Esku-hartze sozialean ekintza boluntarioa eta partaidetza asoziatiboa indartzeko jardueretarako diru-laguntzak. 2012KO DEIALDIA.

Diru-laguntza lerro honetan honako jarduera hauek jaso ahal izango dute finantziazioa: ekintza boluntarioa areagotzera, partaidetza asoziatiboa garatzera, eta, bereziki, esku-hartze soziala gauzatzen duten erakundeak, sareak edo nagusiki autonomia-eremuko federazioak eraikitzera eta hobetzera bideratutako jarduerek, eta, betiere, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legean eta haren garapen-araudian erantzukizun publiko gisa estandarizatu eta bermatutako prestazioen eta zerbitzuen katalogoa eta zorroa osatzen ez dutenek.
Diru-laguntza lerro horren barruko jarduerak finantzatzeko, 2012an 915.000 euroko zenbatekoa emango da gehienez.
- Agindua, 2011ko azaroaren 9a (BOPV Zk. 215/2011)
AGINDUA, 2011ko azaroaren 9koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena; honen bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituen abenduaren 29ko 649/2009 Dekretuan aurreikusitako 2012ko deialdia egiten da.
- 649/2009 Dekretua (BOPV Zk. 3/2010)
649/2009 DEKRETUA, abenduaren 29koa, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituena.
Lan eta Gizarte Gaiak
Gizarte Gaietako Sailburuordetza
Familia eta Komunitate Politikarako Zuzendaritza
Herritarren arretako bulegoak:
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andia, 13
20003 Donostia-San Sebastian, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia:
- Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.
• Telefono bidezko arretarako ordutegia:
Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte astelehenetik ostiralera arte.
Herritarren arretako bulegoak
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz (Araba)
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Herritarren arretako bulegoak
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz (Araba)
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Diru-laguntza lerro honetan honako jarduera hauek jaso ahal izango dute finantziazioa: ekintza boluntarioa areagotzera, partaidetza asoziatiboa garatzera, eta, bereziki, esku-hartze soziala gauzatzen duten erakundeak, sareak edo nagusiki autonomia-eremuko federazioak eraikitzera eta hobetzera bideratutako jarduerek, eta, betiere, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legean eta haren garapen-araudian erantzukizun publiko gisa estandarizatu eta bermatutako prestazioen eta zerbitzuen katalogoa eta zorroa osatzen ez dutenek.
Diru-laguntza horiek eskakizun hauek bete dituzten irabazi-asmorik gabeko esku-hartze sozialeko erakundeek eskatu ahal izango dituzte:
a) Legalki eratuta eta behar bezala erregistratuta egotea dagozkien administrazio-erregistro edo -erroldetan, gutxienez diru-laguntzen deialdia baino urtebete lehenago.
b) Irabazi-asmorik ez izatea (forma juridikoa elkartearena, fundazioaren, gizarte-ekimeneko kooperatibarena edo irabazi-asmorik gabeko beste edozein bada ere) eta helburu publiko edo interes sozial baten lorpena sustatzea.
c) Bere jarduera batez ere Euskal Autonomia Erkidegoan garatzea.
Diru-laguntza lerro horren barruko jarduerak finantzatzeko, 2012an 915.000 euroko zenbatekoa emango da gehienez.
Jardueraren guztizko aurrekontuaren % 80rainoko finantzaketa eman dezake Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak.
Ezein laguntzak, banaka hartuta, ezin izango ditu 35.000 euro gainditu.
Ezin izango da emandako laguntzaren % 15 baino gehiago bideratu diruz lagundutako jardueraren zeharkako kostuak ordaintzera.
Era berean, ezin izango da emandako laguntzaren zenbatekoaren % 10 baino gehiago bideratu jardueraren garapenean sortutako bidaia- eta dieta-gastuak ordaintzera.
Ordainketa zatika egingo da, bigarren ordainketa dirulaguntzarako onartua izan den eginiko frogagiriak aurkeztutakoan ordainduko da, jardueraren amaiera-egunetik zenbatzen hasi eta bi hilabeteko epean.
Eskabide orria pdf betegarria da, erakunde interesdunak bete, inprimatu eta adieraziteko lekuetan paperean aurkez dezakeena. Eskabide orriarekin batera berariazko dokumentazioa erantsi beharko du, Dokumentazioa Ekartzeko Jarraibideetan adierazten den bezala.
Diru-laguntza deialdira aurkezten den jardueraren azalpena. Jardueraren aurkezpenaren formularioa dokumentu betegarria da, erakunde interesdunak bete, gorde eta adieraziteko lekuetan euskarri informatikoan (adibidez CDan) aurkez dezakeena.
Diru-laguntza deialdira aurkezten den jardueraren datu ekonomikoak. Formulario hau dokumentu betegarria da, erakunde interesdunak bete, gorde eta adieraziteko lekuetan euskarri informatikoan (adibidez CDan) aurkez dezakeena.
Legezko ordezkaritzaren egiaztapena, soil-soilik eskaeraren sinatzailea, eskaera presentziala edo telematikoa dela, ordezkaritza hori ez duen pertsona bat denean, betiere erakundearen estatutuen arabera.
- Dokumentazioa aurkezteko jarraibideak
- Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa:
- Erakundearen gastuen eta diru-sarreren balantzea 2010ean.
- Erakundeak Gizarte Segurantzari egin beharreko ordainketak egunean dituela frogatzen duen ziurtagiri eguneratua.
- Legezko ordezkaritzaren egiaztapena, soil-soilik eskaeraren sinatzailea, eskaera presentziala edo telematikoa dela, ordezkaritza hori ez duen pertsona bat denean, betiere erakundearen estatutuen arabera.
- "Datuen Alta/ Hirugarren Interesduna"ri buruzko fitxa, erakundearen identifikazio-txartelarekin batera. Bakarrik lehen aldiz aurkezten diren edo beren banku-datuetan aldaketak dituzten erakundeak.
Eskabide formularioa zuzenean lotzen da izapidetze elektronikoarekin. Horretarako, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatzeko eskatuko dizu:
- Erakundearen lege-ordezkaria edo dirulaguntza eskaeretarako pertsona ahalduna: NAN elektronikoa, ONA, herritarraren ziurtagiria.
- Erakunde eskatzailea: Erakundearen ziurtagiria.
Eskabide orriarekin batera berariazko dokumentazioa erantsi beharko da, Dokumentazioa Ekartzeko Jarraibideetan adierazten den bezala. Gomendagarria da izapidetzea hasi baino lehen erantsi beharreko dokumentazioa lortzea eta zure ordenagailuan gordetzea.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki baduzu.
Kanal elektronikoa aukeratu baduzu, ordea, izapideak "Nire Kudeaketak" atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Justifikazioa aurkezteko formularioa dokumentu betegarria da, bete, imprimatu eta adierazitako lekuetan paperean aurkez daitekeena. Eskabide orriarekin batera berariazko dokumentazioa erantsi beharko du, Dokumentazioa Ekartzeko Jarraibideetan adierazten den bezala.
Jardueraren memoria aurkezteko formularioa dokumentu betegarria da, bete, gorde eta adierazitako lekuetan euskarri informatikoan (adibidez CDan) aurkez daitekeena. Eskabide orriarekin batera berariazko dokumentazioa erantsi beharko du, Dokumentazioa Ekartzeko Jarraibideetan adierazten den bezala.
ARTXIBO HAU GORDE EGIN BEHAR DA BETE BAINO LEHEN. Jardueraren datu ekonomikoak aurkezteko formularioa dokumentu betegarria da, bete, gorde eta adierazitako lekuetan euskarri informatikoan (adibidez CDan) aurkez daitekeena. Eskabide orriarekin batera berariazko dokumentazioa erantsi beharko du, Dokumentazioa Ekartzeko Jarraibideetan adierazten den bezala.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek Nire Kudeaketak atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa da, 2011ko azaroaren 9ko Agindua argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Agindua 2011ko azaroaren 14an argitaratu da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, beraz, eskaerak aurkezteko azken eguna abenduaren 14a da, asteazkena.
Eskaera postaz bidaltzen bada, kontuan izan behar da Posta Bulegora joateko garaian gutunazala zabalik eraman behar dela, Postako langileek eskaera zigilatzeko, gehienez ere abenduaren 14ko datarekin.
Lau hilabeteko epean agindua argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Gizarte Gaietako Sailburuordetza.
- Jartze epea: Hilabete 1.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Ez onartzea.
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Gizarte Gaietako Sailburuordetza.
- Jartze epea: 3 hilabete.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Onartzea.