Hezkuntza Saila

2018ko LANBIDE HEZIKETAKO NAZIOARTEKO KONGRESUA

Azken urteotan bezalaxe, aurten ere Lanbide Heziketako Nazioarteko Kongresua egitekoak gara. 2018ko maiatzaren 30, 31 eta ekainaren 1ean izango da, Donostian, Kursaal Kongresu Jauregian.

4. Industria Iraultzari buruzko hainbat kontu landuko ditugu jardunaldi hauetan.  Gainera, panel bat ere izango dugu, Lanbide Heziketaren arloan lan egiten duten nazioarteko 6 sare partaide direla: WFCP (Wordl Federation of Colleges and Polytechnics), TA3 (Transatlantic Technology and Training Alliance, EFVET (European Forum for Technical and Vocational Education and Training), CHAIN5 (Association to support the level five of VET in Europe), EURASHE (European Association of Higher Education) eta UNEVOC (Technical and Vocational Education and Training Unesco Network).

Azkenik, Euskadiren aldetik, hurrengo hiru urteetan Lanbide Heziketaren bidea urratuko duen plana aurkeztuko dugu jendaurrean: Lanbide Heziketaren V. Plana.

 

 

IZENA EMATEKO EPEA BUKATU DA

Azken aldaketako data: