Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Berrikertu 2017-2018. Ikertzaileak kontratatzeko diru-laguntzak.

[Berrikertu 2017-2018]

Deskribapena


Xedea

Agindu honen xedea da diru-laguntzen araubidea arautzea, langile ikertzaileak kontratatzeko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileetan eta enpresetan.

Aurrekontuko zuzkidura

1.750.000 €

Prestazio ekonomikoa

Laguntzen gehieneko zenbatekoa

  1. Kontratazio bakoitzagatik erakunde onuradun bakoitzari eman beharreko laguntzen ehunekoak hauek izango dira gehienez:
    1. Enpresak:
      • % 60 enpresa txiki eta ertainentzat.
      • % 50 gainerako enpresentzat: Enpresa handiak eta enpresa-elkarteak.
    2. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) eragileak: % 50.
  2. Diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoak, doktore bat kontratatzen den bakoitzeko, ezin izango da 30.000 eurotik gorakoa izan.
  3. Programa honen xederako erabiliko diren baliabide ekonomikoak, esleitutako diru-zuzkidura onesten diren eskaerei erantzuteko erabiliko da, aurreko paragrafoan ezarritako baldintzetan eta 12. artikuluan ezarritako hurrenkeran, aurrekontu-kreditua agortu arte.

DIRU-LAGUNTZA JASO DEZAKETEN GASTUAK

Aginduaren 6. Artikuloak aipatzen du. Diru-laguntza jaso dezakeen gastutzat hartuko da ikertzailea kontratatzeko kostua: soldata-ordainsari gordina gehi Gizarte Segurantzako enpresa-kuota (urteko kuoten hobaria kenduta, hala badagokio) 

LAGUNTZEN IZAERA ETA DIRU-LAGUNTZA EMATEKO PROZEDURA

Aginduaren 7. aipatzen du

  1. Laguntzak hauek diru-laguntzak izango dira, eta publikotasun-, lehia- eta objektibotasun-printzipioei jarraituz emango dira.
  2. Laguntzak hauek “ de minimis” izeneko laguntzak dira eta, Batzordearen 2013ko abenduaren 18ko 1407/2013 Erregelamendua (DO, L 352, 24.12.2013) aplikatzen da.
  3. 12. artikuluan ezarritako lehentasunen arabera antolatuko dira Agindu honetan ezarritako betekizun guztiak betetzen dituzten eskaerak. Ondoren, hurrenkera horri jarraituz esleituko dira diru-laguntzak, 8. artikuluan ezarritako zenbatekoa kontuan izanda, 2.artikuluko kontsignazio ekonomia agortu bitartean.

DIRU-LAGUNTZEN ORDAINKETA. (Aginduaren 14. biltzen da)

Diru-laguntza bi zatitan ordainduko da, era honetan:

  1. Lehenengo ordainketa ikertzaileak kontratazio- edo berritze-ekitaldian izango duen kontratazio-denborarekiko proportzionala izango da, eta gehienez ere emandako diru-laguntzaren % 50.

    Betiere, diru-laguntza emateko ebazpena jakinarazi ostean egingo da ordainketa, jakinarazpena jaso eta hamabost eguneko epea igarota uko adierazirik ez bada.

  2. Bigarren ordainketa diru-laguntzak kudeatzeko zuzendaritzaren titularraren ebazpen baten bidez egingo da. Bigarren ordainketa honetan, diru-laguntzaren gainerako zatia ordainduko da, eta urteko programa amaitu ostean likidatuko da; aldez aurretik, bitarteko elektronikoak erabilita, diru-laguntza jaso duten jarduerak egin direla egiaztatzeko agiriak aurkeztu beharko dira.

Nori dago zuzenduta


Onuradunak

  1. Agindu honetan ezarritako diru-laguntzen onuradun honako hauek izan daitezke: 
    1. Enpresak: ETEak edo enpresa handiak, bai eta enpresa-elkarteak ere. 
    2. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) kide diren eragileak, eta, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautu eta eguneratzen duen ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuan ezarritakoaren arabera egiaztatuak, kategoria hauetan: 
      • Ikerkuntza kooperatiboko zentroak
      • Teknologia-zentroak
      • Enpresetako I+G unitateak
  2. Agindu honen ondorioetarako, kontuan izango dira honako definizioak:
    • Enpresa: irabazteko asmoarekin jarduera ekonomikoren bat egiten duen erakunde juridiko oro. Minimis laguntzak aplikatzeari buruzko 1407/2013 (EB) Erregelamenduari dagokionez, erakunde berak izatez edo zuzenbidez kontrolatzen dituen erakundeak enpresa bakartzat hartu behar dira. 
    • Enpresa txiki eta ertainak (ETE): mikroenpresak, enpresa txikiak eta ertainak zehazteko 2003ko maiatzaren 6an Batzordeak emandako 2003/361/EE Gomendioaren arabera. 
    • Enpresa handia: enpresa txiki eta ertainen kategoriatik kanpo geratzen den edozein. 
    • Enpresa-elkartea: irabazi-asmorik gabeko enpresa-elkarte sektoriala, eskaera aurkeztean eratuta eta dagokion erregistroan inskribatuta dagoena eta baliozkoa, eta, besteak beste, bere sektorerako ikerketako eta garapeneko proiektuak eta jardunak egiten dituena

Betekizunak

  • Erakunde onuradunek bete beharreko baldintzak:

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak > Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak > Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


 

Kontaktu Telefonikoa

Eusko Jaurlaritza - Ekonomia Garapena eta Azpiegiturak
Teknologia eta Estrategia Zuzendaritza

Tfno.: 945 01 99 85
E-Mail: a-sedanoortiz@euskadi.eus

Tfno.: 945 01 82 54
E-Mail: x-dominguezlopez@euskadi.eus

 

Kontaktu Presentziala

Eusko Jaurlaritza - Ekonomia Garapena eta Azpiegiturak
Teknologia eta Estrategia Zuzendaritza
Donostia-San Sebastian,1
01010 Vitoria-Gasteiz

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0045405

Eskaerak eta gainerako agiriak aurkeztea


Eskabideak aurkezteko epea 2018ko urtarrilaren 2ko 9:00etan hasiko da eta 2018ko otsailaren 2ko 12:00etan amaituko da.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete, deialdia argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak