Bizilagun Zerbitzu Juridikoa: Informazioa eta Bitartekaritza
BIZILAGUN ZERBITZU JURIDIKOA zerbitzu publiko, unibertsal eta doakoa da, eta honako helburuak ditu: batetik, hiri-errentamenduen eta jabeen erkidegoen inguruko informazioa ematea; bestetik, tresna erabilgarriak eskaintzea, errentatzaileen eta errentarien arteko eta jabeen erkidegoen eta haien kideen arteko harremanetan sortutako desadostasunak eta eztabaidak konpontzen laguntzeko. Hori guztia, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako hiri-finkak —etxebizitzak eta lokalak— badira.

BIZILAGUN ZERBITZUKO AHOLKULARITZA JURIDIKO ESPEZIALIZATUA ETA INFORMAZIO OROKORRA
|
- ORIENTAZIO ETA AHOLKULARITZA JURIDIKO OROKORRA eskaintzen dugu hiri-errentamenduen eta jabeen erkidegoen arloan.
- Informazioa ematen dugu, bai ESKUBIDEEI eta BETEBEHARREI buruz, bai GATAZKA JURIDIKOEI buruz, hiri-finken errentatzaileen eta errentarien artekoak eta jabekideen erkidegoen eta horien kideen artekoak direnean.
¡Kontuz! BIZILAGUN Zerbitzu Juridikoa baliabide juridiko espezializatua da, baina EZ da gizarte-arreta orokorrekoa, ezta gatazkak konpontzekoa ere. |
ZERBITZUTIK KANPOKO GAIAK
|
Arreta jarri taula honi; izan ere, bertan aipatzen diren gaiak Informazio eta Aholkularitza zerbitzutik kanpo daude, eta hitzordua eskatuz gero, EZIN izango dizugu erantzun.
|
|
|
- Etxebizitzarik eza eta zaurgarritasun ekonomikoa
- Etxebide
- Eztabaida juridikorik gabeko auzotarren arteko elkarbizitza-gatazkak
- Salaketa penalaren xede diren portaerak (mehatxuak, derrigortzeak, lesioak...)
- Hipoteka-betearazpenak
- Fiskalitatea (zergak, tasak...)
- Eraikuntzari, igogailuei edo komunitate-instalazioei buruzko araudi teknikoa
- Laguntzak eta dirulaguntzak (zerbitzu honek ez du ematen birgaitze- eta irisgarritasun-laguntzei, etxebizitzarako prestazio ekonomikoari eta abarri buruzko informaziorik)
|
- Laneko gaiak, arriskuen prebentzioa
- Aseguruak
- Datuen babesa
- Jabetza eta landa-errentamenduak
- Jaraunspenak eta oinordetzak
- Kontabilitatea
- Hornidurak (argia, ura, gasa, telefonia...)
- Udal-errolda eta -lizentziak
- Fidantzen gordailua eta kontratuen erregistroan izen ematea
|
ARRETA MODALITATEAK
|
Arretarako bi aukera daude:
• TELEFONIKOA: telefonoz deituko dizugu, aldez aurretik erreserbatu duzun egunean eta orduan. Ikusi AURRETIKO HITZORDUA.
• AURREZ AURREKOA: zurekin bilduko gara zure lurralde historikoari dagokion etxebizitza-ordezkaritzan, aldez aurretik erreserbatu duzun egunean eta orduan. Ikusi AURRETIKO HITZORDUA.
|
AURRETIKO HITZORDUA
|
Aurretiko hitzordua eskatu aurretik, egiaztatu zure kontsultaren gaia bat datorrela Informazio eta Aholkularitza Zerbitzuak erantzun ditzakeenekin; batetik, zure asegabetasuna saihesteko —nahi duzun arreta ez lortzeagatik, Informazio eta Aholkularitza Zerbitzu honetatik kanpoko gai bati buruzkoa delako—; bestetik, Zerbitzuaren kolapsoa eta horrek gainerako erabiltzaileei dakarkien kaltea saihesteko. Ikusi ZERBITZUTIK KANPOKO GAIAK izeneko atala. Hitzordua behar ez baduzu, gogoratu hitzordu hori baliogabetzea zerbitzu jurdikoaren gainerako erabiltzaileen onurarako. |
|
Hitzordua eskatzeko bi bide dituzu:
• TELEFONOZ (012): Zuzenean zerbitzuko 012 telefonoaren bidez —ez da Bizilaguneko telefonoa—.
¡Kontuz! Telefonoaren bidez Bizilagun zerbitzuarekin hitzordua lortzeko: lehenik, Zuzenean zerbitzuko 012 telefonora deitu; ondoren, hautatu lokuzioak eskaintzen dizun "beste kontsultaren bat egiteko" aukera eta itxaron; azkenik, esan arreta ematen dizun pertsonari Bizilagun zerbitzuarekin hitzordua nahi duzula. Aitzitik, zuzenki hautatzen baduzu lokuzioak eskaintzen dizun "aurrez aurreko hitzordua eskatzeko, ezeztatzeko edo kontsultatzeko" aukera, Zuzenean zerbitzuarekin hitzordua esleituko zaizu, eta ez Bizilagun zerbitzuarekin.
|
BIZILAGUN BITARTEKARITZA- ETA ADISKIDETZE- ZERBITZUA
|
Bitartekaritza- eta adiskidetze-zerbitzua eskaintzen dugu jabeen eta maizterren arteko eta jabeen erkidegoen eta haien kideen arteko EZTABAIDA HERTSIKI JURIDIKOETAN, Euskal Autonomia Erkidegoan dauden errentamenduei buruz.
¡Kontuz! BIZILAGUN Zerbitzu Juridikoa baliabide juridiko espezializatua da, baina EZ da gizarte-arreta orokorrekoa, ezta gatazkak konpontzekoa ere. |
BIZILAGUN BITARTEKARITZA -ETA ADISKIDETZE- ZERBITZUA ESKATU AURRETIK
|
Erreparatu taula honi Bitartekotza- eta Adiskidetze- eskaera aurkeztu aurretik
|
|
|
- EZ dira bitartekaritzagai izango eztabaida juridikorik gabeko bizilagunen arteko bizikidetza-gatazkak.
- Eztabaidagai den higiezinak Euskal Autonomia Erkidegoan egon behar du.
- Bitartekaritza- eta adiskidetze-prozeduretan, BIZILAGUN zerbitzu juridikoak EZ DU nahitaez bete beharreko ebazpenik igorriko; aitzitik, inplikatutako aldeen arteko akordioak lortzea bultzatuko du.
AGINDUA, 2007ko urriaren 24koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, jabetza horizontalen eta hiri errentamenduen arloan bitartekotzako eta adiskidetzeko funtzioak arautzen dituena. |
BIZILAGUN BITARTEKARITZA- ETA ADISKIDETZE- ZERBITZURAKO ESKAERA
|
Eskaera egiteko bi bide daude:
• "Azalpen-eskaera" agiria aurkeztuz Zuzenean zerbitzuko bulegoetan.
• Erregistro Elektroniko Orokorraren bitartez
|
Azken aldaketako data: