Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila 

Ikastetxe publikoetako garraio-laguntzaile eta jolastokietako zaintzaileen greba

2014(e)ko Urtarrilak 14

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak, bere kezka azaldu nahi du, ikastetxe publikoetako garraio-laguntzaile eta jolastokietako zaintzaileen greba dela-eta, familiak izaten ari diren eragozpen eta beharlekuengatik.

Zerbitzu hau, Eusko Jaurlaritzak beren-beregi horretarakoxe kontrataturiko bi enpresetako beharginek ematen dute. Langileek aurkeztu dituzten lan-aldarrikapenak, bi aldeen artean eztabaidatu beharrekoak dira.

Eusko Jaurlaritzak, orain arte egin izan duen eran, alde biei eskatzen die hitz egin dezatela, eta albait arinen konpon ditzatela egun dauzkaten konponezinak. Azken hilabete hauetan Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila alde biekin elkartu da zenbait alditan. Era berean, Jaurlaritza bi aldeen arten bitartekaritza egiten saiatu da, Enplegu Zuzendaritzaren bidez, baina ez da hurbilketarik lortu.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak gogorarazten du, garraio-laguntzaile eta jolastokietako zaintzaileen grebak ez duela irakasleen jarduna eteten, ez eta eskola ordutegia ere. Bigarren Hezkuntzako ikasleek laguntzailerik gabe erabil dezake eskola garraioa, baina ez horrela Haur eta Lehen Hezkuntzakoek.  

 

Gasteizen, 2014ko urtarrilaren 14an