Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Eskumenak eta transferentziak

Inprimatu

297/1994 DEKRETUA, uztailaren 12koa (baliabide eta aprobetxamendu hidraulikoen arloko eginkizunak eta zerbitzuak EAEri eskualdatzeari buruz Transferentzien Bitariko Batzordeak 1994ko maiatzaren 31n hartutako erabakia onetsi zen dekretu honen bidez).

Identifikazioa

  • Egoera: Eginda
  • Transferentziaren urtea: 1994
  • Gaia: Azpiegiturak
  • Jardun-eremua: Garraio eta Herri Lanak
Xedea:

EAEk honako ahalmen hauek hartu zituen bere gain: 

- EAEko aprobetxamendu hidraulikoak eta bestelako obra hidraulikoak antolatu, onetsi, gauzatu eta ustitatzea, betiere, EAEren interesekoak badira eta beste erkidego bati eragin beharrik ez badago –obrek interes orokorreko legezko kalifikazioa jaso dutenean izan ezik. 

- Tokiko korporazioei, erakundeei edo partikularrei, hala badagokio, aurreko paragrafoan aipatutako obrak egiteko laguntza ekonomikoa ematea. 

- Ibilbide osoa EAEn duten arroetako baliabide hidraulikoak antolatu eta ematea, eta, era berean, arro horietako jabari publiko hidraulikoa eta polizia-gunea erabiltzeko, ustiatzeko edota bertara zerbait isurtzeko baimenak ematea, betiere, Estatuak urari buruz eman dituen legeekin bat etorriz eta plan hidrologikoek finkatutakoa betez. 

- Ibilbide osoa EAEn duten arroen plangintza hidrologikoa prestatu eta berrikustea.

Eskumenen konfigurazioa