Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Uretako motoak gobernatzeko berariazko titulazioak

1. Erabilera partikularreko modalitatean uretako motoak gobernatzeko, erabiltzaileak honako hauek izan beharko ditu:

- Laketontziak gobernatzeko titulazio nautikoak arautzen dituen urriaren 10eko 875/2014 Errege Dekretuan araututako Oinarrizko Nabigazioko Patroiaren, Laketontzietako Patroiaren, Yateko Patroiaren eta Yateko Kapitainaren tituluren bat.

- edo uretako motoak gobernatzeko berariaz gaitzen duten titulu hauek:

1. 110 CV edo gehiagoko potentzia duten uretako motoak maneiatzeko gaitzen duen uretako A motoko patroia

2. 55 CV edo gehiagoko eta 110 CV baino gutxiagoko potentzia duten uretako motoak maneiatzeko gaitzen duen uretako B motoko patroia

3. C uretako motoko patroiaren federazio-baimena, 55 CV baino gutxiagoko potentzia duten uretako motoak maneiatzeko gaitzen duena

2. Itsasoan kokatuta ez dauden instalazioetatik jarduera horretan aritzen diren enpresek egunez alokatutako uretako motoak gobernatzeko, aurrez jasotakoaren arabera dagokion titulua eduki beharko da.

3. Uretako motoak gobernatzeko, alokairu-modalitate hauetan:

- Uretako motoak erabiltzeko segurtasun-neurriak eguneratzen dituen martxoaren 8ko 259/2002 Errege Dekretuaren 7. artikuluan jasotako instalazioak dituzten enpresek orduka edo zatika alokatzea.

- Alokairua orduka edo zatika aipatutako enpresek, nabigazioan txango kolektiboak egiteko.

a) Ez da titulaziorik beharko errentan hartutako motoak 259/2002 Errege Dekretuaren 7.2 artikuluan ezarritako zirkuituan erabiltzen direnean. Hala ere, instruktoreek motoaren erabilerari eta nabigaziorako oinarrizko arauei buruzko instrukzioa eman beharko dute aldez aurretik, aipatutako tituluetako edozein dutela egiaztatzen dutenean izan ezik. Eskola teoriko horiek gutxienez bost minutuko iraupena izango dute.

b) Nabigazioko txango kolektiboak egiten direnean, beharrezkoa izango da dagokion federazio motonautikoak emandako baimena izatea.

Azken aldaketako data: