Departamento de Industria, Transición Energética y Sostenibilidad

OpenOffice.org
 
 

008 - Nola sor dezaket alderantzizko koska nire dokumentuan?

Oinarrizko bi aukera dituzu, alderantzizko koskaren itxura nolakoa izatea nahi duzunaren arabera.

  • Aurrez definitutako estiloa erabiliz:

    1. Ireki Formatua Estilista (hautatu Formatua -> Estilista goitibeherako menuan)

    2. Eduki kurtsorea alderantzizko koska gisa formatua eman nahi diozun testuan (edo eduki kurtsorea testu-estilo hutsean eta idatzi testua gero)

    3. Egin klik bikoitza Estilista leihoko "Alderantzizko koska" aukeran. Estilo lehenetsi horrek alderantzizko koska bat du, baina ezker-marjinaren 0,19 hazbeteko desplazamendua ere badu.

  • Sortu zeure estilo propioa:

    1. Ireki Estilista (goian azaldu bezala)

    2. Hautatu estilo "generikoetako" bat; adibidez, "Estandarra"

    3. Egin klik eskuineko botoiarekin (Estilista leihoan) laster-menua agertzeko, eta hautatu "Berria..."

    4. Agertzen den elkarrizketa-koadroan, sartu izen berria estiloarentzat.

    5. Egin klik "Koskak eta tarteak" fitxan. 0,25 hazbeteko estiloko alderantzizko koska izateko, sartu "0,25" "Koska ezkerretik" eremuan. Gero sartu "-0,25" "Lehen lerroko koska" eremuan

    6. Egin klik Ados botoian. Estilo berria erabilgarri egongo da Estilistaren zerrendan.

Itzuli Writer-eko indize-orrialdera | Itzuli erabiltzaileen FAQei buruzko indize-orrialde nagusira