).- Aurrekoaren denbora beretsuko beste maisu baten obrak bereiz daitezke, Santo Domingo de Silosko artearekin zerikusia dutenak. Hauek ere egun atarian daude: Kristoren tinpanoa (Kristoren lurperatzea, hiru Mariak eta Piztuera), Anastasis edo Kristoren infernuratzea, Kristo eta apostoluak.

 

Markizko San Joan

ERROMANIKO KLASIKOAREN EREDUAArabako mendialdeko eliza erromaniko aipagarri bat, eder eta klasikoenetakoa, Markizko San Joan ermita da, Bernedoko udalerrian dago, eta inguruko elizek bezala, herri arkitekturaren moldeak ditu, baina halako kalitatea duten ezaugarriekin.

1226. urtean eraikia da, eta Juan Pérez Calahorrako gotzainak sagaratu zuen, ataurrearen eskuinaldean dagoen idazki luze batek adierazten duenaren arabera.

Kronologiari dagokionez, baditu lehen gotikoaren ezaugarri batzuk, erromanikotik gotikorako trantsizio garaikoa baita: kanpoaldeak ohiko ezaugarri erromanikoak ditu, baina barrenaldearen bertikaltasunak erromanikoa baino areago gotikoa, edo protogotikoa, gogorarazten du.

Nabe bakarreko eliza da, hiru partetan banatua; burualdea erdizirkularra du, bi partekoa, eta ekialdera begira. Garaierari dagokionez, beherantz egiten du burualdeko lehen partean, eta are beherago parte biribilean; era horretan, bolumen joko ederra du ermitak bere osotasunean.

Teilatua bi isurkikoa da; antzinakoa egurrezkoa zen, eta gaurkoa zeramika landuzkoa.

Fatxada nagusia hegoaldekoa da, han baitaude material eta apaingarri hoberenak; ataurrea ere hantxe du, nabearen bigarren partean, eraikuntza bera baino irtenago. Hiru arkibolta apaingarridunek osatzen dute, arkibolta arteko marra leunekin, eta era horretan atea bera marko baten barruan geratzen da. Horri guztiari hiru habe parek eusten diote,atzapar formako oinarriekin; hauek ere marrak dituzte habe arteetan, eta baita ate zangoek ere. Proportzioetan ederra da; arkuak apur bat zorrotzak dira, eta apaingarriak dotoreak. Apaingarri nagusiak landare gaiak dira.

Bai habeek, bai habeen arteko marrek, kapitel eraztundunak dituzte, landare gaiez apainduak; aurpegi batzuk ageri dira hostoen artean.

Hegoaldeko horma honetan bertan bi leiho, guztiz bikainak, zabaltzen dira: ataurrearen ondoan bat, eta burualdearen lehen partean bestea. Puntu erdiko arkukoak dira, eta ezaugarri nagusiak ataurreko berberak dituzte: hiru habe pare, atzapar formako oinarriak, eta molorrika hostoez apaindutako kapitelak, ondo zizelatuak. Kapitelak eta arkua apaingarri gabeko erlaitz batek banatzen ditu. Bi leihoak ordea ez dira berdinak: nabekoa bestea baino luzeagoa da, eta horman gorago dago hura baino.

Burualdea bi partetan dago banatua, eta kanpoaldekoa bestea baino estuagoa da. Estutze honek, eta banalerroan dauden habe atxikiek, bertikalean zatitzen dute horma, eta era horretan handiagoa da erlaitzaren hegala.

Ermita hau San Bizentejokoarekin alderatu izan da. Bi elizak garaiz eta lekuz nahiko hurbilekoak diren arren, lehenak nahiko zorrotz betetzen ditu erromanikoaren arauak; bigarrena berriz erromaniko klasikoa baino haruntzago doa, erromaniko “barroko” baten bidetik.

 

Tostako Andre Mariaren Jasokunde eliza

ELIZA ERROMANIKO BATEAN GOTIKOAREN GRAZIA AGERTZEN HASI DAGaubeako udalerrian dago Tostako herria, Arabako probintziaren mendebalean. Herriaren lehen aipamen idatzia XI.. endeko izkribu batean ageri da.

Dirudienez, IX. mendeko arabiar kronistek aipatzen dituzten hirietako bat da, oste musulmanek “suntsitu eta erre” zituztenekoa; hortik izena, Tosta (gaztelaniaz Tuesta), hau da, “errea, kiskalia”.eraikia da, dirudienez; oina nabebakarra du, eta lau partetan banatua, absidea poligonala da eta ataurrea hegoaldean dago.

Kanpoaldean, absidea asko nabarmentzen da, oso egitura berezia baitu: poligono formakoa da, dekagono baten bost aldek osatua. Semidekagonoaren angeluetan dauden horma bular handiek puntu erdiko arku zabal batzuei eusten diete. Bost leiho dira beraz, handiak, arkibolta bikoitzekoak, puntu erdikoak horiek ere. Arkuetako habeak finak dira, eta kapitelak giza buruez apainduak daude. Erlaitz batek zeharkatzen ditu horma bularrak, eta erlaitz horretatik gorantz, habe buruetaraino, habe fin batzuk irteten dira.

