Hezkuntza Saila

Lanpostuen Zerrenda. Maisu-maistrak. 2022-2023

Alegazioak aurkeztea:

Nork egin ditzake alegazioak?

Edozein irakaslek, dela banaka, dela taldeka (sailak, klaustroak, zuzendaritza-taldeak, etab.), eta irakasleak ordezkatzen dituzten sindikatuak.

Nola?

Oro har, ikastetxeari dagokion Lurraldeko Hezkuntza Ordezkaritzan aurkeztutako idazkiaren bitartez.

Zehazki, Bizkaiko lurraldearen kasuan, alegazioak aurkeztu nahi dituzten irakasleek eta ikastetxeek on-line inprimaki baten bidez bakarrik egin beharko dute..

Formularioan hurrengo estekaren bidez sar daitezke: https://educacion.hezkuntza.net/group/ikastetxeak/inicio (leiho berri batean irekitzen da)

Formularioan sartzeko Xlnet-eko erabiltzailearekin identifikatzea beharrezkoa izango da.

Esteka horrekin konexio arazorik izanez gero, kontsulta ezazue CAU-n, tfno. 901 101 132.

Formularioa betetzeari buruzko edozein zalantzatarako, jar zaitezte harremanetan Bizkaiko Ordezkaritzaren Ikastetxeak atalarekin: huisb021@euskadi.eus, tfno. 94 403 11 00.

Noiz?

2022ko abuztuaren 29tik irailaren 9ra.

Zer adierazi behar dute alegazioek?

Alegazioak eta aldaketa-proposamenak ikastetxeko lanpostuen zerrendari buruzkoak baino ez dira izango. Honako kasu hauetan aurkeztu ahal izango dira alegazioak:

Proposamenean ezaugarri okerren bat duten lanpostuak (kidegoa, espezialitatea edo hizkuntza-eskakizuna).

Proposamenean agertzen diren plazak eta 2022-2023 ikasturtean ikastetxean ez daudenak.

Ez da kontuan hartuko aurretik adierazitakoez bestelako arrazoiei buruzko alegaziorik.

Ez dira bidezkoak ezta ere, une honetan, atxikitze prozesuari buruzko alegazioak, hurrengo Lekualdatze Lehiaketako bakantei buruzkoak edo geroago gertatuko diren gaiei buruzkoak.

Alegazioak aurkeztu baino lehen, kontuan izan proposamen hau EHAAn argitaratuko den LPZri buruzkoa dela, eta ekaineko plantillaren itxierari dagozkion lanaldi osoko plazak soilik sar daitezkeela. Hau da, ez da bidezkoa alegazioak aurkeztea lanaldi partzialeko plazengatik edo itxiera horren ondoren onartutako plazengatik.

Proposamena

Siglak (leiho berri batean irekitzen da) - Lanpostu-zerrendetan erabilitako siglen esanahia

Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko plangintzako lurralde-batzordeetan aztertu egin dira erakunde sindikalek, ikastetxeek eta irakasleek, nork bere kaxa edo talde moduan, hasierako proposamenari egindako alegazio eta proposamenak.

Plangintzako lurralde-batzorde horietan hartutako erabakiaren ondorioz eratu den behin betiko LZ argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Honako hauek dira behin betiko lanpostu zerrendak: