Hezkuntza Saila

EPE 2008/2009: Maisu-maistren kidegoa

 

 

 

 

SARRERA

Atal honetan oinarrizko zenbait kontzeptu aipatzen da, deialdian ageriko diren kontzeptuak, alegia. Ondoko kontzeptuak argitu nahi dira, bereziki: hizkuntza-eskakizunak (definizioak, eginkizunak, baliokidetasunak), Irakasleen Kidegoa, eta abar.

Enplegu Publikoa

6/1989 Legeak, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoak, 23.1 artikuluan ezarri duenez, Administrazio Publiko bakoitzeko langileekin bete ezin diren giza baliabideen premiak, aurrekontu-izendapena dutenak, enplegu publikorako eskaintzaz beteko dira.

Horrenbestez, enplegu publikorako eskaintza izango da Administrazio Publikoek euren baitan hutsik dauden lanpostuak betetzeko erabiltzen duten prozedura.

Herri Administrazioa gizartearen interes orokorren kudeatzaile izaki, Administraziora sartzeko prozedurek honako printzipioak bete beharko dituzte: publizitatea, berdintasuna, merezimendua eta gaitasuna; horregatik, hautaketa-prozesua legez ezarritako bidetik eraman behar da aurrera, oinarrizko urrats hauek emanez:

- Enplegu Publikorako Eskaintza onestea: hortxe zehazten dira bete beharreko plazen kopurua eta ezaugarriak. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen da.

- Irakasleen Kidegoetan sartzeko hautaketa-proben deialdia egiteko Agindua: hautaketa-prozesuaren definizio orokorra da, eta plaza guztietan du eragina. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen da.

- Eskabideak aurkeztea.

- Onartuen eta baztertuen zerrendak

- Oposizio-aldia

- Lehiaketa-aldia

- Euskararen balorazioa

- Amaierako kalifikazioak

- Praktiketako funtzionarioak izendatzea


Maisu-Maistren Kidegoa

Irakaskuntzako funtzionarioak kidegoetan antolaturik daude, irakasten dituzten ikasgaien arabera eta kidegoetara iristeko eskatzen den titulazio mailaren arabera.

Irakaskuntzako euskal funtzio publikoaren antolamenduaren arabera, Maisu-Maistren kidegoa “B” sailkapen-multzoaren barruan daude.

Hizkuntza-eskakizunak

Hizkuntza-eskakizuna da lanpostu jakin baten zeregin guztiak euskaraz egin ahal izateko behar den hizkuntza-ezagutzaren maila. Lanpostua lortzeko eta bertako lana betetzeko beharrezko diren euskararen ezagutza mailek zehazten dituzte irakaskuntzako lanpostuetako hizkuntza-eskakizunak.

Irakaskuntzako lanpostuei bi hizkuntza-eskakizun ezartzen zaizkie:

1. hizkuntza-Eskakizuna (HE1): euskaraz edo euskara irakasten ez duten irakasleek betetzeko irakaskuntzako lanpostuei ezarriko zaie, baina euskara harreman-hizkuntza legez erabiltzeko behar den hizkuntza gaitasuna bermatuko da.

2. hizkuntza-Eskakizuna (HE2): euskaraz edo euskara irakasten duten irakasleek betetzeko irakaskuntzako lanpostuei ezarriko zaie, eta euskara harreman-hizkuntza eta irakaskuntza-hizkuntza legez erabiltzeko behar den hizkuntza gaitasuna bermatuko da.

Hizkuntza-eskakizuna derrigorrezkoa ala derrigortasun-datarik gabea izan daiteke:
· Derrigorrezkoa baldin bada, derrigorrezkotasun data izango du, eta data horretatik aurrera lanpostu horretara iristeko eta horretan aritzeko, kasuan kasuko hizkuntza-eskakizuna betetzea eskatuko da.
· Derrigortasun-datarik gabea bada, euskararen ezagutzak merezimenduen artean izango duen balorazioa finkatzeko balioko du.
Eskainitako lanpostu guztiek derrigorrezko 2. hizkuntza-eskakizuna dute esleituta.

2. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzea, martxoaren 9ko 47/1993 Dekretuak, irakasle-lanpostuetako hizkuntza-eskakizunak zehazteko irizpideak eta derrigortasun-datak ezartzeko denak, bere 7. artikuluan –otsailaren 19ko 2/1993 Legeak, Unibertsitatekoez kanpoko Irakaskuntzarako Irakasleen Kidegoei buruzkoak, bere hamabosgarren xedapen gehigarrian xedatu duenarekin lotuta- aurreikusi duenaren arabera.

 

Dena den, aipatutako 47/1993 Dekretuaren lehen xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren menpeko ikastetxe publikoetako bitarteko eta aldi baterako irakasle kontratatuek, Dekretu hori indarrean sartzen denean (1993ko apirilaren 3a) funtzionarioaren izaera lortzen badute, hiru urteko epe bat izango dute, kreditatzeko jabetza hartzen dutenetik, euskaraz irakasten badute eta berehalako derrigortasuneko 2. hizkuntza eskakizuneko lanpostuetan hasten badira.

Hautaketa-prozesu honetan hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko honako bideei jarraituko zaie:
a) Hautaketa-prozesuan HE2 egiaztatzeko berariaz egingo diren probak gainditzea.
b) Zein egokitzen den, HE2 egiaztatzeko agiria aurkeztea.

c) Hizkuntza-eskakizunarekin homologaturik dagoen hizkuntza-egiaztagiriren bat dutela adierazteko dokumentazioa aurkeztea.

 

Hizkuntza-eskakizunekin homologaturik dauden egiaztagiri eta tituluak

Irakaskuntzako Euskal Administrazioan hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko ondorioetarako, honako titulu eta egiaztagiriak irakaskuntzako hizkuntza-eskakizunen baliokidetzat hartuko dira:

 

· HE2:
a) Eusko Jaurlaritzaren Euskararen Gaitasun Agiria, EGA
b) Euskaltzaindiaren "D" titulua
c) Nafarroako Gobernuaren EGA egiaztagiria (eta Gobernu horrek bere eremuan ezarri dituen EGAren baliokideak).
d) Labayru Ikastegiaren egiaztagiria (3. maila), 82/9/9 baino lehenago aterata.
e) EAEko Hizkuntza Eskola Ofizialetako Euskararen Gaitasuneko Egiaztagiria.
f) Madrilgo Hizkuntza Eskola Ofizial Zentraleko Euskararen Gaitasuneko Egiaztagiria.
g) Euskal Filologia Lizentzia.
h) Euskal Filologia espezialitateko Irakasle Diplomatura.
i) Bizkaiko Irakasleen Unibertsitate Eskola Publikoan 1985az geroztik euskal adarrean lortutako Irakasle Diplomatura.
j) Gipuzkoako Irakasleen Unibertsitate Eskola Publikoan 1985az geroztik euskal adarrean lortutako Irakasle Diplomatura.
k) Donostiako Elizbarrutiko Irakasleen Eskolan 1984az geroztik euskal adarrean lortutako Irakasle Diplomatura.
l) Eskoriatzako Irakasleen Eskolan 1984az geroztik euskal adarrean lortutako Irakasle-Diplomatura.
m) EIT
n) EAEko Administrazio Orokorreko 3. hizkuntza-eskakizuna.
ñ) Kultura Sailak emandako 3. mailako ziurtagiria


2. hizkuntza-eskakizuna

Hura daukaten irakasleak, besteak beste, honetarako gauza izango dira:
· HE1erako zehaztutakoa euskaraz egiteko.
· Haren ikasgaiko edo alorreko irakaskuntzak euskaraz emateko ikasleei, bakarka, zein taldeka, dela azalpena magistrala eginez, dela gelan eztabaida sortuaz eta jasotako galderei erantzunez.
· Eskolak prestatzeko edo ikasleek irakurtzeko probetxugarriak izan daitezkeen euskarazko argitalpenak, programa ofizialak, testu liburuak, kontsulta liburuak, artikuluak eta abar ulertzeko.
· Irakasgaien zerikusia izanik eskolak prestatzeko probetxugarria izan daitekeen ahozko materiala euskaraz ulertzeko (besteak beste, pelikulak, bideoak, zintak, irratsaioak).
· Programa orokorrak eta bakoitzaren alorreko programazioa euskaraz idazteko.
· Eskolak emateko behar diren fitxak, apunteak, materialak, ariketak, ebaluazioko ariketak eta abar euskaraz idazteko.
· Ariketen zuzenketa, txostenen idazketa eta ikasleen lana balioztatzeko beste edozein jarudera euskaraz egiteko.