Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente

Epaimahia:

Karlos del Olmo Serna, epaimahaiburua.
Gotzon Egia Goienetxea, epaimahaikidea.
Mikel Hoyos Sein, epaimahaikidea.
Maite Imaz Leunda, epaimahaikidea.
Jasone Larrinaga Renteria, epaimahaikidea.
María Jesús Cambra Contín, idazkaria.

Epaimahiaren erabakia:

Hiru lan horien kalitateaz luze-zabal hitz egin ondoren epaimahaiak honako hau erabaki du:

Leo Perutzen Zwischen neun und neun eleberriaz Anton Garikanok egindako Bederatzietatik bederatzietara itzulpenari ematea 2003an argitaratutako itzulpen onenaren saria.

Epaimahaiaren iritziz, Garikanok euskara sinesgarri eta apalean eman ditu gertakari, egoera eta pertsonai burugabe nahiz harrigarriak, ironia xehearen ñabardurak ongi jasota, eta hizkuntza baliabideak kontaerari ederki egokituta.