Osasun alorreko tasak eta bestelako ordainketak
Indarrean dagoen testu eguneratua. 2023/01/01
(OHARTARAZPENA: testu honek informazio-izaera du. Araudi kontsolidatua da, eta egindako aldaketak, eraginak eta indargabetzeak jasotzen ditu, bai eta eguneratutako zenbatekoak ere. Benetako testuak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutakoak dira.)
- Aplikazioa erabili aurretik ziurtatu bistaratutako elementuen blokeatzailea desaktibatuta duzula ordenagailuko konfigurazioan. Nola desaktibatu?
- Internet exploreren blokeatzailea desaktibatu
- Google Chromen blokeatzailea desaktibatu
- Mozilla Firefoxen blokeatzailea desaktibatu
- Aplikazioarekin arazoren bat baldin baduzu, jar zaitez harremanetan erabiltzailearen laguntza-zentroarekin (CAU-ZE Egoitza Elektronikoa): 945 01 68 38
Ziurtagiri elektronikoa, ontzi-jokoa, … izanez gero:Datu pertsonalak, … identifikatuz sartzen bada
- Hiletetako osasun neurriei dagokien tasa
- Animaliak eta produktu eratorriak ikustatu eta kontrolatzeagatik ordaindu beharreko tasa
- Osasun publikoko laborategien zerbitzuengatik ordaindu beharreko tasa
- Farmazia arloko establezimendu eta zerbitzuei buruzko espedienteengatik ordaindu beharreko tasa
- Osasun zentro, zerbitzu eta establezimenduei buruzko espedienteengatik ordaindu beharreko tasa
- Osasun arloko publizitateari buruzko espedienteengatik ordaindu beharreko tasa
- Osasun-produktuak neurrira fabrikatzeko lizentzia lortzeagatik ordaindu beharreko tasa
- Sendagaien, osasun-produktuen, kosmetikoen eta zaintza pertsonalaren arloan zerbitzuak emateagatik eta jarduerak egiteagatik ordaindu beharreko tasa
Hiletetako osasun neurriei dagokien tasa
143. artikulua. Zergapeko egitatea.
Tasa honen zergapeko egitatea Osasun Sailak heriotzak direla-eta ezartzen dituen osasun-neurriak dira.
144. artikulua. Subjektu pasiboa.
Tasa honen subjektu pasiboak zergapeko egitate diren zerbitzuak jasotzen dituzten pertsona fisiko eta juridikoak eta haiengandik eskubidea hartzen dutenak dira.
145. artikulua. Noiz sortzen den tasa ordaintzeko betebeharra.
Zergapeko egitate diren zerbitzuak ematen diren unean sortzen da tasa ordaintzeko betebeharra. Halere, zerbitzua interesatuaren eskariz ematen denean, eskabidea egiten den momentuan eska daiteke tasa ordaintzea.
146. artikulua. Kuota.
Tarifa honen araberakoa izango da tasaren zenbatekoa (eurotan):
Hilotzak eta gorpuzkiak lurpetik atera eta berriro lurperatu edo erraustea |
102,96 |
Gorpuzkinak lurpetik atera eta berriro lurperatu edo erraustea |
10,27 |
Beilatzea eta hilotza herri-eraikin batean erakusgai edukitzea |
129,87 |
I. eta II multzoetako hilotz lurperatu gabeak lekuz aldatzea |
98,01 |
Beilatokiak ireki eta jardunean jartzea |
379,80 |
Errausketa-labeak ireki eta jardunean jartzea |
379,80 |
Hilerriak ireki eta jardunean jartzea |
600,35 |
Hilerriak ixtea |
98,01 |
Animaliak eta produktu eratorriak ikustatu eta kontrolatzeagatik ordaindu beharreko tasa
147. artikulua. Helburua.
Tasa honen xedea da jarduera hauek kargatzea: hiltegietan, zatikatze-geletan eta ehiza-haragia prozesatzeko geletako kontrol ofizialak; arrantzako eta akuikulturako produktuak merkaturatzeko kontrol ofizialak; ziurtagiri ofizialak ematea eta abenduaren 3ko 1412/2018 Errege Dekretuan jasotako zenbait produktu merkaturatzeko jakinarazpenak egitea. Horretarako, honako tasa hauek bereiziko dira:
- a) Hiltegietako kontrol ofizialengatiko tasa.
- b) Zatikatze-geletako kontrol ofizialengatiko tasa.
- c) Ehiza-haragia prozesatzeko geletako kontrol ofizialengatiko tasa.
- d) Arrantzako eta akuikulturako produktuak ekoizteko eta merkaturatzeko kontrol ofizialengatik ordaindu beharreko tasa.
- e) Animalia bizietan eta haiengandik eratorritako produktuetan zenbait gai eta gai horien hondakinak ba ote diren ikertzeko osasun-kontrolengatik ordaindu beharreko tasa.
- f) Ziurtagiri ofizialak emateagatiko tasa.
- g) Biztanleriaren talde espezifikoetarako elikagaiak merkaturatzean egin beharreko jakinarazpenerako prozedura arautzen duen abenduaren 3ko 1412/2018 Errege Dekretuan jasotako zenbait produktu merkaturatzeko jakinarazpenak egiteagatik ordaindu beharreko tasa
148. artikulua. Zergapeko egitatea.
- Tasa honen zerga-egitatea dira osasun-arloan eskumena duen saileko fakultatiboek osasun publikoa babesteko egiten dituzten jarduera hauek: kontsumorako diren animalien eta haragi freskoen kontrol ofizialak; hiltegietan, zatikatze-geletan edo ehiza-haragia prozesatzeko gela edo establezimenduetan egiten diren kontrol ofizialak; arrantzako eta akuikulturako produktuak ekoizteko eta merkaturatzeko kontrol ofizialak; ziurtagiri ofizialak ematea, eta abenduaren 3ko 1412/2018 Errege Dekretuan jasotako zenbait produktu merkaturatzeko jakinarazpenak egitea. Tasa ordainarazte aldera, honela sailkatzen dira aurreko apartatuan definitutako zerga-egitatearen barruko ikuskatze eta osasun-kontroleko jarduerak:
- a) Ante mortem egindako ikuskapenak eta osasun-kontrolak: behi, txerri, ardi eta ahuntzen eta bestelako hausnarkarien haragi freskoak, untxi eta lumadun nahiz iledun ehiza xehearenak, solipedoenak/ekidoenak eta etxeko hegaztienak lortzeko.
- b) Post mortem egindako ikuskapenak eta osasun-kontrolak: haragi fresko horiek lortzeko hil diren animalien azterketak.
- c) Establezimenduan egindako lanen agiri bidezko kontrola.
- d) Giza kontsumorako diren kanalak, erraiak eta hondakinak kontrolatu eta zigilatzea; bai eta zatikatze-geletan lortutako piezak markatzea ere.
- e) Animalietan eta haiengandik eratorritako produktuetan zenbait gai eta gai horien hondakinak ba ote diren kontrolatzea, indarrean dauden arauei jarraikiz.
- f) Arrantzako eta akuikulturako produktuen ekoizpena eta merkaturatzea kontrolatzea.
- g) Ziurtagiri ofizialak ematea eta merkaturatzeko jakinarazpenak egitea.
149. artikulua. Subjektu pasiboa.
- Tasa hauen subjektu pasiboak dira tasaren zerga-egitatea osatzen duten lanak egiten diren establezimenduen titularrak, pertsona fisiko nahiz juridikoak.
- Subjektu pasiboek tasaren zenbatekoa jasanaraziko diete, faktura bidez, zerbitzua eskatu dieten pertsonei edo tasaren gai diren jardueren hartzaile diren pertsonei. Tasa kobratu ondoren, Administrazio orokorraren kontura sartu beharko da zenbatekoa, betiere, erregelamenduz ezarriko den eran. Baldin eta interesdunak hirugarren bati ganadu bizia erosten badio hiltzeko, aurreko artikuluko 2. apartatuko e) letrako kontzeptuari dagokion tasaren zenbatekoa eskatu ahal izango dio saltzaileari.
- Artikulu honen 2. apartatuan aurreikusitako jasanarazpena ezin izango da egin arrantzako eta akuikulturako produktuak ekoizteko eta merkaturatzeko kontrol ofizialak egitean, ziurtagiri ofizialak ematean edo merkaturatzeko jakinarazpena egitean.
150. artikulua. Tasa kobratzeko arduradunak.
Hona hemen zein diren tasa kobratzeko erantzule subsidiarioak: sozietateetako administratzaileak; porrotetako, lehiaketetako eta sozietateetako sindikoak, kontu-hartzaileak edo likidatzaileak, bai eta, oro har, tasa ordaintzeko betebeharra sortzen duten jardueren ikuskatze- eta kontrol-lanetan jarduten diren entitateetakoak.
151. artikulua. Noiz sortzen den tasa ordaintzeko betebeharra.
- Tasa ordaintzeko betebeharra sortuko da kontrol ofizialeko jarduerak edo ziurtagiriak eta jakinarazpenak egiten diren unean bertan, hargatik eragotzi gabe aurretiko ordainketa eskatzea zerbitzuak eskatzen dituena subjektu pasiboa edo interesduna bada.
- Establezimendu berean, interesdunak eskatuta, egiten badira animaliak hil eta zatikatzeko lanak, prozesuaren hasieran zehaztuko da tasaren zenbateko osoa, era metatuan, edozein dela ere dagozkion kuotak sortzeko unea; hala ere, kapitulu honetan likidazioak metatzeari buruz ezarritako arauak bete beharko dira.
152. artikulua.– Zergapeko egitatea non gauzatzen den.
- Zerga-egitatea Euskadiko lurraldean egin dela ulertuko da baldin eta lurralde horretan kokatzen badira hiltegi edo instalazio hauek: animaliak hiltzekoa, kanalak zatikatzekoak, ehiza-haragia prozesatzekoak, eta arrantzako edo akuikulturako produktuak ekoitzi eta merkaturatzekoak. Gauza bera ulertuko da Euskadiko lurraldean egiten badira osasun-arloan eskumena duen saileko zerbitzuek emandako esportazio-ziurtagiriak eta merkaturatzeko jakinarazpenak.
- Etxeko hegazti bizien osasun-egoera jatorrizko ustiategian ikuskatzen denean, ustiategian bertan kobratuko da ikuskatze horri dagokion kuota, eta ondorengo artikuluan zehazten den kuotaren % 20 izango da.
153. artikulua. Zerga kuota
- Honako lan hauengatik eskatuko zaio kuota zergapekoari:
- a) Animaliak hiltzea.
- b) Gorpuzkiak zatikatzea.
- c) Ehiza-haragia prozesatzea.
- d) Arrantzako eta akuikulturako produktuak ekoiztea eta merkaturatzea.
- e) Animalietan eta haiengandik eratorritako produktuetan zenbait gai eta gai horien hondakinak ba ote diren kontrolatzea, indarrean dauden arauei jarraikiz.
- f) Ziurtagiri ofizialak ematea eta abenduaren 3ko 1412/2018 Errege Dekretuan jasotako zenbait produktu merkaturatzeko jakinarazpenak egitea. Hala eta guztiz ere, leku berean egiten badira abereak hil eta zatikatzeko lanak, jaso beharreko tasaren zenbateko osoan bi faseen kuotak bilduko dira, hurrengo artikuluan zehazten den moduan.
- Hiltegietan egindako hilketetan subjektu pasiboari eskatu beharreko kuotak hildako abere kopuruaren arabera likidatuko dira.
- Batera egiten diren ante mortem eta post mortem ikuskapen eta osasun-kontrolari, egindako lanen agiri bidezko kontrolari eta kanalak, erraiak eta hondakinak zigilatzeari lotutako zerga-kuotak behar bezala baimendutako establezimendu edo instalazioetan hiltzen den animalia bakoitzeko ezartzen dira, zenbateko hauen arabera (eurotan):
- a) Behikia:
- a.1.– 24 hilabetekoa edo gehiagokoa: 5,00 euro animaliako.
- a.2.– 24 hilabete baino gutxiagokoa: 2,00 euro animaliako.
- b) Solipedoak/ekidoak: 3,00 euro animaliako.
- c) Txerrikia:
- c.1.– 25 kilogramoko edo gutxiagoko pisua kanalean: 0,50 euro animaliako.
- c.2.– 25 kilogramotik gorako pisua kanalean: 1,00 euro animaliako.
- d) Ardikia eta ahunzkia:
- d.1.– 12 kilogramoko edo gutxiagoko pisua kanalean: 0,15 euro animaliako.
- d.2.– 12 kilogramotik gorako pisua kanalean: 0,25 euro animaliako.
- e) Hegaztikia:
- e.1.– Gallus generoko hegaztiak eta pintadak: 0,005 euro animaliako.
- e.2.– Ahateak eta antzarak: 0,01 euro animaliako.
- e.3.– Indioilarrak: 0,025 euro animaliako.
- e.4.– Galeperrak eta eperrak: 0,002 euro animaliako.
- f) Abeletxeko untxi-haragia: 0,005 euro animaliako.
- a) Behikia:
- Zatikatze-lanetarako, zatikatu behar den tona kopuruaren arabera eta animalia motaren arabera ezarriko da kuota. Hala, zatikatze-lanetarako, haragiak zatikatu aurretik duen benetako pisua hartuko da erreferentziatzat, hezurrak ere barne direla.
- Zatikatze-geletako osasun-kontrol ofizialei dagokien kuota, kanaletatik lortutako atalei etiketa jartzea eta markatzea barne, hau izango da:
- a) Behiak, txerriak, solipedoak/ekidoak, ardiak eta ahuntzak: 2,00 euro tonako.
- b) Eskortako hegaztiak eta abeletxeko untxiak: 1,50 euro tonako.
- c) Lumadun eta iledun ehiza xehea: 1,50 euro tonako.
- d) Erratiteak (ostruka, emua, ñandua): 3,00 euro tonako.
- e) Basurdeak eta hausnarkariak: 2,00 euro tonako.
- Ehiza-haragia prozesatzeko geletako kontrol ofizialei dagokien kuota, kanaletatik lortutako atalei etiketa jartzea eta markatzea barne, hau izango da:
- a) Lumadun ehiza xehea: 0,005 euro animaliako.
- b) Iledun ehiza xehea: 0,010 euro animaliako.
- c) Erratiteak: 0,500 euro animaliako.
- d) Basurdeak: 1,500 euro animaliako.
- e) Ehizako hausnarkariak: 0,500 euro animaliako.
- Arrantzako eta akuikulturako produktuak merkatuan sartzea:
- a) Arrantzako eta akuikulturako produktuak lehen aldiz merkaturatzea:
- 1,00 euro tonako edo tonaren frakzioko, hilabete bakoitzeko lehen 50 tonetarako.
- 0,50 euro tonako edo tonaren frakzioko, hilabete bakoitzeko hurrengo tonetarako.
- b) Lehen salmenta lonjan:
- 1,00 euro tonako edo tonaren frakzioko, hilabete bakoitzeko lehen 50 tonetarako.
- 0,25 euro tonako edo tonaren frakzioko, hilabete bakoitzeko hurrengo tonetarako.
- c) Lehen salmenta, freskotasunaren edo tamainaren gradaziorik egin ez bada edo gradazio hori behar bestekoa ez bada:
- 1,00 euro tonako edo tonaren frakzioko, hilabete bakoitzeko lehen 50 tonetarako.
- 0,50 euro tonako edo tonaren frakzioko, hilabete bakoitzeko hurrengo tonetarako.
- a) Arrantzako eta akuikulturako produktuak lehen aldiz merkaturatzea:
- Esportazio-ziurtagiriak, salmenta libreko ziurtagiriak eta osasun-testigantzak emateari dagokion kuota hau izango da: 40,00 euro ziurtagiri bakoitzeko.
- Abenduaren 3ko 1412/2018 Errege Dekretuan jasotako zenbait produktu merkaturatzeko jakinarazpenaren kuota hau izango da: 320,00 euro jakinarazpen bakoitzeko.
154. artikulua. Kenkariak.
- Abere-hiltegien titularrek honako kopuru hauek kendu ahal izango dituzte zerga-kuoten zenbatekoetatik; hala ere, kontzeptu guztien baturagatik kendu beharreko zenbateko osoak ezin izango du gainditu zerga-kuoten zenbatekoaren % 50:
- a) Operadore horiek enpresa txikiagoak badira, Batzordearen 651/2014 (EB) Erregelamenduan jasotako definizioen arabera, hau izango da kenkariaren ehunekoa:
- Enpresa ertainak: % 10.
- Enpresa txikiak: % 20.
- Mikroenpresak: % 30.
- Nolanahi ere, urtean 2.000 abelburu edo gutxiago hiltzen dituzten hiltegien kasuan, kenkariaren ehunekoa % 30 izango da.
- b) Operadore horiek 2017/625 (EB) Erregelamenduaren 1.2 artikuluan jasotako arauak behar bezala bete badituzte, zeina azken bi urteetako kontrol ofizialen emaitzen bidez egiaztatuko baita kontrol ofizialaren ikuskapena edo auditoria eginda, kenkariak honako hauek izango dira; hala ere, kontzeptu guztien baturagatik kendu beharreko zenbateko osoak ezin izango du gainditu zerga-kuoten zenbatekoaren % 30:
- % 30, lortutako higiene- eta osasun-baldintzak oso ontzat jotzen badira.
- % 15, lortutako higiene- eta osasun-baldintzak ontzat jotzen badira.
- % 30, auditorien emaitza aldekoa eta goi-mailakoa bada.
- % 15, auditorien emaitza aldekoa eta oinarrizko mailakoa bada.
- a) Operadore horiek enpresa txikiagoak badira, Batzordearen 651/2014 (EB) Erregelamenduan jasotako definizioen arabera, hau izango da kenkariaren ehunekoa:
- Artikulu honetan araututako kenkariak aplikatzeko, osasun-arloan eskumena duen saileko zerbitzuei eskaera egin behar zaie aldez aurretik; eta, eskaerarekin batera, kasu bakoitzean ezarritako baldintzak eta betekizunak betetzen direla frogatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko da.
155. Likidazioak metatzeari buruzko arauak.
Zerga-kuoten sortzapena eragiten duten fase guztiak edo batzuk establezimendu berean egiten badira, kasuan-kasuan sortutako kuotak metatu egin beharko dira, arau hauen arabera:
- a) Establezimendu berean egiten badira animaliak hil eta zatikatzeko lanak, abereak hiltzeagatik bakarrik sortuko da ikuskatzeari eta osasun-kontrolari dagokion kuota ordaintzeko betebeharra.
- b) Establezimendu berean zatikatzeko lanak baino ez badira egiten, zatiketa-lanengatik bakarrik sortuko da ikuskatzeari eta osasun-kontrolari dagokion kuota ordaintzeko betebeharra.
156. artikulua. Tasak likidatu eta diru-sarrera eginez ordaintzea.
- Osasun-arloko sail eskudunak horretarako prestatutako eta baimendutako liburu ofizialean jaso beharko dira tasaren likidazioak. Betebehar hori betetzen ez bada, zerga-arloko zehapena ezarriko da; eta hori ez da eragozpen izango ustiategien titularrek osasunaren arloan izandako jokabideak tipifikatu eta zigortzeko, baldin eta hala badagokie.
- Tasen kuotei dagokien diru-sarrera egiteko, autolikidazioa egin beharko du subjektu pasiboak, arauz ezarritako moduan eta epeetan.
157. artikulua. Salbuespenak eta hobariak
Aurreko artikuluetan jasotako arauen arabera egindako likidazioetatik ateratzen diren kuotak direla-eta ez da emango ez salbuespenik, ez murrizketarik, ez hobaririk, edozein izanda ere ustiategien titularra edo edonon egonda ere ustiategi horiek.
158. artikulua. Arau gehigarriak.
Tasaren zenbatekoa ezingo zaie hirugarrenei itzuli haragia zuzenean nahiz zeharka esportatu izanagatik».
Osasun publikoko laborategien zerbitzuengatik ordaindu beharreko tasa
159. artikulua. Zergapeko egitatea.
Tasa honen zergapeko egitatea Osasun Saileko osasun publikoko laborategiek beren zerbitzuak ematea da.
160. artikulua. Subjektu pasiboa.
Zergapeko egitate diren zerbitzuak jasotzen dituzten pertsona fisiko nahiz juridikoak izango dira tasa honen subjektu pasiboak.
161. artikulua. Noiz sortzen den tasa ordaintzeko betebeharra.
Zerbitzua ematen den unean sortuko da tasa ordaintzeko betebeharra. Halere, zerbitzua interesatuak eskatuta ematen denean, eskabidea egiten den momentuan eska daiteke tasa ordaintzea.
162. artikulua. Kuota.
Tarifa honen araberakoa izango da tasaren zenbatekoa (eurotan):
Mikrobiologia. Mikroorganismo adierazgarrien kontaketa. Parametro bakoitzagatik |
12,76 |
Mikrobiologia. Patogenoak aberastea eta identifikatzea. Horietako bakoitzagatik |
32,32 |
Mikrobiologia. Mikroorganismoen serotipoa zehaztea. Horietako bakoitzagatik |
12,87 |
Mikrobiologia. Mikroskopio bidezko behaketak. Fresko dagoela aztertzea |
4,04 |
Mikrobiologia. Mikroskopio bidezko behaketak. Tindatu eta aztertzea |
5,95 |
Mikrobiologia. Mikroskopio bidezko behaketak. Eremu ilunean egindako azterketa |
5,15 |
Mikrobiologia. Berariazko parasitologia-teknikak. Bizkarroi-elementuen kontzentrazioa |
12,09 |
Mikrobiologia. Berariazko parasitologia-teknikak. Bizkarroi-elementuen kontaketa |
12,09 |
Mikrobiologia. Berariazko parasitologia-teknikak. Bestelako identifikazio-teknika bakoitzeko |
18,04 |
Mikrobiologia. Antibiograma |
18,04 |
Mikrobiologia. Inmunologia-teknikak. Elektroforetikoak |
41,32 |
Mikrobiologia. Inmunologia-teknikak. Inmunofluoreszentzia |
18,04 |
Mikrobiologia. Inmunologia-teknikak. Enzimo-inmunoanalisi heterogeneoa (ELISA) |
23,29 |
Mikrobiologia. Inmunologia-teknikak. Enzimo-inmunoanalisi homogeneoa |
5,15 |
Mikrobiologia. Inmunologia-teknikak. Zehaztu gabeko beste tekniketako bakoitzagatik |
46,30 |
Mikrobiologia. Proba biologikoak. Bizidunean egindako saioa |
57,96 |
Fisiko-kimikoa. Tresnarik gabeko teknikak. Destilazioa |
14,12 |
Fisiko-kimikoa. Tresnarik gabeko teknikak. Lurrungailu birakariaren bidezko destilazioa |
18,79 |
Fisiko-kimikoa. Tresnarik gabeko teknikak. Dekantazio-inbutuarekin erauztea |
18,04 |
Fisiko-kimikoa. Tresnarik gabeko teknikak. Soxhlet bidez erauztea |
36,38 |
Fisiko-kimikoa. Tresnarik gabeko teknikak. Solido/likido erauzketa |
20,22 |
