Lehendakaritza

17. Euskadiko Garraio Jasangarriaren 2030 Gidaplana

Helburuak

Planak 6 helburu zehatz ditu, eta jarraituko diren estrategiak ere zehaztu dira:

  1. Garapen ekonomiko jasangarria, zentzuzkoa eta arduratsua bultzatzea.
    1. Garapen sozio-ekonomiko jasangarriaren kultura sustatzea, garraioa planifikatuz eta antolatuz modu koordinatuan administrazio, enpresa eta gizartearen artean.
    2. Garraioaren lehiakortasuna bultzatzea Euskadin .
    3. Garraio sistema aurreratua eta kostuak barneratzeko irizpideen arabera kudeatua sustatzea.
  2. Irisgarritasun unibertsal eta jasangarria lortzea, lurraldearen plangintza egokiarekin batera.
    1. Garraio jasangarria bultzatzea, irisgarritasuna bermatuz, eta aldi berean lurraldearen plangintza jasangarria koordinatuz.
    2. Mugikortasun eskaria eta garraio jasangarriko alternatibak kudeatzea.
    3. Irisgarritasun eta mugikortasun jasangarrirako bidean aurrera egin jarduera sorleku nagusietan.
  3. Garraio moduen arteko bestelako oreka bultzatzea .
    1. Intermodalitatea sustatzea, bai pertsonen garraioan eta bai salgaienean, bidaiarien garraio publiko koordinatu eta integratuen sarea eta azpiegitura logistiko multimodalen sarea garatuz.
    2. Garraio modu jasangarrienen erabilera sustatzea, trenbideko garraioarena bereziki.
    3. Petrolioaren ordez energia alternatiboak erabil daitezen bultzatzea, ingurumenean duen eragina eta etorkizuneko energia eskasiak eragindako ahultasuna murrizteko.
  4. Euskadiren kokaleku estrategikoa indartzea Europan .
    1. Euskadik Europan duen kokaleku estrategikoari balioa ematea, bertatik iragaten diren fluxuak ez ezik, kontinenteko garraiobideen nodo logistiko intermodala ere kudeatuz.
    2. Basque Country Logistics eredua ezarri, lankidetza publiko eta pribatuaren bidez, gure enpresak lehiakorrak izan daitezen gero eta merkatu globalizatuagoan.
    3. Aireportuko garraio irisgarriago, integratuago eta lehiakorrago baterantz egitea.
  5. Garraio sistemen erabilera eraginkor eta arduratsua sustatzea.
    1. Gizartea, erakundeak eta enpresak kontzientziatzea, garraio jasangarriaren beharraz jabetu daitezen ekonomia, gizarte eta ingurumenaren ikuspegitik.
    2. Garraio jasangarriko sistema bat sustatzea eta, horretarako, efizientzian ahalegintzea garraio-zerbitzuak, azpiegiturak eta konexioak eraiki, bermatu eta mantentzeko orduan.
    3. Garraio publikoa finantzatzeko sistema berria diseinatzea, haren jasangarritasuna bermatzeko eta efizientzia maximizatzeko.
  6. Garraio publiko integratuko sistema garatzea.
    1. Garraio publikoaren erabilera sustatzea.
    2. Ekonomikoki jasangarria den garraio publiko integratuaren eredua garatu.
    3. Tarifak eta zonifikazioa bateratzea.

Legegintzaldia

XI. Legegintzaldia

Planeko kudeaketa organoak

Euskadiko Garraio Agintaritzak Gida Planetik eratorritako garraio-politika koordinatzeko tresna gisa egindako funtsezko lana nabarmendu nahi da. EAEko Administrazio Orokorraren aholku eta koordinaziorako goi organoa da.

Arloan eskumenak dituzten Euskadiko administrazioen eta eragileen arteko koordinazioa ezinbestekoa denez planaren helburuak lortzeko, Lurralde Plangintzaren eta Garraio Plangintzaren zuzendaritzen arteko elkarlana landuko da. Jaurlaritzak, foru-aldundiek eta udalek elkarlanean jardungo dute arloko jardunbide onenak ezagutu eta ezartzeko, eta mugikortasun-planak gauzatu nahi dituzten enpresak eta jarduera-zentroak ere inplikatu nahi dira.

Helburu horiekin batera administrazioen arteko koordinazioa ere landuko da Euskadiko mugikortasun-sistema finantzatzeko eredua zehazteko

Segimendu eta ebaluaziorako formulak

Plan honen izaera kontuan izanik, beharrezkoa izan da hasieratik definitzea zenbait adierazle eta helburu plana zein neurritan doan betetzen eta garraio sektorean nolako eragina duen jakiteko.

Planean daude adierazita, Euskadi 2030 Garraio Jasangarriaren Gidaplana indarrean dagoen bitartean garraio sektorearen eboluzioa neurtzeko erabiliko diren adierazle garrantzitsuenak, hala ere sektorearen eboluzioaren jarraipen zehatzagoa eta etengabekoa egiten du OTEUSek.

Azken aldaketako data: