Gaztearen XXXI. Maketa Lehiaketa
Diskoetxe batekin inolako kontraturik ez duten Euskal Herriko talde eta bakarlari guztiek hartu ahal izango dute parte. Ez da inolako mugarik jarriko musika estiloari dagokionez.
Hautaketa-prozesua
- Epaimahaiak, jasoko diren maketa guztiak entzun ondoren, aukeraketa egingo du. Hautatutako kantuak Gaztea atarian jarriko ditugu eta gustukoenari botoa eman ahal izango zaio. MAKETA BOZKATUENA finalera pasatuko da.
- Bestalde, epaimahaiak beste HAINBAT MAKETA hautatuko ditu finalera igarotzeko.
- Finalera pasako diren HAUTATUEK joko dute zuzenean. Emanaldi horretan epaimahaikideak egongo dira eta, zuzeneko horretan oinarrituta, Gaztearen XXXI. Maketa Lehiaketako irabazlea zein den erabakiko dute. Finala abenduaren 1ean izango da.
Sariak
Epaimahaiaren Saria: 5.000 euro dirutan* . Bilbao BBK LIVE-n jotzeko aukera
GazteBizhitza Saria (Entzuleen saria): 2.500 euro dirutan*.
Harrobia Saria: Oso Polita diskoetxearekin lau abestiko EP bat grabatzeko aukera
*Oharra: Diru-sariei lehiaketetan ohikoak diren zergak aplikatuko zaizkie.
Talde edo bakarlari bakoitzak 3 kanta bidali beharko ditu. Horretarako, jarritako formularioa bete zuen datuekin (taldearen/artistaren izena, kantuaren izena, herria, ordezkari baten izen-abizenak eta telefonoa) eta audio formatuan sartu abestiak. Gu, kantak jaso ostean, zuekin jarriko gara harremanetan. Maketa igotzean arazoren bat baduzue, zalantzaren bat edo zuekin harremanetan jartzen ez bagara, bidali mezua gaztea@eitb.eus helbide elektronikora, mesedez.
Hauxe izango da Gaztea Maketa Lehiaketaren egutegia:
- Irailaren 11tik urriaren 9ra: Maketak igotzeko epea.
- Finalerako bozketa-epea urriaren 23tik 30era izango da. Finala azaroaren 16an izango da
- Talde/bakarlari bozkatuenek eta epaimahaiak hautatutako talde/bakarlariek joko dute finalean, eta zuzeneko emanaldi horretan oinarrituta erabakiko dute epaimahaikideek nor izango den Gaztearen XXXII. Maketa Lehiaketaren irabazlea.
Epaimahaiak hala baderitzo, bi sarietakoren bat hutsik gera daiteke.
Lehiaketetara aurkeztutako abestien autoretzari dagokion zalantzarik edo gatazkarik sortuko balitz, Gazteak ez luke bere gain hartuko inolako ardurarik. Liskar hori aldeen artean konpondu beharko litzateke.
Gaztearen XXXII. Maketa Lehiaketan parte hartzeak arau hauek guztiak onartzea dakar. EiTBk eskubidea edukiko du jasoko dituen maketak Interneten igotako eta irratian eta telebistan emititzeko.
Gazteak behar bezala jakinaraziko du oinarri hauei dagokien aldaketa oro.
- Plazo Del 5 de Septiembre de 2023 al 26 de Septiembre de 2023
- EntidadEITB
- Dotación7500
- Tipo de convocatoriaPremios y concursos
- SectorMúsica
Esta ficha tiene una finalidad exclusivamente informativa y no puede ser considerada, en ningún caso, sustitutiva del texto legal vigente. Kulturklik se reserva el derecho de actualización y de rectificación, sin asumir al respecto ninguna responsabilidad.