Ataurrearen oparotasunean nabarmentzen dira batez ere protogotikoaren berrikuntzak: tinpano gabea da, eta zazpi arkiboltek osatzen dute. Arkiboltak oso zorrotzak dira; bi geometria gaiez apainduak daude, eta gainerakoetan pertsonaiak eta animaliak ageri dira. Arkibolta hauek zortzi habetan dute oinarria (ertzekoak hormaren paralelo dira), eta langen gainean. Kapitelen apaingarriak figuratiboak dira; arkiboltetakoak bezala, eguneroko bizimodukoTostako eliza herri erromanikotik gotikorako trantsizioaren eredu garbia da, eta haren estiloa har daiteke bai erromaniko berantatzat, bai protogotikotzat, aldaketaren ezaugarri bereziak ageri baititu: arku zorrotzak, ojiba gangak, habe bikoitzeko pilareak, apaingarri oparoak, poligono oina absidean… XII. mendearen bukaeran edo XIII.aren hasieraneszenak ageri dituzte, maitasunezkoak horien artean. Animalia eta mustroen irudiak bestalde oso ugari eta aberatsak dira.

Arkibolten giltzarrian bi erliebe bikain ageri dira: Pantokratorra edo Jesukristo maiestatezkoa da nagusia; bestea domina batean dago, eta bi aingeruk osatzen dute, tunika luzeez jantziak eta gurutze bati eusten diotela, aurpegiak gurutzera bihurtuak.

Ataurrearen gainean sei estatua daude, hormari atxiki gabeak; eskultura talde oparoa osatzen dute, ikonografiagatik eta esanahiagatik.

Irudi guztiak erdialderantz begira daude: hantxe dago nagusia, Andre Maria Jesus Haurrarekin.

Barnealdea garbia eta soila da, eta, ororen gainetik, absideko leihoak nabarmentzen dira.

Laburtuz, Tostan agerikoak dira ezaugarri gotikoak, arkuak puntu erdikoak eta apaingarriak erabat erromanikoak izan arren.

Arabako eliza hauek badute nolabait ere katedral gotiko handien grazia eta edertasunetik zerbait.

 

Arabako beste eliza erromaniko batzuk

HERRI ERROMANIKOA, BERANTA GEHIENETAN, SARRI AGERI DA ARABAKO ELIZATXO ETA ERMITETANAraban, Gipuzkoan eta Bizkaian bezala, erromaniko herrikoia ageri da sarrien: eraikuntza soilak dira, txikiak, eskultura eta estilo ez osoi landuakoak.

Nolanahi ere, deskribatu direnez gainera, badira Araban eliza eta ermita oso ederrak eta interesgarriak.

Erromanikoa, goikoetan bezala, beranta da, eta eskultura gertatzen da beti interesgarriena.

Baina kasu batzuetan, San Bizentejoko Sorkundeko Andre Mariaren elizan adibidez, arkitektura da nagusi ororen gainetik.

Sorkundeko Andre Mariaren eliza San Bizentejon dago, Trebiñoko konderrian, Araban beraz, baina Burgosko administraziopean.

Horma bular bateko idatzi baten arabera, 1162an eraiki zen. Nabea oin-bakarra da, bi partetan banatua; burualdeak abside erdizirkularra du, eta presbiterio txiki bat. Sarrera hegoaldean dago. Kanpoaldean burualdea nabarmentzen da: bost partetan banatua dago absidea, hirunaka habeko lau sortaren bidez. Erdialdeko habeak habe buruen koroaraino iristen dira, eta habe horien artean arku lobuludun hirukoitzak daude, habeetatik irteten diren eustarrietan oinarrituak. Arkuen azpian arkibolta hirukoitzeko leiho bana dago. Apaingarri gehienak fitomorfikoak dira, alegia, landare irudizkoak. Atalaurreak ez du aparteko interesik. Barnealdeak kanoi erdiko ganga du, eta absidekoa labekoa da. Gangako arkuak habe hirukoitzetan bermatzen dira, eta kapitel gehienak fitomorfikoak dira. Laburtuz, hasierako erromanikoaren funtzionaltasuna gaindituta, birtuosismorantz jotzen du San Bizentejoko arkitekturak.

Gazeoko San Martin Iruraitz- Gaunako udalerrian dago. Eliza txikia da, erromanikoa funtsean baina ezaugarri protogotikoak badituena, XIII. mendeko estilo zistertarraren arabera. Nabe bakarra du, kanoi gangaz estalia; presbiterioa zuzena da, eta absidea erdizikularra, labe gangarekin.

Baina eliza honetan presbiterioko horma pinturak dira gauzarik garrantzitsuena. Tenple teknikaz eginak dira, kolore horixka eta gorrixketan, urdin pixka batekin.

Erromanikotik gotikorako iragan aldikoak dira, eta Euskal Herri osoan monumentu erromaniko batean aurkitu diren margolan bakarrak dira.

Santa Kurutze Kanpezuko Santa Maria elizan hainbat eraikuntza mota ageri dira, garai desberdinetakoak.

Lehen estiloa erromanikoa da, XII. mendearen bukaerakoa edo XIII.aren hasierakoa; estilo gotikoa ere bada, XIV, XV eta XVI. mendeetakoa.

Hala bada, eraikuntzaren unean erromanikoa zena gotiko bihurtu zen gero; badu gainera Churrigueraren estiloko erretaula bat.Biasteriko San Joan Bataiatzailea hiriko harresietan txertatua dago, Erdi Aroko herri ereduaren arabera. Eliza, ia osorik, XIII eta XIV. mendeetan eraikia da, eta aldaketa asko izan ditu.

Oina gurutze latinokoa du, hiru naberekin; erdiko nabea albokoak baino garaiagoa du.

Burualdeak hiru abside ditu, eta oinetan kapera bat du atxikia.

Parte erromanikoa XIII. mendearen bukaerakoa edo XIV.arenhasierakoa da, baina hegoaldeko ataurrea baino ez da geratzen garai hartakoa, nahiko hondatua gainera. Habe buruekiko erlaitz baten azpian dago; sarrera oso sakona da, eta bost arkiboltaz eta bost arkuz osatua. Ezkerreko euskarriak bi habe dira, bata palmondo hostoez apaindua eta laukiak osatzen dituzten loreez bestea.

Eskuineko euskarriek Deikundea irudikatzen dute: bi aingeruk koroa jartzen diote Andre Mariari, eta Andre Mariaren kapitelak, bestalde, haren loaldia ageri du; bi aingeruk jasotzen dute hil zapi batean haren gorputza.

Jesukristok, erdian, neska bat du besoetan, Andre Mariaren arimaren sinbolo gisa. Gainerako kapitelak landare eta animalia gaiez apainduak daude. Ataurrearen gainean leiho biribil bat dago, okulua, barrualdetik eta kanpoaldetik irudi txikiez hornitua.Lasarte Gasteiz inguruko herrixka bat da; Lasarteko Andre Mariaren Jasokunde elizaren parte handiena XVI. mendean egina da, estilo gotikoan, aurreko eliza erromanikoaren gainean.

Eliza zaharretik leiho bat geratzen da. Husgune estu bat da, puntu erdiko bost arkiboltaz inguratua, eta arkiboltek sei estatua-habetan dute oinarria. Antzeko egitura gertatzen da leihoaren barnealdean ere, eta era horretan hamabi kariatideak (sei kanpoan eta sei barruan), hirunakako taldetan, apostoluen irudi dira. Baina garrantzitsuena apostoluek uzten duten hutsunea da: Kristori dagokio, leihotik sartzen den argiaren sinboloaren bitartez.

Aiarako Andre Mariaren eliza Compostelako bigarren mailako erromes bidean dago, Dulantzin.

Erromanikoaren eta zistertar estiloaren trantsiziokoa da, XIII. mendean ohikoa zen bezala.

Areto oina du, hiru parteko nabearekin eta abside erdizirkularrarekin.

Ataurrea hegoaldeandago, hiru arkuko atari lauki-zuzen baten azpian; arku horietatik bat puntu erdikoa da, eta besteak zorrotzak dira. Habeen kapitelak zizelatuak daude, apaingarri gisa.

Ataurrea zistertarra da bete-betean: arku zorrotza du, eta apaingarriak geometrikoak dira. Absidean bi leiho daude, oso estuak; hegoaldeko horman bada beste bat, gotikoa egituraz, baina kapitelak erromanikoak ditu. Elizaren barnealdeak kanoi ganga zorrotza du, eta absidekoa labe ganga da; bertan gordetzen da Aiarako Andre Mariaren irudia, gotikoa, XIV. mendekoa.

San Esteban Lehen Martiriaren eliza, Duranan dago, eta trantsizioko erromanikokoa da, XIII. mendekoa. Burualdean, XVI. mendearen hasieran, presbiterio lauki-zuzen bat erantsi zitzaion. Elizak areto oina du, Erdi Aroko egiturari jarraituz, hiru partetan banatua, eta kanoi ganga du, euskarku zorrotzekin. Interesgarriena atalaurrea da, arku zorrotzekoa, eta sei arkiboltekikoa.

Apaingarriak oro har geometrikoak eta fitomorfikoak dira.

Bernedoko San Joan, 1226an eraikia, Arabako ederren eta klasikoenetakoa da. Oina lauki-zuzena du, absidea erdizirkularra da eta presbiterioa nabea baino txikiagoa.

Kanoi ganga du, zorrotza.

Presbiterioaren aldeetan bi sargune daude, puntu erdiko arku bikiekin, soilak eta ederrak, lore apaingarriez hornituak. Bost leiho dira, kanpoaldean apaingarri oparoak dituztenak. Ataurrea da elizako gauzarik ederrena: arkua apur bat zorrotza da, eta hiru habe paretan oinarritzen da. Kapitelak molorrika hostoez eta haien artean ageri diren aurpegiez apainduak daude; arkiboltek ere apaingarri fitomorfikoak dituzte.

 

Bizkaia eta Gipuzkoa

 

Ezaugarri nagusiak

Bizkaiko eliza erromanikoen ezaugarri aipagarriena absidea lauki formakoa izatea da, izan ere, ez baita Bizkaian eliza bat bera ere danbor itxurako absidea duenik. Batzuen ustez, Ingalaterrako eta Irlandako eragina nabari da horretan. Beste batzuen ustez, ordea, lauki formako absideak izan arren, Bizkaiko erromanikoak, Lemoizko eta Zumetxagako elizetakoak eta Bakioko San Pelaio ermitakoak, behintzat, badu Arabako herriaren erromaniko eraginik.

 

Galdakaoko Andre Maria Galdakaoko Andre Maria

Eliza hau noizkoa den ez dago, turik du, berriz, tinpanoa. Irudiez momentuz zuzen esaterik, apainduak ditu, bestalde, ataurre- baina badirudi XII. mendearen ko horma goreneko frontoi azkenaldera hasi eta XIII. men- buruak (harrizkoak) ere. Erromadean bukatua dela. Dena den, nikoa du, halaber, iparraldera eliza horretan bi alde eta bi esti- duen beste atea ere.. o bereiz daitezke gaur egun.

Nabe edo habearteko bi atal eta horien oinaldeak hartzen dituena, Erdi Aroan eta erromaniko estiloan egina, eta burualde osoa eta eliz gurutzea hartzen dituena, Berpizkunde garaian egina.

Kanpotik, ojibal garaiko azkenaldekoa dirudi, baina aski da ataurre nagusia, inbutu formako, arkiboltako punta zorrotza eta tinpanoa begiratzea, beranduko erromaniko estilokoa dela ikusteko.

Arkibolta, hiru irudi ilarakoa, tinpanoa eta atearen alde banatara diren lau zutabeak dira ataurre horretako gauzarik deigarrienak.

Zutabeetako kapitelak eta arkiboltako irudi ilarak aingeru, deabru edo hegazti irudiez, gizaburuez eta landare hostoez apainduak ditu ataurre horrek; ezker-eskuin Gabriel Aingeruaren eta Ama Birjinaren Agurtzaren irudiak dituela eta atea hiru arku atalez biltzen duela antola- turik du, berriz, tinpanoa. Irudiez apainduak ditu, bestalde, ataurreko horma goreneko frontoi buruak (harrizkoak) ere. Erromanikoa du, halaber, iparraldera duen beste atea ere.

 

Bakioko San Pelaioren ermita

Ermita hau XI. mendekoa da, dirudienez; ehun urte lehenago Kordoban hil, eta gero elizak martiri izendatu zuen santu horren omenez eraikia. Badirudi horrez gainera, ermita dagoen lekuan eraikitzeko izan zela beste arrazoi bat ere: inguruetako kristauek beren elizkizunetarako Gaztelugatxeko ermitaraino joan beharrik izan ez zezaten hain zuzen.

Eraikuntzari berari dagokionez, nabe bakarreko ermita da, elizburuan lauki formako absidea duela. Nabearen eta absidearen artean, elkarren bereizgarri, arku erpindun bat du bi zutabe erdiren gainean bermatua. Zister estiloko bi erraboila handiz apaindutako kapitelak dituzte zutabe horiek. Absidearen goreneko aldean ezker-eskuin zutabe bana dituen leiho txiki bat dago,kanporantz inburu itxuran eratua.

Leihoaren zutabe horiek irudi geometrikoz apaindutako kapitelak dituzte. Absidearen gaina edo ganga bera arku zorretxokoa da. Ermitaren hormak eskuharrizkoak dira, harkantoietan izan ezik, ertzak harlanduz eginak baititu. Ataurrea hegomendebalera begira du, erpinduna; lau arkibolta ditu, eta lau zutabe, landare apaindurazko kapitel banarekin.

Zumetxagako eta Abrisketako elizetan nahiko garbi nabari da erromanikoa; gainerakoetan, Lemoizkoan, Fruizkoan, Mungiakoan, besteak beste, ez baita estilo horretako zenbait atal baino geratu.

 

Erromanikoa Gipuzkoan

Gipuzkoako erromanikoaren ezaugarri nagusia -arkitekturarekin zerikusi zuzenik ez badu ere- atalka eta sakabanaturik egotea da. XI. mendean, erromanikoaren garaian, Gipuzkoan kristau talde txikiak zirela adierazten du horrek, eta neurri batean horrexegatik dago erromanikoa sakabanaturik ere. Talde txikiak izaki, elizkizunetarako ez zuten leku handirik behar, eta leku handiagoen premia iristean baselizetako materiala erabili izan zuten. Gipuzkoan ez da, Nafarroan, Araban eta are Bizkaian bezala, eliza edo baseliza erromaniko osorik geratu. Estilo horretako kondarrak edo atalak nahiko ugariak izanik ere, atal horiek sakabanaturik daudenezaipa daitezke. Lehenengoan, bi leiho txiki nabari daitezke, erromanikoko estilokoak dirudienez.

Absidea bera lauki formakoa du.

Bolibarkoan, gaur egun kanpandorrearen barnean harturik dago absidea, eta ez daiteke dorrearen barrutik baizik ikus. Lauki formakoa da honena ere. Eta halaber Zumarragako Antiguako elizarena ere.

Erromaniko estiloko ataurreak edo horren aztarnak, berriz, hemezortzi bat eliza edo leku santutan dira. Hernaniko agustindarzaila da estilo berezirik izan zen edo ez –baietz dirudien arren– ziur jakitea. Estilo horretan egindako baseliza eta eliza osorik ez denez, dagoena atalka banatzea eta non zer den agertzea izango da, horrenbestez, Gipuzkoako erromanikoa aztertzeko metodorik zuzenena.

Absideetan, Altzoazpikoa da aipagarriena, gaur egun den eliza berritzerakoan azaldu zena.

1025 inguruan egina da eta gainerakoetan agertu direnak ez bezala danbor formakoa, egituraz.

Absideei zertan edo hartan horren aztarnaren bat antzematen zaien elizen artean, Igeldoko San Pedro eliza, Bolibarko (Leintz ibarreko) San Migel eliza eta Zumarragako Antiguakoalekaimeenean, XVI. mendea arte Hernaniko parrokia izandakoan.

Pasai San Pedroko kanposantuan; antzinako elizaren parte bat dago kanposantu horretan. Urnietako San Migel elizaren dorrearen beheko aldean; trantsizio garaikoa da hori, baina erromanikoa, estiloz, arkiboltetan eta kapiteletan ikus daitekeenez.

Estilo berean eta hori bezala kararriz eginak dira Berrobiko, Elduaingo eta Berastegiko elizetako ataurreak ere. Ez hala Abaltzisketakoa, estiloz berdina den arren, hareharriz egina baita hau.

Aipamen berezia merezi du, halaber, Tolosako Santa Maria elizako ponteko ataurreak ere, Gipuzkoako gainerako ataurre gehienek ez bezala, apaingarri askoko arkibolta baitu: orain urte batzuk arte herritik kanpora zegoen San Esteban baselizako ataurrea da. Apaingarri askoko ataurre edo sarrerak dira, berebat, Aretxabaletako eta Azkoitiko kanposantuetakoak ere, herri horietan antzina ziren elizetakoataurre izanak, biak. Ez horiek adina apaingarri dituztenak baina erromanikoak dira Ugarteko (Amezketa), Garagartzako (Arrasate), Itsasoko eta Santa Marina (Albiztur) elizetako ataurreak ere.

Estilo horretan egindako irudiak ere nahiko ugari dira Gipuzkoan zehar sakabanaturik, Aralarko San Migel baselizako erretaulakoak, Irungo Santa Maria eta Juncalgo elizetako, eta Itziarko Andre Maria elizako Ama Birjinak, Eibarko elizako ataurreko San Pedrorena, Aizkorrikogaineko eta Zeraingo parrokiko Kristo Gurutziltzatuarenak edo Zumarragako Antiguako ataurrean direnak, besteak beste.

Antiguako horrek, dena den, eta ez frontoietako irudiek bakarrik, trataera berezia merezi du, izan ere, Gipuzkoako baselizen artean katedral gisa ez ezik, zurezko elizetan Europako ederrenetakogisa ere hartua baita.

Absidea lauki formakoa du, estilo bereko Bizkaiko guztiek eta Gipuzkoako gehienek bezala.

Ataurrea ere erromaniko estiloan egina du, izatez trantsizio garaikoa den arren; iparraldeko leihoak eta saieterak (XII. mendekoak) baino aski beranduagokoa, hala ere. Estilo horretan landuadu, halaber, eliza barruko zureria ere, eta, Euskal Herriko hainbat kutxaren antzera, lerro simetrikoez eta irudi geometrikoez apaindua, gainera. Eta lerro paraleloez eratutako irudiez apainduak ditu habe nagusietako buruak berak ere.

 

Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa

Iparraldeko erromanikoa elizetan azaltzen da bereziki. Erromanikoko eraikuntza aipagarrienak dira; Lapurdiko Lehuntze herrian, XII. mendeko abateliza. Nafarroa Beherean, Baigorriko San Esteban eliza, XI. mendean eraikia eta eraberritua; Bidarrain 1130. urtean eraikitako Andre Mariaren elizaren aztarnak; Donazaharreko San Pedro Usakoaren eliza, XII-XIII. mendeetan egina eta berrikuntza asko izan duena; Zuberoan, Hauze herrian XII. edo XIII.. endeko eliza txikiaren arkupea kontserbatzen da; Ospitale Piako eliza XII. mendean eraikia, benetan interesgarri eta garrantzitsua eta, azkenik, Santa Graziko abatetxea, orain arte aipaturikoen artean zaharrena, XI. mendekoa. Azken bi hauek dira, inolako zalantzarik gabe, Iparralde osoan dauden baliotsuenak.

 

Santa Grazi

Herri kontakizun zahar baten sabidea toki honetatik igarotzen arabera Zaragozan IV. men- zen, eta erromesei babesa emadean martiri hildako neska gazteko bazen kapera bat, X. mente baten izenetik datorkio bere dean eraikia. Geroago, 1085. ur- deitura. Hiri hartako katedralean tean, Leireko abatetxearen agin- jaso zuten hildakoaren gorpua duz eraikuntza zabalagoa jaso santutasunaren ohorearekin. La- zuten, hots, komentua eta gaur pur batzuek martiriak soinean ze- egun ezagutzen den eliza. Onramatzan harri bitxiak ebatsi zituzten (beste bertsio batek santa haren besoa ostu zutela dio), eta Urdaix izeneko basoan ezkutatu.

Inguruko artzainak konturatu ziren behi bati, ezkututoki horretan belauniko jarri ondoren, adarrak argitu egiten zitzaizkiola.

Mirari hori dela eta Santa Graziri eliza bat eraikitzea erabaki zuten; ordutik aurrera Urdaix izena galduz joan zen eta Santa Grazi deitu zioten, bai elizari eta baita ingurune guztiari ere.

Historiaren arabera Santiagoko bidean Erronkari alderako pasabidea toki honetatik igarotzen zen, eta erromesei babesa emateko bazen kapera bat, X. mendean eraikia. Geroago, 1085. urtean, Leireko abatetxearen aginduz eraikuntza zabalagoa jaso zuten, hots, komentua eta gaur egun ezagutzen den eliza. Ondoren,XVII. mendea arte Orreagako abadea izan zen Santa Graziko kudeatzaile, eta azkenik Baionako elizbarrutiaren mende geratu zen.

XVI. mendeko erlijio gerrateetan su eman zioten eta komentua eta hainbat dokumentu zahar galdu egin ziren. Eliza XIX.. endean zaharberritu zuten P.

Meriméeren gidaritzapean.

Hiru nabe ditu; erdikoa zabalagoa da alboetan dauden beste biak baino, eta hiru nabe horien absideak labe ganga estalkiezbukatzen dira. Estalkiaren euskarri diren zutabeetan hainbat irudi daude, hala nola, Errege Magoen gurtza, Salomon eta Sabako erregina, Salome Herodesen aurrean, etab. Barnealdea orekatua azaltzen bada ere, ez da berdin gertatzen kanpoko aldetik begiratuz gero, kokaeraren irregulartasuna dela medio oinarria asimetrikoa baitu; teilatua, arbelez estalia, isuri bakarrekoa da eta oso makurra, lurralde garai hauetan gertatu ohi den modura.

 

Iparraldeko beste eliza erromanikoak

Ikusi den bezala arte erromanikoa elizetan agertzen da, garai haietan, hots, XI. eta XII. gizaldietan elizgizonak baitziren, hain zuzen ere, eskolatuenak eta arteari buruzko kezka agertzen zuten ia bakarrak. Bestelako lan erromanikoak ere, pintura eta eskultura batez ere, elizetan daude gehienbat.

Honela, Ospitale Piako arkupean Kristoren tailu bat dago: Kristo eserita agertzen da eta obalo batez inguraturik, bere ondoan lau ebanjelariak dituela. Itxura ederrekoa izanik ere, teknika zaharraren kutsua nabari zaio. Kapiteletan ere azaltzen dira beste hainbat eskultura lan: dantzariak, erasorako prest dauden bi lehoi, elefantea, aingeruak, etab. Lan hauen estilo eta teknika ezberdinek erakusten dute eskultore askoren lana dela eliza honetakoa.

Santa Graziko kapiteletan ere irudi dekoratibo anitz azaltzen dira, kalitate onekoak askotan: ehizan ari diren pertsonak, zentauroak,dantzariak, musikariak, Errege Magoak Ama Birjinaren aurrean. Azken honetan Ama Birjinaren tronoa da aipagarri, xehetasun handiz burutua izanik, errealismo kutsu handia duelako.

Ligi-Athereinen bada XII. mendeko Ama Birjina lili-loreez koroatua.

Arüen bazen eliza erromaniko bat, XIX. mendean eraberritu zutena; antzinako zatitik kontserbatu den gauza bakarra, hain zuzen ere, sakristiara sartzeko ate inguruan dauden eskultura erromanikoak dira; lizunkeriaren eta lukurreriaren kontrako zigorrak irudikatzen dira irudi horietan.

Nafarroa Behereko Donazaharren San Pedro Usakoaren eliza dago, XII-XIII. mendeetan eraikia.

Arkupean badira zenbait eskultura, animalia mitologikoak irudikatzen dituztenak.

Eraikuntza hau egiteko arrazoi nagusia ere Compostelarantz zihoazen erromesen babes leku izatea izan zen. Zuberoan dago, Biarnoko mugatik hurbil. HasieranMiserikordiaren Ospitalea izan zuen izena. Bertako eliza XII. edo XIII. mendekoa da, eta ekialdeko arkitekturaren kutsu nabarmena du; Iparraldean ez dago horren antzeko besterik.

Elizaren oinplanoak gurutze greko baten itxura du; gurutzadura zortzi arkuz osatua da eta beste hainbeste adar dituenizar itxurako kupula eratzen du.

Argi dago egileak ongi ezagutzen zuela arabiarren arkitektura, zeren eta Kordobako meskitak antzeko kupula baitu. Leihoek dituzten hiru lobuluek ere Espainiako arabiarren ukitua ematen dio elizari; leiho horiek harriz egindako sareak dauzkate, hainbat irudi geometrikoz edertuak, horrek guztiak areagotu egiten duela aipatu den kutsu mudejar hori. Euskal Herrian tankera horretako beste eraikuntza bat aurkitzeko Hegoaldera jo behar da, Nafarroako Torres del Rioko Hilobi Santuaren elizak antzeko ezaugarriak baititu.

 

Zistertar erromanikoa

XII. mende bukaeran eraikuntza sistema berri bat zabaldu zen Europan, aldi berean erromanikoaren azkena eta protogotikoa zena. Ezaugarri nagusiak arku zorrotzak eta ojiba gangak ditu, euskarriak ere bestelakoak behar dituztenak. Berrikuntza hauen zabalkundea fraide zistertarrek egin zuten: San Bernardoren izpiritu zorrotzari jarraituz, eredu berriak zabaldu zituzten Europa osoan, baita Euskal Herrian ere, Nafarroan batez ere, monasterioen bitartez. Fitero, Irantzu eta La Olivakoak dira monasterio horietan nagusiak, baina estilo bera ageri da nafar eliza eta katedral askotan: Tuteran, Lizarran, Zangozan, etab.

 

Fiteroko Santa Maria monasterioa

Scala-Dei abatetxeko zistertarrek sortu zuten 1140. urtean, Yega mendian, eta Fiterora eraman zuten 1152an, San Raimundo zela abade, Calatravako Zaldunen ordenako sortzailea. Elizaren eraikuntza 1175ean hasi zen, burualdetik, eta 1247an bukatu. Erdi Aroan barrena lan handia egin zen monasterio honetan; gero behera egin zuen.

XVIII. mendean, arautegi berria ezarri zenean, hainbat aldaketa egin ziren eraikinaren egituran.

Desamortizazioaren garaian (1835), fraideek utzi egin zuten komentua, eta parrokia funtzioakeman zitzaizkion elizari, Santa Maria la Real izenaz.

Jatorrizko eraikinetatik, eliza eta kapitulu gela besterik ez dira geratzen, eta jangelaren eta logelaren parte batzuk; horiek gero beste eginkizunetarako erabili ziren.Frantziako Clairvaux eta Pontignyko elizako ereduaren arabera, gurutze latinoko oina du elizak, Pobletekoaren oso antzekoa: hiru nabe ditu sei partetan banatuak, eta hiru parteko eliz gurutzea beso bakoitzean bi kapera dituela, abside erdizirkularrekoak; elizburua ingurubideduna da, Borgoinako tradizioari jarraituz bost kapera erradial dituela, batzuk XVII. mendean desagertuak.

Estalkia ojiba ganga da; gangaren kapitelak oso sinpleak dira, eta arkuak puntu erdikoak.

Ataurre nagusia elizaren oinetan dago, eta puntu erdiko lau arkiboltak osatzen dute, landareez apainduriko kapitelen gainean.Elizaren barnealdea, San Bernardoren ideia berritzaileen arabera, egitura hutsa da ia, apaingarriak baztertuta. Argiak ere, puntu erdiko leihoetatik eta errosetoi handietatik sartzen da, garrantzi handia hartzen du, eraikuntza osoaren horma garbietan ageri.

Egungo klaustroa XVI. mendekoa da, baina elizarekin lotzen duen ataurrea erromanikoa da, krismoiduna. Kapitulu gela ere klaustroarekin lotua dago, puntu erdiko hiru leihoren bitartez; horiek ere kapitel fitomorfikoetan bermatzen dira. Elizaren gainerako parteak oso berrituak daude, eta asko XVI. eta XVII.. endeetakoak dira.

 

Irantzuko Santa Maria la Real

ZISTERTAR ESTILOA BETE-BETEAN: ELIZAK DESAFIO EGITEN DIE MENDIEII rantzuko monasterioa haran baten zokoan dago, Andia mendilerroaren oinetan: toki bakartu eta bazterra da, monasterio batentzat ezinhobea.

Lehen monasterioa, XI. mendekoa, beneditarra zen, baina laster desagertu zen. 1176. urtean Iruñeko gotzainak, Parisko Pedrok, aurrekoaren lekuan abatetxe berri bat eraikitzea erabaki zuen, eta bere anaiari, Curia- Deiko frantses monasterioko fraide zistertarra baitzen, eman zion haren ardura. Erdi Aroan, errege eta jaunen emaitzak zirela eta, bizimodu oparoa izan zuen monasterioak; Berpizkundeko krisia gainditu ondoren, 1835ean, Desamortizazioarekin, Estatuaren eskuetara igaro zen. 1942an Vianako Printzea erakundea zaharberritze lanak egiten hasi zen, eta 1945ean Teatinoen ordenaren esku jarri zen monasterioa; era horretan berpiztu egin da.

Zistertarren lehen garaitik, zutik diraute gaur egun elizak, kapitulu gelak, iparraldeko galeriak, eta klaustroko arku batzuek; gainerako atalak gotikoak dira, edo gotiko ondorengoak. Klaustroa XI-XII. mendeetakoa da gehienbat, osorik XIV. mendea arte bukatu ez zen arren. Eliz ondoko zatia, iparraldekoa, erabat zistertarra da: arkuak handiak, zorrotzak, dira; horien barneanarku bikiak ageri dira, puntu erdikoak.

Elizak bete-betean jarraitzen du zistertar eredua: hiru nabeko oina du, bost partetan banatua, nabeen zabalera gainditzen ez duten besoekiko eliz gurutzea, eta elizburu hirukoitza, abside lauki-zuzenekin.

Erdikoa alboetakoak baino sakonagoa da, eta hiru leiho luze ditu, arku zorrotzekoak, errosetoi batek burutuak. Gangako arkuak, nabe artekoak eta epai arkuak, zorrotzak dira; lehenak nabeak banatzen dituzten pilareetan oinarritzen dira, eta bigarrenak pilareei erantsitako habe erdietan, eta horma gaineko eustarrietan.

Ganga ojiba-bakana da.Kapitelek ere ez dute apaingarri askorik, eta direnak landare gaiezkoak dira, oso estilizatuak.

Badira hainbat husgune, aurrealdekoekin batera, eliza modu egokian argitzen dutenak.

Estilo zistertarrak monasterio honi ematen dion soiltasuna bete-betan kontrajartzen zaio paisajearen handitasunari, bai baitirudi mendiek mehatxu egiten diotela. Hori ordea bat dator San Bernardoren erakutsiekin; monasterioa halako lekuan eraikiz Jainkoagan zuten erabateko konfidantza agertu baitzuten zistertarrek.

Irantzuk, benetako zistertar orok bezala, arimaren baretasuna eta espiritualtasun gorena agertzen ditu.

 

La Olivako Santa Maria monasterioa

FEDEAREN LEKUA: ZISTERTAR HARRIEK AREAGOTUA DUTE ERRESONANTZIA, ERA HORRETAN MUSIKAREN MUNDUAN, LEKU SAKRATUAN, ERRAZAGO SARTU AHAL IZATEKOGartzea V.a Ramirez Iruñeko erregeak sortu zuen 1149an, Scala-Deiko abatetxetik heldutako fraideekin. Desamortizazio garaian alde egin ondoren, 1927an itzuli ziren berriro fraide zistertarrak. Hasierako eraikuntzatik monasterioa inguratzen duen harresiaren zati bat eta elizako parte batzuk geratzen dira.Elizak gurutze latinokoa du oina. Elizburua abside batek, erdian, eta absidioloek osatzen dute; erdikoa erdizirkularra da, eta absidioloak lauki-zuzen bikoitzak.

Bost parteko eliz gurutzea du, eta sei parteko hiru nabe.

Kanpoaldean mendebaleko fatxada nabarmentzen da, eta han dago ataurrea, deskarga arku handibaten azpian. Hamabi arkibolta ditu, zorrotzak, eta kapitelak lorez apainduak daude, erdian duten ate habea bezala; mainelean buru txikiak ageri dira loreen artean. Tinpanoan krismoi bat dago, Agnus Dei batekin; inguruko eskulturak (Pantokrator bat, tetramorfosa, Andre Maria eta Haurra, Eguzkia eta Ilargia) erabat gotikoak edo geroagokoak dira, fatxadako gainerako osagarriak bezala.Jatorrizkoak dira orobat, erromanikoak, kapitulu gela, 1200.. nguruan lau habe monolitikoren gainean eraikia, eta San Jesukristoren kapera txikia, monasterioko lehen eliza izana, egungo absideko kaperaren antzekoa.

Apaingarri gutxi da oro har; hala ere, landare gaien ondoan, ageri dira zenbaitetan giza irudi eta animaliak.