Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Eskumenak eta transferentziak

Inprimatu

171/2021 DEKRETUA, uztailaren 6koa, zeinaren bidez onartzen baita Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Transferentzien Batzorde Mistoaren erabaki bat. Erabaki horren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzen zaizkio errepideko garraioei buruz uztailaren 30eko 5/1987 Lege Organikoan aurreikusita dauden zenbait ahalmen gauzatzeko giza baliabideak eta aurrekontu- eta ondare-baliabideak.

Identifikazioa

  • Egoera: Eginda
  • Transferentziaren urtea: 2021
  • Gaia: Azpiegiturak
  • Jardun-eremua: Garraio eta Herri Lanak
Xedea:

ESKUALDATZEN DIREN ESTATUAREN ONDASUN, ESKUBIDE ETA BETEBEHARRAK

1. Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzen zaizkio honekin batera doan 1. zerrendan zehazten diren ondasun, eskubide eta betebeharrak.

2. Erabaki hau onartzen duen errege-dekretua Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hiru hileko epean, kasuan kasuko higiezinen emate-aktak eta altzarien, ekipamenduen eta material
inbentariagarrien jasotze-aktak sinatuko dira.

3. Zerrenda horretan zuzenketarik edo aldaketarik sartu behar izango balitz, zuzenketa edo aldaketa hori bi administrazioek egiaztatu ondoren gauzatuko da, Transferentzien Batzorde Mistoko idazkariak emandako ziurtapenaren bitartez.

C) ESKUALDATZEN DIREN GIZA BALIABIDEAK

1. Eskualdatzen diren lanpostuak erantsitako 2 zenbakiko zerrendan ageri dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoaren mendeko izatera pasatuko dira Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuak eta kasu bakoitzean aplikagarri diren gainerako arauek legez aurreikusitako baldintzetan, eta bakoitzaren langile-espedientean zehazten diren inguruabar berdinetan.

2. Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko Ministerioak jakinaraziko die eskualdatzea interesdunei, Gobernuak erabaki hau errege-dekretuz onartu bezain laster. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko organo eskudunei, eskualdatu diren langileen espediente guztien kopia ziurtatua
igorriko zaie, bai eta 2021ean sorrarazi beharko diren kopuruei buruzko hartzekoen ziurtagiriena ere.

3. Langile-zerrenda horretan zuzenketarik edo aldaketarik sartu behar izango balitz, zuzenketa edo aldaketa hori bi administrazioek egiaztatu ondoren gauzatuko da, batzorde mistoko idazkariak emandako ziurtapenaren bitartez.

Araudia

Eskumenen konfigurazioa