Hezkuntza Saila

EPE 2008/2009: Maisu-maistren kidegoa

 

 

 

 

 

 

 

 

HAUTAKETA-PROZESUAN ONARTUA IZATEA

 

Onartua izateko betebeharrekoak

Onartua izateko eskabideak

INFORMAZIO OROKORRA

 

 

 

 

HAUTAKETA-PROZESUAN ONARTUA IZATEA

Atal honetan azaltzen da zer baldintza bete behar den deitutako prozeduretako baten bidez irakaskuntzako funtzio publikora sartzeko. Eskabideak aurkezteko unean kontuan hartzeko informazio erabilgarria ere aurkituko duzu.

Prozesuan sartu ahal izateko bete behar direnak

Baldintza orokor hauek bete beharko dituzte hautaketa-prozesurako onartu ditzaten nahi dutenek:

1) Baldintza  orokorrak

            a) Espainiarra izatea edo Europar Batasuneko gainerako estatuetako bateko nazionala izatea, edo langileen zirkulazio libreari buruzko Europako Parlamentuko 2004/38/EE Zuzentaraua eta zuzentarau hori Espainiako lege-ordenamendura sartzeko ematen den araua aplika dakiokeen estaturen bateko nazionala izatea.

       Horrez gain, parte hartu ahal izango dute espainiar herritarren ezkontideek, ondorengoek eta ezkontidearen ondorengoek, bai eta Europar Batasuneko gainerako estatuetako bateko nazionalen eta Europar Batasunak sinatutako nazioarteko itunen arabera langileen zirkulazio librea aplika dakiekeen estatuetako nazionalen ezkontideek, ondorengoek eta ezkontidearen ondorengoek, baldin eta dagokion itunean hala ezarrita badago eta espainiar Estatuak berretsita badu, edozein nazionalitatetakoak izan arren, baldin eta ezkontideak legez bananduta ez badaude eta ondorengoak hogeita bat urtetik beherakoak badira edo adin horretatik gorakoak izan arren, gurasoen ardurapean bizi badira.

       b) Adina: Hemezortzi urte izatea eta erretiroa hartzeko oro har zehaztutako adinera oraindik ez iristea.

       c) Aukeratzen diren kidego eta espezialitatearen funtzioetan aritzearekin bateraezina den gaixotasunik edo muga fisiko edo psikikorik ez izatea.

       d) Zigor-espedientearen bidez edozein administrazio publikoren zerbitzutik kendu ez izana, ezta funtzio publikoetan aritzeko ezgaituta egotea ere.

       Halaber, nazionalitate espainiarra ez duten izangaiek haien estatuan funtzio publikoan sartzea eragozten dien diziplina-zehapen edo zigor penalik ez dutela egiaztatu beharko dute.

       e) Zer kidegotara sartu nahi den, kidego horretako karrerako funtzionarioa edo praktiketakoa ez izatea, edo izendapenaren zain ez egotea.

f) Hizkuntza-gaitasuna:
- HE2 egiaztatzea
- Hizkuntza-eskakizunekin homologaturiko hizkuntza-egiaztagiriren bat edukitzea
- Hautaketa-prozesu honetan hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko egingo diren probak gainditzea.

2) Berariazko baldintzak

2.1. Baldintza orokor horiez gain, berariazko baldintza hauek bete beharko dituzte izangaiek:

Ondorengo titulu hauetakoren bat izatea, edo hori emateko eskubideak ordainduta izatea:

       Maisu-maistraren titulua edo dagokion mailako titulua.

       Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko irakasle-titulua.

       Lehen Hezkuntzako Maisu-maistraren titulua.

Titulazio horiek atzerrian lortu izanez gero, homologatuta egon beharko dute, urtarrilaren 16ko 86/1987 eta otsailaren 20ko 285/2004 Errege Dekretuen eta azaroaren 3ko ECI 3686/2004 Aginduaren arabera, edo, bestela, Maisu-maistra lanbidean jarduteko aitortuta egon beharko dute, 89/48/EEE Zuzentarauak eta urriaren 25eko 1665/1991 Errege Dekretuak zehaztutakoaren babesean, aplikatu ahal diren heinean.

2.2. Urritasuna dutenentzat erreserbatutako txandan parte hartzeko berariazko baldintzak

       Prozedura horretan parte hartu ahal izango dute lortu nahi duten kidegoan sartzeko baldintza orokorrak eta berariazko baldintzak bete eta, horrez gain, Foru Aldundietako Gizarte Ongizate Saileko, Lan eta Gizarte Gaietako Ministerioko edo, hala egokituz gero, gai horretan eskuduntzak dituzten gainerako autonomia-erkidegokoetako organo eskudunek gutxienez % 33ko urritasun fisikoa aitortu diotenek, urritasuna irakaskuntzan aritzearekin bateraezina ez bada.

       Erreserba horretarako aukera parte hartzeko eskaeran egin beharko da, eta berariaz adieraziko da horretarako eskatutako baldintza betetzen dela. Lanpostua lortutakoan, eskumena duten organoen ziurtagirien bidez egiaztatu beharko da adierazitako baldintza hori betetzen dela.

       Sartzeko txanda horren hautua egiten dutenak ezingo dira espezialitate berean txanda librean sartu, ezta beranduago txandaz aldatu ere.

Oinarri honetan aipatutako baldintza guztiak bete beharko dira eskaerak aurkezteko epea amaitzean, eta karrerako funtzionarioaren kargua hartzeko egunera arte bete beharko dira, gainera, hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko baldintzarena izan ezik, deialdi honetako 6.1.2. oinarrian aipatzen den hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probaren emaitzak argitaratu aurretik eduki eta egiaztatu behar baitira hizkuntza-eskakizunak.


Onartua izateko eskabideak

Hautaketa-prozesuan onartua izateko eskabidea egin aurretik, deialdia bera arretaz irakurtzea komeni da, batez ere eskabideak aurkezteko epeei buruzko atalak, eskabideak betetzeko jarraibideei buruzko atalak, etab.

Eskabide-inprimakiak jasotzea

Hautespen-prozesu honetan parte hartu nahi dutenek, eskabide-eredu bat bete beharko dute; hain zuzen ere, interneteko helbide hauetan agertzen dena: http://www.irakasle.net edo http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net. Ondorengo bi bideetako bat erabil dezakete horretarako:

1. Eskabide-eredua zuzenean bete aipatu internet-helbidean.

2. Eredu hori lurralde historiko bakoitzaren hurrengo tokietan bete:

     - Araba: Lurralde Ordezkaritza, San Prudentzio hiribidea, 18 – Gasteiz

           - Bizkaia: Lurralde Ordezkaritza, Gran Via, 85 – Bilbo

           - Gipuzkoa: San Bartolome kalea, 28 – Donostia

Hauxe gomendatzen dizugu: eskabidea betetzen hasi aurretik, arretaz irakur ditzazula eskabidea behar bezala betetzeko argibideak, adierazitako internet-helbidean ageri direnak.

Goian aipatutako tokietan eskuratu ahal den eskabide ereduak bere erreferentzia-zenbaki propio eta bereizia izango du, identifikatzeko. Eskabidea, halaber, jatorrizko alea izango da, eta ez fotokopia, eta bertan jasoko dira, nahitaez, izangaiak nahi duen kidegoa, espezialitatea, hizkuntza-eskakizuna eta txanda.

Elbarritasuna edo ezintasuna duten hautagaiek laukitxo egokian adieraziko dute hori, bai eta eskatzen duten egokitzapena azalduko ere.

Tasak ordaintzea

Deialdi honetan parte hartu nahi duen izangai bakoitzak, izen-ematearen tasa moduan, 16,63 euro ordaindu beharko du.

       Tasak eskaerak aurkezteko epearen barruan ordaindu beharko dira, eta bi bideotako bat aukeratu ahal izango da horretarako:

       a) Jarraian aipatzen diren bankuetako edozein sukurtsaletan zuzenean ordaintzea, erakunde laguntzailearentzako frogagiria aurkeztuz:

1. Euskadiko Kutxa

2. BBK (Bilbao Bizkaia Kutxa)

3. Vital Kutxa

4. Gipuzkoa Donostia Kutxa

5. BBVA

6. Santander Central Hispano

7. Banco Guipuzcoano

8. La Caixa

9. Bankoa

 

Inprimakiek barren kodea dutenez, kutxazain automatikoaren bidez egin daiteke ordainketa, irakurketa optikoarekin edo datuak eskuz antzemanez.

       b) ON-LINE ordaintzea: banku elektronikoaren sistemaren bitartez, sistemak berak erakusten dituen jarraibideen arabera, betiere interesduna modalitate horretako bezero baldin bada adierazitako banku-erakundeetatik edozeinetan. Ordainketa-mota horren bitartez, ez da alferreko joan-etorririk egin behar eta ez da ilaran itxaron behar. Gainera, eguneko 24 orduetan erabil daiteke.

 

       Azterketa egiteko eskubideak ordaindu ezean edo epez kanpo ordainduz gero, izangaia prozesutik kanpo geldituko da. Banku-erakundean agiriak aurkezteak eta tasak ordaintzeak ez du, inola ere, ordezkatuko eskabidea behar den denboran eta eran, oinarri honetan adierazitako moduan, aurkezteko izapidea.

Agiriak aurkeztea

Eskabideak eta bestelako dokumentazioa aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izango da, deialdi-agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, eta honako tokietako batean aurkeztu beharko da:

     - Araba: Lurralde Ordezkaritza, San Prudentzio hiribidea, 18 – Gasteiz

           - Bizkaia: Lurralde Ordezkaritza, Gran Via, 85 – Bilbo

           - Gipuzkoa: San Bartolome kalea, 28 – Donostia

 

- Azaroaren 26ko 30/1992 Legeko, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko, 38.4 artikuluan aurrez ikusitako edozein eratan, xedapen horretan ezarritako baldintzen arabera.

Eskaera internet bidez betetzen bada, hartuaren adierazpena eskuratuko da (erakunde laguntzailearentzako alea). Esleitutako erreferentzia-zenbakia izango du, eta deialdiaren 3.2. oinarrian aurreikusitako moduetan tasa ordaintzeko datu zehatzak edukiko ditu. Bide batez eskuratuko da eskabidearen ordezkagiria (administrazioarentzako alea), eta eskabideak aurkezteko epean deialdiaren 3.4.1. oinarriko a) eta b) puntuetan aipatutako edozein tokitan aurkez daitezkeen merezimenduei eta gainerako dokumentazioari erantsiko zaie.

Atzerrian egindako eskabideak tokian tokiko Espainiako ordezkaritza diplomatikoetan edo kontsulatuetan aurkeztu ahal izango dira, deialdiaren oinarriko 3.5 puntuan adierazitako epean aurkeztu ere, eta erakunde horiek eskumena duen administraziora igorriko dituzte. Azterketa-eskubideen tasa ordaintzeko deialdiko 3.2 puntuak xedatutakoari jarraituko zaio.

Agiriak

Ondoko agiriak aurkeztu beharko dituzte izangaiek, eskabidearekin batera, eskabideak aurkezteko epean:

       a) Kidegoan sartzeko eskatutako tituluaren fotokopia konpultsatua edo titulua emateko eskubideak ordaindu direla adierazten duen ziurtagiriaren fotokopia konpultsatua.

       Titulazio horiek atzerrian lortu izanez gero, homologatuta egon beharko dute, edo Maisu-maistraren lanbidean jarduteko aitortuta egon beharko dute, 89/48/EEE Zuzentaraua eta urriaren 25eko 1665/1991 Errege Dekretua aplikatu ahal diren heinean.

       Dokumentu hori aurkezten ez badu, izangaia hautaketa-prozesutik kanpo geldituko da.

 

       b) Urritasuna duten izangaiek urritasun-maila zehazteko organo tekniko eskumendunak emandako medikuaren irizpen teknikoa aurkeztu beharko dute, fede emanez egiaztatzen dituena aitortutako urritasun-maila eragin duten urritasun iraunkorrak, hautaketa-organoak balioetsi ahal izan dezan eskatutako egokitzapenak bidezkoak diren ala ez.

       c) Espainiar nazionalitaterik ez duten izangaiek 6.1.1.1. oinarrian adierazitakoaren arabera gaztelaniaren ezagutza-proba egitetik salbuetsita geratu nahi badute oinarri horretan aipatutako tituluren bat dutelako, tituluen fotokopia konpultsatua edo tituluak emateko eskubideak ordaindu direla egiaztatzen duen agiriaren fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute.

       Halaber, aurreko deialdietan proba gainditu dutela-eta salbuetsita geratu nahi duten izangaiek proba gainditua dutela egiaztatuko duen agiria aurkeztu beharko dute.

Bi kasuetan, dokumentu horiek aurkeztu ezean, interesdunak ezingo dira salbuetsi, eta, hortaz, proba egin beharko dute, 6.1.1. oinarrian ezarritakoaren arabera.

Proba hori egitetik salbuetsitzat joko dira, halaber, espainolaz besteko nazionalitatea duten izangaiak, baldin eta, jatorria kontuan hartuta, gaztelaniaz dakitela ondoriozta badaiteke.

 

d) Zerbitzuak beste autonomia-erkidego batzuetako hezkuntza-administrazioetan ematen dituztenek administrazio horiek emandako zerbitzu-orriak aurkeztu beharko dituzte, B.2) ariketa ordeztea nahi badute. Zerbitzu-orri horretan adierazi egin beharko da zein kidego eta espezialitatetan izendatu ziren izangaiok eta, halaber, adierazi egin beharko da zein egun zehatzetan eman diren zerbitzuok.

 

e) Deialdi honi lotutako I. eranskineko baremoak aipatzen dituen merezimenduak baloratzeko, izangaiek merezimendu horiek egiaztatzeko agiriak (jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak) aurkeztuko dituzte. Horrenbestez, eskabideak aurkezteko epean eta deialdi honek zehaztutako agirien bidez egokiro egiaztatzen diren merezimenduak baino ez dira aintzat hartuko.

 

     Alegatutako tituluaren espediente akademikoa baloratu ahal izateko, titulua atzerrian eskuratu duten izangaiek lehenengo paragrafoan adierazitako epean aurkeztu beharko dute titulua, baina eskabideak aurkezteko epea agortu ondoren, beste hogei egun natural izango dituzte titulua eman zuen herrialdeko hezkuntza-administrazioak karrera osoan lortutako kalifikazioen batez bestekoaren egiaztapena eman dezan. Horrez gain, Espainiako kalifikazioekin baliokideak zehazteko, atzerriko sistema akademiko horretan lor daitezkeen kalifikazio gorenak zein diren ere adierazi beharko du.

 

       Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetako bateko itzulpen ofizial eta guzti aurkeztu beharko dira gaztelania ez den atzerriko hizkuntzaren batean emandako dokumentazio guztiak. Titulazio akademikoei eta emandako zerbitzuen orriei dagokienez, zinpeko interprete batek egin beharko du itzulpena; gainerako dokumentazioaren itzulpenak, berriz, zinpeko interpreteak egina beharko du, edo bestela, dagokion kontsulatu edo bulego diplomatikoak baliozkotua.

 

       Autonomia-erkidegoetako beste hizkuntzetan idatzitako dokumentuak ere (euskaraz idatzitako dokumentuak izan ezik) Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetako batera zinpeko interpreteak itzulita aurkeztu beharko dira.