Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Arautegia

Inprimatu

76/2002 DEKRETUA, martxoaren 26koa, Euskal Autonomia Erkidegoan hondakin sanitarioak kudeatzeko baldintzak arautzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Osasun Saila; Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 75
  • Hurrenkera-zk.: 2355
  • Xedapen-zk.: 76
  • Xedapen-data: 2002/03/26
  • Argitaratze-data: 2002/04/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ingurumena

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Jarduera sanitarioek sortzen dituzten hondakinek eta horiek berekin dakartzaten arriskuek ezinbesteko egiten dute haien ekoizpen eta kudeaketarako kontrol eraginkorren beharra. Kudeatze behar horrek erabat arduratzen gaitu; oso kaltegarriak baitira hondakin horien eragina, batez ere, osasun publikoan eta ingurumenean sor ditzaketenak.

Horiek horrela, osasun publikoa babesteko eta ingurumena aldezteko, Euskal Autonomia Erkidegoan hondakin sanitarioak kudeatzeko baldintzak arautzeko den abenduaren 24ko 313/1996 Dekretua onartu zen. Dekretu horrek ondokoa zuen helburu nagusi: jarduera sanitarioek sortutako hondakinak zuzen kudeatzea, bai zentro barruetan, bai zentrotik kanpo, hondakinok beren arrisku-ezaugarrien arabera, ahalik eta egokien erabili eta deuseztatzeko. Horretarako, hau da, kudeatze-aldietarako, hondakinak eta betebeharrak sailkatuko dira, baita, hondakin sanitariook direla eta, aplikagarri izango diren zenbait baldintza ezarri ere.

Dena den, 313/1996 Dekretuak xedatutakoaren eta hura indarrean jarri zenetik lortutakoaren garrantzia azpimarratzekoa bada ere, indarrean jarri zenez geroztik egun arte izandako eskarmentuak eta gai horren inguruan izandako aurrerapenek beharrezko egiten dute arlo horretan egungo irizpideekin bateratsuago datorren eta ordenamendu juridikoari gehitu zaizkion arauak kontuan hartzen dituen beste arauren bat ematea.

Ildo horretan, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak atentzio prebentiboa eta osasunaren sustapena, botere publikoen eskumen diren aldetik, Osasun Sailak bultzatu beharreko jardueratzat jotzen ditu, talde zein banakako osasunari dagokionez, halakoxea baita hondakin sanitarioen gaia.

Bestalde, Hondakinen apirilaren 21eko 10/1998 Legeak eta Euskal Herriko Ingurumena babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrak bere egin dute hondakinei buruzko Europako Batasunak jarraitzen duen politika, eta lehentasuna eman diete ondokoei: prebentzioari, ahalik eta hondakin gutxien sortzeari, hondakinok berriro erabiltzeari eta baloratzeari eta, baloratze hori ezinezkoa denean, ahalik eta egokien deuseztatzeari.

Orobat, Hondakin Toxiko eta Arriskutsuen maiatzaren 14ko 20/1986 Oinarrizko Legea gauzatzeko araudia onartzen duen 833/1988 Errege Dekretua aldatzen duen ekainaren 20ko 952/1997 Errege Dekretua onartzeak aldaketa bat ekarri du hondakin arriskutsuen (hondakin sanitario espezifikoak barne) araubidean.

Azken batean dekretu honek bere egiten ditu hondakin sanitarioen kudeatze aurreraturako oinarrizko irizpideak eta, era berean, kontuan ditu Hondakinei buruzko Europako Katalogoan ¿CER delakoa¿ eta irailaren 11ko 1088/1992 Errege Dekretuaren zati bat aldatzen duen Hondakin Arriskutsuak Errausteari buruzko uztailaren 18ko 1217/1997 Errege Dekretuan jasotakoak.

Ondorioz, Osasun sailburuaren eta Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailburuaren proposamenez, Aholku Batzorde Juridikoarekin bat, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2002ko martxoaren 26ko bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Euskal Autonomia Erkidegoan jarduera sanitarioen ondorioz sortzen diren hondakin sanitarioen produkzioari eta kudeaketari aplika dakiokeen araubide juridikoa ezartzea da dekretu honen helburu, berorren bitartez osasun publikoa eta ingurumena babestu ahal izateko.

Dekretu honen aplikazioaren ondorioetarako definizio hauek hartuko dira kontuan:

  1. ¿ Hondakin sanitarioa. Jabeak bere kabuz edo horretara behartuta botatzen duen edozein substantzia, baldin eta jarduera sanitario baten ondorioz sortua bada. Halaber, izaera hori berori izango dute Hondakinei buruzko Europako Katalogoan zerrendatutakoak.

  2. ¿ Jarduera sanitarioak. Hauek izango dira: Ospitaleetakoak, kliniketakoak, erietxeetakoak, oinarrizko laguntzarako zentroetakoak, famili plangintzarako zentroetakoak, zentro, zerbitzu edo establezimendu sanitario pribatuetakoak, analisi klinikoetako eta ikerketa medikoetako laborategietakoak eta sanitatearekin zerikusia duten gainontzekoak. Dekretu honen ondorioetarako, albaitaritzako laguntza eta esperimentazio zentro eta zerbitzuetako jarduerak ere sanitariotzat joko dira.

  3. ¿ Ekoizlea. Hondakinak sortzen dituen edo hondakinon izaeran eta osagarrietan aldaketaren (aldez aurretiko tratamenduak, nahasketak...) bat eragiten duen jarduera sanitarioren titularra den pertsona fisiko edo juridikoa.

  4. ¿ Kudeaketa. Hondakin sanitarioei beren ezaugarrien arabera tratamendu egokiena ematera bideratutako operazioen multzoa. Hauek dira operazio horiek: maneiatzea, sailkatzea, biltzea, antolatzea, biltegiratzea, garraiatzea, tratatzea eta deuseztatzea.

  5. ¿ Zentro barruko kudeaketa. Jarduera sanitarioak egiten dituzten zentro eta establezimenduen barruan hondakinak kudeatzeko egiten diren operazioak.

  6. ¿ Zentroz kanpoko kudeaketa. Jarduera sanitarioak burutzen dituzten zentro eta establezimenduetatik kanpo hondakinak kudeatzeko egiten diren operazio desberdinak; oro har, hondakinok biltzen direnetik aurrera burutzen direnak; besteak beste, kanpoko bilketa, garraioa, biltegiratzea, tratamendua eta deuseztapena.

  7. ¿ Kudeatzailea. Goiko paragrafoan aipatzen diren zentroz kanpoko kudeaketa-operazioak egiten dituzten pertsona fisiko edo juridikoak eta, hondakinak tratatzeko edo deuseztatzeko operazioak jarduera sanitarioak egiten dituzten zentro edo establezimenduetan egiten direnean, baita horiek egiten dituzten pertsona fisiko edo juridikoak ere.

  8. ¿ Auto-kudeatzailea. Zentro barruan hondakin sanitarioak baloratzearen eta ezabatzearen ardura duen kudeatzailea; hau da, nork bere jardun sanitarioan sortutakoak baloratzearen eta ezabatzearen ardura duen kudeatzailea.

  9. ¿ Desinfekzioa. Zernahi gai, objektu, material edo produktu bateko mikroorganismo patogenoak ezabatzeko prozesua. Aipatutakook hondakin izan ala ez gorabehera.

  10. ¿ Esterilizazioa. Objektu, material edo produktu bateko germen guztiak ezabatzeko prozesua. Aipatutakook hondakin izan ala ez gorabehera.

Dekretu honen ildotik hondakin sanitarioak ondoren aipatzen diren taldeetan sailkatuko dira eta Hondakinei buruzko Europako Katalogoan ezarritakoaren arabera kodifikatuko. Halaber, hondakin sanitario arriskutsuak Hondakin Toxiko eta Arriskutsuen maiatzaren 14ko 20/1986 Oinarrizko Legea gauzatzeko araudia onartzen duen uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretua aldatzen duen ekainaren 20ko 952/1997 Errege Dekretuak ezarritakoaren arabera kodifikatuko dira.

  1. ¿ I. taldea. Hiri- edo udal-hondakinak.

    Jarduera sanitarioen ondorioz sortuak izanagatik ere, arriskutzat jotzen ez direnak eta kudeatzeko orduan gainontzeko hiri- eta udal-hondakinen baldintza ber-berak sortzen dituztenak. Besteak beste, hauek dira: sukaldeko eta elikagaietako hondakinak, zahar-egoitzetako hondakinak, papera, kartoia, bulego eta tailerretako materialak, lorategiko hondakinak, infekziorik sortzen ez dutelako biltzean eta ezabatzean betebehar berezirik eskatzen ez duten hondakinak (bendak, igeltsuak, pixoihalak, izarak, erabili eta botatzeko arropa...) eta II. eta III. taldeetan jasota ez den hondakin oro.

  2. ¿ II. Taldea. Hondakin sanitario espezifikoak.

    Hondakin hauek jarduera sanitarioen ondorioz sortuak dira eta berariazko kudeaketa eskatzen dute, hala zentroen barruan nola kanpoan kudeaketaren etapa guztietan.

    Talde honen barruan hauek sartzen dira:

    1. Hondakin infekziosoak, dekretu honetako I. eranskinean aipatzen diren patologietatik sortutakoak, alegia.

    2. Agente infekziosoen kultiboak eta erreserbak eta horiekin kontaktuan egondako material botagarria (isuri laminarreko kanpaietako eraginkortasun handiko iragazkiak barne).

    3. Agente biziak edo motelduak dituzten txertoak.

    4. Anatomia hondakinak; baldin eta beren tamainagatik ez badira sartzen Hildakoen Polizia Sanitarioari buruzko Araudiaren aplikazio eremuan eta Euskal Autonomia Erkidegoan gorputzak eta gorpuzkiak garraiatzeko osasunbide baldintzak ezartzeko urriaren 6an emandako 267/1992 Dekretuan.

    5. Hondakin zorrotz eta ziztakariak.

    6. Gorputzeko fluidoak, odola eta hemoderibatuak, itxura likidoan edo ontzietan, 100 ml-tik gorako kantitateetan.

    7. Animalien hondakin infekziosoak edo I. eranskinean aipatzen diren patologiak eragiten dituzten agente infekziosoekin inokulatuak, gorpuak, anatomia hondakinak eta horien estabulaziotik sortutako hondakinak.

  3. ¿ III. taldea. Hondakin kimikoak eta berariazko araudien bitartez erregulatutako gainontzeko hondakinak.

    Hondakin hauek kudeatze baldintza bereziak bete behar dituzte sanitatearen eta ingurumenaren ikuspuntutik, hala sortzen dituzten zentroen barruan nola kanpoan.

    Talde honetan hauek sartzen dira:

    1. Botika zitotoxikoen eta zitostatikoen hondakinak.

    2. Erradiologian sortutako hondakin likidoak (finkatzaileak, errebeladoreak eta antzekoak), anatomia patologikoan erabiltzen diren formola, xilenoa eta alkoholak eta endoskopioetan erabilitako glutaraldehidoa.

    3. Jarduera sanitarioetako berezko hondakinak izan arren, horietan sortzen diren bestelako hondakin arriskutsuak, hala nola, transformadore zaharrak, erabilitako olioak, disolbatzaileak, baztertutako gai kimikoak eta antzekoak.

    4. Paragrafo honetako beste idatz-zati batzuetan zehaztutakoez besteko baztertutako botikak.

    5. Hondakin erradioaktiboak.

    6. Hildakoen Polizia Sanitarioari buruzko Araudiaren eta Euskal Autonomia Erkidegoan gorputzak eta gorpuzkiak garraiatzeko osasunbide baldintzak ezartzeko urriaren 6an emandako 267/1992 Dekretuaren arabera entitate nahikoa duten gorpuzkiak.

  4. ¿ Zenbait taldetako hondakin sanitarioen nahasketa diren hondakinak.

    Jarduera sanitarioaren ezinbesteko ondorio diren zenbait taldetako hondakin sanitarioen nahasketa diren hondakinak ondoko izaera izango dute:

    1. Hondakin erradioaktiboak nahasian dituzten hondakin sanitarioak hondakin erradioaktibo izaera izango dute.

    2. Botika zitotoxikoak edo zitostatikoak eta botika horiek prestatzean edo botikokin batera (isuri laminarreko kanpaietako eraginkortasun handiko iragazkiak barne) egon diren materialak nahasian dituzten hondakin sanitarioak hondakin zitotoxiko edo zitostatiko izaera izango dute.

    3. Aurreko bi idatz-zatietan adierazitakoez besteko hondakin sanitario kimikoak, II. taldeko hondakinak badituzte (esaterako, formolean edo beste gai kimikoren batean kontserbatutako gorpuzkinak) II. eta III. taldeko hondakin izaera izango dute.

  1. taldekoak izan eta jarraian aipatzen diren hondakinak dekretu honetan zehazten den araubide juridikotik kanpo geldituko dira:

    1. Hondakin erradioaktiboak, horiek Enpresa Nacional de Residuos Radiactivos SA (ENRESA) enpresa sortzeko uztailaren 4an emandako 1522/1984 Errege Dekretuaren eta aplikagarri zaizkien gainerako araudien arabera kudeatuko baitira.

    2. Tamaina handiko gorpuzkiak, horiek Hildakoen Polizia Sanitarioari buruzko Araudiaren eta Euskal Autonomia Erkidegoan gorpuak eta gorpuzkinak garraiatzeko osasunbide baldintzak ezartzeko urriaren 6an emandako 267/1992 Dekretuaren arabera kudeatuko baitira.

  1. ¿ Hondakin sanitarioak kudeatzean, gutxiagotzeari, asepsiari, kaltegabetasunari eta bereizteko era egokiari buruzko irizpideak beteko dira; era horretan gaixoak, langileak eta bisitariak lesionatzeko eta infektatzeko arriskuari itzuriz. Halaber, laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia ere beteko da.

  2. ¿ Hondakin desberdinak biltzen dituzten ontziak nahiz poltsak aldi baterako gorde behar badira, biltegiratze hori horretarako baino erabiliko ez diren lokaletan egingo da, produkzio-guneetatik hurbil. Betebehar hori ez da bete beharko ondokoren bat bada: 3.1 artikuluan jasotako hondakinak (hiri- edo udal-hondakinak), 3.2 artikuluko c) eta e) idatz-zatietan jasotako hondakinak (Agente biziak edo motelduak dituzten txertoak eta Hondakin zorrotz eta ziztakariak) eta 3.3 artikuluko d) idatz-zatian jasotakoak (baztertutako botikak). Era berean, ebakuntza gelarik gabeko eta hileko II. taldeko 100 kilo hondakin baino gutxiago sortzen duten osasun zentroek ere ez dute paragrafo honen hasieran zehaztutakoa bete beharko. Dena den, hondakin kopuruarena egiaztatu egin beharko da Hondakin Sanitarioen Kudeatze Plana onartzean. Azken hauetarako behin-behineko biltegi horiek ahalik eta hurbilen egongo dira ekoizpen guneetatik. Biltegiok, ordea, ez dute zertan izan horrexetarako baino ez; hau da, biltegi horietan garbigarriak ere bildu ahal izango dira. Dena den, garbi eta desinfektaturik zainduko dira.

  3. ¿ Poltsetan bildutako hondakinak biltegira behin betiko eraman arte; hau da, behin-behineko biltegiratzerako eta garraiorako edukiontzi bereziak izango dira. Edukiontziok, erabilera bakarrekoak baino ez badira, egitura zurruna izango dute eta erraz garbitu eta desinfektatu ahal izango dira. Behin-behineko biltegiratzerako lokal guztiak eta edukiontziak egunero garbitu eta desinfektatuko dira.

  4. ¿ Hondakin sanitarioak, gutxienez, 12 ordurik behin garraiatuko dira behin betiko biltegira. Hamabi ordurik behin garraiatze hori ez da beharrezkoa izango, hondakinak 3.2 artikuluko c) eta e) idatz-zatietan eta 3.3 artikuluko d) idatz-zatian zerrendatutakoak badira. Ebakuntza gelarik gabeko eta hileko II. taldeko 100 kilo hondakin baino gutxiago sortzen duten osasun zentroek nahikoa izango dute hondakinok egunean behin garraiatzea.

    Garraioa behin-behineko biltegiratzerako erabilitako edukiontzietan egingo da, zentroak berak zehaztutako eta behar bezala seinaleztatutako zirkuituetatik eta pertsona gutxien dabilenean.

  5. ¿ Hondakin sanitarioak sortzen dituzten jarduera sanitarioak burutzen dituzten zentroek eta establezimenduek lokal bat izango dute II. eta III. taldeetako hondakinon azken biltegiratzerako. II. taldeko hondakinak poltsetan jaso badira, artikulu honetako 3. paragrafoan zehaztutako moduko edukiontziak paratu beharko dira. Biltegiok jarduera sanitarioa egiten den lekutik aldenduta eta egoki jakinarazita eta aireztatuta egongo dira eta debekatuta izango dute bertara sartzea baimenik ez duten pertsonek.

    Gainera, ospitaleetan, kliniketan, erietxeetan, oinarrizko laguntzarako zentroetan, famili plangintzarako zentroetan, ikerketa medikoetako laborategietan eta albaitaritzako esperimentazio-zentroetan, lokal horiek horretarako baino ez dira erabiliko. Horretaz gain, suteetatik babesteko finkatutako mekanismoak ere izango dituzte eta, paramentuei dagokienez, material iragazgaitzez eginak izango dira eta erraz garbitu eta desinfektatu ahal izango dira. Garbitze eta desinfektatze lanak egunero egingo dira.

  6. ¿ Betebeharrok ezin zaizkio aplikatu aurreko lerroaldean zehaztutako jarduera sanitarioetarako lokalei, 3.2 artikuluko c) eta e) idatz-zatietan eta 3.3 artikuluko d) idatz-zatian zehaztutako hondakinak jasotzen dituzten biltegiei eta ebakuntza gelarik gabeko eta hileko II. taldeko 100 kilo hondakin baino gutxiago sortzen duten osasun zentroetako behin betiko biltegiei. Horietan, tokiok jarduera sanitarioa egiten den lekutik aldenduta egongo dira. Biltegiok, ordean, ez dute zertan izan horrexetarako baino ez; hau da, biltegi horietan garbigarriak ere bildu ahal izango dira.

    Ur-puntuak, hustubideak eta suteetatik babesteko sistemak izatea ere ez da beharrezko izango, baldin eta gainerako jarduerei egokitutako sistemak egokiak eta eragingarriak badira biltegian suterik egonez gero. Biltegiak egunero garbitu eta desinfektatuko dira.

  7. ¿ Zentroz kanpoko kudeaketa egin behar denean, hondakinak azken biltegiratzeko lokaletatik jasoko dira. Beraz, guztiz debekatuta dago ontziak nahiz poltsak kanpoan uztea.

  8. ¿ Ez da artikulu honetan aipatutako salbuespenik egingo, baldin eta eskumena duen aginte sanitarioak hondakin sanitarioei osasun publikorako arriskutsuak direla irizten badie.

  1. taldeko hondakinak poltsa beltzetan jasoko dira. Poltsa horien gutxieneko galga 200ekoa izango da, UNE 53-147-85 araua bete behar dute eta hiri- eta udal-hondakinei buruzko araudiaren arabera antolatu eta bilduko dira. Halaber, bilketa selektiboa egitera behartuko da.

  1. ¿ II. taldeko hondakinak jatorrian sailkatu eta bereiziko dira eta poltsa nahiz ontzi zurrun edo erdizurrunetan jasoko dira. Poltsa eta ontzi horiek honelakoak izango dira:

    • Erabilera bakarrekoak.

    • Guztiz estankoak.

    • Opakoak.

    • Itxigailu hermetikodunak, poltsa eta ontzi erdizurrunen kasuan salbu, horiek ustekabean ireki ezin den itxigailua izango baitute.

    • Zama handia eusteko modukoak.

    • Aseptikoak kanpoko aldetik.

    • Suntsitzean igorpen toxikoak ekidingo edo gutxienak izango direla bermatzen duten materialez eginak.

  2. ¿ II. taldeko hondakinak poltsetan jasotzen badira, poltsa horiek gorriak izango dira, 200eko galga izango dute gutxienez eta UNE 53-147-85 araua beteko dute.

  3. ¿ Hondakin zorrotz eta ziztakariak ontzi zurrun, iragazgaitz, zulaezin eta erabilera bakarrekoetan jarriko dira artikulu honetako 1. paragrafoan aipatzen diren poltsa nahiz ontzietan sartu baino lehen.

  4. ¿ II. taldeko fluido biologikoetatik, odoletik edo hemoderibatuetatik datozen hondakin likidoak ontzi zurrun, iragazkaitz eta hermetikoetan jarriko dira artikulu honetako 1. paragrafoan aipatzen diren poltsa nahiz ontzietan sartu baino lehen.

  5. ¿ II. taldeko hondakinetarako ontzietan "Hondakin arriskutsuak" dioen anagrama bat jarriko da, Dekretu honetako II. eranskinean hondakin biokutxatuetarako eskaintzen den logotipoarekin batera. Logotipoa, hori-naranja atzealde gainean, beltza eta, gutxienez, 10 x 10 cm-koa izango da. Era berean, etiketak ondokoak jasoko ditu: Hondakinen Europako Katalogoko kodea (CER kodea), hondakinak identifikatzeko kodea eta 833/1988 Errege Dekretuko 13 eta 14. artikuluek jasotako datuak. Identifikazio kodeari dekretu honetan eta 952/1997 Errege Dekretuan zehaztutakoak gehituko zaizkio, baita kutsatzeko arriskua dutenen (H9) ezaugarria ere. Zentro barruko biltegiratzean erabiltzen diren edukiontzietan ere ontzietako anagrama berbera jarriko da. Horrez guztiaz gain, autoklabez maneiatzen diren hondakin sanitarioei adierazle kimiko bat gehituko zaio autoklabado prozesuak dirauen bitartean jarraipena egiteko.

  6. ¿ II. taldeko hondakin sanitarioak ezin izango dira 72 ordutik gora biltegiratuta izan, baldin eta horretarako beren-beregiko eta egoki adierazitako hozkailurik ez bada. Hozkailu horrek zero azpitik 4 graduko hozberoari eusteko gai izan behar du. Horrelakorik izanez gero, astebete eduki ahal izango dira biltegiratuta. 3.2 artikuluko c) eta e) idatz-zatietan jasotako hondakinak badira, berriz, 3 hilabetez biltegiratu ahal izango dira, nahiz eta hozkailurik izan ez.

    Era berean, ebakuntza gelarik gabeko eta hileko II. taldeko 100 kilo hondakin baino gutxiago sortzen duten osasun zentroei, Hondakin Sanitarioak Kudeatze Plana onartzean, baimena eman ahal izango zaie era horretako hondakinak astebetez izoztu gabe biltegiratzeko; astebete hori, berriz, hilabetera luzatu ahal izango da hozkailua izan eta lerrokada honetan aipatutako ezaugarriak betez gero.

  7. ¿ Ez da artikulu honetan aipatutako salbuespenik egingo, baldin eta eskumena duen aginte sanitarioak hondakin sanitarioei osasun publikorako arriskutsuak direla irizten badie.

  8. ¿ II. taldeko hondakinak zentro, establezimendu eta hondakin sanitarioak sortzen dituzten tokietan bertan tratatzen eta deuseztatzen badira, tratatze eta deuseztatze jardun horiek ondokoak bete beharko dituzte: 9. artikuluan eta 11. artikuluko 5, 6 eta 7. paragrafoetan zentroz kanpoko kudeatzerako ezarritako baldintza orokorrak eta 12, 13 eta 14. artikuluetan jasotako baldintza bereziak. Orobat, dekretu honetako 18. artikuluko 2. paragrafoan aipatzen den baimena ere lortu beharko dute.

  1. ¿ III. taldeko hondakinak ondokoen arabera kudeatuko dira: Hondakin eta Hondakin Arriskutsuen apirilaren 21eko 10/1998 Legeak ezarritakoaren arabera, Hondakin Toxiko eta Arriskutsuei buruzko maiatzaren 14ko 20/1986 Oinarrizko Legea eta berau gauzatzeko Araudia onartzen duen uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera eta aurrekoa aldatzen duen ekainaren 20ko 952/1997 Errege Dekretuaren arabera.

  2. ¿ III. taldeko hondakin arriskutsuetarako ontziek zein arrisku mota sortzen duten jakinarazten duten seinalea eramango dute. Era berean, etiketa bat jarriko zaie eta etiketa horrek ondokoak jasoko ditu: Hondakinen Europako Katalogoko kodea (CER kodea), hondakinak identifikatzeko kodea eta 833/1988 Errege Dekretuko 13 eta 14. artikuluek jasotako datuak. Identifikazio kodeari dekretu honetan eta 952/1997 Errege Dekretuan zehaztutakoak gehituko zaizkio, baita hondakin kutsagarrien ezaugarriak ere. Zentro barruko biltegiratzean erabiltzen diren edukiontzietan ere ontzietako seinale eta etiketa berberak jarriko dira.

  3. ¿ Aurreko paragrafoan adierazitakoek hiru motako arriskuak sortzen dituzte: seguritateari eragiten diotenak, pertsonen osasunari eragiten diotenak eta ingurumenari eragiten diotenak. Horiek horrela, gai eta hondakin arriskutsuak direla eta, Europako Batasunak bateratutako sailkapen eta etiketen ildotik, hondakin sanitario arriskutsuak sortzen dituzten ekoizleek hondakinak berak eta hondakinok duten arriskua adierazi beharko dituzte. Horretarako dagokien H kodea jarriko diete ondoko deskribapenaren arabera:

    ¿ Lehergarria (H1).

    ¿ Erregarria (H2).

    ¿ Sukoierraza (H3-a).

    ¿ Sukoia (H3-b).

    ¿ Toxikoa (H6).

    ¿ Kartzinogenoa (H7).

    ¿ Mutakorra (H11).

    ¿ Ugalketarako toxikoa (H10).

    ¿ Kaltegarria (H5).

    ¿ Korrosiboa (H8).

    ¿ Erresumingarria (H4).

    ¿ Ingurumenerako arriskutsua (H14).

  4. ¿ III. taldeko hondakin kimiko izan eta 3.4.c) artikuluan zehaztutako hondakin sanitario espezifikoren bat (II. taldea) izanez gero osaeran, hondakin horiek jakingarri bi horiek adierazten dituzten etiketak eraman beharko dituzte 7.5, 8.2 eta 8.3 artikuluetan xedatutakoaren arabera. Halaber, etiketak III. taldekoa izateagatik aitortzen zaizkion arrisku ezaugarriez gain, hondakin kutsagarriaren ezaugarria (H9) ere adieraziko du. Hondakin horiekin erabiliko den tratamenduak ziurtatu egingo du arrisku guzti horiek erabat deuseztatzen direla.

  5. ¿ 3.3 artikuluko d) idatz-zatiak aipatzen diren botika baztertuak egoki identifikatu eta etiketatutako edukiontzi zurrun edo erdizurrunetan jasoko dira.

  6. ¿ Hondakin zitotoxikoak eta zitostatikoak eta horiek kutsatutako materialak erabilera bakarreko ontzi zurrunetan jasoko dira. Ontzi horiek baldintza hauek beteko dituzte: erabat suntsi daitezkeen materialez eginak eta hauskaitzak, iragazgaitzak, zulaezinak eta hermetikoki ixteko modukoak izango dira, igorpen toxikoak ekiditeko edo ahalik eta gutxienak izango direla bermatzeko. "Zitotoxikoa" dioen anagrama bat erantsiko zaio, dekretu honetako III. eranskinean eskaintzen den logotipoarekin batera. Hondakin horiek ezin izango dira 72 ordutik gora biltegiratuta eduki.

  7. ¿ III. taldeko hondakinen tratamendua edo deuseztapena hondakinok sortzen dituzten jarduera, zentro edo establezimenduetan bertan egiten bada, operazio horietan Dekretu honetako 9 eta 16. artikuluan zentroz kanpoko kudeaketarako ezartzen diren baldintza orokorrak eta III. taldeko hondakinetarako 17. artikuluan ezartzen diren baldintza bereziak beteko dira. Halaber, aplikagarri izango da 13. artikuluan ezarritakoa, baldin eta hondakinokin erabili beharreko tratamendua errausketan badatza.

  1. ¿ Zentroz kanpoko kudeatze operazioak egitean, ekidin egingo da kutsadura edo ingurumenaren narriadura beste medio hartzaile batera aldatzea.

  2. ¿ Ahal delarik, hondakinak jasotzen eta garraiatzen dituzten langileek ez dituzte poltsak nahiz ontziak maneiatuko. Hori bermatzeko, bilketarako sistema mekanikoak sustatuko dira eta lan arriskuak prebenitzeari buruzko legeak beteko.

  3. ¿ Hondakin sanitarioak garraiatzean, estankotasuna, segurtasuna eta higienea bermatzen duten bitartekoak erabiliko dira, hala zamatzean nola garraiatzean eta hustean. Berebat, errepideko garraioari buruzko araudia beteko da.

  4. ¿ Hondakin sanitarioen tratamendua eta deuseztapena osasungarritasun, kaltegabetasun eta segurtasun irizpideen arabera egingo da, eta une oro osasun publikoa eta ingurumena babesten direla bermatuko.

  1. ¿ I. taldeko hondakin sanitarioen zentroz kanpoko bilketan eta garraioan, hiri- eta udal-hondakinak biltzeko eta garraiatzeko ezarritako baldintzak beteko dira eta aplikagarri den udal¿araudia errespetatuko.

  2. ¿ I. taldeko hondakin sanitarioen bilketa eta garraioa hiri¿ eta udal-hondakinak biltzeko eta garraiatzeko erabiltzen diren ibilgailuetan egin ahal izango da.

  3. ¿ I. taldeko hondakin sanitarioen tratamenduan eta deuseztapenean, hiri- eta udal-hondakinetarako indarrean dagoen legeriak ezartzen dituen baldintzak beteko dira.

  1. ¿ II. taldeko hondakinen zentroz kanpoko bilketa eta garraioa egiteko operazioetan, merkantzia arriskutsuak errepidez garraiatzeari buruz indarrean dagoen araudia beteko da, baita ondoko baldintza hauek ere:

    • Ibilgailuak iragazgaitzak izango dira urarekiko, erraz garbitu eta desinfektatu ahal izango dira, ez dute trinkotze-sistemarik izango eta material xurgatzaileez hornituta egongo dira, ustekabeko jarioak bildu ahal izateko.

    • Zerbitzu bakoitzaren ondoren garbitu eta desinfektatu egingo dira.

    • Ibilgailu horietan ez da bestelako hondakinik edo produkturik garraiatuko. Dena den, salbuespen gisa, II. taldeko hondakinekin batera hondakin zitostatikoak, baztertutako botikak edo formolean edo beste gai kimikoren batean kontserbatutako gorpuzkinak ere garraiatu ahal izango dira baina, baldin eta hondakin guztiok leku berberera eramaten badira. Horretarako, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailaren aldez aurretiko baimena beharko da. Dena den, merkantzia arriskutsuen errepidezko garraioan eskumena duten organoek bestelakorik xeda dezakete.

  2. ¿ II. taldeko hondakin sanitarioak zentro barruan poltsetan bildu badira, zentroz kanpoko garraioa egin aurretik ontzi zurrun eta estankoetan jarriko dira eta ontzietan "bio-arriskua" dioen anagrama jarriko da dekretu honetako II. eranskinean hondakin biokutxatuetarako eskaintzen den logotipoarekin batera. Hondakinak gai arriskutsu horiek garraiatzeko baimendutako ontzi zurrun edo erdizurrunetan jarri badira, ez da operazio hori egin behar izango.

  3. ¿ II. taldeko hondakin sanitarioen zentroz kanpoko bilketa egiten denetik kanpoko biltegietan edo tratatzeko zein deuseztatzeko instalazioetan entregatzen diren arte ez dira 24 ordu baino gehiago igaroko.

  4. ¿ II. taldeko hondakinen zentroz kanpoko behin-behineko biltegiratzeak 48 ordu iraungo du gehienez, baldin eta instalazioetan 4.º C-tik behera mantentzeko hozte-mekanismoak ez badaude, kasu horretan biltegiratzearen iraupena astebetera artekoa izan baitaiteke. Biltegi-instalazioak behar bezala seinaleztatuta eta aireztatuta egongo dira, ur-puntuak eta hustubideak izango dituzte, suteetatik babesteko finkatutako mekanismoez hornituta egongo dira eta baimena duten langileak bakarrik sartu ahal izango dira.

  5. ¿ Dena dela, hondakinak sortzen direnetik tratatu edo deuseztatzen diren arte ez dira 5 egun baino gehiago igaroko. Hala ere, biltegi-instalazioetan aurreko idatz-zatian ezarritako gutxieneko baldintzak betetzen dituzten hozte-sistemak badituzte, epe hori 10 egunera luza daiteke. Hondakin zorrotz eta ziztakariak badira, ordea, nahiz eta hozte-sistemarik izan ez, 30 egunez eduki ahal izango dira biltegiratuta.

  6. ¿ II. taldeko hondakinak tratatu aurretik birrindu egin behar badira, bakarrik emango da baimena, baldin eta operazioan zehar hondakinen estankotasuna eta erabateko konfinamendua bermatzen bada, mikroorganismoak inondik atera ez daitezen.

  7. ¿ 12. artikuluan ezarritakoa urratzen ez bada, II. taldeko hondakin sanitarioak tratatzeko hiru prozedura erabili ahal izango dira: erretzea, desinfekzio edo esterilizazio sistema eta mikroorganismo patogenoak suntsituko eta, ondorioz, infekzio arriskurik ez dagoela bermatuko duten prozedurak. Berariaz debekatzen da hondakin horiek birziklatzea edo leheneratzea, energia sortzeko ez bada. Dena den, zilegi izango da hondakinok tratatu aurretik trinkotzea.

Creutzfeldt-Jakoben gaixotasunak eta prioiek eragindako beste gaixotasun batzuek kutsatutako hondakinak kudeatzeko baimendutako tratamendu bakarra errausketa da.

Halaber, berariaz debekatzen da hondakin horiek birziklatzea edo leheneratzea, energia sortzeko ez bada. Dena den, zilegi izango da hondakinok tratatu aurretik trinkotzea.

  1. ¿ II. taldeko hondakinak berariaz horretarako prestatutako eta baimendutako labeetan erraustuko dira. Labe horiek udal-hondakinak errausteko labeei buruzko irailaren 11ko 1088/1992 Errege Dekretua eta gai horren inguruko gainerako legedia aldatzen duen Hondakin Arriskutsuak Errausteari buruzko uztailaren 18ko 1217/1997 Errege Dekretuan ezarritako erabilera eta kontrol baldintzak eta emisio neurriak bete beharko dituzte.

  1. ¿ Hondakin sanitario bereziak (II. taldea) autoklabean desinfektatzeko/esterilizatzeko sistemen bitartez tratatzen badira, hau da, desinfekzioa hutsean egindako lurrin-prozesu frakzionatuaren bitartez gauzatzen bada, baldintza tekniko hauek bete beharko dira:

    1. Desinfekzio maila:

      • Bakterioen, mikrobakterioen, onddoen eta onddoetako esporen forma begetatibo oro deuseztatzea.

      • Birusak deuseztatzea.

      • Bacillus anthracis esporak deuseztatzea.

    2. Teknologia:

      • Hutsean funtzionatzen duten autoklabeak erabiliko dira eta, gutxienez, bi fase izango dituzte: hutsa-lurrina-hutsa.

      • Lurrin asea erabiliko da.

    3. Ontziratzea:

      • Hondakin sanitariok dauzkan edozein ontzik airearen eta lurrinaren sarrera eta irteera ahalbidetuko du. Poltsak erabiltzen badira, geruza iragazgaitza lehenengo huts-fasean apurtuko da.

      • Ontzi horiei adierazle kimiko bat atxikiko zaie. Adierazle horrek esterilizazio eta desinfekzio prozesua egin dela ikustea ahalbidetuko du. Tenperatura aldaketak berekin dakarren kolore aldaketak jakinaraziko du prozesuaren egoeraren nondik norakoa.

      • Hermetikoki itxitako ontziak bakarrik erabili ahal izango dira, baldin eta barruan likidoa badute. Ontzi horien barruan jasoko den likidoaren kantitateari dagokionez, kontuan hartuko da lurrinaren jarduera-fasean likido guztiak desinfekzio-tenperatura lortu behar duela; beraz, likidoaren kantitatea hori lortu ahal izateko bezain txikia izango da.

    4. Autoklabea zamatzea eta hustea:

      • Autoklabearen karga-ganbararen edukieraren bi heren bakarrik beteko dira, gehienez.

      • Laneguna bukatzean, autoklabean ez du hondakinik geratu beharko. Autoklabean ez da inoiz desinfektatu gabeko hondakinik utziko biharamunean tratatzeko.

      • Neurriak hartuko dira autoklabetik, gura ez dela, desinfektatu eta esterilizatu gabeko hondakinak ez ateratzeko eta ate bikoitzeko autoklabeetan ate biak batera ez irekitzeko.

    5. Funtzionamendu kontrola:

      Desinfekzio-ziklo bakoitzean parametro hauek neurtuko dira:

      • Fase bakoitzean lortutako huts-presioa.

      • Desinfekzio-faseko tenperatura, behin erregimen-tenperatura lortu ondoren. Gutxienez hamar neurketa egingo dira. Tenperaturaren neurketa ganbarako batez besteko tenperatura islatzen duen puntu batean egingo da.

      • Desinfekzio-fasearen hasierako eta amaierako denbora.

        Hilabeterik behin analisi mikrobiologikoa egingo da, desinfekzio-baldintzak hondakinen masa guztian betetzen direla egiaztatzeko. Stearothermophilus baziloa edo erresistentzia berbera erakusten duen beste mikroorganismoren bat erabiliko da desinfekzio termikoaren eraginkortasunaren adierazle (nazioarteak onartua izan behar du) gisa.

        Autoklabea onik zainduko duen aldiroko programaren bat izango da. Termometroak aldiro-aldiro kalibratuko dira, gutxienez, urtero. Kalibratze eta mantentze kontrolen erregistroak ere bost urtez gordeko dira.

        Kontrolatze lanetan lortutako datuak, mantentzeari dagozkion gorabeherak eta, batez ere, funtzionamenduan izan diren matxura eta irregulartasunak, erregistratu egingo dira eta bost urtez gordeko administrazioak nahi duenean eskura izan ditzan.

  2. ¿ Autoklabean tratu ondoren, hondakinak birrindu egingo dira.

  3. ¿ Debekatuta dago autoklabean II. taldeko hondakinak tratatzea, baldin eta hondakinok Creutzfeldt-Jakoben gaixotasunak eta prioiek eragindako beste gaixotasun batzuek kutsatutako hondakinak badira. Halaxe xedatzen baitu 12. artikuluak. Halaber, debekatuta dago autoklabean III. taldeko edozein hondakin tratatzea.

  4. ¿ II. taldeko hondakinak, dekretu honetan ezarritako baldintzetan desinfektatu eta esterilizatu ondoren, hau da, kutsatzeko inongo arriskurik ez daukatela ziurtatu ondoren, eta 24. artikuluko e) edo c) idatz-zatian (dagokionaren arabera) adierazitakoa betetakoan, hiri- edo udal-hondakintzat joko dira, eta dekretu honetan eta hiri- edo udal-hondakinei buruzko araudiak ezarritakoaren arabera kudeatuko. Beraz, hondakin horiek birziklatzea edo baloratzea berariaz dago debekatuta, baldin eta ez bada baloratze energetikoa.

  1. taldeko hondakinak tratatzeko beste edozein sistemak Lurralde Antolamendu eta ingurumen Sailaren eta Osasun Sailaren onarpen teknikoa beharko du. Hala ere, dekretu honetako 18. artikuluan xedatzen den baimena lortu ahal izango da.

  1. taldeko hondakin sanitarioen zentroz kanpoko kudeaketarako ondoko xedapenetan ezarritako baldintzak eta betekizunak bete beharko dira: Hondakin eta Hondakin Arriskutsuen apirilaren 21eko 10/1998 Legean eta Hondakin Sanitario Arriskutsuak Hondakin Toxiko eta Arriskutsuen maiatzaren 14ko 20/1986 Oinarrizko Legea gauzatzeko araudia onartzen duen uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretua aldatzen duen ekainaren 20ko 952/1997 Errege Dekretuan.

Botika zitotoxikoen eta zitostatikoen hondakinak zentroz kanpo kudeatzean (3.3.a artikulua) eta baztertutako botikak zentroz kanpo kudeatzean (3.3.d artikulua), berariazko baldintza hauek hartuko dira aintzat:

  1. Hondakin horiek biltzean eta garraiatzean, merkantzia arriskutsuen errepidezko garraioari buruz indarrean dauden arauak beteko dira.

  2. Botika zitotoxikoen eta zitostatikoen hondakinak biltzeko ontzietan "zitotoxikoak" dioen anagrama jarriko da, dekretu honetako III. eranskineko logotipoarekin batera. Halaber, aipatutako hondakin horiek zentroz kanpo kudeatzean, 11. artikuluko 3, 4 eta 5. paragrafoetan ezarritakoa aplikatuko zaie.

  3. Hondakin horiek erre egingo dira edo erabat deuseztatuko direla bermatzen duen tratamendua aplikatuko zaie. Erretzean, dekretu honetako 13. artikuluan II. taldeko hondakinentzat zehazten diren baldintzak beteko dira.

  4. Hondakin horiek deuseztatzeko erre beharrean beste tratamenduren bat erabiltzen bada, tratamendu horiek Lurralde Antolamendu eta ingurumen Sailaren eta Osasun Sailaren baimena beharko dute. Dena den, horrek ez du esan nahi ezin izango dela hurrengo artikuluan zehazten den baimena lortu.

  1. ¿ II. eta III. taldeetako hondakin sanitarioen zentroz kanpoko kudeaketa egiteko eta, zehazki, hondakin horiek biltzeko, garraiatzeko, biltegiratzeko, tratatzeko eta deuseztatzeko operazioak burutu ahal izateko, administrazioaren aldez aurretiko baimena beharko da. Operazio horiek I. taldeko hondakinekin egiten badira, Hiri- eta Udal-hondakinei buruzko apirilaren 21eko 10/1998 Legean ezarritako erregimena aplikatuko da.

  2. ¿ Hondakin sanitarioak tratatzeko eta deuseztatzeko operazioak hondakinok sortzen dituzten zentro, establezimendu eta jardueretan bertan egiten badira ere, administrazioaren aldez aurretiko baimena beharko da.

  3. ¿ Aurreko paragrafoetan xedatutako baimenak eman edo ez, Hondakinen apirilaren 21eko 10/1998 Legeko 13. artikuluan eta horren ondorengo artikuluetan ezarritakoaren arabera erabakiko da.

  1. ¿ Hondakin sanitarioak sortzen dituzten zentro, establezimendu eta jardueren barruan hondakin horiekin egin beharreko maneiatze, sailkatze, ontziratze, etiketa jartze, egokitze, biltze, biltegiratze eta garraiatze operazioak kontrolatzea eta ikuskatzea Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren eskumena izango da.

  2. ¿ Halaber, Osasun Sailaren eskumena izango da dekretu honetako 21.4 artikuluan xedatzen den Hondakin Sanitarioak Kudeatzeko Plana onartzea, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailari iritzia eskatu ondoren.

  1. ¿ Hondakin sanitarioen zentroz kanpoko kudeatze operazioak kontrolatzea eta ikuskatzea Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailari dagokio, toki-erakundeen eskumenen kalterik gabe. Halaber, hondakin sanitarioak tratatzeko eta deuseztatzeko operazioak hondakinok sortzen dituzten jarduera, zentro edo establezimenduen barruan egiten badira, operazio horien kontrola eta ikusketa egitea aipatutako sailaren eskumena izango da.

  2. ¿ Dekretu honetako 18. artikuluan xedatzen diren baimenak ematea ere, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailaren esku geratuko da, betiere Osasun Sailaren irizpena jaso ondoren.

  1. ¿ Hondakin sanitarioak sortzen dituzten jarduera, zentro eta establezimenduen barruan egiten diren maneiatze, sailkatze, ontziratze, etiketa jartze, egokitze, biltze, biltegiratze, garraiatze, tratatze eta deuseztatze operazioetan, hondakinen sortzaileek dekretu honetako II. kapituluan ezartzen diren betekizunak beteko dituzte; baita lan-arriskuak ekiditeko araudia ere.

  2. ¿ Hondakin sanitarioak sortzen dituztenek kudeatzeko behar bezala baimenduta dagoen pertsona fisiko edo juridiko bati emango dizkiote hondakinok, baldin eta lan hori beraiek zuzenean egiten ez badute.

  3. ¿ Dekretu honetako II. eta III. taldeetan sartzen diren hondakinak tratatzeko edo deuseztatzeko operazioak egiten direnean, hondakin sanitarioen sortzaileek administrazioaren aldez aurretiko baimena lortu beharko dute operazio horiek egin ahal izateko.

  4. ¿ Hondakin sanitarioak sortzen dituztenek nahitaez aurkeztu behar diote Osasun Sailari hondakin sanitarioak kudeatzeko Plana. Plan horretan hauek azalduko dira gutxienez:

    • Zentroko zerbitzu edo departamentu bakoitzean hondakin mota desberdinen zentro barruko kudeaketa egitean zein ekipo eta metodo erabiliko den.

    • Hondakin mota bakoitzetik zenbat sortuko den gutxi gorabehera.

    • Hondakin sanitarioak murrizteko zehaztutako neurriak.

    • Hondakin sanitarioak bitarteko biltegiratzetik eta azken biltegiratzetik zenbatean behin aterako diren.

    • Hondakin sanitarioen zentro barruko kudeaketan, laneko segurtasunaren eta osasunaren alorrean langile-kolektiboek bete behar dituzten neurri prebentiboak.

    • Hondakin sanitarioetarako zehazten den kudeaketa eta azken destinoa. Hondakin arriskutsuei dagokienez, azken kudeatzaileak izenpetutako onartze-agiria ere aurkeztu beharko da.

    • Hondakinekin erlazionatutako larrialdietan erabiliko diren ekipoak eta prozedurak.

    • Hondakinak garraiatzeko nahiz deuseztatzeko instalazioetakoren bat aldi baterako erabili ezinik geratzen bada, izango diren alternatibak.

  5. ¿ Onartutako kudeaketa planean funtsezko aldaketaren bat egiten bada, hondakin sanitarioen sortzaileek horren berri emango diote Osasun Sailari.

  6. ¿ Hondakin sanitarioen sortzaileek hondakinon zentro barruko kudeaketan sortzen diren gorabeheren eta istripuen erregistro ¿eskumena duen aginte sanitarioak zigilatuta egongo da¿ bat izango dute. Bertan hauek jasoko dira: zer-nolako gorabehera izan den, zein hondakinekin gertatu den, arrazoiak, ondorioak eta arazoa konpontzeko aplikatu diren neurriak eta azken ondorioak.

Dekretu honetan eta hondakin arriskutsuei buruzko araudian xedatutakoaren arabera, hondakin sanitario arriskutsuen sortzaileek baldintza hauek ere bete beharko dituzte:

  • Hondakinen onarpen-agiria izatea.

  • Hondakinak garraiatuko direla jakinaraztea eskumena duen ingurumen organoari. Jakinarazpen hori hondakin sanitarioak garraiatu baino hamar egun lehenago egin beharko da.

  • Baimendutako biltzaile bati eman aurretik hondakin arriskutsuen kontrol- eta jarraipen-agiriak betetzea. Agiri horiek beti bete behar izango dira hondakinak sortzen diren lekutik biltzen edo tratatzen diren lekura eraman aurretik.

  • Ez ematea hondakin sanitario arriskutsuak era horretako hondakinak garraiatzeko indarrean dagoen araudiak eskatzen dituen betebeharrak betetzen ez dituen garraiolariari.

  • Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailaren aurrean urtero hondakin sanitarioen sortzaile-agiria aurkeztea, edo bestela, sortzaile txikientzat, sailak berariaz sortutako erregistroan izena ematea.

  • Sortutako hondakin sanitario arriskutsuen errolda ulergarria eramatea. Errolda horretan jasotakoak uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuko 17. artikuluak eta hura aldatzen zuen ekainaren 20ko 952/1997 Errege Dekretuak xedatutakoa beteko du.

Hondakin sanitarioak sortzen dituzten jarduera, zentro edo establezimenduetan zuzendari funtzioa betetzen dutenek ziurtatu beharko diete hondakin sanitarioen sortzaileei dagozkien eginkizunak behar bezala betetzen direla. Eurak izango dira horren legezko erantzule. Gainera, eskumena duten administrazioei, eskatutako datu eta informazio guztiak emateaz ere arduratuko dira, baita zehatzak direla bermatu ere.

Dekretu honekin eta hondakinei buruzko araudiarekin bat etorriz, hauek izango dira hondakin sanitarioen kudeatzaileen betebeharrak:

  1. Baimena izatea. Halaxe eskatzen baitute Hondakinen apirilaren 21eko 10/1998 Legeko 13. artikuluak eta dekretu honetako 18. artikuluak.

  2. Dekretu honetan ezarritako baldintzen arabera egokitu, ontziratu edo etiketatu ez diren hondakin sanitarioak ez onartzea.

  3. Jarduera eta instalazioak onik zaintzea. Zaintze lan horiek dekretu honetan xedatutakoari eta 18. artikuluak aipatzen dituen baimenean adierazitakoei lotuko zaizkie.

  4. Egin diren operazio guztiak jasotzen dituen erregistro bat izatea. Bertan datu hauek jasoko dira:

    • Hondakinen jatorria, garraio bidea eta zenbatean behin biltzen diren.

    • Hondakinen kantitatea, zein motatakoak diren eta osaera.

    • Onartu eta jaso zireneko eguna.

    • Biltegian egondako denbora eta datak.

    • Tratatzeko operazioak, datak, parametroak eta prozesu desberdinei buruzko datuak eta hondakinek gero izan duten destinoa.

  5. Sortzen dituen hondakin sanitario espezifikoak (II. taldea) zentroak edo establezimendu sanitarioak berak kudeatzen (esterilizatu edo desinfektatu) baditu eta tratatutakoa hileko 100 kg baino gutxiago bada, zentro edo establezimendu horrek dekretu honetako IV. eranskinean argitaratzen den ereduaren arabera bete beharko du tratatze-agiria.

    Jatorrizko eredu horren hiru kopia egingo dira. Jatorrizkoa, eredua bera, hiri- edo udal-hondakinak kudeatzen dituen erakundeari bidaliko zaio. Lehengo kopia hondakinak sortu eta tratuko dituen zentro edo establezimenduaren esku geratuko da bost urtez. Bigarren eta hirugarren kopiak hondakinak sortu eta kudeatzen dituen enpresak Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailera bidaliko ditu eta sail horrek hirugarren kopia Osasun Sailari igorriko dio.

  6. Dekretu honetako V. eranskineko ereduaren araberako agiria betetzea, baldin eta hondakinak (II. taldekoak) sortzen diren zentrotik kanpo kudeatzen (esterilizatu edo desinfektatu) badira, hau da, 100 kilotik gora hondakin sanitario sortzen duen auto-kudeatzailea bada.

    Jatorrizko eredu horren hiru kopia egingo dira. Jatorrizkoa, eredua bera, hondakinak jasotzen dituen azken kudeatzaileari bidaliko zaio eta, hondakinok garraiatzean, garraiolariak eramango du. Lehengo kopia hondakinak sanitarioak desinfektatu edo esterilizatu dituen kudeatzailearen esku geratuko da bost urtez. Bigarren eta hirugarren kopiak hondakinak kudeatzen dituen enpresak Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailera bidaliko ditu eta sail horrek hirugarren kopia Osasun Sailari igorriko dio.

  7. Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailari eta Osasun Sailari, instalazioak direla eta, gerta daiteken edozein gorabehera edo irregulartasun larri jakinaraztea eta eskatzen zaion informazio oro igortzea.

Dekretu honekin eta hondakinei buruzko araudiarekin bat etorriz, hauek ere hondakin sanitarioen kudeatzaileen betebeharrak izango dira:

  1. Kudeatu behar diren hondakin sanitario arriskutsuak onartzen direlako agiria ematea.

  2. Hondakinak hartzen direnean, hondakinok hartzen dituenaren datuak hondakin arriskutsuak kontrolatzeko eta hondakinon jarraipena egiteko agirian idaztea.

  3. Beste kudeatzaile bati bidaltzen bazaizkio, bidaltzen diren hondakin arriskutsuen garraioaren jakinarazpena eskumena duen ingurumen organoari igortzea.

  4. Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailari urtean zehar egindako jardueren txostena aurkeztea.

  1. ¿ Ondorio guztietarako, hondakin sanitarioek titular erantzule bat izango dute. Titular hori hondakinen sortzailea edo kudeatzailea izango da.

  2. ¿ Jatorrizko titulartasuna hondakinen sortzaileari dagokio. Norbaitek hondakinak badauzka eta Dekretu honetan xedatutakoaren arabera eskuratu dituela egiaztatzen ez badu, pertsona hori ere jatorrizko titulartzat joko da.

  3. ¿ Hondakin sanitario arriskutsuak badira, kudeatzailea titular bihurtuko da, baldin eta, eman zaizkionean, onartu baditu. Onartzean, kontrol eta jarraipen agirian haren datuak, hau da hartzaile den kudeatzailearen datuak, idatziko ditu.

Dekretu honetako xedapenak bete ezean, administrazio-zehapenak ezarri ahal izango dira, baina, aldez aurretik, dagokion administrazio-espedientea irekiko da. Zehapen horiek Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legean, Euskal Herriko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean eta Hondakinen apirilaren 21eko 10/1998 Legean xedatutakoaren araberakoak izango dira.

Egoera epidemiologikoak hala eskatzen duenean, dekretu honetako I. eranskinean agertzen den gaixotasun-zerrenda aldatu egin ahalko da, Osasun sailburuaren agindu baten bitartez.

Bakarra.¿ Indargabetu egiten dira abenduaren 24ko 313/1996 Dekretua eta dekretu honen aurka doan maila berdin edo apalagoko xedapen guztiak.

Hondakin sanitario infekzioso espezifikotzat hartzeko hondakinek eduki behar dituzten agente patogenoen bitartez kutsatzen diren gaixotasun infekziosoen zerrenda

  1. Krimeako (Kongoko) sukar hemorragikoa.

  2. Lassa sukarra.

  3. Marburg-a.

  4. Ebola.

  5. Argentinako sukar hemorragikoa (Junin).

  6. Boliviako sukar hemorragikoa (Machupo).

  7. Artropodo bektoreak garraiatutako gaixotasun entzefalitikoen taldea (arbobirusak): Absettarow-a, Hanzalova, Hypr-a, Kumlinge-a, "Kiasanur Forest Disease"a, Omsk-eko sukar hemorragikoa, "Russian spring-summer encephalitis"a.

  8. "Herpes virus simiae"a (Monkey B birusa).

  9. Amorrua.

  10. Izurria.

  11. Satarra (Bacillus Anthracis).

  12. Murmua.

  13. Melioidosia.

  14. Difteria.

  15. Tularemia.

  16. Baztanga (desagertua).

  17. Poliomielitisa.

  18. Kolera.

  19. Disenteria amebianoa eta bazilo bidezkoa.

  20. Sukar tifoidea eta paratifoidea.

  21. Tuberkulosia.

  22. Q sukarra.

  23. B hepatitisa.

  24. C hepatitisa.

  25. Giza inmunoeskasiaren birusa (GIB).

  26. Bruzelosia.

  27. Creutzfeldt-Jakoben gaixotasuna eta prioiek eragindako beste zenbait.

Bioarriskuaren berri ematen duen piktograma / Pictograma de bio-riesgo.

Arrisku zitotoxikoaren berri ematen duen piktograma. / Pictograma de residuo citotóxico.

Autoklabe bidez hilean 100 kilogramo baino gutxiago tratatzen dituzten hondakin sanitario espezifikoak (II. taldea) kudeatzen dituztenek bete beharreko egiaztagiria.

Kudeatzailearen datuak:

Izen-abizenak: ....................... NAN zk.a: ................ Zentroaren izena: .................... Helbidea: ................ Udalerria: ......................................¿............. hondakin sanitarioak kudeatzeko betebeharrak betetzearen arduradun den aldetik eta Euskal Autonomia Erkidegoan hondakin sanitarioak kudeatzeko baldintzak arautzeko den martxoaren 26ko 76/2002 Dekretuak xedatutakoaren ildotik ondokoa aitortzen du.

Badaki dekretuak xedatutakoa eta xedatutakook bete eta betearazi egingo ditu. Halaber, bermatu egiten du zentroan sortu eta hiri- eta udal-hondakinak jasotzearen ardura duten zerbitzuei eramandako hondakinak I. taldekoak (dekretu honen arabera) direla eta II. taldeko hondakinak, autoklabez tratatu beharrekoak, zentroan bertan autoklabez desinfektatu eta esterilizatu direla, hau da, I. taldeko hondakin bihurtu dituztela.

......................-(e)n, ......-(e)ko .........-ren ........-(e)(a)n.

(herria) (urtea) (hila) (eguna)

Izpta.:................................................

Hondakin sanitario espezifikoak (II. taldea) desinfektatu edo esterilizatu dituen kudeatzaileak emandako ziurtagiria.

.................................................................. enpresak, ................................................... (eskumena duen agintea) ....-(e)ko .........-ren ....-(e)(a)n hondakin sanitarioak kudeatzeko baimendutakoak, ............................................. kudeatzaile zenbakia duenak, ziurtagiri hau ematen dio .................................................. enpresari, hondakin tratatuak jaso dituen azken enpresa kudeatzaileari. Enpresa kudeatzailearen IFZ zenbakia edo, IFZ ezean, enpresako jabearen NAN zenbakia: ............................................... Enpresa kudeatzailearen telefono zk.: ................................................, fax zk.: .............., helbidea: .........................................................., posta kodea: ......................................., eta udalerria: .......................................................

Enpresa horrek hondakin sanitario espezifikoen (II. taldea) kudeatzaileak .............................................. herrian duen lantegian .....................................-(e)ko ..........................................-ren .....................................-(e)(a)n desinfektatze eta esterilizatze jardueraren ondoren lortutako ......... kg hondakinak kudeatzearen azken ardura izango du.

............................................................ jaunak/andreak, ................................................. NAN zenbakidunak, .................................................. enpresa kudeatzaileko arduradunak, hondakinak tratatzearen eta kontrolatzearen arduradun den aldetik, ADIERAZTEN DU ondoren aipatzen diren kudeatze baldintzen arabera desinfektatu eta esterilizatu direla hondakin sanitario espezifikoak:

Egindako tratamendu mota:.................................................................................................................. Ziklo kopurua (1): ...........................................

1. ZIKLOA 2. ZIKLOA 3. ZIKLOA 4. ZIKLOA 5. ZIKLOA 6. ZIKLOA 7. ZIKLOA

Tratamendua egin zen eguna(k)

Zikloa hasi zen ordua

Zikloa amaitu zen ordua

Tratatutako hondakinak kilotan

Kaltegabetasun azterketa (BAI/EZ) stearothermophilus baziloa erabiliz

Kontrola (Positiboa /Negatiboa) stearothermophilus baziloa erabiliz

Ziklo bakoitzeko lan-ezaugarriak adieraziko dira, baldin eta hondakin desinfektatuen kopurua zenbait tratatze ziklotan lortutakoen batuketa bada.

Zikloetan sortutako gorabeherak(1): ..............................................................................................................................................................................

............................................................................................................

Egin beharreko kontrol eta egiaztatzeak egin ondoren, ZIURTATZEN DA aipatutako baldintzetan lortutako hondakinak EZ DIRELA kutsakorrak.

Eguna eta tratatze jardunaren arduradunaren izenpea: