Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Atmosfera kutsa dezaketen jarduerak dituzten instalazioen jakinarazpena

Deskribapena


Instalazio batek ikusi beharko du beren jardueraren bat Atmosfera Kutsa Dezaketen Jardueren Katalogoan (AKDJK) zehazten bada. Atmosfera Kutsa Dezaketen Jarduerak dituzten instalazioak Baimen izapidea edo Jakinarazpen izapidea egin beharko dute, 100/2011 Errege Dekretuak eta 1042/2017 Errege Dekretuak eta horren hutsen zuzenketak ezarritako katalogazioaren arabera. Zure instalazioa baimena behar duen jakiteko ikusi Atmosfera kutsa dezaketen jarduerak izeneko atalean agertzen den informazioa.

Jakinarazpena behar duten instalazioek honako informazio hau aurkeztu behar dute elkarrekin:

  • Erantzukizunpeko adierazpen sinatua eta zigilatua biltzen duen memoria. Errekuntza-instalazio ertainak erregistratu behar bad(it)uzu, EIE erregistratzeko eskaera erantsi. Ikusi EIE atala erregistratzeko beharra duzun jakiteko.
  • Ingurumen-kontrolerako erakunde batek egindako IKEaren hasierako txostena. Instalazio horietarako kutsatzaileak eta aplikazio-mugak 833/1975 Dekretuaren eranskinean eta AKDJ jakinarazpena behar duten instalazioetan kontrolatu beharreko kutsatzaileak (PDF, 51 KB) izeneko dokumentuan adierazten direnak dira.

Egin behar diren urrats orokorrak:

  • Jarduerari, fokuei eta kutsatzaileei buruzko oinarrizko informazioa IKSeeM sisteman sartu. Programak word dokumentu bat sortuko du informazio horrekin, eta dokumentu hori lagungarria izango da memoria prestatzeko.
  • Jakinarazpen-memorian biltzen den erantzukizunpeko adierazpena idatzi eta sinatu.
  • Ingurumen-kontrolerako erakunde bat (IKE) kontratatu, eta erakunde horrek ikuskatuko du behar den informazioa IKS sisteman dagoela eta memoria behar bezala beteta dagoela. Gainera, erakunde horrek neurketak egingo ditu fokuetan eta informazio hori IKS sisteman sartuko du.
  • Instalazioak memoria eta IKEaren hasierako txostena aurkeztu beharko ditu IKS sisteman (Hori guztia aurkezten denean beteko da jakinarazteko betebeharra). Behar izanez gero, horri EIEen erregistroan izena-emateko/aldaketak egiteko eskaera erantsi behar du.

Jakinarazpena behar duten instalazioek beren emisioen kontrolak egin behar dituzte Ingurumen Kontrolerako Erakunde batekin bost urtean behin. Erakunde horrek berak aurkeztuko ditu txosten hori eta instalazioaren datuak IKS sisteman.

Behin erregistratuta, AKDJ jakinarazpena behar duten instalazioek C taldeko EIEn emisioak 3 urtean behin kontrolatu behar dituzte, gutxienez, hori baita 1042/2017 Errege Dekretuak agindutako aldikotasuna. Ikusi EIE atala.

Emisio-mugaren bat betetzen ez bada, jakinarazi beharko da.

Kasu batzuetan, jakinarazpena behar duten instalazioak salbuetsita egon daitezke beren emisio-kontrolak egitetik (ez dute IKEaren hasierako txostena egin beharko, ezta IKEaren aldizkako txostena ere):

  • jarduera bakar batek ere ez badu foku bideratua, edo
  • emisio guztiak ez-sistematikoak badira, edo
  • aurretik aurkeztutako jakinarazpenaren aldaketa izapidetu bada, betiere horren ondorioz emisio-foku berri bat sartu behar ez bada

Kasu horretan, urrats orokorrei jarraitu behar zaie, baina IKErik kontratatu gabe. IKS sisteman jarraitu beharko den prozedura honako hau izango da.

 

 

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza > Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza > Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • IKEaren hasierako txostena behar duen instalazio bat jakinaraztea edo horren aldaketa: 1036901
  • IKEaren hasierako txostena behar ez duen instalazio bat jakinaraztea edo horren aldaketa: 1036902
  • IKEren aldizkako txostena aurkeztea: 1036902
  • Ez-betetzea jakinaraztea eta jarduera-plana bidaltzea: 1036902
  • Beste jakinarazpen bat egitea: 1036902

Jakinarazpena


Instalazio baten titularrak identifikatzen badu bere instalazioan C gisa katalogatutako jarduera bat edo batzuk gauzatzen direla, AKDJ baimena eskatu beharko du IKSeeM sistemaren bitartez.

Horretarako, honako hauek egin beharko ditu, besteak beste:

  • Jarduerari, fokuei eta kutsatzaileei buruzko oinarrizko informazioa IKSeeM sisteman sartu. Informazio horretatik abiatuta Word formatua duen dokumentu bat sortu ahal izango da eta dokumentu hori oinarri gisa erabiliko da dagokion jakinarazpen-memoria prestatzeko.
  • Jakinarazpen-memoria idatzi eta bertan agertzen den erantzukizunpeko adierazpena sinatu. Errekuntza-instalazio ertainak erregistratu behar bad(it)uzu, EIE erregistratzeko eskaera erantsi. Ikusi  Errekuntza-instalazio ertainak (EIE) atala erregistratzeko beharra duzun jakiteko.
  • Ingurumen-kontrolerako erakunde batekin (IKE) harremanetan jarri, eta jakinarazpen-memoria erakunde horren esku utzi. IKEk memoria hori egiaztatuko du eta instalazioaren kanpoko kontrolak egingo ditu. IKEk IKSren “Emisio-kontrolak” poltsa beteko du, eta, ondoren, instalazioa arduratuko da jakinarazpena amaitzeaz. IKEk datuak enpresaren izenean sartu ahal izateko, instalazioak alta eman beharko dio ordezkari gisa.
  • Jakinarazpena egin; horretarako, memoria eta IKEaren hasierako txostena bide telematikoz aurkeztuko dira. IKSeeM aplikazioan eskaera bat sortzeko ezkerraldeko menuaren ondorengo atalarera jo beharko duzu: e-environment /e-DMA Solicitud. e-DMA berria sortzean AIRE sektorea eta APCA: IKEaren hasierako txostena behar ez duen jakinarazpena aukeratu beharko duzu.

Neurketan detektatzen bada emisioen gehieneko balioak betetzen ez direla, AKDJ instalazioaren erantzukizuna da ez-betetze horren berri ematea hartu behar diren neurri zuzentzaileei buruzko plan batekin batera.

1. oharra: Galdarak eta bestelako errekuntza-ekipoak, eta mota bereko beste jarduerak dituzten instalazioak

100/2011 Errege Dekretuaren 5.3 artikuluan honako hau ezarrita dago: mota bereko jarduerak garatzen dituzten instalazioak, nahiz eta instalazio horiek independenteak izan edo foku desberdinak eduki, haien potentzien batura edo disolbatzaileak produzitzeko, maneiatzeko edo kontsumitzeko gaitasunen batura C taldean sartzeko moduko atalaseen barruan badaude, jakinarazi egin beharko dira. Galdarak eta bestelako errekuntza-ekipoen kasuan instalazioaren titularrak arestian aipatutako dokumentazioa aurkeztu beharko du honako baldintza hauekin: jakinarazteko memoria teknikoan galdara edo errekuntza-ekipo guztiak zehaztuko ditu eta IKEaren hasierako txostena instalazioan potentzia handiena duen galdarari edo errekuntza-ekipoari buruzkoa izango da (galdarak eta errekuntza-ekipoak potentzia berekoak badira, Txosten hori galdara edo errekuntza-ekipo bati buruzkoa soilik izango da).

2. oharra: IKEaren aurretiko txostenak

Jakinarazpena behar duten instalazioen kasuan, 278/2011 Dekretuaren 16. artikulua betetzeko, 2012ko urtarrilaren 24tik 2012ko azaroaren 15era bitarte egindako IKEaren aldizkako txostenak onartu ahal izango dira IKEaren hasierako txostenaren ordez. Hori guztia txosten horietan instalazioan garatzen diren AKDJ jarduera guztiak biltzen badira, hau da, jakinarazi behar duen instalazio batek emisioen kontrol berri bar behar badu foku zehatz baterako, eman beharko den txostena IKEaren hasierako txostena izango da, eta jakinarazpen-memoria osoa ez ezik, IKEaren aurretiko txostenak ere egiaztatuko dira (IT-01en 2. ataleko kasua).

Jakinarazpena


Instalazioak jakinarazitako jarduerek foku konfinatuekin loturarik ez badute edo, lotura izanda, foku horien funtzionamendua ez sistematikoa bada, ez da kutsatzaileen kontrolik egin beharko, eta ez da beharrezkoa izango IKEaren hasierako txostena aurkeztea. Kasu horietan, instalazioak jakinarazteko memoria teknikoa soilik igorriko du. Memoria horretan dagokion erantzukizunpeko adierazpena (jatorrizkoa, sinatua eta zigilatua) bilduko du.

Jakinarazpena


AKDJ instalazioek atmosferara egiten dituzten emisioen kontrolak egin behar dituzte atmosfera zaintza planean ezarritako aldizkakotasunean.

Neurketan agertzen bada emisioen gehieneko balioak betetzen ez direla, AKDJ instalazioaren erantzukizuna da ez-betetze horren berri ematea hartu behar diren neurri zuzentzaileei buruzko plan batekin batera (ikus “Ez-betetzeak jakinaraztea” izeneko izapidea)

Egin behar diren urratsak:

Jakinarazpena


Instalazio baten titularrak detektatzen badu IZP planean ezarritako emisioen gehieneko balioren bat betetzen ez dela, beharrezkoak diren neurri zuzentzaileak hartu beharko ditu luzatu gabe, eta Ingurumen Sailburuordetzan jakinarazi beharko du berehala; horretarako, ekintza-plan bat erantsi beharko du. Plan horretan honako hauek bilduko dira:

  • Ez-betetzea eragin duten arrazoi posibleen azalpena
  • Ezarri behar diren neurri zuzentzaileak
  • Kronograma, ekintza-planak eta ez-betetzea dagoen fokuetan neurketa berriak zein izango diren adierazita

Ingurumen Sailburuordetzak aurkeztu dioten Ekintza Plana aztertuko du eta horri buruzko ebazpena emango du.

IKSeeM aplikazioan eskaera bat sortzeko ezkerraldeko menuaren ondorengo atalarera jo beharko duzu: e-environment /e-DMA Eskaera. e-DMA berria sortzean AIRE sektorea eta AKDJ: EGBa betetzen ez dela jakinaraztea aukeratu beharko duzu.

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


IKSeeM aplikazioan eskaera bat sortzeko ezkerraldeko menuaren ondorengo atalarera jo beharko duzu: e-environment /e-DMA Eskaera. e-DMA berria sortzean AIRE sektorea eta AKDJ: Beste jakinarazpen bat egitea aukeratu beharko duzu.

Ikusi Ingurumenari buruzko izapide elektronikoen Gida.