Gizarteratzeko ahalegin-txostena

Deskribapena


Bizileku- edo bizileku-eta lan-baimen jakin bat duen eta, baimena berritzerakoan, ezarritako baldintzaren bat betetzen ez duen (edo behar bezala betetzen ez duen) pertsonak eska dezakeen txostena da. Txostenaren bidez, berritzea eskatzen duen pertsonak egokitzat jotzen duen dokumentazioa aurkezten du, aipatutako ez-betetzea konpentsatzeko.

Hautazko txostena da (ez da nahitaezkoa Atzerritarren Bulegoan aurkeztea, baimena berritzeko eskatzen denean), eta ez da loteslea; hau da, Atzerritarren Bulegoak edukia aztertu eta baloratu baino ez du egin behar.

Gizarteratzeko Ahalegin Txostenaren gutxieneko edukia izango dira: interesdunak Espainiako konstituzio-balioak, bizi den autonomia-erkidegoko estatutu-balioak, Europar Batasuneko balioak, giza eskubideak, askatasun publikoak, demokrazia, tolerantzia eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna ezagutzeko eta errespetatzeko prestakuntza-ekintzetan aktiboki parte hartu duela ziurtatzea, bai eta bizitokiko hizkuntza ofizialak ikastea ere. Xede horrekin aurkezten diren egiaztagirietan, berariaz aipatu beharko da aipatutako eremuetan emandako prestakuntza-denbora.

ERAKUNDEA

Euskal Autonomia Erkidegoan, Gizarteratzeko Ahalegin Txostena Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako Saileko Migrazio eta Asilo Zuzendaritzari eskatu behar zaio, hura baita txostena egiteko ardura duen administrazioa. Eskabidea Zuzenean zerbitzuaren (Eusko Jaurlaritzaren herritarrentzako arreta-zerbitzua) edo izapidetze elektronikorako bideen bidez aurkeztuko da.

Txostena lortu ondoren, interesdunak Atzerritarren Bulegoan aurkeztu beharko du, nahitaezko gainerako dokumentazioarekin batera.

Horrenbestez, Eusko Jaurlaritzak Gizarteratzeko Ahalegin Txostena egin du, eta Atzerritarren Bulegoak aztertu eta baloratu egin du, berritzeko eskatutako gainerako dokumentazioarekin batera.

Nori dago zuzenduta


Europar Batasuneko atzerritarrak ez direnak, baldin eta baimen hauetakoren bat badute eta, berritzeko eskaera egiteko unean, ez badute behar bezala egiaztatzen berritze horretarako ezarritako baldintzaren bat betetzen dutela:

  • Irabazi-asmorik gabeko aldi baterako bizileku-baimena.
  • Familia berriz elkartzeagatiko aldi baterako bizileku-baimena.
  • Aldi baterako bizilekua izateko eta besteren kontura lan egiteko baimena.
  • Aldi baterako bizilekua izateko eta norberaren kontura lan egiteko baimena.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak / Gizarte Politiketako Sailburuordetza > Migrazio eta Asilo Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak / Gizarte Politiketako Sailburuordetza > Migrazio eta Asilo Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • Gizarteratzeko ahalegin-txostenaren eskabidea: 0218401

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


“Eskabidea” botoiaren bidez, sartu tramitazio elektronikoko aplikazioan.

Oharrak:

Inprimakia ez da zertan bete, sinatu eta bidali saio bakarrean. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta beste saio batzuetan ekin prozesuari. Administrazioak hilabetean gordeko ditu bete diren datuak. Nolanahi ere, arauak ezarritako epeetan aurkeztu beharko da eskabidea.

Inprimakia betetzeko informazioa:

  • Zeure izenean ari bazara:
    • Eskatzailea atalean, aukera ezazu Titularra.
    • Datu pertsonalak atalean, bete itzazu Titularraren datuak.
    • Sina ezazu eskabidea.
  • Beste pertsona edo entitate baten izenean ari bazara:
    • Eskatzailea atalean, aukera ezazu Ordezkaria.
    • Datu pertsonalak atalean, Titularra azpiatalean, adierazi zein diren ordezkatzen duzun pertsonaren datuak; Ordezkaria azpiatalean, berriz, idatzi zeure datuak.
    • Sina ezazu eskabidea.

Oharra: Entitateek ordezkariekin dihardute beti.

Eskabide-orriara sartu hurrengo botoiaren bitartez.

Beste tramite batzuk