Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

92. zk., 2015eko maiatzaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
2188

HUTSEN ZUZENKETA, honako ebazpen honena: 2015eko apirilaren 22ko Ebazpena, Industriako sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita banaka nahiz lankidetzan jarduten duten Eteen nazioartekotzeari laguntzeko Global Lehian programaren diru-laguntzak emateko 2015eko deialdia.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2. artikuluan xedatzen denez, argitaratzera bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Testua argitaratzeko agindua eman duen organo berberak egingo du zuzenketa egiteko eskaria.

Horrelako hutsak aurkitu dira Industriako sailburuordearen 2015eko apirilaren 22ko Ebazpenean (2015eko maiatzaren 7ko EHAA, 83. zk.). Haren bidez argitara ematen zen banaka nahiz lankidetzan jarduten duten Eteen nazioartekotzeari laguntzeko Global Lehian programaren diru-laguntzak emateko 2015eko deialdia.

2015/1986 (3/15) orrialdean, 8. artikuluaren 2. paragrafoan, honako hau dioen lekuan:

«2.– Bezero eta/edo atzerriko hornitzaile izan daitezkeenei gonbiteak egitea.

Hasierako etapan eta sendotzekoan, gehienez herrialde bakoitzeko 3 gonbite onartuko dira, eta gehienez 3 herrialde.»

Hau esan behar du:

«2.– Bezero eta/edo atzerriko hornitzaile izan daitezkeenei gonbitak egitea.

Sendotze-etapan, herrialde bakoitzeko gehienez 3 gonbit onartuko dira, eta gehienez 3 herrialde.»


Azterketa dokumentala