Hezkuntza Saila

Erdi-Mailako Heziketa-Zikloetarako Sarbide Probetako Salbuespenak

PROBA OSOA EGITETIK SALBUETSITA

 • Hogeita bost urtetik gorakoentzako Unibertsitatera sartzeko proba gaindituta dutenak.

 • Goi-Mailako Heziketa-Zikloetara sartzeko proba gainditu dutenak.

 

ARLO ZIENTIFIKO-TEKNOLOGIKOA EGITETIK SALBUETSITA

 • Profesionaltasun-Ziurtagiri bat dutenak.

 • Gutxienez, urtebetez lan-jardun osoan aritu direla egiaztatzen dutenak.

 • Erdi-Mailako Heziketa-Zikloaren titulu baten gaitasun-unitatearekin erlazionatutako bi modulu gainditu dituztenak.

 • Helduen Hezkuntzako edo Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programa baten alor zientifiko-teknologikoa gainditu dutenak (borondatezko modulua). III. graduko IV. modulua bi kasuetan.

 

GIZARTE-ARLOA EGITETIK SALBUETSITA

 • Helduen Hezkuntzako edo Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programa baten gizarte-arloa gainditu dutenak (borondatezko modulua) III. graduko IV. modulua bi kasuetan.

 

HIZKUNTZA-ARLOKO AZTERKETA EGITETIK SALBUETSITA

 • Helduen Hezkuntzako edo Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programa baten komunikazio alorra gainditu dutenak (borondatezko modulua). III. graduko IV. modulua bi kasuetan.


Hogeita bost urtetik gorakoentzako Unibertsitatera sartzeko proba edo Goi-Mailako Heziketa-Ziklo bat gaindituta izan eta Erdi-Mailako Heziketa-Ziklo bat egin nahi dutenek, ziklo horietara sartzeko proba egitetik salbuetsita daudenez, zuzenean egin dezakete matrikula, egoera hori egiaztatzen badute, eta ez dute azterketarik egin beharrik izango. Ikasleak onartzeko prozesuaren ondorioetarako, zikloetara sartzeko probatik datozenentzat gordetako txandara pasako dira, unibertsitatera sartzeko proban edo goi-mailako zikloko espedientean ageri den kalifikazioa dutela.