Segurtasun Saila

Euskal herritarrek 18 diputatu eta 12 senatari aukeratuko dituzte uztailaren 23ko hauteskundeetan

Argitalpen-data: 

Arabatik 4 diputatu hautatuko dira, 8 Bizkaitik eta 6 Gipuzkoatik.
Diputatu horiek alderdiek, koalizioek edo hauteskunde-elkarteek aurkeztutako hautagai-zerrenden artean aukeratuko dira, ordezkaritza proportzionaleko sistema baten arabera. Hautesle bakoitzak hautagai-zerrenda bakarra aukeratu ahal izango du, eta ezin izango da ezabatu edo izenik gehitu.
Gainera, Lurralde Historiko bakoitzak 4 senatari aukeratuko ditu, eta hautagai uninominalen artean aukeratuko dira. Lurralde bakoitzean, pertsona bakoitzak gehienez 3 hautagai aukeratu ahal izango ditu.