Eusko Jaurlaritzaren Kulturaren Euskal Behatokiak Kultura Behatokien Nazioarteko Foroa 2026 antolatuko du.
Foro honek hausnarketarako eta elkarrizketarako nazioarteko espazio bat proposatzen du kultura-behaketaren egungo eta etorkizuneko erronken inguruan, eta, horretarako, besteak beste, honako gai hauek jorratuko ditu: kultura behatzeko ereduen bilakaera, nazioarteko lankidetza, adimen artifizialaren eragina edo kulturaren balio publikoaren neurketa.