Fisiko-kimikoa. Tresnarik gabeko teknikak. Aldi solidoan egindako matrize-barreiatzea |
41,32 |
Fisiko-kimikoa. Tresnarik gabeko teknikak. Mineralizazioa |
21,26 |
Fisiko-kimikoa. Tresnarik gabeko teknikak. Geruza fineko kromatografia edo paper-kromatografia |
26,22 |
Fisiko-kimikoa. Tresnarik gabeko teknikak. Zutabe-kromatografia |
30,26 |
Fisiko-kimikoa. Tresnarik gabeko teknikak. Grabimetria |
18,04 |
Fisiko-kimikoa. Tresnarik gabeko teknikak. Bolumetria |
7,52 |
Fisiko-kimikoa. Tresna bidezko teknikak. Refraktometria |
7,52 |
Fisiko-kimikoa. Tresna bidezko teknikak. Reflektometria |
7,52 |
Fisiko-kimikoa. Tresna bidezko teknikak. Potentziometria |
12,09 |
Fisiko-kimikoa. Tresna bidezko teknikak. Turbidimetria |
7,52 |
Fisiko-kimikoa. Tresna bidezko teknikak. Konduktimetria |
7,52 |
Fisiko-kimikoa. Tresna bidezko teknikak. Espektrofotometria ultramorea/ikuskorra |
15,09 |
Fisiko-kimikoa. Tresna bidezko teknikak. Gasen kromatografia. Detektatzeko sistema bakoitzagatik, masa-espektrometria salbu |
50,40 |
Fisiko-kimikoa. Tresna bidezko teknikak. Gasen kromatografía / masa-espektrometria |
120,19 |
Fisiko-kimikoa. Tresna bidezko teknikak. Xurgaketa atomikoaren espektrofotometria |
33,96 |
Fisiko-kimikoa. Tresna bidezko teknikak. Xurgaketa atomikoaren espektrofotometria / Zeeman efektua |
50,40 |
Fisiko-kimikoa. Tresna bidezko teknikak. Proper infragorrian (NIRA) xurgatze bidez egindako azterketa automatizatua. Parametro bakoitzeko |
20,22 |
Fisiko-kimikoa. Tresna bidezko teknikak. Bereizmen handiko geruza mehean egindako kromatologia (HPTLC) |
60,08 |
Fisiko-kimikoa. Tresna bidezko teknikak. Kromatologia likidoa egitea detektagailu arruntarekin |
85,86 |
Fisiko-kimikoa. Tresna bidezko teknikak. Kromatografia likidoa egitea diodo-detektagailuarekin |
135,20 |
Fisiko-kimikoa. Tresna bidezko teknikak. Ioizko kromatografia |
50,40 |
Fisiko-kimikoa. Tresna bidezko teknikak. Infragorriaren espektrofotometria |
40,36 |
Fisiko-kimikoa. Tresna bidezko teknikak. ICP-Masak |
77,13 |
Analisi-sortak. Urak. Uraren erabateko analisi fisiko, kimiko eta bakteriologikoa, plagizidak, erradioaktibitatea, hidrokarburoak eta trihalometanoak salbu |
535,55 |
Analisi-sortak. Urak. Uraren analisi «kontrol» fisiko, kimiko eta bakteriologikoa |
45,33 |
Analisi-sortak. Urak. Uraren «edateko uren araztegiaren irteera» analisi fisiko, kimiko eta bakteriologikoa |
168,09 |
Analisi-sortak. Urak. Uraren «iturri» analisi fisiko, kimiko eta bakteriologikoa |
130,19 |
Analisi-sortak. Urak. Hondakin-uren analisia, oinarrizko multzoa, ondorengo hauek sarturik: materia esekia, DBO, DQO, pH, konduktibitatea, anioi bat eta katioi bat |
57,51 |
Analisi-sortak. Urak. DBO, DQO. Horietako bakoitzagatik |
20,22 |
Analisi-sortak. Urak. Uraren erabateko analisi fisiko eta kimikoa, plagizidak, erradioaktibitatea, hidrokarburo aromatiko poliziklikoak eta trihalometanoak salbu |
496,35 |
Analisi-sortak. Urak. Uretan dauden plagiziden analisia, organofosforatuak, organokloratuak, triazinak |
235,11 |
Analisi-sortak. Urak. Uretan dagoen erradioaktibitatearen analisia, guztizko alfa eta beta |
156,75 |
Analisi-sortak. Urak. Uretan dauden hidrokarburo aromatiko poliziklikoen analisia |
174,17 |
Analisi-sortak. Urak. Uraren «kontrola» analisi fisiko eta kimikoa |
25,15 |
Analisi-sortak. Urak. Uraren «edateko uren araztegiaren irteera» analisi fisiko eta kimikoa |
102,26 |
Analisi-sortak. Urak. Uraren «iturri» analisi fisiko eta kimikoa |
109,99 |
Analisi-sortak. Urak. Uraren analisi «kontrol» bakteriologikoa |
20,22 |
Analisi-sortak. Urak. Uraren «edateko uren araztegiaren irteera» analisi bakteriologikoa |
65,82 |
Analisi-sortak. Urak. Uraren «iturri» analisi bakteriologikoa |
20,22 |
Analisi-sortak. Urak. Hemodialisi-uraren gutxienezko analisia (aluminioa, fluoroa, heterotrofoen kontaketa eta Pseudomona aeruginosa) |
97,65 |
Analisi-sortak. Urak. Hemodialisi-uraren erabateko analisia |
435,63 |
Analisi-sortak. Urak. Igerileku kloratuen analisia |
90,12 |
Analisi-sortak. Urak. Igerileku elektrofisikoen analisia |
112,67 |
Analisi-sortak. Urak. Detergente anioiko, katioiko eta ez-ionikoak |
225,32 |
Analisi-sortak. Urak. Halogeno organiko purgakorrak (AOX, POX, TOX) |
112,67 |
Analisi-sortak. Urak. Trihalometanoak |
90,12 |
Analisi-sortak. Urak. N-Metil-karbamatoak |
172,74 |
Analisi-sortak. Urak. Ditio-karbamatoak |
82,61 |
Interesatuaren eskariz egin beharreko analisia osatu ahal izateko laginak in situ hartu behar izanez gero, tasaren zenbatekoari ______ euro gehituko zaio |
30,10 |
Interesatuaren eskariz egin beharreko analisia osatu ahal izateko laginak in situ hartu behar izanez gero, tasaren zenbatekoari 29,66 euro gehituko zaio.
163. artikulua. Zergapeko egitatea. [1]
Tasa honen zergapeko egitatea hainbat zerbitzu ematea da, hala Administrazioak bere kabuz ematen dituen zerbitzuak nola interesatuak eskatuta ematen direnak. Hona hemen zerbitzu horiek:
- a) Farmazia-arloko establezimenduak eta zerbitzuak sortu, abiarazi, lekuz aldatu, aldatu, eskualdatu eta ixteko izapidetzeeta baimentze-zerbitzuak ematea, artikulu hauetan aurreikusitakoak: Euskal Autonomia Erkidegoko Ordenazio Farmazeutikorako ekainaren 17ko 11/1994 Legearen 3. artikulua; Giza erabilerarako botiken banaketari buruzko urriaren 11ko 782/2013 Errege Dekretuaren 1. artikulua; eta Euskal Autonomia Erkidegoan albaitari-sendagaiak banatzen eta saltzen dituzten tokiak zabaltzeko, pentsu sendagarriak banatzeko eta ekoizteko eta albaitariek erabiliko dituzten autotxertoak egiteko, baimena ematen duena eta jarduera horiek guztiak kontrolatzen dituen uztailaren 30eko 156/2001 Dekretuaren 2. artikulua.
- b) Giza erabilerarako botiken banaketari buruzko urriaren 11ko 782/2013 Errege Dekretuaren 20. artikuluan aurreikusitako banaketa-praktika onei buruzko ziurtagiria emateko ikuskapena.
- c) Albaitaritzako medikamentuei buruzko urtarrilaren 27ko 109/1995 Errege Dekretuaren 39. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, albaitaritzako autotxertoak egoki fabrikatzeko arauen betetzeziurtagiria emateko ikuskapena.
- 164. artikulua. Subjektu pasiboa.
Tasa honen subjektu pasiboak zergapeko egitate diren zerbitzuak jasotzen dituzten pertsona fisiko nahiz juridikoak izango dira.
165. artikulua. Noiz sortzen den tasa ordaintzeko betebeharra.[1]
Zerbitzua ematen den unean sortuko da tasa ordaintzeko betebeharra. Halere, eskabidea egiten den unean aurretiaz eskatuko da ordainketa.
166. artikulua. Kuota.
Tarifa honen araberakoa izango da tasaren zenbatekoa (eurotan):
Farmazia-bulegoak. Farmaziak irekitzeko eskabidea. |
112,67 |
Farmazia-bulegoak. Tokiz aldatzeko eskabidea. |
300,42 |
Farmazia-bulegoak. Jabe-aldaketa. Eskualdatzailearen eskabidea. |
525,75 |
Farmazia-bulegoak. Jabe-aldaketa. Erosteko aukera izateko eskabidea. |
262,85 |
Farmazia-bulegoak. Jabe-aldaketa. Amortizazio-eskabidea. |
488,20 |
Farmazia-bulegoak. Obrak egiteko baimenaren eskabidea, obrak farmazia-bulegoan sekzioa sortzeko ez badira. |
300,42 |
Farmazia-bulegoak. Arduraduna, ordezkoa edo laguntzailea izendatzea. |
60,08 |
Farmazia-bulegoak. Jarraitzeko ahalmenaren eskabidea. |
262,85 |
Farmazia-bulegoak. Farmazia behin betiko ixteko eskabidea. |
375,53 |
Botikategiak. Irekitzeko edo ixteko eskabidea. |
225,32 |
Botikategiak. Tokiz aldatzeko edo obrak egiteko eskabidea. |
262,85 |
Lehen mailako arreta emateko farmazia-zerbitzuak, ospitaleetako eta osasun- eta gizarte-zentroetako farmazia-zerbitzuak eta botikategiak. Irekitzeko edo ixteko eskabidea. |
375,53 |
Lehen mailako arreta emateko farmazia-zerbitzuak, ospitaleetako eta osasun- eta gizarte-zentroetako farmazia-zerbitzuak eta botikategiak. Tokiz aldatzeko edo obrak egiteko eskabidea. |
262,85 |
Lehen mailako arreta emateko farmazia-zerbitzuak, ospitaleetako eta osasun- eta gizarte-zentroetako farmazia-zerbitzuak eta botikategiak. Izendatzeak. |
60,08 |
Botikak (gizakientzakoak, albaitaritzakoak), sendagaiak eta bestelako farmazia-gaiak banatzeko erakundeak. Irekitzeko edo ixteko eskabidea. |
375,53 |
Botikak (gizakientzakoak, albaitaritzakoak), sendagaiak eta bestelako farmazia-gaiak banatzeko erakundeak. Tokiz aldatzeko edo obrak egiteko eskabidea. |
262,85 |
Botikak (gizakientzakoak, albaitaritzakoak), sendagaiak eta bestelako farmazia-gaiak banatzeko erakundeak. Izendatzeak. |
60,08 |
Botikak (gizakientzakoak, albaitaritzakoak), sendagaiak eta bestelako farmazia-gaiak banatzeko erakundeak. Banaketa ikuskatzea eta praktika onei lotzen zaiela egiaztatzea |
480,01 |
Albaitaritzarako botikak saltzen dituzten abelazkuntzako erakunde edo elkarteak eta dendak. Farmazi zerbitzua irekitzeko edo ixteko eskabidea. |
375,53 |
Albaitaritzarako botikak saltzen dituzten abelazkuntzako erakunde edo elkarteak eta dendak. Farmazi zerbitzua tokiz aldatzeko edo obrak egiteko eskabidea. |
262,85 |
Albaitaritzarako botikak saltzen dituzten abelazkuntzako erakunde edo elkarteak eta dendak. Izendatzeak. |
60,08 |
Botiketako sekzioak. Farmaziak irekitzeko eskabidea. |
375,53 |
Sendagai-pentsua egiteko unitateak. Irekitzeko edo ixteko eskabidea. |
375,53 |
Sendagai-pentsua egiteko unitateak. Tokiz aldatzeko edo obrak egiteko eskabidea. |
262,85 |
Albaitaritzan erabiltzeko autotxertoak egiten dituzten zentroak. Irekitzeko edo ixteko eskaera |
375,53 |
Albaitaritzan erabiltzeko autotxertoak egiten dituzten zentroak. Tokiz aldatzeko edo obrak egiteko eskaera |
262,85 |
Albaitaritzan erabiltzeko autotxertoak egiten dituzten zentroak. Fabrikazioa ikuskatzea eta ongi fabrikatzeko arauak betetzen direla egiaztatzea |
480,01 |
[1] EAE 2017.urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen apirilaren 11ko 2/2017 Legearen azken xedapenetatik lehenengoak aldatuta (apirilaren 19ko EHAA, 74 zk.), ondoriekin 2017ko apirilaren 20tik aurrera.
167. artikulua. Zergapeko egitatea.
Honako hau da tasa honen zergapeko egitatea: administrazioak bere kabuz edo interesatuak eskatuta, osasun-zentroak, -zerbitzuak eta -establezimenduak jartzeko baimenen izapideak egitea; baimenetan funtsezko aldaketak egiteko izapideak egitea eta jardunerako baimenak berritzeko behar diren izapideak egitea. Hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-arloko araudiak aipatzen ditu osasun-zentro, -zerbitzu eta –establezimendu horiek guztiak.
168. artikulua. Subjektu pasiboa.
Zergapeko egitate diren zerbitzuak jasotzen dituzten pertsona fisiko nahiz juridikoak izango dira tasa honen subjektu pasiboak.
169. artikulua. Noiz sortzen den tasa ordaintzeko betebeharra.
Zergapeko egitatea osatzen duten administrazio-zerbitzuak eskaintzen diren unean sortzen da tasa ordaintzeko betebeharra. Halere, zerbitzua interesatuak eskatuta ematen denean, eskabidea egiten den momentuan eska daiteke tasa ordaintzea.
170. artikulua. Kuota.
Tarifa honen araberakoa izango da tasaren zenbatekoa:
Zentro mota |
Kodea |
Instalazioa |
Berriztea / Aldaketak egitea |
---|---|---|---|
Ospitaleak. |
C.1.n |
1.684,03 € |
842,02 € |
Mediku-kontsultak. |
C.2.1 |
336,94 € |
168,47 € |
Osasun-arloko beste profesional batzuen kontsultak. |
C.2.2 |
336,94 € |
168,47 € |
Lehen mailako arreta emateko zentroak. |
C.2.3.n |
673,83 € |
336,92 € |
Zerbitzu anitzetarako zentroak. |
C.2.4 |
673,83 € |
336,92 € |
Hortz-klinikak. |
C.2.5.1 |
1.010,79 € |
505,40 € |
Giza ugalketa lagundurako zentroak. |
C.2.5.2. |
1.010,79 € |
505,40 € |
Haurdunaldia nahita eteteko zentroak. |
C.2.5.3. |
673,83 € |
336,92 € |
Kirurgia handi anbulatorioko zentroak. |
C.2.5.4. |
1.010,79 € |
505,40 € |
Dialisi-zentroak. |
C.2.5.5. |
1.010,79 € |
505,40 € |
Diagnosi-zentroak. |
C.2.5.6. |
673,83 € |
336,92 € |
Osasun-asistentziako zentro ibiltariak. |
C.2.5.7. |
673,83 € |
336,92 € |
Odol-transfusioko zentroak. |
C.2.5.8. |
1.010,79 € |
505,40 € |
Ehunen bankuak. |
C.2.5.9. |
1.010,79 € |
505,40 € |
Osasun-azterketa egiteko zentroak. |
C.2.5.10. |
673,83 € |
336,92 € |
Osasun mentaleko zentroak. |
C.2.5.11. |
673,83 € |
336,92 € |
Beste zentro espezializatu batzuk. |
C.2.5.90. |
1.010,79 € |
505,40 € |
Ospitalean sartu gabeko osasun-asistentzia emateko beste gune batzuk. |
C.2.90. |
673,83 € |
336,92 € |
Osasun-arloaz besteko erakunde batean sartutako zerbitzuak. |
C.3. |
673,83 € |
336,92 € |
Optikak. |
E.3. |
1.010,79 € |
505,40 € |
Ortopediak. |
E.4. |
1.010,79 € |
505,40 € |
Entzumenaren protesirako establezimenduak. |
E.5. |
1.010,79 € |
505,40 € |
171. artikulua. Zergapeko egitatea.
Tasa honen zergapeko egitatea osasun-arloko publizitateari buruzko izapideak eta baimenak bideratzea da, Administrazioak bere kabuz nahiz interesatuak eskatuta. Osasun-arloko publizitatea arautzen duen urriaren 15eko 550/1991 Dekretuan arautzen dira izapide horiek.
172. artikulua. Subjektu pasiboa.
Tasa honen subjektu pasiboak zergapeko egitate diren zerbitzuak jasotzen dituzten pertsona fisiko nahiz juridikoak izango dira.
173. artikulua. Noiz sortzen den tasa ordaintzeko betebeharra.
Zergapeko egitate diren administrazio-zerbitzuak eskaintzen diren unean sortuko da tasa ordaintzeko betebeharra. Halere, zerbitzua interesatuak eskatuta ematen denean, eskabidea egiten den momentuan eska daiteke tasa ordaintzea.
174. artikulua. Kuota.
Tarifa honen araberakoa izango da tasaren zenbatekoa (eurotan):
1. Publizitatea egiteko baimena eta baimenean funtsezko aldaketak egitea eskatzea: 110,27 €
2. Baimena berritzea edo azaleko aldaketak egitea: 55,14 €
175. artikulua. Zergapeko egitatea.
Honako hau da tasa honen zergapeko egitatea: osasun-produktuak neurrira fabrikatzeko lizentzia lortzeko izapideak egitea, administrazioaren kabuz edo interesatuak eskatuta. Produktu horiek mediku espezialista batek idatziz eginiko aginduari jarraituz fabrikatzen dira, berariaz. Idatzizko agindu horretan, medikuak, ardura bere gain harturik, diseinuaren berariazko ezaugarriak zehaztuko ditu, eta gaixo jakin batentzat baizik ez direla adieraziko.
176. artikulua. Subjektu pasiboa.
Tasa honen subjektu pasiboak zergapeko egitate diren zerbitzuak jasoko dituzten pertsona fisiko edo juridikoak dira.
177. artikulua. Noiz sortzen den tasa ordaintzeko betebeharra.
Tasa ordaintzeko betebeharra zergapeko egitatea osatzen duten administrazio-jarduerak gauzatzen diren unean bertan sortuko da. Halere, zerbitzua interesatuaren eskariz ematen denean, eskabidea egiten den unean eska daiteke tasa ordaintzea.
178. artikulua. Kuota.
Tasa 616,27 eurokoa izango da.
Funtsezko aldaketak edo baimena berritzea 308,14 eurokoa.
Sendagaien, osasun-produktuen, kosmetikoen eta zaintza pertsonalaren arloan zerbitzuak emateagatik eta jarduerak egiteagatik ordaindu beharreko tasa
178 bis artikulua.– Zerga-egitatea.
Tasaren zerga-egitatea da 178 quinquies artikuluan aipatzen diren zerbitzuak edo jarduerak ematea edo egitea; zehazki, legez aitortutako sendagaiei, osasun-produktuei, produktu kosmetikoei eta zaintza pertsonalerako produktuei, farmazia-laborategiei eta banaketa-entitateei dagozkienak.
178 ter artikulua.– Subjektu pasiboa.
Zerga-egitate diren zerbitzuak jasotzea edo jarduerak egitea eskatzen duten pertsona fisiko edo juridikoak dira tasa honen subjektu pasiboak.
178 quater artikulua.– Sortzapena.
Zerga-egitate den zerbitzua edo jarduera ematen edo egiten den unean sortuko da tasa ordaintzeko betebeharra, eta subjektu pasiboak dagokion eskaera egiten duen unean exijituko da tasaren ordainketa. Eskabidea ez da izapidetuko dagokion tasa ordaindu dela egiaztatu arte.
Aurrekoa gorabehera, Administrazioaren zerbitzua edo jarduketa ofizioz ematen bada, jarduketa horien hasiera jakinarazten denean sortuko da tasa ordaintzeko betebeharra, eta tasaren zenbatekoa beti ordaindu beharko da zerbitzua eman edo jarduera gauzatu aurretik.
178 quinquies artikulua.– Kuota.
Tarifa honen araberakoa izango da tasaren zenbatekoa (eurotan):
- Farmazia-industria.
- 1.1. Zuzen fabrikatzeko arauak (ZFA) ikuskatzea eta egiaztatzea, erabilitako egun bakoitzeko: 446,61 €.
- 1.2. Zuzen fabrikatzeko arauei buruzko egiaztagiria (ZFA) emateagatik: 223,29 €.
- 1.3. Laginak hartzea: 304,50 €.
- 1.4. Beste ikuskapen batzuk: 89,34 €.
- 1.5. Baimena eman ondorengo sendagaien inguruko behaketa-azterlanak baimentzeko ebaluazioa: 446,61 €.
- Laborategiak, sendagaiak kontrolatu eta/edo garatzeko zentroak.
- 2.1. Laborategiko praktika onak (LPO) ikuskatzea eta egiaztatzea, erabilitako egun bakoitzeko: 446,61 €.
- 2.2. Laborategiko praktika onei buruzko egiaztagiria (LPO) emateagatik: 223,29 €.
- 2.3. Beste ikuskapen batzuk: 89,34 €.
- 2.4. Giza erabilerarako sendagaiak merkaturatzeko baimenaren titularren farmakozaintzako sistema ikuskatzea eta farmakozaintzako jarduerak egiteko azpikontratatzen diren enpresak ikuskatzea, erabilitako egun bakoitzeko: 446,61 €.
- 2.5. Saiakuntza klinikoak: praktika kliniko onak ikuskatzea eta egiaztatzea, erabilitako egun bakoitzeko: 446,61 €.
- Kosmetikoak.
- 3.1. Zuzen fabrikatzeko arauak (ZFA) ikuskatzea eta egiaztatzea, erabilitako egun bakoitzeko: 446,61 €.
- 3.2. Zuzen fabrikatzeko arauei buruzko egiaztagiria (ZFA) emateagatik: 223,29 €.
- 3.3. Ikuskapen arautua edo alderdi batek eskatua: 76,13 €.
Azken aldaketako data: