Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Informazio orokorra-oinordetzak



Testamentu-motak, Bizkaiko foru-zuzenbidearen arabera

  • Komisario nidezko testamentua (edo eskuordetze bidezkoa):

    Pertsona batek hil den beste baten izenean egilesten du testamentua, zenduak eman zion ahalmenari jarraiki, hau da, komisarioak zenduaren ordezkari jarduten du, eta bizirik egongo balitz, zenduak egin ahal izango lukeena egin dezake komisarioak.

    Ezkontideek elkarri egilesten diotenean, alargunari/tsari posizio sendoa bermatzen dio jaraunsleen aldean.

    Komisarioa ez da testamentugilearen borondatearen eramaile hutsa; aldiz, horren ondasunak baliatzeko ahalmena du. Gainera, ezkontidea/komisarioa usufruktudun ahalmenduna da, ondasunak balia baititzake baldin eta jaraunspenean ematen ez baditu (hala badagokio, muga gabe baliatu ahal izango ditu, edo bizirik dagoen artean -biziarteko usufruktua-).

  • Testamentu mankomunatua:

    Testamentu hau bi ezkontideek elkarri egilesten diote; euren ondasunak elkarrekiko baliatzeko eta euren borondateak eta baliatzeak lotzeko moduan.

    Bi mota daude:

    • Elkarrekikoa: seme-alabarik ez duten ezkontideek elkarri egilesten diotena da; ezkontide bakoitzak besteari uzten dizkio bere ondasunak.
    • Baterakoa: bi ezkontideek (seme-alabarik izan ala ez) ondasun komunak baliatu (ez ondasun guztiak, ondasun komunak bakarrik) eta euren jaraunsle edo oinordekoak aukeratzen dituzte, ondasunei erabilera jakin bat emateko borondate komuna adierazita.
    • Bitarteko moduak ere badira.

Zein lurraldetan aplikatzen da Bizkaiko foru-zuzenbidea?

Bizkaian, Foru-zuzenbidea forupeko lurraldean (elizateak) aplikatzen da; hiribilduetan zuzenbide komuna (Kode Zibila) aplikatzen da.

Hala ere, bizkaitar guztiek -forupekoek eta ez-forupekoek- egiletsi dezakete komisario bidezko testamentua eta testamentu mankomunatua, Bizkaian zein Bizkaitik kanpo, oinordetzei estatutu pertsonala aplikatzen baitzaie.Hiribilduak hauek dira:

  • Balmaseda
  • Bermeo
  • Durango
  • Ermua
  • Gernika
  • Lanestosa
  • Lekeitio
  • Markina-Xemein
  • Ondarroa
  • Otxandio
  • Portugalete y Plentzia
  • Urduña
  • Bilbao
Azken eguneratzea: 2010/06/15