Hezkuntza Saila

EPE 2008/2009: Maisu-maistren kidegoa

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

SARBIDE EDO IRIZPIDEKO PROZEDURAK

 

 

 

Sarbide libreko prozedura

 

 

Ezinduentzako erreserbako prozedura

 

INFORMAZIO OROKORRA

 

 

IRISTEKO ETA SARTZEKO PROZEDURAK

Deialdian eskaintzen diren plazak kidego, txanda, espezialitate eta hizkuntza-eskakizunaren arabera antolatu dira. Sartzeko edo iristeko prozedurei dagokienez (txandei dagokienez), honela banatzen dira:

Sarbide libreko prozedura

Baldintza orokorrak (nazionalitatea, adina, hizkuntza-gaitasuna, etab.…) betetzen dituen edonor aurkez daiteke, aurreko betebeharrez gain dagokion kidegora iristeko titulazioa baldin badu. Ikus onartua izateko betebeharrezkoak.

Ezinduentzako erreserba-prozedura

Prozedura honetan, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen Kidegoko lanpostu bat gorde da, Esukara espezialitatekoa (HE2), ezinduen txandarako.

Txanda honetan parte hartu ahal izateko, kidego bakoitzeko sarbide libreko baldintza orokorrak eta berariazko baldintza betetzeaz gain, irakaskuntzan aritzearekin bateraezina ez den %33ko edo gehiagoko ezgaitasuna beharko da, foru aldundietako Gizarte Ongizate sailetako, Lan eta Gizarte Gaietako Ministerioko edo, hala egokituz gero, gai honetan eskuduntzak dituzten gainerako autonomia erkidegoetako organo eskudunek aitortuta.

Erreserba horretarako aukera parte hartzeko eskaeran egin beharko da, eta berariaz adieraziko da horretarako eskatu baldintza betetzen dela. Lanpostua lortutakoan, eskumena duten organoen ziurtagirien bidez, adierazitako baldintza hori betetzen dela egiaztatu beharko da.

Erreserba horren bidez aurkezten diren izangaiak ezin izango dira espezialitate berera aurkeztu sarbide irekiaren sistemaren bidez.