Osasun Saila

Produktu kimikoak

Produktu kimikoak

Azken hamarkadetan, produktu kimikoen munduko ekoizpenak gorakada handia izan du: milioi bat tona ekoizten ziren 1930ean, eta 440 milioi tona gaur egun. Industria kimikoak Europar Batasunean merkaturatu diren 100.000 substantzia kimiko ezberdin baino gehiago sortu ditu; halere, 1.500 produktu inguruk munduko ekoizpen osoaren % 95 hartzen dute.

Produktu kimiko berriak aurkitu, garatu eta aplikatzean, herritarren bizi-baldintzak hobetu egin dira; baina, aldi berean, ondorio kaltegarriak eragin dizkie ingurumenari eta osasunari.

Produktu kimiko baten erabilera egokia planifikatzeko orduan, ondorio gaitzesgarririk gabea, erabilera horren arriskuak aztertu behar dira.

Osasun-kontrolak produktu kimikoekiko (substantziak eta nahasturak) esposizioak giza osasunari ekar diezazkiokeen arriskuak prebenitzea, murriztea eta kontrolatzea du xede.

Substantzia eta prestakin kimikoak erregistratzea, ebaluatzea, baimentzea eta murriztea - Substantziak eta nahasturak sailkatzea, etiketatzea eta ontziratzea (REACH eta CLP erregelamenduak)

Europar Batasunak bateratu eta eguneratu egin du produktu kimikoei buruzko legeria, hala giza osasuna eta ingurumena babesteko, nola produktuak merkaturatzeko baldintzak arautzeko. REACH Erregelamenduak substantzia kimikoak erregistratzeko, ebaluatzeko eta baimentzeko arauak jasotzen ditu, eta murrizketa batzuk ezartzen dizkio haien erabilerari. CLP Erregelamenduak, berriz, produktu kimikoak sailkatzeko eta etiketatzeko nazioartean hitzartutako irizpideak txertatzen ditu Erkidegoko legerian (Bateratze Sistema Orokorra).

REACH Erregelamenduari eta harekin lotutako araudiari buruzko informazio eta izapide guztietarako erreferentzia-zentroa ECHA da (European Chemicals Agency - Substantzia eta Prestakin Kimikoen Europako Agentzia). Orientazio teknikoa, tresna informatikoak eta laguntza-zerbitzuak eskaintzen ditu.

Estatu kideek laguntza teknikoa emateko zerbitzuak eduki behar dituzte, fabrikatzaileei, inportatzaileei, bitarteko erabiltzaileei eta interesa izan lezaketen beste alde batzuei bakoitzarentzat ondorioztatzen diren erantzukizunei eta betebeharrei buruzko aholkularitza emateko. Estatuari dagokionez, laguntza hori emateko erreferentzia-zentroa REACH-CLP informazio-ataria (RIA) da.

REACH informazio-atarietarako estekak:

Substantzia aktibo bat edo gehiago dauzkaten substantzia aktiboak eta prestakinak dira, erabiltzaileari ematen zaizkion eran aurkezten direnak. Biozidak, bitarteko kimiko edo biologikoen bidez, edozer organismo kaltegarri deuseztatzeko, indargabetzeko, neutralizatzeko, eragina galarazteko edo beste era bateko kontrola gauzatzeko erabiltzen dira.

Biozidak gaizki erabiltzeak ondorio kaltegarriak eragin ditzake pertsonen zein animalien osasunean, bai eta ingurumenean ere. Horregatik, halakoak fabrikatzean, merkaturatzean eta erabiltzean arau berezi batzuk bete behar dira, eta Bioziden Erregistro Ofizialean (BEO) erregistratu.

Bioziden Erregistro Ofiziala (BEO)

Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioak du biozidak baimentzeko eta erregistratzeko eskumena, eta Europar Batasuneko beste estatu kide batzuetan baimenduta dauden biozidak onartzekoa.

Bioziden Erregistro Ofizialean inskribatutako produktuak

Biozida motak:

23 biozida mota bereizten dira:

1. taldea: Desinfektatzaileak eta biozida orokorrak

  • 1. mota- Giza higienerako biozidak.
  • 2. mota- Bizitza pribatuaren eta osasun publikoaren esparruetan erabiltzen diren desinfektatzaileak eta beste biozida batzuk.
  • 3. mota- Animalien higienerako biozidak.
  • 4. mota- Elikagaiekin eta pentsuekin kontaktuan dauden gainazaletarako desinfektatzaileak.
  • 5. mota- Edateko ura desinfektatzeko produktuak.

2. taldea: Kontserbatzaileak

  • 6. mota- Ontziratutako produktuetarako kontserbatzaileak.
  • 7. mota- Pelikuletarako kontserbatzaileak.
  • 8. mota- Zurak babesteko produktuak.
  • 9. mota- Zuntzak, larrua, kautxua eta material polimerizatuak babesteko produktuak.
  • 10. mota- Harlangaitz-hormak babesteko produktuak.
  • 11. mota- Hozteko sistemetan eta industria-prozesuetan erabiltzen diren likidoak babesteko produktuak.
  • 12. mota- Lizunaren kontrako produktuak.
  • 13. mota- Metalgintzako likidoak babesteko produktuak.

3. taldea: Plagizidak

  • 14. mota- Errodentizidak.
  • 15. mota- Abizidak.
  • 16. mota- Moluskizidak.
  • 17. mota- Piszizidak.
  • 18. mota- Intsektizidak, akarizidak eta beste artropodo batzuk kontrolatzeko produktuak.
  • 19. mota- Produktu uxatzaileak eta erakartzaileak.

4. taldea: Beste biozida batzuk

  • 20. mota- Elikagaiak edo pentsuak kontserbatzeko produktuak.
  • 21. mota- Zoldaren kontrako produktuak.
  • 22. mota- Baltsamamendurako eta taxidermiarako likidoak.
  • 23. mota- Beste ornodun batzuen kontrola.

Nekazaritzako izurriteei aurre egiteko erabiltzen diren plagizidak ez daude bioziden taldeetan jasota. Halako plagizidak fitosanitarioak dira.

Establezimendu eta Zerbitzu Bioziden Erregistro Ofiziala (EZBEO)

Erregistro horretan, biozidak fabrikatzen eta/edo formulatzen dituzten establezimenduak eta instalazioak inskribatuko dira, baita erabilera profesionalerako baimendutako biozidak biltegiratzen eta/edo merkaturatzen dituztenak eta zerbitzu biozidak eskaintzen dituzten enpresak ere (biozidak aplikatzean oinarritzen diren tratamenduak egiten dituzten pertsona fisiko edo juridikoak).

Euskal Autonomia Erkidegoan, Eusko Jaurlaritzak du Establezimendu eta Zerbitzu Bioziden Erregistro Ofizialaren (EZBEO) gaineko eskumena.

Oharra:

Gaitasunak egiaztatzeko prozesurako deialdi berri bat argitaratu da:


SAG0311.- Organismo kaltegarriak kontrolatzeko kudeaketa
SAG0110.- Izurriteak kontrolatzeko zerbitzuak

Informazio gehiago:

  1. Ministerio de Sanidad y Consumo. Registro Oficial de Biocidas (plaguicidas no agrícolas). Consultas, requisitos de inscripción de biocidas, etc.
    http://www.mspsi.es/ciudadanos/saludAmbLaboral/prodQuimicos/home.htm
  2. Ministerio de Agricultura, Pesca y Alimentación. Productos fitosanitarios.
    http://www.magrama.gob.es/es/agricultura/temas/sanidad-vegetal/default.aspx
  3. Instituto Nacional de Seguridad e Higiene en el Trabajo (INSHT). Portal del Riesgo Químico. Salud laboral y riesgo químico.
    http://www.insht.es/portal/site/Insht/menuitem.bc3e96c3f4ccb9c6fee0ba10060961ca/?vgnextoid=85726062b6763110VgnVCM100000dc0ca8c0RCRD
  4. Instituto Nacional de Toxicología (INT).
    http://institutodetoxicologia.justicia.es/wps/portal/intcf_internet/informacion_toxicologica/!ut/p/c5/04_SB8K8xLLM9MSSzPy8xBz9CP0os3hDA4NQRydDRwOLsABXA09fc4swvxAXQwMLA_1wkA68KgqysxUB3La3YA!!/
  5. Asociación Española de Toxicología (AETOX).
    http://aetox.es/
  6. Asociación Nacional de Empresas de Control de Plagas (ANECPLA).
    http://www.anecpla.com/
  7. Confederación Europea de Asociaciones de Control de Plagas (CEPA)
    http://www.cepa-europe.org
  8. Asociación de Empresas de Detergentes y Productos de Limpieza, Mantenimiento y Afines (ADELMA).
    http://www.adelma.es/
  9. UNINET. Intoxicación por productos de limpieza.
    http://tratado.uninet.edu/c1009i.html
  10. Asociación Nacional de Empresas de Protección de la Madera (ANEPROMA).
    http://www.aneproma.es
  11. Federación Empresarial de la Industria Química Española (FEIQUE).
    http://www.feique.org
  12. Instituto Sindical de Trabajo, Ambiente y Salud (ISTAS).
    http://www.istas.net
  13. Portal información REACH – CLP
    http://www.portalreach.info
  14. Comisión Europea - Productos Químicos.
    http://ec.europa.eu/environment/chemicals/index.htm
  15. Comisión Europea – Salud.
    http://ec.europa.eu/health-eu/my_environment/chemical_risks/index_es.htm
  16. European Chemicals Agency – Agencia Europea de Productos Químicos (ECHA)
    http://echa.europa.eu
  17. European Chemicals Bureau (ECB). REACH-CLP.
    http://www.portalreach.info/enlaces/european-chemicals-bureau-reach/
  18. Chemicals Legislation European Enforcement Network (CLEEN).
    http://www.cleen-europe.eu/
  19. European Centre for Ecotoxicology and Toxicology of Chemicals.
    http://www.ecetoc.org/index.php
  20. European Agency for safety and Health at Work.
    https://osha.europa.eu/en/practical-solutions
  21. Organización Mundial de la Salud (OMS). Seguridad Química.
    http://www.who.int/topics/chemical_safety/es/index.html
  22. International Agency for Research on Cancer (IARC). Agencia Internacional de Investigación sobre el Cáncer. Monográficos sobre riesgos de carcinogenicidad de productos químicos.
    http://monographs.iarc.fr
  23. National Center for Environmental Health (CDC).
    http://www.cdc.gov/nceh/
  24. CDC – NIOSH Databases.
    http://www.cdc.gov/niosh/database.html
  25. European Chemical Industry Council (CEFIC).
    http://www.cefic.org
  26. The National Toxicology Program (NTP)
    http://ntp.niehs.nih.gov/index.cfm
  27. United Nations Environment Programme (UNEP).
    http://www.unep.org/Documents.Multilingual/Default.asp?DocumentID=431&ArticleID=4784&l=en
  28. Chemical Safety Information from Intergovernmental Organizations (INCHEM).
    http://www.inchem.org/
  29. U.S. Environmental Protection Agency (USEPA). Integrated Risk Information System (IRIS).
    http://www.epa.gov/iris/
  30. Agency for Toxic Substances and Disease Registry (ATSDR).
    http://www.atsdr.cdc.gov/es/toxfaqs/es_toxfaqs.html
  31. National Library of Medicine – Specialized Information Services (NLM – SIS).
    http://sis.nlm.nih.gov/
  32. National Library of Medicine – Specialized Information Services (TOXNET)
    http://www.toxnet.nlm.nih.gov
  33. International Toxicity Estimates for Risk Database (ITER)
    http://www.tera.org/iter/
  34. Environmental Health Perspectives (EHP).
    http://ehp.niehs.nih.gov
  35. Organisation for Economic Co-operation and Development (OECD). Chemical safety.
    http://www.oecd.org/topic/0,2686,en_2649_34365_1_1_1_1_37465,00.html
  36. Coshh-essentials. Control health risk from chemicals.
    http://www.coshh-essentials.org.uk/Home.asp?Staging=False
  37. Health and safety.
    http://www.hse.gov.uk/
  38. Minnesota Department of Health.
    http://www.health.state.mn.us/macros/topics/environment.html
  39. California – Office of environmental health hazard assessment.
    http://www.oehha.ca.gov/prop65.html
  40. Nebraska – Pesticide Safety Education Program.
    http://pested.unl.edu/psephome
  41. Canadá – Chemical Substances.
    http://www.chemicalsubstanceschimiques.gc.ca/index-eng.php
  42. Canadá – Pesticides and Pest Management.
    http://www.hc-sc.gc.ca/cps-spc/pest/index-eng.php
  43. NIST – Libro Web de Química.
    http://webbook.nist.gov/chemistry/

Azken aldaketako data: