Hezkuntza Saila

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

SARBIDE EDO IRIZPIDEKO PROZEDURAK

 

 

 

Sarbide libreko prozedura

 

 

Ezinduei erreserbaturiko prozedura

 

Gorako talde bateko kidegoetara sartzeko prozedura

 

INFORMAZIO OROKORRA

 

 

IRISTEKO ETA SARTZEKO PROZEDURAK

Deialdian eskaintzen diren plazak kidego, espezialitate, hizkuntza-eskakizuna eta txandaren arabera antolatu dira. Sartzeko edo iristeko prozedurei dagokienez (txandei dagokienez), honela banatzen dira:

Sarbide libreko prozedura

Baldintza orokorrak (nazionalitatea, adina, hizkuntza-gaitasuna, etab.…) betetzeaz gain, berariazko baldintzak betetzen dituen edonor aurkez daiteke (dagozkion kidegoetara iristeko titulazioa, edo deia egiten den kidego eta espezialitateen arabera sartzeko ezartzen diren gainontzeko baldintzak baldin badu).

Ikus onartua izateko betebeharrezkoak.

Ezinduei erreserbaturiko prozedura

Prozedura horretan parte hartu ahal izango dute lortu nahi duten kidegoan sartzeko baldintza orokorrak eta berariazko baldintzak bete eta, horrez gain, Foru Aldundietako Gizarte Ongizate Saileko, Lan eta Gizarte Gaietako Ministerioko edo, hala egokituz gero, gai horretan eskuduntzak dituzten gainerako autonomia-erkidegokoetako organo eskudunek gutxienez % 33ko urritasun fisikoa aitortu diotenek, urritasuna irakaskuntzan aritzearekin bateraezina ez bada.

       Erreserba horretarako aukera parte hartzeko eskaeran egin beharko da, eta berariaz adieraziko da horretarako eskatutako baldintza betetzen dela. Lanpostua lortutakoan, eskumena duten organoen ziurtagirien bidez egiaztatu beharko da adierazitako baldintza hori betetzen dela.

       Ezinduei erreserbaturikoen txandan lehiatzen diren izangaiek ezin izango dute espezialitate bererako lehiatu beste prozesuren baten bitartez, eta ezin izango dute prozeduraz aldatu gerora.

Goragoko talde bateko kidegoetara sartzeko prozedura

Prozesu honetan parte hartu ahal izango dute B taldean sailkatuta dauden Euskal Autonomia Erkidegoko irakasle funtzionarioek, deialdian ezarritako baldintza orokorrak betetzeaz gain, baldintza hauek egiaztatzen badituzte:

       a) Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko deialdi honetako oinarrietan agertzen diren tituluetako bat duela.

       b) Jatorrizko kidegoan gutxienez sei urte izan dela karrerako funtzionario.

       c) Lortu nahi duen lanpostuari dagokion 1. edo 2. hizkuntza-eskakizuna duela.

       Sarbide-prozedura hau aukeratzen dutenek ezingo dute beste prozedura batetik parte hartu espezialitate bererako, eta ezingo dute prozedura aldatu gerora.

Txanda guztietan:

Oinarri honetan aipatutako baldintza guztiak bete beharko dira eskaerak aurkezteko epea amaitzean, eta karrerako funtzionarioaren kargua hartzeko egunera arte bete beharko dira, gainera, hizkuntza-eskakizuna baldintza izan ezik, eduki eta egiaztatu beharko dena deialdi honen 6.1.2. oinarrian xedatutako hizkuntza-eskakizuna probaren emaitzak argitara eman aurretik.