Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Euskal Autonomia Erkidegoko Udalerrietan immigrazioko eta kulturarteko bizikidetzako programak gauzatzeko laguntzak. (LOC)

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Etxebizitza eta Gizarte Gaiak


Egitura atal kudeatzailea

Inmigrazio Zuzendaritza


Xedea

1. Honako hau da Agindu honen helburua: etorkinen integrazioa eta parte-hartzea lortzera bideratutako immigrazioko eta kulturartekotasuneko programak gauzatzeko laguntzetarako deialdia egitea.

2. Nolanahi ere, honako printzipio hauetan oinarrituta garatuko dira programak: berdintasuna, integraltasuna, zeharkakotasuna, normalizazioa eta koordinazioa.

3. Programak gauzatzeko epea 2009ko ekitaldia da.

 


Nori Zuzendua

Honako hauek jaso ahal izango dituzte Agindu honetan aurreikusitako laguntzak: Foru Aldundiek, udalerriek, mankomunitateek, partzuergoek, eskualdeek, eskualdeetako garapen-agentziek, udalaz gaindiko toki-erakundeek eta Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrien elkarteek.


Diru kopurua

Diruz lagunduko diren programetara bideratzen den aurrekontu-kreditua, 2009. urterako, 800.000 euro da.


Araudia

61/2007 Dekretua, apirilaren 17koa, inmigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren alorrean jarduerak burutzeko laguntzak arautzen dituena.

AGINDUA, 2009ko maiatzaren 4koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Udalerrietan immigrazioko eta kulturarteko bizikidetzako programak gauzatzeko laguntzetarako deialdia


Harremanak norekin

 Rosa Mª Urrutia  Arantza Barrenetxea
 Tel.: 945 01 64 25  Tel.: 945 01 63 52
 E-mail: rosa-urrutia@ej-gv.es  E-mail: arantza-barrenetxea@ej-gv.es

Erantsi beharreko agiriak

1. Identifikazio Fiskaleko Txartelaren fotokopia.

2. Europar Batasunekoak edo Europako Esparru Ekonomikokoak ez diren eta 2009ko urtarrilaren 1ean eskatutako laguntzaren xede den programa gauzatzea aurreikusita duen/duten udalerrian edo udalerrietan erroldatuta dauden etorkinen kopuruaren ziurtagiria, bertan, etorkinen jatorria, sexua eta adina adierazita. Etorkin horiek biztanle guztiekiko hartzen duten ehunekoa adierazi beharko da.

3. Europar Batasunekoak edo Europako Esparru Ekonomikokoak diren eta 2009ko urtarrilaren 1ean eskatutako laguntzaren xede den programa gauzatzea aurreikusita duen/duten udalerrian edo udalerrietan erroldatuta dauden etorkinen kopuruaren ziurtagiria. Etorkin horiek biztanle guztiekiko hartzen duten ehunekoa adierazi beharko da. Datuak sexuaren arabera bereizi beharko dira.

4. Immigrazio-teknikariak kontratatuta edukiz gero, hautaketa-prozesuaren emaitzari buruzko ziurtagiri ofiziala, kontrataturiko langilearen lanbide-profila aipatuta.

5. Hala badagokio, onartutako Immmigrazioko Toki Plana.

6. Hala badagokio, udalerrian edo udalerrietan immigrazioak duen egoerari eta ezaugarriei buruzko azterlan/diagnostikoaren kopia.

7. Hala badagokio, arlo horretara diru kopuru bat bideratzen duen eta diru kopuru hori zehazten duen erabakiaren kopia, eta/edo dagokion Erakundean fede publikoa duen pertsonaren edo Erakundearen legezko ordezkariaren ziurtagiria, erakunde eskatzaileak immigrazio-programetara 2009. urtean bideratuko duen diru kopurua adierazita.

Udalerri-elkarteen kasuan, erakundea osatzen duten udalerrietan erroldaturiko etorkin atzerritarrei elkarrekin harrera emateko zerbitzua gauzatzearren sorturiko elkartea biltzen duen erabakiaren kopia, baita zerbitzuari finantziazioa emateko eta horren zenbatekoa finkatzeko hartutako erabakiarena edo/eta mankomunitatean fede publikoa duen pertsonaren edo mankomunitatearen legezko ordezkariaren ziurtagiria ere, immigrazio-programetara 2009. urterako bideraturiko diru kopurua adierazita.

8. Fede publikoa duen pertsonaren edo legezko ordezkariaren ziurtagiria, erakunde eskatzailea zigor- eta administrazio-arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta ez dagoela eta horretarako ezgaitzen duen legezko debekuen eraginpean ez dagoela adierazita.

9. Dagokion Erakundean fede publikoa duen pertsonaren edo Erakundearen legezko ordezkariaren ziurtagiria, bertan honako hauek adierazita: helburu bererako beste finantziazio-iturririk ba ote dagoen, finantziazio horren zenbatekoa, eta, hala badagokio, erabaki gabe dauden laguntza-eskaerak.

10. Baldintzak betetzen direla egiaztatzen duten eta deialdi honetan aurreikusitako laguntzaren eskaera aztertzeko interesgarriak diren bestelako dokumentuak.


Eskabideak Aurkezteko Epea

Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Agindu hau argitaratzen denetik aurrera. Maiatzaren 19tik ekainaren 19ra.


Eskabideak aurkezteko lekua

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren Inmigrazio Zuzendaritza, Donostia Kalea, 1, 01010, Vitoria-Gasteiz.

Nolanahi ere, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4. artikuluan ezarritakoa aplikatuko da.


Tramiteen deskripzioa

Laguntzak emateko prozedura lehiaketa izango da. Horretarako, Inmigrazio Zuzendariak kide anitzeko organo bat izendatuko du aurkeztutako eskaerak aztertu eta emakida-proposamena egiteko.


Egitura Atal Ebazlea

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren Gizarte Gaietako Sailburuordetzaren Inmigrazio Zuzendaritzari dagokio deialdi honetan aurreikusitako laguntzak kudeatzeko zereginak gauzatzea. Inmigrazio Zuzendariak, diru-laguntzak eman edo ukatu diren ebatziko du eta erakunde interesdunei jakinaraziko die ebazpen bidez.


Ebazteko epea

Inmigrazio zuzendariak, ebazpen-proposamena aztertu ondoren, diru-laguntzak emateari edo ukatzeari buruzko Ebazpena emango du eta erakunde interesdunei jakinaraziko die gehienez ere sei hilabeteko epean, agindu hau indarrean hasten denetik aurrera zenbatzen hasita.




Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

I. ERANSKINA.  Laguntzen eskaera.

II. ERANSKINA. Programa aurkezteko inprimakia eta erantsi beharreko dokumentazioa.

III. ERANSKINA.  Baterako finantziazioaren aitorpena.

IV. ERANSKINA. Aitorpena: Zigor administratiborik edo penalik ez dela betetzen ari.

V. ERANSKINA. Hirugarren interesatuaren dokumentua.

VI. ERANSKINA.  Laguntzaren justifikazioa (emanez gero)

 


Bestelako Agiriak

Ez dira finkatzen.


Oharrak

Dagokion programa edo jarduera egiteko, onartutako aurrekontuaren % 80 finantzatuko du gehienez ere Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak.


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

18/05/2009