Segurtasun Saila

Konpartitu

Demokrazia paritarioa Euskadin. Laguntza

Aurkezpena

Euskal Autonomia Erkidegoan 1980 urtetik gaur egun arte egin diren Eusko Legebiltzarrerako  Hauteskundeetan emakumeek eta gizonek izan duten parte hartzeari buruzko informazioa orri honetan dago.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritzak (Segurtasun Sailak) Arantza Campos Rubio EHUko irakaslearekin batera egindako azterlana osatzera dator.

Tresna honen bidez aztertu ahal da Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, rol ezberdinetan, zein izan den emakumeen eta gizonen arteko parekidetasunaren bilakaera urteetan zehar. Tresna hau erraz erabiltzeko moduko taula eta grafiko dinamikoetan oinarritzen da eta horiek datuak aztertzeko eta aurkezteko aukera desberdinak ematen dituzte.

Glosarioa

  • Hautagaia: Hauteskundeetan hautetsia izateko alderdi baten zerrendaren barruan aurkezten den pertsona. 
  • Lehen hautagaia: Alderdi baten zerrendako lehen pertsona (zerrendaburua).
  • Hautetsiak: Bozketaren bidez kargu hautetsia izateko aukeratua izan den pertsona.
  • Lehen hautetsia: Bozketaren bidez kargu hautetsia izateko aukeratua izan den zerrendaburua.

Interfazearen funtzionamendua

Orria hiru ataletan banatuta dago:

  • Datu motaren, azterketa motaren eta grafiko motaren hautaketa.
  • Grafiko dinamikoa.
  • Datuen taula.

Atal bakoitzean  laguntza ikurra agertzen da , atalaren funtzionalitateari buruzko azalpen labur bat ematen duena.

  • Hautaketak
    • Datu motaren hautaketa: erabiltzaileak balio absolutuak edo ehunekoak aukeratu ditzake.
    • Azterketa motaren hautaketa: azterketa egin daiteke hautagaien, hautetsien, lehen hautagaien edo lehen hautetsien arabera.
    • Grafiko motaren hautaketa: erabiltzaileak bere azterketari ondoen egokitzen zaion grafiko mota aukeratu dezake hiru hauen artean; barra-grafikoa, pilatutako barrez osatutakoa eta lerroz osatutakoa.
  • Grafikoa

Taulak berak hautaketa egiteko arloak dauzka, baita ordenatzeko eta iragazteko aukerak ere.

Grafikoa egokituko da erabiltzaileak taulan egindako hautaketei.

Grafikoa taularekin sinkronizatuta dago eta beraz, taulan zerbait aldatzen denean (eremuak mugitu, hurrenkera aldatu, multzokatu edo multzoak desegin, …), grafikoan automatikoki islatzen da. Horretaz gain, grafikoan bertan serieak sakatuta, aktibatu eta desaktibatu ahal dira irudi hauetan ikusten den bezala:

Bestalde, serie bateko datuak ikusgai daude kurtsorea bere irudikapen grafikoaren gainean kokatuz gero.

  • Datuen taula

Erabiltzaileak datuak iragazi eta ordenatu ditzake datuen taulak ematen dituen aukerei esker. Era horretan datuak antolatu, berrantolatu eta laburtu daitezke erabiltzailearen irizpideen arabera.

Beraz, taula interaktiboaren bidez datu ugari kalkulatu, laburtu, alderatu eta dinamikoki aztertu ahal dira modu aurreratu batean.

Datu taularen hurrengo arloak konfiguratu ahal dira:

  • Iragazkien arloa: horra arrastatu behar dira taulan iragazki gisa erabiliko diren eremuak.
  • Ilaren arloa: horra arrastatu behar dira taulan ilara gisa agertuko diren eremuak.
  • Zutabeen arloa: horra arrastatu behar dira taulan zutabe gisa agertuko diren eremuak.

Eremuak antolatzeko eta datu-taula nahi den bezala osatzeko, eremuak zutabeen arlora, ilaren arlora edo iragazkien arlora arrastatu behar dira, irudietan ikusten den bezala. Horrela, modu erraz eta azkar batean taularen egitura sortu ahal da.

Lehenespenez, hautetsien bilakaera historikoari buruzko azterketa agertzen da, ehunekoetan.

Beste azterketa mota bat egin ahal izateko hurrengo aukeretatik gutxienez bat aldatu beharra dago:

  • Datu taularen eremuen posizioa
  • Datu mota
  • Azterketa mota

Iragazkiak, hurrenkerak, taulako konfigurazioak, etab. egindako aldaketei egokituko zaizkie.

Taulako iragazteko botoiak hainbat aukera ematen ditu:

  • Testuaren arabera bilatu
  • Iragazi edo bilatu ondoren lortutako emaitzak hautatu:
    • Banan-banan
    • Denak batera (klik batean)

  • Beste aukera batzuk:
    • Irudian sakatuta elementuak ordenatu:
    • Sinboloak sakatuta multzokatu edo multzoak desegin.

Azken aldaketako data: