Atzerritartasun txostenak eta informazioa
Atzerritarren eskubideei eta askatasunei buruzko Legearen Erregelamendu berria indarrean sartu denetik (557/2011 Errege Dekretua), Eusko Jaurlaritzak eskumen berriak hartu ditu bere gain. Ondorioz, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak ondoko txostenak egingo ditu:
- ERROTZE-TXOSTENA. Atzerritar batek egoera bereziengatik bizileku- eta lan-baimena eskatu nahi duenean, Errotze-txostenak aukera emango dio gizarteratze-gradu nahikoa lortu duela egiaztatzeko. Errotze-txostena Eusko Jaurlaritzak egin eta Administrazio Zentralak baloratuko du, beti ere eskatzaileari baimena eman dakion.
- Eskabide telematikoa - Errotze-txostena
- Aurrez aurreko eskaera inprimakiak
- ETXEBIZITZAREN EGOKITASUN-TXOSTENA. Atzerritar batek ohiko bizilekua Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri baten daukanean, Etxebizitzaren egokitasun-txostenak aukera emago dio etxebizitzaren egokitasuna egiaztatzeko. Txostena nahitaezkoa da familia berrelkartzeagatik bizileku-baimena eskatzeko.
- GIZARTERATZEKO AHALEGIN-TXOSTENA. Atzerritar batek bizileku-baimena edo bizileku- eta lan-baimena berritu behar duenean, Gizarteratzeko ahalegin-txostenak aukera ematen dio gizarteratzeko ahalegina egin duela egiaztatu dezaketen elementu berriak aurkezteko. Gizarteratzeko ahalegin-txostena Eusko Jaurlaritzak egin eta Administrazio Zentralak baloratuko du, beti ere eskatzaileari baimena eman dakion. Eskatzaileak txostena aurkeztuko du, beti ere, baimenak eskatzeko behar diren baldintza guztiak betetzen ez baldin baditu.
- Eskabide telematikoa - Ahalegin-txostena
- Aurrez aurreko eskaera inprimakiak
Azken aldaketako data: