Foroari buruz
Kultura Behatokien Nazioarteko Foroa 2026 Bilbon egingo da, 2026ko azaroaren 5ean eta 6an, Eusko Jaurlaritzaren Kulturaren Euskal Behatokiak antolatuta, Behatokiaren 20. urteurrena dela eta. Bi egunean zehar, foroa nazioarteko hausnarketa eta elkarrizketa gune bihurtuko da. Bertan adituak, erakundeak eta kultura sektoreko eragileak bilduko dira, egungo testuinguruan kultura behatokiek duten eginkizun estrategikoa aztertzeko.
Programa hiru ardatz nagusiren inguruan egituratzen da:
- Kultura-behaketa testuinguru globalean: ereduak, gobernantza eta partekatutako erronkak.
- Adimen artifizialaren eragina eta kultura-analisiaren paradigma berriak: ondorio etikoak eta metodologikoak.
- Kulturaren balio publikoa eta kultura-eskubideak: neurketa, zilegitasuna eta etorkizuneko ikuspegiak.
Nori zuzenduta dago?
- Kultura-sektoreko profesionalei
- Politika publikoetako eta administrazioetako arduradunei
- Kultura-sektoreko ikertzaile eta akademikoei
- Kultura-kudeatzaile eta -sortzaileei
- Kulturarekin lotutako enpresa eta erakundeei
- Kultura-ekosistemaren analisian eta garapenean interesa duten eragileei
Zergatik parte hartu?
- Kultura-sektorearen egungo erronkei buruz hausnartzeko
- Nazioarteko esperientziak eta jardunbide egokiak ezagutzeko
- Erabakiak hartzeko ezagutza estrategikoa eskuratu ahal izateko
- Adimen artifiziala bezalako tresna berrien eragina aztertzeko
- Funtsezko profesional eta erakundeekin harremanak sortzeko aukera izateko
Behatokiari buruz
Kulturaren Euskal Behatokia Eusko Jaurlaritzak sustatutako erakundea da. Behatokiaren misioa da kulturari buruzko informazioa ezagutza bihurtzea, Euskal Herriko Kulturaren errealitatea aztertzea eta kulturarekin lotutako alderdi orokorrak, sektorialak edo lurraldearen araberakoak aztertzea.
20 urteko ibilbidean, ezagutza estrategikoaren sorreran erreferente gisa finkatu da; kultura-politikak diseinatzen eta sektorea indartzen lagundu du, analisi zorrotzean eta informazio erabilgarriaren transferentzian oinarrituta.