Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Pertsonekin, familiekin, taldeekin eta komunitateekin gauzatu behar diren esku-hartze sozialeko jardueretarako diru-laguntzak. 2011KO DEIALDIA

LABURPENA
Titulua:
Pertsonekin, familiekin, taldeekin eta komunitateekin gauzatu behar diren esku-hartze sozialeko jardueretarako diru-laguntzak. 2011KO DEIALDIA
Xedea:

Diru-laguntza linea honetan honako jarduera hauek jaso ahal izango dute finantziazioa: gizarte esku-hartzerako jarduerek pertsona, familia, talde eta komunitateekin, hau da, pertsonen autonomia pertsonala eta integrazio komunitarioa sustatu eta babesteko jarduerek, eta batez ere esperimentazioa edo berrikuntza dakarten jarduerek, eta, betiere, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legean eta haren garapen-araudian erantzukizun publiko gisa estandarizatu eta bermatutako prestazioen eta zerbitzuen katalogoa eta zorroa osatzen ez dutenek.

Diru kopurua:

Diru-laguntza linea horren barruko jarduerak finantzatzeko, 2011an 7.000.000 euroko zenbatekoa emango da gehienez.

Deialdiaren araudia:
  • Agindua, 2011ko urtarrilaren 3koa (BOPV Zk. 5/2011)

    AGINDUA, 2011ko urtarrilaren 3koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena; honen bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituen abenduaren 29ko 649/2009 Dekretuan aurreikusitako 2011ko deialdia egiten da.      

Araudia:
  • 649/2009 Dekretua (BOPV Zk. 3/2010)

    649/2009 DEKRETUA, abenduaren 29koa, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituena.


ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Lan eta Gizarte Gaiak
Deialdia egiten duen organoa:
Gizarte Ongizate Zuzendaritza
Erakunde erabakigarria:
Gizarte Gaietako Sailburuordetza
Egitura atal ebazlea:
Gizarte Ongizate Zuzendaritza
Bertan emandako arreta:

Herritarren arretako bulegoak:

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andia, 13
    20003 Donostia-San Sebastian, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Telefono bidezko arreta:

Telefono-zenbakia:
900 840 408 (8:30etik 14:00etara)

Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.  

Telefono bidezko arretarako ordutegia:
Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte astelehenetik ostiralera arte.

 

TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Herritarren arretako bulegoak
  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Itzuli Herritarren arretako bulegoak
  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Pertsonekin, familiekin, taldeekin eta komunitateekin gauzatu behar diren esku-hartze sozialeko jardueretarako diru-laguntzak.

Diru-laguntza linea honetan honako jarduera hauek jaso ahal izango dute finantziazioa: gizarte esku-hartzerako jarduerek pertsona, familia, talde eta komunitateekin, hau da, pertsonen autonomia pertsonala eta integrazio komunitarioa sustatu eta babesteko jarduerek, eta batez ere esperimentazioa edo berrikuntza dakarten jarduerek, eta, betiere, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legean eta haren garapen-araudian erantzukizun publiko gisa estandarizatu eta bermatutako prestazioen eta zerbitzuen katalogoa eta zorroa osatzen ez dutenek.

NORI ZUZENDUA
Onuradunak:

Diru-laguntza horiek eskakizun hauek bete dituzten irabazi-asmorik gabeko esku-hartze sozialeko erakundeek eskatu ahal izango dituzte:

 

a) Legalki eratuta eta behar bezala erregistratuta egotea dagozkien administrazio-erregistro edo -erroldetan, gutxienez diru-laguntzen deialdia baino urtebete lehenago.

b) Irabazi-asmorik ez izatea (forma juridikoa elkartearena, fundazioaren, gizarte-ekimeneko kooperatibarena edo irabazi-asmorik gabeko beste edozein bada ere) eta helburu publiko edo interes sozial baten lorpena sustatzea.

c) Bere jarduera batez ere Euskal Autonomia Erkidegoan garatzea.

PRESTAZIOA
Dotazioa:

Diru-laguntza linea horren barruko jarduerak finantzatzeko, 2011an 7.000.000 euroko zenbatekoa emango da gehienez.

Muga:

Jardueraren guztizko aurrekontuaren % 80rainoko finantzaketa eman dezake Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak.

Ezein laguntzak, banaka hartuta, ezin izango ditu 280.000 euroak gainditu.

 

Ordainketa modua:

Ordainketa zatika egingo da, dirulaguntzaren %80 ematen den unean ordainduko da eta gainerako %20a, dirulaguntzarako onartua izan den eginiko frogagiriak aurkeztutakoan, jardueraren amaiera-egunetik zenbatzen hasi eta bi hilabeteko epean.

TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Eskaera eta agiriak aurkeztea
Eskaera eta agiriak aurkeztea:
Dirulaguntza eskatzeko, eskabide inprimakia aurkeztu behar da "Dokumentazioa ekartzeko jarraibideetan" azaltzen den dokumentazioarekin batera. Izapidetzea, betiere, fitxan adierazitako edozein kanalen bidez has daiteke (aurrez aurrekoa edo elektronikoa). Izapidetzea hasteak ez du behartzen izapidetzea kanal beraren bidez jarraitzera. Izapidetzearen jarraipenerako, aukeratutako kanala aurrez aurrekoa bada, fitxa honetan zehazten da, elektronikoa bada "Nire Gestioak"en bidez gauzatu behar da.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Eskabide orria (Eskaera)

Eskabide orria pdf betegarria da, erakunde interesdunak bete, inprimatu eta adieraziteko lekuetan aurkez dezakeena. Eskabide orriarekin batera berariazko dokumentazioa erantsi beharko du, Dokumentazioa Ekartzeko Jarraibideetan adierazten den bezala. 

Jarduera aurkezteko formularioa (I. eranskina) (Laguntza emateko dokumentua)

Diru-laguntza deialdira aurkezten den jardueraren azalpena. Jardueraren aurkezpenaren formulazioa dokumentu betegarria da, erakunde interesdunak bete, inprimatu eta adieraziteko lekuetan aurkez dezakeena.

Ordezkaritza egiaztatzeko formularioa (Laguntza emateko dokumentua)

Legezko ordezkaritzaren egiaztapena, soil-soilik eskaeraren sinatzailea, eskaera presentziala edo telematikoa dela, ordezkaritza hori ez duen pertsona bat denean, betiere erakundearen estatutuen arabera.

Dokumentazioa:
  • Dokumentazioa aurkezteko jarraibideak
  • Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa:
    • Erakundearen gastuen eta diru-sarreren balantzea 2010ean.
    • Erakundeak Gizarte Segurantzari egin beharreko ordainketak egunean dituela frogatzen duen ziurtagiri eguneratua.
    • Legezko ordezkaritzaren egiaztapena, soil-soilik eskaeraren sinatzailea, eskaera presentziala edo telematikoa dela, ordezkaritza hori ez duen pertsona bat denean, betiere erakundearen estatutuen arabera.
    • Erakunde eskatzailearen estatutuak. (Hiritarra eskabide-orrian argi eta garbi baimendu ezkero, administrazioak dokumentazioa telematiko zerbitzuen bidez lor dezake).
    • "Datuen Alta/ Hirugarren Interesduna"ri buruzko fitxa, erakundearen identifikazio-txartelarekin batera. Bakarrik lehen aldiz aurkezten diren edo beren banku-datuetan aldaketak dituzten erakundeak.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Elektronikoa
Aplikazioak:
Eskaerarako eta jarduera aurkezteko formularioa

Eskabide formularioa zuzenean lotzen da izapidetze elektronikoarekin. Horretarako, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatzeko eskatuko dizu:

  • Erakundearen lege-ordezkaria edo dirulaguntza eskaeretarako pertsona ahalduna: NAN elektronikoa, ONA, herritarraren ziurtagiria.
  • Erakunde eskatzailea: Erakundearen ziurtagiria.

Eskabide orriarekin batera berariazko dokumentazioa erantsi beharko da, Dokumentazioa Ekartzeko Jarraibideetan adierazten den bezala. Gomendagarria da izapidetzea hasi baino lehen erantsi beharreko dokumentazioa lortzea eta zure ordenagailuan gordetzea.



Elektronikoa
Aplikazioak:


Dirulaguntzaren izapide berariazkoak
Berariazko izapideak dira, kasuan kasuko laguntzako prozedura motaren arabera, pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin behar dituenak, administrazioak hori egitea eskatzen dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki baduzu.
Kanal elektronikoa aukeratu baduzu, ordea, izapideak "Nire Kudeaketak" atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Zuzenketa
Zuzenketa:
Aurkezteko eskaerak eta haren agiriek eskaturiko eskakizunak betetzen ez badituzte, erakunde eskatzaileari jakinaraziko zaio eta hamar eguneko epea emango zaio agiriak konpontzeko; hori egin ezean, eskaeran atzera egin duela ulertuko da.
Emandako dirulaguntza justifikatzea
Emandako dirulaguntza justifikatzea:
Erakunde onuradunek betekizunak eta baldintzak bete dituztela frogatu behar dute, baita jarduera egikaritu izana ere, jarduera bukatzen denetik bi hilabeteko epean.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Justifikaziorako formularioa (Laguntza emateko dokumentua)

Erakunde onuradunek betekizunak eta baldintzak bete dituztela frogatu behar dute, baita jarduera egikaritu izana ere, jarduera bukatzen denetik bi hilabeteko epean. Justifikazio formularioa dokumentu betegarria da, bete,  eta adieraziteko lekuetan aurkez daitekeena paperean (sinatuta) eta euskarri informatikoan (adibidez CDa). Eskabide orriarekin batera berariazko dokumentazioa erantsi beharko da, bertan adierazten den bezala.

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Dirulaguntzaren izapide arruntak
Izapide arruntak ez dira nahitaezkoak, eta pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin ditzake, beraren ekimenez edo administrazioak aukera hori duela jakinarazten dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek “Nire Kudeaketak” atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Agiriak Aurkeztea
Agiriak Aurkeztea:
Administrazioak eskatutako edota interesdunak berak eman nahi dituen agiriak aurkezteko, interesdunak ondorengo inprimakia aurkeztu beharko du, eransten dituen agiriak adieraziz.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Agiriak Aurkeztea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, administrazioak eskatutako dokumentuak emateko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea:
Interesdunak prozedura honetan jakinarazpenen datu pertsonalak alda ditzake erantsitako inprimakia betez. Bertan jakinarazpenak jasotzeko bidea eta hizkuntza adieraziko ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozeduran jakinarazpenetarako datu pertsonalak aldatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Atzera Egitea
Atzera Egitea:
Interesdunak eskubidea izango du, bere eskabidea egin ondoren, ebazpena edonoiz eman arte du atzera egiteko. Atzera egin izanak ez dio eragozten interesdunari duen eskubideari eustea. Beraz, nahi badu eskubide horretaz baliatu ahal da beste prozedura batean.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Atzera Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, bere eskaeran atzera egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Uko Egitea
Uko Egitea:
Interesdunak prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskubidea izango du, horren ebazpena eman ondoren, baina uko egiten duen interesdunak berari babesten dizkion eskubideak galdu egiten ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Uko Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Errekurtsoa Gorakoa
Errekurtsoa Gorakoa:
Gorako errekurtsoa helegite administratibo bat da eta haren bidez lortu nahi dena da Administrazioaren organok batek hierarkikoki mendeko duen beste organo batek emandako egintza aztertu eta zuzenbidearen arabera zuzendu dezan.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Errekurtsoa Gorakoa (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, gorako errekurtsoa jartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2011/01/11 - 2011/02/10
Aurkezteko epe-muga:

Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa da, 2011ko urtarrilaren 3ko Agindua argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Agindua 2011ko urtarrilaren 10ean argitaratu da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, beraz, eskaerak aurkezteko azken eguna otsailaren 10a da, osteguna.

Eskaera posta ziurtatuz bidaltzen bada, kontuan izan behar da Posta Bulegora joateko garaian gutunazala zabalik eraman behar dela, Postako langileek eskaera zigilatzeko, gehienez ere otsailaren 10eko datarekin.

Ebazteko epea:

Lau hilabeteko epean agindua argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita

Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    Gizarte Gaietako Sailburuordetza.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  Gizarte Gaietako Sailburuordetza.
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.