Lan eta Enplegu Saila

Biktimari Laguntzeko Zerbitzua (BLZ)

Biktimari Laguntzeko Zerbitzuaren irudia

Biktimari Laguntzeko Zerbitzua (BLZ) zenbait diziplinatako langileek (legelari, gizarte-langile eta psikologoek) osatutakoa, Zigor Betearazpenaren Zuzendaritzak delituen biktimen eskura jarritakoa da.


Doako zerbitzua da, norberaren borondatez balia daitekeena; gaur egun, Euskadiko Birgizarteratze-Institutoak (IRSE-EBI) kudeatzen du. Hemen duzue informazio gehiago: https://www.justizia.eus/biktimari-laguntza.

  

BLZaren lanaren funtsezko elementuak:

  • Biktimei informazioa ematea eskubideei buruz eta prozedura legalei buruz (erantzukizun zibila, doako laguntza juridikoa, zigor-ekintzak, laguntza ekonomikoak, gizarte-baliabideak, eta abar).
  • Hasierako laguntza zehatza (behar diren tramiteak egiaztatzea, kautelazko neurriak, arazoari buruzko informazio zehatza, gizarte eta osasun sarera bidaltzea, familiarekin harremanetan egotea, eta abar).
  • Etengabeko arreta (etengabeko informazioa, ebaluazioaren segimendua, laguntza psikologikoa, gizarte-baliabideetara bidaltzea, epaiketa eta deklarazioetara laguntzea, eta abar).
  • Baliabideak mugitzea, norbanakoak eta sozialak.
  • Babesteko Agindua duten biktimei laguntza ematea (Organo Judizialak gizarte-zerbitzuekin koordinatzea, biktimaren beharren berri izatea, Epaitegiari etengabeko informazioa ematea).

ARRETARAKO ORDUTEGIA:

Goizetan: Astelehenetik ostiralera, 08:30etik 15:00etara.

Arratsaldeetan: astearte eta asteazkenetan, 16:30etik 19:00etara.

Uztailean eta abuztuan: 08:00etatik 15:00etara.


HELBIDEAK ETA TELEFONOAK:

Gasteiz:   Justizia Jauregia
                  Gasteiz Hiribidea, 18
                  01008 Vitoria-Gasteiz

                  Tel.:  945 004 895
                                 900 180 414 (doakoa)

DonostiaJustizia Jauregia
                   Teresa de Calcuta plaza, 1.
                   20012 Donostia-San Sebastián

                   Tel.:  943 000 768
                           900 100 928 (doakoa)

Bilbo:    Justizia Jauregia
               Ibáñez de Bilbao kalea, 3-5.
              48001 Bilbao

              Tel.:  944 016 487
                      900 400 028 (doakoa)

Barakaldo:    Justizia Jauregia
                       Bide Onera plaza, z.g.
                       48901 Barakaldo

                       Tel.:  944 001 031
                                 900 400 028 (doakoa)

DOKUMENTU INTERESGARRIAK:


INFORMAZIO GEHIAGO, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAN: