Lankidetza eta ezagutzaren kudeaketa, Haurren eta Nerabeen aurkako Indarkeriari aurre egiteko Euskal Estrategiaren 4. ardatzaren esparruan
![]() |
- Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailetik honako jardunaldi honetara gonbidatzen zaituztegu: Haur eta Nerabeen kontrako Indarkeriari aurre egiteko Euskal Estrategia 2026.
- Datorren ekainaren 4an, 09:00etatik 14:00etara, Gasteizko Artium Museoan.
- 2022-2025 Haur eta Nerabeenganako Indarkeriaren aurkako Euskal Estrategiaren 4. ardatzaren esparruan, jardunaldiak erakundeen arteko lankidetza eta ezagutzaren trukea izango ditu ardatz, hainbat ekimen eta esperientziaren bidez.
![]() |
|
Barnahus Euskadi → Sistemen arteko koordinazio-esperientzia (arlo soziala, sanitarioa, hezkuntzakoa, poliziala eta judiziala), konplexutasun handiko egoeretan arreta integralari eta profesionalen laguntzari buruz hausnartzeko. |
![]() |
| Balora → Babesgabetasun-egoeran dauden haur eta nerabeak detektatzeko tresnaren eguneratzea. |
![]() |
|
Zeuk Esan → Haurrek, nerabeek eta pertsona helduek adierazitako kezka berriei, ondoezei eta arrisku-egoerei buruzko informazio-iturri zuzena, beharrak aurreikusi eta baliabideak egokitzeko baliagarria. |
| Kiroleko indarkeria → Gutxiago ikusarazten diren indarkeria-moduen analisia eta prebentziorako jardunbide egoki eta ebaluagarrien zabalkundea kirol-eremuan. |
- Datorren ekainaren 4an, 09:00etatik 14:00etara
- Gasteizko Artium Museoan.
Laster eskuragarri
Izena ematea: JARDUNALDIAN IZENA EMATEKO FORMULARIOA: Bete formularioa
-
Izena emateko epea: 2026ko maiatzaren 30era arte
- Jardunaldi honetan parte hartzera eta gurekin batera egotera gonbidatzen zaituztegu.
Edozein zalantza edo kontsulta izanez gero, jar zaitezke harremanetan honako helbide elektroniko edo telefono-zenbaki honen bidez:
- ma-larrazabalmateo@euskadi.eus
- 945 01 55 48
Azken aldaketako data:



