Osasun Saila

Berriak

Atseginez jakinarazten dizugu "Synthesis of relevant information around non-core domains to support Multi-Criteria Decision Analysis (MCDA) for decision making (leiho berri batean irekitzen da)" artikulua GMS (German Medical Science) – Health Innovation and Technologies zientzia-aldizkari entzutetsuan argitaratu dela. Lan honen egileak Osteba/Bioef-eko kideak izan dira: Juan Carlos Bayón, Asún Gutiérrez, Lorea Galnares eta Iñaki Gutierrez-Ibarluzea. Artikuluaren oinarria Delphi azterketa da, eta ideia baliotsuak eskaintzen ditu erabaki multikriterioen azterketa (MCDA) no-core domeinuetan aplikatzeari buruz.

https://www.egms.de/static/en/journals/hta/2024-18/hta000139.shtml (leiho berri batean irekitzen da)

"Experiences of Water Immersion During Childbirth: A Qualitative Thematic Synthesis" artikulua argitaratu da BMC Pregnancy and Childbirth aldizkarian. Azterketa hau Osasun Sistema Nazionaleko Teknologiak eta Prestazioak Ebaluatzeko Agentzien Espaniako Sareak (RedETS) uretan murgilduta erditzeari buruz egindako txostenaren emaitza da eta haren parte da.

Artikuluan Redets-eko Pazienteen Interes Taldeko (GIP) Osasun Teknologien Ebaluazioan adituak diren pertsonek parte hartu dute. Haien parte-hartzeak ikerketan emakumeen ahotsa txertatzeko metodologia hobetzen lagundu du.

Ikerketaren helburu nagusia da emakume eta emaginen esperientzia, balio eta lehentasunen ebidentzia identifikatu eta laburtzea, uretan murgilduta erditzeari dagokionez.

Azterketa kualitatiboen berrikuspenaren bidez, funtsezko hiru alderdi identifikatu dira: lehena, emakumeak uretan erditzea aukeratzera daramaten arrazoietan oinarritzen da; bigarrena, uretan murgiltzearen ondorioz hautemandako onurak aztertzen ditu; eta hirugarrena, praktika horrekin lotzen diren oztopoak eta bideratzaileak aztertzen ditu.

Aurkikuntza horiek informazioa ematen dute emakumeen eta emaginen esperientziei, lehentasunei eta asmoei buruz, uretan murgilduta erditzeari dagokionez. Emaitzak lagungarriak izan daitezke, batetik, ama-osasuneko arreta eta zerbitzuak informatu eta orientatzeko, eta, bestetik, emakumeek informatutako erabakiak hartzen laguntzeko.

 

Eskaerak aurkezteko epearen amaiera: 2022ko martxoaren 21a

SAFE-N-MEDTECHek deialdi irekia egin du enpresei nanoteknologian oinarritutako MedTech soluzio berritzaileen garapena eta merkaturatzea bizkortzeko zerbitzuak eta laguntza emateko. SAFEn-MEDTECH partzuergoak, bere kideen ezagutzan eta esperientzian oinarrituta, zerbitzu hauek eskaintzen ditu: karakterizazioa, balidazio preklinikoa, biobankuetarako eta pazienteen laginetarako sarbidea, arauen hedapena eta laguntza, identifikazio goiztiarra eta osasun teknologien ebaluazioa (zerbitzuen zerrenda osoa Guidelines for Applicants dokumentuan zehazten da).

SAFE-N-MEDTECH - Safety testing in the life cycle of nanotechnology-enabled medical technologies for Health - ekimenak, Europako Batzordeak H2020 esparru-programaren barruan finantzatuak, berrikuntza-plataforma ireki bat eraikitzea du helburu (Open Innovation Testbed, OITB), teknologia mediko berriak merkatuan sartzen laguntzeko. SAFEn-MEDTECHek mundu osoko 28 bazkideren esperientzia biltzen du, nanoteknologian oinarritutako medikuntza-teknologien translazio seguru eta eraginkorra lortzeko, kontzeptu-probatik merkatura eta praktika klinikora.

Deialdia EBko edozein herrialdetan edo H2020 programan hauta daitezkeen herrialde elkartuetan egoitza duten enpresa txiki edo ertainentzat (start-up-ak barne) da. Proposamenak fase bakarrean aurkeztuko dira, plataformaren bidez (Application Form). Eskaerak bidaltzeko epea: 2022ko otsailaren 22tik martxoaren 21era.

Martxoaren 3an informazio saio bat antolatuko da, proiektuari eta deialdiari buruzko informazio garrantzitsuena aurkezteko. Linkedinen argitaratuko da hurrengo egunetan sartzeko esteka: https://www.link.com/company/safenct/

Deialdiari buruzko informazio gehiago: https://safenmt.com/open-call-innovative-medtech-solutions-based-on-nanotechnology/

Dokumentu interesgarriak:

Shock kardiogenikoa tratatu eta prebenitzeko larruazalaren zeharreko aldi baterako asistentzia zirkulatoriorako gailu mekanikoei buruzko txostena


Dispositivos percutáneos temporales de asistencia circulatoria mecánica para el tratamiento y prevención del shock cardiogénico: análisis de eficacia, efectividad y seguridadPronostiko txarra duen osasun-arazoa da shock kardiogenikoa, eta farmakoen bidezko tratamenduak ez du nabarmen jaisten hilkortasun handia. Une egokian larruazalaren zeharreko asistentzia zirkulatoriorako gailu mekaniko bat jartzea lagungarria izan daiteke azkar egonkortzeko eta hemodinamika hobetzeko.

Larruazalaren zeharreko hainbat gailuren efikazia, efektibitatea eta segurtasuna alderatu ditu Ostebak, hala nola honako hauena: aorta barneko kontrapultsazio baloia, Impella® gailuak eta gorputzetik kanpoko mintz arteriobenosoaren bidezko oxigenaziorako sistema (ECMO-VA).


Orokorrean, egindako askotariko alderaketetarako eskuragarri dagoen ebidentzia zientifikoa kalitate baxukoa da. Horrek adierazten du ziurgabetasuna dagoela, hortaz, zuhurtasunez interpretatu behar dira emaitzak.

Arrisku handiko interbentzio koronarioen kasuan, proba sendoak daude, honako hau erakusten dutenak: Impella® 2.5 gailuak ezarriz gero, aorta barneko kontrapultsazio baloia ezarriz gero baino ondorio kaltegarri garrantzitsu gutxiago sortzen dira handik hilabetera eta 3 hilabetera.

Bestetik, shock kardiogenikoa duten pazienteen kasuan, aorta barneko kontrapultsazio baloia ezartzeak murriztu egiten du hilkortasuna, tratamendu mediko konbentzionalarekin alderatuta. Kasu honetan altua da eskuragarri dagoen ebidentziaren kalitatea/konfiantza. Hortaz, emaitza fidagarria da eta ez da probablea azterlan berriek emaitzarekiko dugun konfiantza aldatzea.

Osteba/BIOEFeko hainbat egilek argitaratutako artikulu batek jaso du Egon Jonsson 2021 saria

Osteba/BIOEFeko hainbat egilek argitaratutako artikulu batek jaso du Egon Jonsson 2021 saria

  • 2021eko ekainaren 19 eta 23 bitartean izan den HTAi 2021 Annual Meeting topaketan eman dute ezagutzera izen handiko sari horren banaketa.
  • Egon Jonsson sariak, osasun teknologien ebaluazio arloan ospetsuena, IJTAHC aldizkarian (International Journal in Technology Assessment in Health Care) argitaratutako artikulu nabarmenena saritzen du.

Egon Jonsson karrera nabarmeneko osasun zerbitzuen kudeatzailea eta ikertzailea da, eta aldizkari horren argitaratzaileen buru izan da 1992-2010 aldian, eta baita nazioarteko mailan eredugarri diren suediar agentziaren (SBU) zuzendaria eta Institute for Health Economics (IHE) kanadar agentziaren sortzailea ere. Egon Jonsson Osasuneko Mundu Erakundearen aholkulari nagusia izan da, eta baita mundu osoko hainbat herrialdetan osasun sistemen aholkularia ere. 

Artikuluaren xedeak bi dira: alde batetik, beste aukera seguruagoekin, eraginkorragoekin edo efizienteagoekin alderatuta edo osasun arloan balio gutxi edo batere ez dutelako inbertsioa galtzeko hautagai diren teknologiak identifikatzeko erabiltzen diren metodoak laburbiltzea, eta bestetik, inbertsioa galtzeko prozesuari eta zerbitzuen zorroaren optimizazioko prozesuari ekin nahi dietenei laguntzeko, ebidentzietan oinarritutako esparru bat proposatzea.

Ebidentzietan oinarrituta, teknologia horien definizio zabalaren arabera teknologia zaharkituak identifikatzeko esparru berria proposatzen du. Esparru honek oinarrizko zazpi ikuspegi, hamaika abiarazle eta abiarazle horiek aplikatzeko hamahiru metodo biltzen ditu, zeinak metodo integratuetan eta ad hoc metodoetan sailkatu ziren.

Proposatutako esparrua erreminta zorrotza eta malgua da eta inbertsioak kentzeko hautagaiak identifikatzeko estrategiak barneratzen lagundu dezake, osasun sistemen kalitateari eutsiz eta haien efizientzia areagotuz. Horrela, kostu handiko teknologia disruptiboak datozela aurreikusita, beharrezkoak diren inbertsio erronka berriei aurre egin ahal zaie. Artikulua Euskadiko, Argentinako eta Erresuma Batuko ikertzaileen nazioarteko lankidetzaren emaitza izan da. Lankidetza horrekin jarraitzeko, zaharkitutako teknologiak identifikatzeko beste lan batzuk egiten ari dira  arlo zehatzetan: traumatologian, erietxeko larrialdietan edo onkologian.

2021ean, Manchesterren, modu birtualean egin zen HTAi aldizkariaren Annual Meeting-ean eman zen saria. Osasun Teknologien Ebaluazio arloko ekitaldi garrantzitsuena da eta aurtengo edizioko gai nagusia “lidergoa osasunaren berrikuntzan” izan da.  Aukera aparta izan da ikertzaileek, erabakiak hartzen dituztenek (kudeatzaileak eta politikariak), osasun profesionalek, teknologiako konpainien kideek zein gaixoek toki mailan eta kontinenteko hainbat eskualdetan nola berritu dezaketen hausnar dezaten, erabakiak hartzeko ebidentziak aztertzearen oinarrizko elementuak erabiliz Osasun Teknologien Ebaluaziorako lanaren ardatz nagusi gisa.

Saritutako artikuluaren erreferentzia:

Esandi, M., Gutiérrez-Ibarluzea, I., Ibargoyen-Roteta, N., & Godman, B. (2020).

An evidence-based framework for identifying technologies of no or low-added value (NLVT).


International Journal of Technology Assessment in Health Care, 36(1), 50-57. doi: 10.1017/S0266462319000734

 

Azken aldaketako data: